Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Estefania Beltran de Heredia sailburuak azaldu duenez, presoak 'ezagunak ditu Gasteizen' eta, beraz, ez dute baztertzen gurean egotea

Ertzaintza erne dago Guillermo Fernandez Santoñako El Dueso kartzelara itzuli ez zen presoa Euskadin egon daitekeela eta. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur esan duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Gasteizen emakume bat bortxatzea eta hiltzeagatik zigortutako gizonak Arabako hiriburuan "ezagunak" dituelako.

Gasteizen egon da, hain justu, Beltran de Heredia, Gorka Urtaran alkatearekin batera Udaltzaingoak eta Polizia Autonomikoak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean.

Asteko baimenaren ondoren, igandean itzuli behar zen presoa El Dueso (Santoña, Kantabria) kartzelara, baina azaldu ez zela eta, alerta zabaldu dute. Espainiako Poliziak bere argazki bat zabaldu du (albiste honekin batera ikusgai dagoena), eta herritarrei laguntza eskatu die.

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Zarata entzun eta gero, etxebizitza eraikin bateko bizilagun batek ateak indarrez irekitzen ari zen gizon bat giltzapetu du trastelekuak dauden lekuan, eta abisua eman dio Ertzaintzari

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, osteguna, Pasaian (Gipuzkoa), etxebizitza eraikin bateko trastelekuetan ustez lapurtzen harrapatu eta bizilagun batek bertan giltzapetu ostean, Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez.

05:30 inguruan, ostegunean, Pasaiako bizilagun batek Ertzaintzara deitu du pertsona bat eraikineko trastelekuetan lapurtzen ari zelakoan. Antza, zarata entzun zuen trastelekuak dauden lekuan, eraikineko azken solairuan, eta hara joan zenean atea irekita topatu zuen; hortaz, atea itxi eta atera ezinik utzi zuen barruan ustezko lapurra.

Inguruan zegoen patruila bat bertaratu zen, eta agenteak trastelekuak dauden lekura joan ziren eta han gizonezko bat topatu zuten. Hasieran, gizonak esan zuen lotan zegoela, baina agenteek lekua arakatu eta hainbat ate indarrez irekita zeudela ikusi zuten. Gainera, gizon horren ondoan eskularruak eta palanka bat aurkitu zituzten.

Hala, ustekoz lapurra atxilotu zuten lapurreta indarrez egitea egotzita, eta polizia-etxera eraman zuten ondoren, izapideak abiarazi eta epailearenera eramateko.

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako CETI zentrora zuzendu dira, eta Gurutze Gorriak bertan egin die harrera

400 pertsonak lortu dute Maroko eta Espainia bereizten dituen Ceutako hesia gainditzea atzo goizaldean.

Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, 07:00ak aldera gertatu da jauzia. Bi ordu inguruz, Marokoko agenteak eta guardia zibilak pertsona horien sarrera eragozten saiatu dira, baina azkenean 400 batek lortu dute beren helburua.

Espainiako Gobernuak Ceutan duen Ordezkaritzak oraindik ez du iritsi berri direnen behin betiko kopurua zehaztu.

Gurutze Gorriak 390 migratzaile artatu ditu, horietako 30 zauriekin. Halaber, 11 migratzaile eta 4 guardia zibil Ceutako ospitalera eraman dituzte. Dena den, Guardia Zibilaren iturriek zauritutako agenteak hamabi izan direla adierazi dute.

Ceutara sartu ostean, etorkinak behin-behinean hartzeko CETI zentrora zuzendu dira. Hori dela eta, Gurutze Gorriko kideak bertara joan dira horiei harrera egiteko.

Azken hilabeteetan migratzaile gehiago sartu dira itsasoz hesia gaindituta baino.

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan, eta pentsiodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte

Gizarte Segurantzak ostiral honetan ordainduko dizkie pentsioen igoeraren atzerapenak ia 9,5 milioi erretirodunei, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez. Guztira, 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan.

Urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu zitzaien pentsiodunei, baina gero Estatuko Aurrekontu Orokorretan pentsio guztiak % 1,6 igotzea eta gutxieneko pentsioak, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenak (SOVI) eta kotizazio gabekoak % 3 handitzea adostu zuten alderdiek. Estatuko Aurrekontu Orokorrak hilabete honetan sartu dira indarrean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez, ostiral honetan ordainduko dira atzerapenak, ordainketa bakarrean. Atzerapen horiek urteko lehen sei hilabeteei eta uztaileko aparteko ordainsariari dagokie.

Erretirodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte.

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Azken balantzearen arabera, 85 dira jada hildakoak, baina oraindik desagertu asko dago. Eurite handi batek urez gainezka utzi ditu Atenaseko aldiriak, bizilagunak harrapatuta geratuta

Greziako suteak nahita eragin zituztela dioten "zantzu handiak" daude, hala adierazi du Gobernu greziarrak, azken egunetan Atenasen inguruak kiskali dituzten suteak direla eta.

Bestalde, Gobernuaren bozeramaleak gogorarazi duenaren arabera, Alexis Tsiprasek gertakari guztiak modu arin eta metodikoan ikertzeko agindua eman zuen, ikerketa sakona egiteko asmoz.

Agintariek zabaldutako azken balatzearen arabera, 85 dira jada suteetan hildakoak, baina baliteke kopurua handitzea, pertsona asko desagertuta eta zaurituta daudelako.

Lehenengo suteak astelehenean piztu ziren Kinetako (Atenasetik 50 bat km-ra) pinudi batean. Bigarrena, handik gutxira Pentelin, hiriburutik iparraldera. Su garrak Atenaseko ekialdera ere zabaldu ziren.

Tsiprasek hiru dolu-egun ezarri zituen asteartean, suteetan hildakoen omenez.

Biktima eta desagertuak bilatzeko lanek jarraitzen dute, baina orain, gainera, Atenaseko aldirietan izandako uholdeei ere aurre egin behar diete.

Suhiltzaile, agintari eta bizilagunek ez dute atsedenerako tarterik, suteak kontrolpea eman eta ordu gutxira, urak zenbait udalerritako kaleak hartu dituelako, herritar asko eta asko haien etxeetatik eta autoetatik atera ezinik utzita.

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta 595 desagertuta daude, Daniel Ortegaren Gobernuaren kontrako protestatan

Nikaraguako giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 448 pertsona hil dira herrialde horretan Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak duela 100 egun hasi zirenetik. Halaber, 2.800 zauritu dira eta 595 lagun desagertuta daude.

Erakunde horretako idazkari exekutiboak eman ditu datuak eta zehaztu du biktimen zerrenda hori behin-behinekoa dela, hainbat kasu baieztatzeko zailtasunak izaten ari direlako.

Giza Eskubideen Ameriketako Batzordeak Nikaraguako Gobernuari hilketak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egitea eta herritarrak arbitrarioki atxilotzea, tratu txarrak ematea eta torturatzea leporatu zion.

1980ko hamarkadatik inoiz izan duen krisi sozio-politiko larriena bizi du egun Nikaraguak. Gobernuak ukatu egin du hilketa horien erantzulea denik eta indarkeriaren atzean "estatu kolpea eman nahi duten talde terroristak" daudela berretsi du.

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera.

Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen pr...
Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Estefania Beltran de Heredia sailburu...
1:31 min.

Estefania Beltran de Heredia sailburuak azaldu duenez, presoak 'ezagunak ditu Gasteizen' eta, beraz, ez dute baztertzen gurean egotea

Ertzaintza erne dago Guillermo Fernandez Santoñako El Dueso kartzelara itzuli ez zen presoa Euskadin egon daitekeela eta. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur esan duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Gasteizen emakume bat bortxatzea eta hiltzeagatik zigortutako gizonak Arabako hiriburuan "ezagunak" dituelako. Gasteizen egon da, hain justu, Beltran de Heredia, Gorka Urtaran alkatearekin batera Udaltzaingoak eta Polizia Autonomikoak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean. Asteko baimenaren ondoren, igandean itzuli behar zen presoa El Dueso (Santoña, Kantabria) kartzelara, baina azaldu ez zela eta, alerta zabaldu dute. Espainiako Poliziak bere argazki bat zabaldu du (albiste honekin batera ikusgai dagoena), eta herritarrei laguntza eskatu die.

2018/07/27

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun ba...
Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Zarata entzun eta gero, etxebizitza e...
1:16 min.

