Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-10-22ko bideoen artxiboa

Goreneko presidentea hipoteken gaineko epaia eman zuten epaileekin elkartuko da gaur

Goreneko presidentea hipoteken gaineko epaia ...
Goreneko presidentea hipoteken gaineko epaia eman zuten epaileekin elkartuko da gaur

Goreneko iturriek azaldu dutenez, bar...
1:37 min.

Goreneko iturriek azaldu dutenez, barne bilera izango da, epaia ezagutarazi ostean sortu den egoera aztertzeko balio izango duena.

Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko presidentea hipoteken zergen gaineko epaia eman zuten magistratuekin elkartuko da gaur. Ostegunean zabaldutako epaiaren arabera, hipoteka bat sinatzean ordaindu beharreko zergak bezeroek barik bankuek ordaindu behar dituzte. Hala ere, erabakiak izandako oihartzunaren eta bankuek burtsan jasotako kolpearen ostean, aurkeztutako helegite guztiak geldiaraztea adostu zuen Auzitegi Gorenak, eta irizpidea aplikatzen jarraitu ala ez berriro aztertuko du orain. Otsailean, hipoteka bat sinatzean sortzen ziren gastuak eta zergak bankuek barik bezeroek ordaindu behar dituztela ebatzi zuen Auzitegi Gorenak. Auzitegi Goreneko iturriek baieztatu dutenez, barne bilera izango da eta epaia ezagutarazi ostean sortutako egoera aztertzeko balio izango du. Iturri horren arabera, Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko presidenteaz gain, bileran izango dira Angel Juanes presidenteordea eta Luis Maria Diez-Picazo Administrazioarekiko Auzien aretoko presidentea ere.

Urkullu Pablo Iglesiasekin elkartuko da gaur Gasteizen

Urkullu Pablo Iglesiasekin elkartuko da gaur ...
Urkullu Pablo Iglesiasekin elkartuko da gaur Gasteizen

Aurreneko aldiz elkartuko dira Urkull...
1:43 min.

Aurreneko aldiz elkartuko dira Urkullu eta Iglesias, eta, oro har, 'Espainiako egoera politikoa' izango dute hizpide.

Iñigo Urkullu lehendakaria Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiarekin batzartuko da gaur arratsaldean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian. Lehendakaritzako iturriek jakitera eman dutenez, duela aste batzuk hasi ziren bilera prestatzen. Aurreneko aldiz elkartuko dira Urkullu eta Iglesias, eta, oro har, "Espainiako egoera politikoa" izango dute hizpide. Aipatutako iturrien arabera, ez dute gai-zerrenda zehatz bat mahai gainean, baina ziurtzat jotzen da aurrekontuen inguruan hitz egingo dutela. PSOEk eta Podemosek Espainiako Gobernurako adostutako aurrekontuek aurrera egin ahal izateko alderdi gehiagoren babesa behar dute; EAJrena, besteak beste. Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko burua ere izango da bileran. Hain zuzen, azken asteotan Martinezek esan duenez, ez dituzte 2019ko EAEko aurrekontuak babestuko, Urkulluren gobernuak "bere politika soziala eta ekonomikoa 180º aldatzen ez badu". "Lan politikaz, hezkuntzaz, osasunaz, gaztediaz eta etxebizitzaz hitz egin beharra dago akordioak lortzeko", azaldu du. Aurretik, goizean, likidazio egoeran dagoen Naval ontziolako langileekin batzartzekoa da Iglesias Sestaon.

Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko topaketa egingo da gaurtik aurrera Bilbon

Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko topaket...
Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko topaketa egingo da gaurtik aurrera Bilbon

Urriaren 27koa izango da topaketa hor...
1:07 min.

Urriaren 27koa izango da topaketa horretako ekitaldi nagusia. Egun horretan, 'Feministon Herria' eguna antolatuko dute 'alternatiba feministak erakusteko eta guztion indarrak batzeko'.

Emakumeen Mundu Martxa mugimendu feministaren XI. nazioarteko topaketa egingo dute gaur hasi eta igandera bitartean Bilbon. Guztira, 40 herrialdetako 130 emakume bilduko dira, eta hilaren 27ko 'Feministon Herria' eguna izango da ekitaldi nagusia. Nazioarteko topaketaren inaugurazioa gaur egingo dute, Bizkaia Aretoan. 17:15ean, Areatzan elkartuko dira, eta 45 minutu geroago abiatuko dute ekitaldi hori. Urriaren 27ko ekitaldiaren helburu nagusia "alternatiba feministak erakustea eta guztion indarrak batzea" da. Horretarako, besteak beste, Alternatiba Feministen Azoka prestatuko dute, Euskal Herrian dauden egitasmo feministak aurkezte aldera. Azoka ez ezik, solasaldiak, manifestazioa eta kontzertuak ere antolatuko dituzte.

40.000 pertsona batu dira Altsasun, Nafarroako ikastolen aldeko festan

40.000 pertsona batu dira Altsasun, Nafarroak...
40.000 pertsona batu dira Altsasun, Nafarroako ikastolen aldeko festan

Eguraldia lagun, jendetza hurbildu da...
1:33 min.

Eguraldia lagun, jendetza hurbildu da Altsasura, Iñigo Aritza ikastolari laguntzeko asmotan. Datorren urtean Tuterako Argia ikastolak antolatuko du Nafarroako ikastolen jaia.

