Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-10-18ko bideoen artxiboa

Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak ia 9.300 tumore atzeman ditu 23 urtean

Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa...
Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak ia 9.300 tumore atzeman ditu 23 urtean

Guztira, 1995etik eta aurtengo ekaine...
1:29 min.

Guztira, 1995etik eta aurtengo ekainera arte, ia bi milioi mamografia egin dira. Biziraupen tasa % 86koa da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Bularreko minbizia garaiz atzemateko Osakidetzaren programak ia 9.300 tumore detektatu ditu martxan jarri zenetik, gehienak fase goiztiarretan. 1995ean programa abian jarri zenetik aurtengo ekainera arte, ia 2,5 milioi zitazio eta ia 2 milioi mamografia egin dira. Bularreko minbizia dutenen biziraupen tasa % 86koa da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). 1995ean programa abian jarri zenetik aurtengo ekainera arte, ia 2,5 milioi zitazio eta ia 2 milioi mamografia. Proba horietan, 9.290 minbizi detektatu dira, gehienak fase goiztiarretan. Tumore horiek detektatu zizkieten emakumeetatik % 83,1ek bularreko tratamendu ez inbaditzailea jaso zuten. Ikuspuntu kualitatibotik, berriz, programak % 80ko parte-hartze tasa du. Gaixotasunak emakumeetan duen inpaktua murriztu egiten da detekzio goiztiarrari eta tratamenduen optimizazioari esker (azken hauek gero eta pertsonalizatuagoak eta eraginkorragoak dira eta albo-ondorio gutxiago sorrarazten dituzte). Bularreko minbiziaren biziraupenak, Euskadin, hazten jarraitzen du. Biziraupen tasa % 83,4koa zen 2000-2004 aldian eta 2010-2012 aldian, ostera, % 86koa.

Hipoteken zergak bankuek ordaindu behar dituztela ebatzi du Auzitegi Gorenak

Hipoteken zergak bankuek ordaindu behar dituz...
Hipoteken zergak bankuek ordaindu behar dituztela ebatzi du Auzitegi Gorenak

Orain arteko jurisprudentzia aldatu d...
0:54 min.

Orain arteko jurisprudentzia aldatu du Gorenak, hipoteken zergak bankuek barik bezeroek ordaindu behar dituztela ebatzi baitzuen otsailean emandako epaian.

Auzitegi Gorenak doktrina aldatu du, hipoteka bat sinatzean ordaindu beharreko zergak bezeroek barik bankuek ordaindu behar dituztela ebatzi baitu. Goreneko Hirugarren Salak urriaren 16ko epaian dioenez, mailegu-hartzailea ez da zerga horren subjektu pasiboa, dirua maileguan ematen duen finantza erakundeak baizik. Horretarako aintzat hartu du inskribatu daitekeen negozio bakarra hipoteka dela, eta eskritura publiko bat goratzeko eta gerora negozio horiek erregistratzeko interesa duen bakarra mailegu-emailea dela. Gainera, Gorenak baliogabetu egin du otsailaren 28an hipoteken gastuei buruz emandako epaia, hipoteka bat sinatzean sortzen ziren gastuak eta zergak bankuek barik bezeroek ordaindu behar dituztela ebatzi baitzuen orduan.

Amatasun eta aitatasun prestazioei atxikitakoa itzuliko du Bizkaiko Ogasunak

Amatasun eta aitatasun prestazioei atxikitako...
Amatasun eta aitatasun prestazioei atxikitakoa itzuliko du Bizkaiko Ogasunak

Horretarako, eskaera eredu berezi bat...
1:20 min.

Horretarako, eskaera eredu berezi bat jarriko du prestazio hori jaso duten pertsonen eskura. 2014, 2015, 2016 eta 2017ko ekitaldiei dagozkienak itzuliko ditu Bizkaiko Ogasunak .

Bizkaiko Foru Ogasunak amatasun eta aitatasun laguntzaren kontzeptu horrengatik ordaindutakoa itzuliko duela jakinarazi du; eta 2019 urtetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak aldaketa bat sartuko du PFEZari buruzko Foru Arauan Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak ordaintzen dituen amatasun eta aitatasun prestazioak aipaturiko zerga ordaintzetik salbuetsita daudela zehazteko. Bizkaiko foru aldundiak, eskaera eredu berezi bat jarriko du prestazio hori jaso duten pertsonen eskura. kontzeptu horrengatik ordaindutako zenbatekoak itzuliko ditu oraindik irmo egin ez diren errenta-aitorpenetan (normalean, 2014, 2015, 2016 eta 2017ko ekitaldiei dagozkienak). 2018ko ekitaldian ordaindutako prestazioen gainean egindako atxikipenei dagokienez, 2019ko maiatzetik eta ekainera bitartean egingo den datorren errenta-kanpainan itzuliko dira. Zerga aldaketa hori 2019ko Aurrekontuen Foru Aginduaren Proiektuan sartuko da. Horrela, Batzar Nagusiek proiektu hori onartzen badute, indarrean sartuko da datorren urtarrilaren batean, prestazio horren eta berau jasotzen duten pertsonen etorkizuneko zerga egoera argituz.Era berean, aurrerantzean bizkaitarrei egiten dieten amatasun eta aitatasun prestazioen ordainketetan PFEZaren atxikipenik ez egiteko eskatuko dio Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari. Gipuzkoako eta Arabako foru Aldundiak, laster komunikatuko dituzte beraiek hartuko dituzten neurriak zeintzuk izango diren.