Zarata entzun eta gero, etxebizitza eraikin bateko bizilagun batek ateak indarrez irekitzen ari zen gizon bat giltzapetu du trastelekuak dauden lekuan, eta abisua eman dio Ertzaintzari

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, osteguna, Pasaian (Gipuzkoa), etxebizitza eraikin bateko trastelekuetan ustez lapurtzen harrapatu eta bizilagun batek bertan giltzapetu ostean, Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez. 05:30 inguruan, ostegunean, Pasaiako bizilagun batek Ertzaintzara deitu du pertsona bat eraikineko trastelekuetan lapurtzen ari zelakoan. Antza, zarata entzun zuen trastelekuak dauden lekuan, eraikineko azken solairuan, eta hara joan zenean atea irekita topatu zuen; hortaz, atea itxi eta atera ezinik utzi zuen barruan ustezko lapurra. Inguruan zegoen patruila bat bertaratu zen, eta agenteak trastelekuak dauden lekura joan ziren eta han gizonezko bat topatu zuten. Hasieran, gizonak esan zuen lotan zegoela, baina agenteek lekua arakatu eta hainbat ate indarrez irekita zeudela ikusi zuten. Gainera, gizon horren ondoan eskularruak eta palanka bat aurkitu zituzten. Hala, ustekoz lapurra atxilotu zuten lapurreta indarrez egitea egotzita, eta polizia-etxera eraman zuten ondoren, izapideak abiarazi eta epailearenera eramateko.

2018/07/27

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Es...
400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako...
1:30 min.

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako CETI zentrora zuzendu dira, eta Gurutze Gorriak bertan egin die harrera

400 pertsonak lortu dute Maroko eta Espainia bereizten dituen Ceutako hesia gainditzea atzo goizaldean. Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, 07:00ak aldera gertatu da jauzia. Bi ordu inguruz, Marokoko agenteak eta guardia zibilak pertsona horien sarrera eragozten saiatu dira, baina azkenean 400 batek lortu dute beren helburua. Espainiako Gobernuak Ceutan duen Ordezkaritzak oraindik ez du iritsi berri direnen behin betiko kopurua zehaztu. Gurutze Gorriak 390 migratzaile artatu ditu, horietako 30 zauriekin. Halaber, 11 migratzaile eta 4 guardia zibil Ceutako ospitalera eraman dituzte. Dena den, Guardia Zibilaren iturriek zauritutako agenteak hamabi izan direla adierazi dute. Ceutara sartu ostean, etorkinak behin-behinean hartzeko CETI zentrora zuzendu dira. Hori dela eta, Gurutze Gorriko kideak bertara joan dira horiei harrera egiteko. Azken hilabeteetan migratzaile gehiago sartu dira itsasoz hesia gaindituta baino.

2018/07/27

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen i...
Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro...
1:24 min.

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan, eta pentsiodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte

Gizarte Segurantzak ostiral honetan ordainduko dizkie pentsioen igoeraren atzerapenak ia 9,5 milioi erretirodunei, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez. Guztira, 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan. Urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu zitzaien pentsiodunei, baina gero Estatuko Aurrekontu Orokorretan pentsio guztiak % 1,6 igotzea eta gutxieneko pentsioak, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenak (SOVI) eta kotizazio gabekoak % 3 handitzea adostu zuten alderdiek. Estatuko Aurrekontu Orokorrak hilabete honetan sartu dira indarrean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez, ostiral honetan ordainduko dira atzerapenak, ordainketa bakarrean. Atzerapen horiek urteko lehen sei hilabeteei eta uztaileko aparteko ordainsariari dagokie. Erretirodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte.

2018/07/27

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote ...
Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Azken balantzearen arabera, 85 dira j...
1:42 min.

