Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-10-16ko bideoen artxiboa

Bigarrenez desegin dute Areatzan migratzaileei elkartasuna agertzeko kanpaldia

Bigarrenez desegin dute Areatzan migratzailee...
Bigarrenez desegin dute Areatzan migratzaileei elkartasuna agertzeko kanpaldia

Udaltzaingoak bigarrenez desegin du b...
1:13 min.

Udaltzaingoak bigarrenez desegin du bart Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak igandetik asteazkenera bitartean antolatutako kanpaldia.

Bart, Bilboko Udaltzaingoak bigarrenez desegin du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma migratzaileei elkartasuna agertzeko Areatzan egiten ari den kanpaldia. Igandean hasi eta asteazkenera bitartean, 72 orduko kontzentrazioa egiten ari dira Areatzan, migratzaileei elkartasuna adierazteko eta erakundeek iragarritako neurriak nahikoak ez direla salatzeko. Bart gauean igande gaueko irudiak errepikatu dira Bilboko Areatzan. Udaltzaingoa bertaratu da eta kanpaldia desegin du, Ertzaintzak lagunduta. Juan Mari Aburto alkateak atzo esandakoaren arabera, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren baimena zuen igande arratsaldetik asteazkenera arte elkarretaratzea egiteko, baina ez kanpaldia egiteko.

Sute batek Azpeitiko baserri bat kiskali du

Sute batek Azpeitiko baserri bat kiskali du...
Sute batek Azpeitiko baserri bat kiskali du

Sua Izarraitz auzoko bi bizitzako bas...
0:40 min.

Sua Izarraitz auzoko bi bizitzako baserri batean piztu da. Ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek itzali dute.

Sute batek kalte material handiak eragin ditu Azpeitiko baserri batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Dena den, ez da inor zauritu. Sua 22:20ak aldera piztu zen, Izarraitz auzoan. Bi bizitzako baserria da, eta suak bietako batean eragin ditu kalteak. Gipuzkoako suhiltzaileak lanean aritu dira gauean, sugarrak zabaldu ez zitezen, eta erabat itzali dute.

Sei zauritu, horietako bi larri, Iruñeko Alde Zaharrean piztutako sute batean

Sei zauritu, horietako bi larri, Iruñeko Alde...
Sei zauritu, horietako bi larri, Iruñeko Alde Zaharrean piztutako sute batean

Sutea goizaldean piztu da Kale Nagusi...
1:06 min.

Sutea goizaldean piztu da Kale Nagusiko 55. zenbakian. Eraikina jendez hustu behar izan dute, eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute.

Sei pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Iruñeko Alde Zaharreko etxebizitza batean goizaldean izandako sutean, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Sutea goizaldeko ordu bata baino pixka bat lehenago piztu da Iruñeko Kale Nagusiko 55. zenbakiko lehen solairuan. Eraikina jendez hustu behar izan dute, eta guztira 6 pertsona eraman dituzte Iruñeko Ospitale Gunera. Sei zaurituetako bik (50 urteko emakume bat eta 47 urteko gizon bat) erredurak egin dituzte, eta larri daude Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Emakumea Gurutzetako Erredura Handien Unitatera eraman dute. Bestalde, arin zauritu diren lau pertsona horietako bat udaltzaina da; kea arnastu du eraikina husteko lanetan laguntzen ari zela.

Segurtasun-uhalik gabe eta drogatuta harrapatu dute emakume bat Cortesen

Segurtasun-uhalik gabe eta drogatuta harrapat...
Segurtasun-uhalik gabe eta drogatuta harrapatu dute emakume bat Cortesen

1.200 euro baino gehiagoko isuna jarr...
1:29 min.

1.200 euro baino gehiagoko isuna jarri diote eta 9 puntu galdu ditu. Gainera, ibilgailua ibilgetu diote.

