Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-10-19ko bideoen artxiboa

Langabezia tasa % 9,5era jaitsi da Euskadin hirugarren hiruhilekoan

Langabezia tasa % 9,5era jaitsi da Euskadin h...
Langabezia tasa % 9,5era jaitsi da Euskadin hirugarren hiruhilekoan

Jaurlaritzak nabarmendu duenez, krisi...
1:55 min.

Jaurlaritzak nabarmendu duenez, krisialdia hasi zenetik lehen aldiz % 10etik behera kokatu da tasa.

Langabe kopuruak behera egin zuen Euskadin hirugarren hiruhilekoan, eta krisia hasi zenetik lehen aldiz, % 10etik behera kokatu zen tasa, zehazki, % 9,5ean. Zehatz jarrita, 7.500 langabe gutxiago zenbatu zituzten uztailetik irailera, aurreko hiruhilekoan baino % 0,6 gutxiago. Hartara, 98.700 pertsona zeuden lan barik irailean. Okupazioak ere behera egin zuen, 1.400 pertsonago gutxiago, Eustatek emandako datuen arabera. 2018an bi hamarren baino gehiago jaitsi da langabezia: % 11,6tik % 9,5era egin du behera. Uztailetik irailera, 938.900 okupatu zenbatu zituzten, aurreko hiruhilekoan baino 1.400 gutxiago ( % 0,1 egin du behera). Populazio okupatuaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56,4koa zen 2018ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko sei hamarren azpitik. Lurraldeka, Bizkaian jaitsi zen gehien okupazioa, 2.400 okupatu gutxiagorekin. Ondoren, Araba ageri zen (-200). Gipuzkoan, ordea, gora egin zuen okupazioak (1.100 pertsona gehiago). Hiriburuei dagokienez, Bilbon bajatu zen gehien okupazioa (2.600 pertsona gutxiago zenbatu dituzte); ondoren, Donostia zegoen, 500 pertsonako jaitsierarekin; Gasteizen, okupatutakoen kopurua 100 pertsonatan jaitsi zen. Emakumeei eragin zien batik bat okupazio-jaisteak: aurreko hiruhilekoan baino 4.800 gutxiago ziren. Gizonen kasuan, aldiz, 3.400 okupatu gehiago zenbatu zituzten.

Guardia Zibilarentzat

Guardia Zibilarentzat 'errespetua' eskatuko d...
Guardia Zibilarentzat 'errespetua' eskatuko du Ciudadanosek Altsasun

Alderdi laranjak España Ciudadana pla...
1:52 min.

Alderdi laranjak España Ciudadana plataformaren ekitaldia antolatu du azaroaren 4rako. Konstituzioaren 4. xedapen iragankorra kentzea ere eskatuko dute.

España Ciudadana Ciudadanosek sustatutako plataformak ekitaldia antolatu du datorren azaroaren 4rako Altsasun(Nafarroa). Bi aldarrikapen nagusi egingo dituzte bertan: "zerbitzari publikoentzat, tartean Guardia Zibilarentzat, errespetua" eskatzea eta Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra —erreferendum bidez, Nafarroa EAEra batzeko aukera ematen duen xedapena— erretiratzea. Albert Rivera Ciudadanos alderdiko presidenteak azaldu duenez, plataformak Nafarroan egingo duen lehen ekitaldia izango da honakoa, eta "konstituzionalistentzat leku sinbolikoa" delako aukeratu dutela erantsi. Hala, 2016ko urriaren 15ean Altsasuko Koxka tabernan gertatutakoa ekarri du gogora Riverak. Haren ustez, guardia zibilak "erradikal nazionalisten jipoia jaso zuten, udal gobernuaren babespean". Riveraren esanetan, azaroaren 4an "gizarte zibilaren ordezkariak eta heroi anonimoak" izango dira Altsasun, honakoa "herritar aske eta berdinen herrialdea" dela gogorarazteko. Horrez gain, España Ciudadanak bere dekalogoan jasotakoari jarraiki, "Nafarroa Euskadira batzeko aukera ematen duen Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra kentzea" eskatuko dute. Ciudadanosen plataforma horrek antzeko ekitaldiak egin ditu Madrilen, Bartzelonan, Malagan, Palman eta Sevillan.

Frantziak Zigor Merodio eta Jon Rubenach presoak gerturatu ditu

Frantziak Zigor Merodio eta Jon Rubenach pres...
Frantziak Zigor Merodio eta Jon Rubenach presoak gerturatu ditu

Jon Rubenach iruindarra 2003ko abendu...
3:32 min.

Jon Rubenach iruindarra 2003ko abenduaren 9an atxilotu zuten, Lonsen. Zigor Merodio bilbotarra Bordelen atzeman zuten, 2006ko ekainean. Biak Saint Martin de Reko espetxean zeuden.