Azken balantzearen arabera, 85 dira jada hildakoak, baina oraindik desagertu asko dago. Eurite handi batek urez gainezka utzi ditu Atenaseko aldiriak, bizilagunak harrapatuta geratuta

Greziako suteak nahita eragin zituztela dioten "zantzu handiak" daude, hala adierazi du Gobernu greziarrak, azken egunetan Atenasen inguruak kiskali dituzten suteak direla eta. Bestalde, Gobernuaren bozeramaleak gogorarazi duenaren arabera, Alexis Tsiprasek gertakari guztiak modu arin eta metodikoan ikertzeko agindua eman zuen, ikerketa sakona egiteko asmoz. Agintariek zabaldutako azken balatzearen arabera, 85 dira jada suteetan hildakoak, baina baliteke kopurua handitzea, pertsona asko desagertuta eta zaurituta daudelako. Lehenengo suteak astelehenean piztu ziren Kinetako (Atenasetik 50 bat km-ra) pinudi batean. Bigarrena, handik gutxira Pentelin, hiriburutik iparraldera. Su garrak Atenaseko ekialdera ere zabaldu ziren. Tsiprasek hiru dolu-egun ezarri zituen asteartean, suteetan hildakoen omenez. Biktima eta desagertuak bilatzeko lanek jarraitzen dute, baina orain, gainera, Atenaseko aldirietan izandako uholdeei ere aurre egin behar diete. Suhiltzaile, agintari eta bizilagunek ez dute atsedenerako tarterik, suteak kontrolpea eman eta ordu gutxira, urak zenbait udalerritako kaleak hartu dituelako, herritar asko eta asko haien etxeetatik eta autoetatik atera ezinik utzita.

2018/07/27

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, k...
Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta...
1:36 min.

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta 595 desagertuta daude, Daniel Ortegaren Gobernuaren kontrako protestatan

Nikaraguako giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 448 pertsona hil dira herrialde horretan Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak duela 100 egun hasi zirenetik. Halaber, 2.800 zauritu dira eta 595 lagun desagertuta daude. Erakunde horretako idazkari exekutiboak eman ditu datuak eta zehaztu du biktimen zerrenda hori behin-behinekoa dela, hainbat kasu baieztatzeko zailtasunak izaten ari direlako. Giza Eskubideen Ameriketako Batzordeak Nikaraguako Gobernuari hilketak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egitea eta herritarrak arbitrarioki atxilotzea, tratu txarrak ematea eta torturatzea leporatu zion. 1980ko hamarkadatik inoiz izan duen krisi sozio-politiko larriena bizi du egun Nikaraguak. Gobernuak ukatu egin du hilketa horien erantzulea denik eta indarkeriaren atzean "estatu kolpea eman nahi duten talde terroristak" daudela berretsi du.

2018/07/27

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu...
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:35 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2018/07/27

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-26ko bideoen artxiboa

Arriskutik kanpo dago atzo bere etxean larri zauritu zuten ertzaina

Arriskutik kanpo dago atzo bere etxean larri ...
Arriskutik kanpo dago atzo bere etxean larri zauritu zuten ertzaina

Etxera lapurtzera sartu zitzaizkion b...
2:13 min.

Etxera lapurtzera sartu zitzaizkion bi gizasemeri aurre egin, eta eraso egin zioten. Bi erasotzaileak epailearen aurrera eramateko zain daude

Asteartean bi gizon gaztek Barrikan larriki zauritutako ertzaina arriskutik kanpo dago, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Erasotzaileak, Getxoko ertzain-etxean daude, epailearen aurretik noiz igaroko zain. Erasoa 16:00ak aldera gertatu zen, Barrikako Mendieta auzoan. Ertzainak bi pertsona arrotz harrapatu zituen bere etxeko garajean, lapurreta egiteko asmotan, itxuraz. Bi gizonek aurre egin zioten, eta bederatzi aldiz sastatu zuten "tamaina txikiko objektu fin batekin", tartean, biriketan eta saihets aldean. Zauritua anbulantzian eraman zuten Urdulizko ospitalera, baina handik gutxira Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasotzaileek oinez ihes egin zuten, eta agentea horien atzetik abiatu zen autoz, trenbidearen inguruan harrapatu zituen arte. Polizia gisa bere burua identifikatu ostean, bi gizonak atxilotzen saiatu zen. Orduan oraindik argitu gabeko objektu batekin eraso egin zioten. Segidan, Urduliz aldera eta gero Berangora ihes egin zuten. 20:00ak baino minutu batzuk lehenago eta, hiru ordu baino gehiagoko jazarpenaren ostean, Ertzaintzak Berangoko merkatalgune bateko parkingean aurkitu eta atxilotu zituen 22 eta 24 urteko bi gizasemeak, homizidio saiakera eta lapurreta delituak leporatuta. Bi atxilotuek aurrekariak dituzte jabetzaren kontrako delituengatik. Halaber, erasoa egiteko erabilitako objektuaren bila ari da Ertzaintza.