40.000 pertsona inguruk hartu dute parte gaur Nafarroa Oinez ikastolen jaian, Altsasun, Foruzaingoak eman dituen datuen arabera. 7.000 ibilgailu, 500 karabana eta autokarabana eta 85 autobus kontatu dituzte. Horri, trenez joandako jendea gehitu behar zaio. Aurtengo Nafarroa Oinez antolatu duen Iñigo Aritza ikastolako ordezkariek "oso balorazio positiboa" egin dute. "Jende andana hurbildu da, elkartasuna sumatu dugu, uste genuena baino jende gehiago etorri da, gure espektatibak gainditu ditugu" esan du Jone Aretak. Antolatu dituzten ekitaldi guztiak arrakastatsuak izan direla esan dute eta area guztiak jendez lepo egon direla. Iñigo Aritza Ikastolak 370 ikasle ditu eta Burundako lau herriri (Altsasuri, Urdiaini, Olaztiri eta Ziordiari) ematen die zerbitzua. Jaiari esker lortu duten dirua azpiegiturak berritzeko erabili nahi dute. 10:00etan inauguratu dute ofizialki ibilbidea. Iñigo Aritza Ikastolako ordezkarien, politikarien nahiz dozenaka lagunen aurrean, hasierako hitzak gaur Urdiainen zendu den 19 urteko gaztearentzat eta haren familiarentzat izan dituzte. Antolatzaileek esan dute saminduta daudela istripuarengatik eta ahalik eta modurik egokienean bizitzen saiatuko direla gaurko eguna.

Hildako bat eta kalte eta ebakuazio ugari eragin ditu ekaitzak Andaluzian

Hildako bat eta kalte eta ebakuazio ugari era...
Hildako bat eta kalte eta ebakuazio ugari eragin ditu ekaitzak Andaluzian

Kamioi batean erreskate lanetan parte...
2:42 min.

Kamioi batean erreskate lanetan parte hartzera zihoan suhiltzaile bat hil da Malagan. Aemeten aurreikuspenen arabera, astelehenetik aurrera egonkortu egingo da egoera.

Andaluzia hegoaldea astintzen ari den ekaitzak hildako bat eta dozenaka pertsona auto eta etxeetan harrapatuta utzi ditu Malagan. Zenbait errepide itxi behar izan dituzte, eta kalte handiak eragin ditu Malaga eta Sevilla probintzietan. Suhiltzaileek hilik topatu dute lankide bat, Jose Gil Gutierrez (45 urte), erreskate lanetan parte hartzen ari zela, horren kamioia irauli ondoren. Andaluziako Juntak Malagako Larrialdietako Planaren 2. maila aktibatu du. Larrialdietako Emergentzia Unitateak ere parte hartu du, 85 militar eta 35 ibilgailurekin. 112 larrialdietarako zerbitzuak 500 gertakaritik gora koordinatu ditu, batez ere Malagako probintzian. Rondan, 30 lagun erreskatatu dituzte ostalaritza-establezimendu batetik, eta Zalditeria Eskolan harrapatutako beste bost pertsona. Campillosen, ehunka pertsona senideen etxeetara eraman behar izan dituzte, horien etxebizitzak urak hartu dituelako, eta 20 lagun garaje baten teilatuan harrapatuta geratu dira. Sevilla probintzian, zenbait herritar ebakuatu dituzte, Yeguas ibaiaren ur-mailak gora egin ondoren. Hiriburuan zein herrietan, kale-argiak eta adarrak erori dira galtzadara, errepideak eta kaleak urez bete dira, ibilgailuak harrapatuta geratu dira putzuetan, uholdeak izan dira etxebizitzetan eta ibaiek gainezka egin dute. Malagan eta Sevillan hainbat errepide itxi dituzte.

AEBk eta Errusiak 1987an sinatutako itun nuklearra hausteko mehatxua egin du Trumpek

AEBk eta Errusiak 1987an sinatutako itun nukl...
AEBk eta Errusiak 1987an sinatutako itun nuklearra hausteko mehatxua egin du Trumpek

Mikhail Gorbatxov eta Ronald Reaganen...
1:46 min.

Mikhail Gorbatxov eta Ronald Reaganen sinatu zuten akordioa. Gorbatxov Sobietar Batasuneko presidente ohiak NBEko Segurtasun Kontseiluaren bilera egitea eskatu du.

AEBk eta Errusiak 1987an irismen txiki eta ertaineko arma nuklearren inguruan sinatutako akordioa hausteko mehatxua egin du asteburuan Donald Trump presidente estatubatuarrak. "Errusiak akordioa urratu du. Hainbat urtez urratu dute (...), eta, beraz, amaiera jarriko diogu. Joan egingo gara", esan du Nevadan eskainitako hitzaldi batean. Trumpen asmoen berri izan ostean, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilera deitzea eskatu du Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko presidente ohiak, erabakiak "mundu osoari" eragiten diolako, haren esanetan. Errusiako Gobernuak atsekabea agertu du, eta ez du baztertu errepresalia gisa "neurri militarrak" hartzea. 1987an Sobietar Batasuneko presidente zen Mikhail Gorbatxovek eta Etxe Zurian agintari zen Ronald Reagan presidente estatubatuarrak sinatu zuten akordioa, eta bi herrialdeen arteko Gerra Hotzari amaiera emateko lehen pausoa izan zen.