Zigor Merodio Larraona eta Jon Rubenach Roiz euskal presoak Saint Martin de Reko kartzelatik Mont-de-Marsaneko espetxera eraman ditu Frantziak, Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak jakitera eman duenez. Ondorioz, Euskal Herritik gertuago daude. Jon Rubenach iruindarra 2003ko abenduaren 9an atxilotu zuten, Lonsen (Frantzia), Gorka Palacios ustez orduko ETAko buruzagia zenarekin batera. Frantziako Poliziaren arabera, Rubenachek ETAko militante berriak trebatzeko erantzukizuna zuen. Frantziak 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zion 2009an. Madril taldeko kide zenean egindako eraso batzuengatik zenbait epaiketa zain zituen Espainian. 2010ean Espainiaratu zuten, eta Auzitegi Nazionalak 319 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Justo Oreja Pedraza jeneralaren hilketagatik. Pedraza 2001eko ekainaren 28an hil zuten Madrilen. Bestalde, Pedro Antonio Blanco teniente koronelaren hilketan parte hartzeagatik 120 urte gehiago zigortu zuten 2014ko uztailean. ETAk su-etena hautsi zuen erasoarekin, 2000ko urtarrilaren 21ean. Hala ere, zigorra betetzen jarraitu zuen Frantzian, Saint Martin de Re espetxean, Euskal Herritik 400 bat kilometrora. Zigor Merodio bilbotarra Bordelen atxilotu zuten, 2006ko ekainean, eta lau zigor ezarri dizkiote Frantzian. Horrela, 12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten auto bat indarrez lapurtzeagatik eta ibilgailuaren jabea hiru orduz bahitzeagatik, baina estortsio delituaz absolbitu zuten. Epaiketa 2008an egin zuten. 2006an bi urteko zigorra jarri zioten, baina 2010eko martxoan beste zortzi urte eta 2013ko ekainean sei urte ezarri zizkioten. Hala ere, guztira, 20 urteko zigorra beteko du Merodiok, Frantzian kondenak metatzen direlako. Orain Mont-de-Marsan espetxera eraman dute, mugatik 140 kilometrora.

Gazte bat hil da Urruñan, Poliziak atxilotu eta hiru egunera

Gazte bat hil da Urruñan, Poliziak atxilotu e...
Gazte bat hil da Urruñan, Poliziak atxilotu eta hiru egunera

Senitartekoek diotenez, atxilotzeko p...
1:34 min.

Senitartekoek diotenez, atxilotzeko pistola elektrikoa erabili zuten agenteek, eta mutilak bihotzekoa izan zuen ondorioz. Baionako prokuradoreak ikerketa abiatu du.

Hiru egunez koman egon ondoren, larunbatean zendu zen, Baionako ospitalean, Poliziak Urruñan atxilotu zuen gazte bat. Senideek Euskal Irratiei egindako adierazpenetan salatu dutenez, atxilotzeko unean taser edo pistola elektrikoa erabili zuten agenteek, eta bihotzekoa izan zuen ondorioz. Auzia argitzeko ikerketa abiatu du Baionako prokuradoreak. Bader Idrissi gaztearen aitaordeak Euskal Irratiei kontatu dienez, mutila urriaren 10ean, asteazkenarekin, atxilotu zuten Urruñako Pausu auzoan. Iturri polizialek azaldu dutenez, atxilotzeko unean oso urduri eta oldarkor zegoen gaztea, eta geldiarazteko taser pistola erabili behar izan zuten. Mutilak bihotzekoa izan zuen. Familiak dioenez, agenteek ez zuten behar bezain azkar artatu, eta ospitalera heldu zenerako koma egoeran zegoen. Autopsiaren emaitzaren zain daude orain. Gertatutakoa salatzeko manifestazioa deitu dute Bader Idrissiren senide eta lagunek larunbaterako, 15:00etan, Urruñako Pausu auzoan.

Herrialde arabiarretan adierazpen askatasunik ez dagoela salatu zuen Khashoggik

Herrialde arabiarretan adierazpen askatasunik...
Herrialde arabiarretan adierazpen askatasunik ez dagoela salatu zuen Khashoggik

Turkiako eta Estatu Batuetako hainbat...
3:02 min.

Turkiako eta Estatu Batuetako hainbat komunikabideren arabera, kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil zutela esateko frogak ditu Turkiako Poliziak.

Herrialde arabiarrentzat adierazpen eta prentsa askatasuna eta informazio eskubidea aldarrikatu zuen Jamal Khashoggik bere azken artikuluan. The Washingotn Post egunkariak argitaratu du gaur lan hori. Kazetari saudiarabiarra urriaren 2an desagertu zen Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan. Karen Attiah The Whasington Post-eko editoreak biharamunean jaso zuen Khashoggiren artikulua, haren itzultzailearen bidez. "Hasiera batean ez publikatzea erabaki genuen. Jamalekin batera editatu nahi nuen artikulua, baina orain onartu behar dut ez dela itzuliko", deitoratu du Attiahk. "Mundu arabiarrak gehien behar duena adierazpen askatasuna da", dio artikuluaren goiburuak. Herrialde arabiarretako gobernuek beren herritarrak "desinformatuta" dituela eta, ondorioz, bere eguneroko bizimoduari edo herrialdeari eragiten dioten gaiei ezin dietela behar bezala heldu kritikatzen du. Areago, publikoki gauzak zalantzan jartzea ezinezkoa izaten dela salatzen du. Bestalde, The New York Times egunkariaren arabera, Saudi Arabiak Khashoggi bere ardurapean hil zela aitortuko du, galdeketa eskutik joan zitzaiola esanez eta errua funtzionario bati leporatuta. Alabaina, oraingoz, herrialde horretako gobernuak ez du halakorik egin. Alderantziz, kazetariaren desagertzearekin inolako zerikusirik ez duela esan du. Bitartean, Turkiako Poliziak ikerketarekin jarraitzen du eta atzo Saudi Arabiaren kontsulatua miatu zuen, Istanbulen. Turkiako eta Ameriketako Estatu Batuetako hainbat komunikabideren arabera, Ankarak Khashoggi egoitza diplomatiko horretan hil zutela baieztatzen duten bideo eta audio grabazioak ditu.