Administrazioko langile izateko 308 lanpostu eskainiko ditu Bizkaiko Aldundiak

Administrazioko langile izateko 308 lanpostu ...
Administrazioko langile izateko 308 lanpostu eskainiko ditu Bizkaiko Aldundiak

Lanpostu berriak bitarteko langileek ...
1:20 min.

Lanpostu berriak bitarteko langileek betetzen dituzten postuei egonkortasuna emateko zein hutsik dauden plazak betetzeko pentsatuak daudela azaldu du Ibone Bengoetxea foru diputatuak

Administrazioko langile izateko 308 lanpostu eskainiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak urte amaieran. Enplegu publikorako eskaintza hori hautaketa prozesu bakar baten bidez egingo da, eta deialdia urte honen amaieran egingo den arren, probak 2019an izango dira, Ibone Bengoetxeak, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, azaldu duenez. Gauzak horrela, Foru Gobernu Kontseiluak 2018rako deitutako Lan Eskaintza Publikoaren bigarren faseari dagozkion 176 lanpostu onartu ditu. Gehienak, 160 lanpostu, administrazioko langile posturako izango dira. Bengoetxeak azaldu duenez, lan eskaintza berriari dagozkion 160 lanpostuak, 2015etik 2017ra bitarteko eskaintzako 148 plazetara batuko dira. Hala, aipaturiko administrazioko langile izateko enplegu publikorako eskaintzak batera egingo dira, hautaketa prozesu bakar baten bidez; bertan, eskaintza horietako lanpostu hutsen guztizko kopurua sartuko da. 2018ko LEParen bigarren faserako iragarri dituzten postu horien kopurua “bat dator berritze-tasa ezberdinek ezarritako legezko mugei buruz aurreikusitakoarekin”, Bengoetxeak jakinarazi duenez. Hala, lanpostu berriak bitarteko langileek betetzen dituzten plazei egonkortasuna emateko zein zenbait alorretan hutsik dauden plazak betetzeko pentsatuak daudela baieztatu du.

Emakume gasteiztar baten hiltzailea bilatzen ari dira, espetxetik ihes egin ostean

Emakume gasteiztar baten hiltzailea bilatzen ...
Emakume gasteiztar baten hiltzailea bilatzen ari dira, espetxetik ihes egin ostean

Guillermo Fernandez Gasteizen emakume...
1:39 min.

Guillermo Fernandez Gasteizen emakume bat bortxatu eta hiltzeagatik zigortu zuten. El Duesoko (Kantabria) espetxera igandean itzuli behar zen, 26 urte eta erdiko kartzela-zigorra betetzen jarraitzeko

Estatuko segurtasun indarrak Guillermo Fernandez Bueno bilatzen ari dira. Astebeteko kartzela-baimen baten ostean El Duesoko (Santoña, Kantabria) espetxera itzuli behar zen. Bortxaketa eta hilketagatik zigortu zuten. 2000ko abenduaren 14an, Gasteizen, kafetegi bateko garbitzaile bat bortxatu eta hiltzeagatik 26 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Iragan igandean espetxera itzuli behar zen. Igandean kartzelara bueltatzen ez zela ikusita, Santoñako espetxeak Polizia Nazionala eta Guardia Zibila jakinaren gainean jarri zituen asteleheneko lehen orduan, presoa bilatzeko eta atxilotzeko dispositibo bat abian jartzeko. Horretarako, presoaren argazkia eta deskripzioa dute poliziek eta guardia zibilek, adi egoteko eskatuz; izan ere, Kantabrian edo inguruko erkidegoetan egon daiteke. Espainiako Poliziak presoaren irudia zabaldu du sare sozialen bidez, eta herritarren laguntza eskatu du aurkitzeko. Poliziako iturriek azaldu dutenez, bilaketa “orokorra” da, Estatu osoan, kartzela-baimenean “edozein tokira” joan ahal izan delako. Horrela, iturriek zehaztu dutenez, litekeena da Santanderren ez egotea, ezta Kantabrian ere. Hala eta guztiz ere, lasaitasuna eskatu dute segurtasun indarrek, gizona topatzeko protokolo guztiak martxan direlako, eta atxilotu eta berehala epailearen esku utziko dutelako. Hala ere, ihes egindako hiltzailea “arrastoan sartu” eta Santoñako kartzelara itzultzea espero dute.