Greba mugagabea Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuan urriaren 22tik aurrera

Greba mugagabea Donostiako etxez etxeko lagun...
Greba mugagabea Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuan urriaren 22tik aurrera

Sindikatu deitzaileek 'immobilismoa' ...
1:17 min.

Sindikatu deitzaileek 'immobilismoa' leporatu diete Garbialdi enpresari eta Donostiako Udalari. Langileek lan-baldintzak eta soldata hobetzea eskatzen dute.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek greba mugagabea deitu dute urriaren 22tik aurrera Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuan, lan-hitzarmen bat eskatzeko. Sindikatu deitzaileek 'immobilismoa' leporatu diete Garbialdi enpresari eta Donostiako Udalari. Greba mugagaberako deia egin aurretik, zortzi lanuzte partzial egin dituzte. Besteak beste, lan-baldintzak hobetzea eta soldata igotzea eskatzen dute. Asteartean kontzentrazioa egin zuten etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek. Horien esanetan, Garbialdik ez du enpresa batzordearekin negoziatu nahi lan-baldintzak hobetzea eta soldatak igotzea. Bestalde, etxe batetik besterako joan-etorriak lanordu moduan kontatzea onartu zuen Donostiako Udalak osoko bilkuran. Hori da, hain zuzen ere, langileen aldarrikapenetako bat.

Taxi zerbitzua ezingo duela

Taxi zerbitzua ezingo duela 'ordezkatu' ohart...
Taxi zerbitzua ezingo duela 'ordezkatu' ohartaraziko dio Bilboko Udalak Uberri

"Duela gutxi Madrilen izan naiz, eta ...
1:53 min.

"Duela gutxi Madrilen izan naiz, eta errealitate konplexu eta kezkagarria ikusi dut. Bilbon ez dugu horrelakorik nahi, alegia, batzuen eta besteen interesek talka egitea", esan du Alfonso Gilek.

Uber enpresarekin izango duen bileraren harira, Alfonso Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak nabarmendu du "leku batetik bestera eramateko zerbitzua bikain egiten duela taxiak". Gainera, baten batek garraio osagarria nahiko balu ezingo lukeela taxi zerbitzuarekin "talka egin" azpimarratu du. Radio Taxi Bilbao enpresaren instalazioen bisitan, Gilek gogora ekarri du ostiralean batuko dela Uberreko ordezkariekin, enpresa horrek Bilbon jarduteko asmoa erakutsi ondoren. "Duela gutxi Madrilen izan naiz, eta errealitate konplexu eta kezkagarria ikusi dut. Bilbon ez dugu horrelakorik nahi, alegia, batzuen eta besteen interesek talka egitea", gaineratu du PSE-EEko zinegotziak. "Bilbon ez dugu Udal intsumiso bat, hots, legea betetzen dugu. Izan ere, taxiek beste zerbitzu batzuetan kontuan hartzen ez dituzten neurri batzuk bete behar dituzte (azterketak, baimenak, tarifa arautuak, azterketa teknikoak..). Horrenbestez, taxiak soilik bermatzen du zerbitzu hori baldintza egokietan", adierazi du Gilek. "Taxiaren mundua etengabe ari da Udalarekin harremanetan, herritarrei zerbitzurik onena eskaintzeko", esan du. "Horixe da, hain zuzen, Bilboko taxien araudi berrian islatu dena, eta 'aho batez' alderdi politikoek onartu dutena", erantsi du.

Khashoggi kazetaria torturatu eta hil egin zutela dio Turkiako egunkari batek

Khashoggi kazetaria torturatu eta hil egin zu...
Khashoggi kazetaria torturatu eta hil egin zutela dio Turkiako egunkari batek

Bestalde, Turkiako Poliziak Saudi Ara...
1:27 min.

Bestalde, Turkiako Poliziak Saudi Arabiako kontsul nagusiaren etxea miatu du Istanbulen. Jamal Khashoggi urriaren 2an desagertu zen, Saudi Arabiaren kontsulatuan sartu zenean.

Turkiako Yeni Safak egunkariak asteazken honetan zabaldu du Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarra torturatu eta hil egin zutela Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan, eta hilketa hori frogatuko lukeen grabazio bat duela ziurtatu du. Khashoggi urriaren 2an desagertu zen, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatura joan zenean.Turkiako komunikabidearen arabera, egun berean 15 saudiarabiarrez osatutako talde bat iritsi zen Istanbulera, eta kazetariari atzamarrak eta lepoa moztu zizkioten. Egunkariak ez du iturririk aipatzen, baina Mohamed Otaibi kontsul saudiarabiarrak talde horretako kideekin izan zuen elkarrizketa baten grabazioa daukala dio. Elkarrizketan horretan, hilketa kontsulatuan ez burutzeko eskatzen die kontsulak, baina sikarioek isiltzeko agintzen diote, "Saudi Arabiara bueltatzean bizirik jarraitu" nahi badu.