Segurtasun-uhalik gabe eta drogatuta gidatzen zuen emakume bat harrapatu dute Cortesen (Nafarroa). Emakumeak, gainera, matxete bat zeraman ibilgailuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi diote, segurtasun-uhalik gabe gidatzeagatik. Halaber, armen arau-hauste larri bat ere egotzi diote. Hori horrela, 1.200 euro baino gehiagoko isuna ezarri diote eta gida baimenetik 9 puntu kendu dizkiote. Foruzainek, gainera, ibilgailua ibilgetu zuten. Foruzainen kontrol batean harrapatu zuten emakumea, segurtasun-uhalik gabe gidatzen zuela ikusita ibilgailua gelditzea erabaki baitzuten eta 200 euroko isuna jarri eta 3 puntu kendu zizkioten, Zirkulazio-araudia haustea egotzita. Gainera, droga testean anfetamina/metanfetamina, kokaina eta kalamuan positibo eman zuen; Bide Segurtasuneko 14.1.5A artikulua urratzea egotzita 1.000 euroko isuna jarrai zioten, eta beste 6 puntu gehiago kendu zizkioten gida baimenetik. Bestalde, ibilgailuaren miaketan foruzainek 20 zentimetroko matxete bat konfiskatu zioten eta Armen Araudia urratzea egotzi zioten. Ibilgailua tokian bertan uzteko agindu zioten emakumeari.

Jorge Gabiola, Tubos Reunidoseko presidente berria, Guillermo Ulaciak dimititu ostean

Jorge Gabiola, Tubos Reunidoseko presidente b...
Jorge Gabiola, Tubos Reunidoseko presidente berria, Guillermo Ulaciak dimititu ostean

Administrazio kontseiluak orain arte ...
1:23 min.

Administrazio kontseiluak orain arte buruzagi izan denaren dimisioa onartu du, haren aroa amaitu dela iritzita.

Guillermo Ulacia Tubos Reunidoseko presidenteak dimititu egin du eta Jorge Gabiolak ordezkatuko du karguan. Orain arte, konpainiako kontseilari-koordinatzailea zen. Administrazio kontseiluak Ulaciaren dimisioa onartu du, haren aroa amaitu dela iritzita. Transforma 360 planean aurrerapen positiboak egin badira ere, nazioarteko merkatuaren nahasmenduak, berezi Trumpen administrazioak ezarritako arantzelen ostean, eta alor sozialean izandako zailtasunek lidergo berria eskatzen dute. Jorge Gabiolak, bere aldetik, kontseilari-koordinatzaile eta kontseiluko idazkari izateari utziko dio, presidente izendatua izan ostean. Hala ere, presidente gisa ez du funtzio betearazlerik izango. Bestalde, administrazio kontseiluak Carlos Lopez de las Heras zuzendari nagusi izendatu du eta Ines Nuñez de la Parte, ostera, kontseiluko idazkari.

Zinema Ikusezinaren 10. Jaialdia

Zinema Ikusezinaren 10. Jaialdia ...
Zinema Ikusezinaren 10. Jaialdia

Zeinu Hizkuntzako Interpretea egongo ...
1:09 min.

Zeinu Hizkuntzako Interpretea egongo da jaialdiaren irekiera eta itxieran.

Urriaren 18an, osteguna, 19:30ean Zinema Ikusezinaren Jaialdiak bere 10. edizioari hasiera emango dio. Sari banaketa eta itxiera-ekitaldia, aldiz, urriaren 25ean, osteguna, 19:30ean izango dira. Ekitaldiak Azkuna Zentroan eta Golem zineman izango dira eta zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Horretaz gain, urriak 20an, arratsaldeko 19.30etan, jaialdian zehar proiektatuko dituzten pelikuletako baten ondoren antolatu duten foro-eztabaidan ere zeinu hizkuntzako interpretazio zerbitzua egongo da. Bestetik, jailadiak hainbat areto eta antzokitan pelikula andana ikusteko aukera emango du, horietako askok azpitituluak izango dituztela. Informazio gehiagorako: [kcd-ongd.org](http://www.kcd-ongd.org/)