U-1eko kargengatik auzipetutako polizia bat absolbituta, salatzailea ikertuko dute

U-1eko kargengatik auzipetutako polizia bat a...
U-1eko kargengatik auzipetutako polizia bat absolbituta, salatzailea ikertuko dute

2017ko urriaren 1eko erreferendumean ...
1:35 min.

2017ko urriaren 1eko erreferendumean izandako kargengatik epaitu duten lehen polizia da, eta absolbitu egin dute. Salaketa jarri zuen gaztea ikertuko dute orain

Lleidako epaitegi batek absolbitu egin du 2017ko urriaren 1eko erreferendumean izandako kargengatik epaitutako lehen polizia, eta erasoa salatu zuen herritarra ikertzeko erabakia hartu du, Segurtasun Legea urratu ote zuen argitzeko. Advocats per la Democracia plataformak azaldu duenez, epaileak dio ez dagoela froga nahikorik polizia errudun jotzeko eta salatzailearen testigantzari ez dio sinesgarritasunik eman. Gertakariak Lleidan jazo ziren, erreferendumaren egunean. Espainiako Poliziak oldarraldia egin zuela eta agente batek ukabilkada bat eman ziola salatu zuen gazte batek. Poliziak bideokonferentzia bidez deklaratu zuen epaiketan, Sevillatik. Karga hartan parte hartu izana onartu zuen, baina gazte hori gogoan ez zuela adierazi zuen. Fiskaltzak salaketa jarri zuen gaztea ikertzea eskatu zuen, Herritarren Segurtasunerako Legea urratu duelakoan. Epaileak Fiskaltzaren eskaria onartu du. Gaztearen defentsak, ostera, errekurtsoa aurkeztuko du.

Europar Batasunak eta AEBk merkataritza gerra amaitzeko akordioa egin dute

Europar Batasunak eta AEBk merkataritza gerra...
Europar Batasunak eta AEBk merkataritza gerra amaitzeko akordioa egin dute

Jean-Claude Juncker eta Donald Trump ...
1:59 min.

Jean-Claude Juncker eta Donald Trump bi ordu eta erdiz egon dira bilduta Etxe Zurian. Itunaren garrantzia azpimarratu dute biek

Europar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek merkataritza gerrari amaiera emateko eta aro berri bat hasteko akordioa egin dute. Ez zen horrelakorik espero, baina hala iragarri dute Donald Trump AEBko presidenteak eta Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidenteak Etxe Zurian egin duten agerraldi bateratuan. Bi ordu eta erdiz egon dira bilduta bi agintariak. Adierazpen bateratu horretan, merkataritza aro berri bati ekingo diotela iragarri dute Bruselak eta Washingtonek. Itunak lau konpromiso biltzen ditu eta horiek lantzen dituzten bitartean muga-zerga gehiagorik ez jartzeko eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoak berriro aztertzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek. Akordioaren lehendabiziko puntuaren arabera, ibilgailuen kasuan izan ezik, gainerako produktu industrialetan muga-zergarik ez izatea da helburua. Halaber, zerbitzuetan eta beste hainbat produktutan (kimikoak, farmazeutikoak eta medikuntzakoak) mugak murrizteko konpromisoa hartu dute. Ildo horretan, Europar Batasuna berehala hasiko da AEBko soja erosten, Trumpek esan duenez. Bigarren puntuan, energia kontuetan elkarlanean aritzea adostu dute. Brusela prest agertu da AEBko gas natural likidoa inportatzeko, adibidez. Hirugarrenik, merkataritza harremanak errazteko oinarriak finkatzeko lan egingo dute, oztopo burokratikoak eta gastuak murriztuta. Amaitzeko, Europar Batasuna eta AEB elkarlanean arituko dira bere enpresak mundu osoan "jarduera komertzial desleialetatik" babesteko.