Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-10-25ko bideoen artxiboa

9.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian

9.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte hiruga...
9.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian

Langabezia tasa % 9,42koa da Euskal A...
1:48 min.

Langabezia tasa % 9,42koa da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 9,65ekoa, berriz, Nafarroan. 2008tik lehen aldiz, langabezia tasa % 15etik jaitsi da Estatu espainiarrean.

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 9.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte urteko hirugarren hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuaren Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera. Guztira, 126.100 pertsona daude lanik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, 8.700 pertsonak aurkitu dute lana hirugarren hiruhilekoan . Orotara, 95.800 langabe daude eta langabezia tasa % 9,42koa da. Aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta, langabezia tasak % 18,99 egin du behera. Halaber, lanean ari direnen kopurua % 0,77 igo da (7.200 pertsona gehiago). Nafarroari dagokionez, 1.000 pertsonak aurkitu dute lana (% 3,21) azken hiruhilekoan. Langabezia tasa, ostera, % 9,65ekoa da. Iazko hirugarren hiruhilekoko datuekin alderatuta, lana dutenen pertsonen kopurua 2.300 pertsonetan hazi da. Estatu espainiarrean, ostera, 164.100 lagunek aurkitu dute lana hirugarren hiruhilekoan eta, guztira, 3.326.000 langabe daude. Langabezia tasa % 14,55ekoa da eta % 15eko langatik jatsi da 2008tik lehen aldiz.

Bi eguzki planta fotovoltaiko berri eraikiko dituzte Tuteran

Bi eguzki planta fotovoltaiko berri eraikiko ...
Bi eguzki planta fotovoltaiko berri eraikiko dituzte Tuteran

Eraikuntzan, instalazioan eta martxan...
1:27 min.

Eraikuntzan, instalazioan eta martxan jartzeko 380 lanpostu sortzea espero dute. Ondoren, eguneroko jardueran 30 pertsonak lan egingo dute.

Rios Renovables taldeko Suno Energia 4 SL eta Suno Energia 5 SL enpresek 62 megawatteko bi eguzki planta fotovoltaiko berri eraikiko dituzte Tuteran. Nafarroako Gobernuak foru intereseko inbertsiotzat jo du gaur. Eraikuntzan, instalazioan eta martxan jartzeko 380 lanpostu sortzea espero dute. Ondoren, eguneroko jardueran 30 pertsonak lan egingo dute. Lanpostuak zonaldean sortuko dira, Nafarroako Gobernuak prentsaurrekoan jakitera eman duenez. Proiektuak 52.714.000 euroko inbertsioa izango du. Gastua energia berriztagarrien eta baliabideen arlo estrategikoan kokatu du Foru Gobernuak. Egitasmo Estrategikoan aurreikusitako helburuak betetzen lagunduko dute azpiegiturek, energia berriztagarriak sortzeko orduan, baita lanpostuak sortu ere, enplegua sortzea oso beharrezkoa den zonalde batean, Nafarroako Exekutiboak erantsi duenez.

Abisu horia elurragatik, larunbat arratsaldetik aurrera

Abisu horia elurragatik, larunbat arratsaldet...
Abisu horia elurragatik, larunbat arratsaldetik aurrera

18:00etatik 00:00etara egongo da inda...
1:18 min.

18:00etatik 00:00etara egongo da indarrean abisua, larunbatean. Igandean, berriz, egun osoan ezarriko dute abisu horia. Iragarpenek diote elur-kota 600 metroan kokatuko dela.

Eguraldia nabarmen aldatuko da ostiral arratsaldetik aurrera, eta Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri du larunbat arratsaldean abisu horia ezarriko dutela, elurragatik. Iragarpenen arabera, giro lasaia izango da nagusi ostiral goizean. Zeruan laino gutxi ikusiko dira, eta tenperatura atseginak izango da. Aitzitik, arratsaldean euritara joko du, eta tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Larunbatean, berriz, negu-giroa nagusituko da. Euriari eta haizeari elur-kotaren jaitsiera batuko zaie. Euri-jasa handiak botako ditu, batik bat, iparraldean. Horregatik, 18:00etatik aurrera, abisu horia ezarriko dute, 800-900 metrotan elurra egin lezakeelako. Abisua 00:00ak arte egongo da indarrean. Iganderako ere eguraldi kaskarra dator. Tenperaturak oso baxuak izango dira, eta euria erruz egingo du. Egun osoan, abisu horia ezarriko dute elurragatik, 600 metrotan kokatuko omen baita elur-kota.

Kataluniako buruzagi independentisten aurkako ahozko epaiketa ireki du Gorenak

Kataluniako buruzagi independentisten aurkako...
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako ahozko epaiketa ireki du Gorenak

Erreferenduma antolatzeagatik auzipet...
1:13 min.

Erreferenduma antolatzeagatik auzipetutako goi-karguen aurkako ahozko epaiketa zabaldu du Gorenak. Guztira 18 dira auzipetuak, besteak beste, Junqueras presidente ohia.

Auzitegi Gorenak baieztatu du bukatutzat eman duela Pablo Llanerak agindutako urriaren 1eko ikerketa. Hori horrela, erreferenduma antolatzeagatik auzipetutako 18 buruzagien aurkako ahozko epaiketa ireki du; besteak beste, Oriol Junqueras presidente ohia, bederatzi kontseilari ohi eta Carme Forcadell Parlamenteko presidente ohia epaituko dituzte. Zigor-arloko salak aho batez erabaki du Llanerak uztailean hartutako ikerketaren aurka defentsak egindako eskaera eta 300 alegazioak errefusatzea. Hartara, luzapenak saiheste aldera, ahozko epaiketarako gorde ditu arrazoibide horiek. Modu horretan, Fiskaltzak, Estatuko Abokatutzak eta Voxek bost eguneko epea izango dute akusazio-idatziak helarazteko.

La Manada

La Manada'ko militarra Armadatik bota dute...
La Manada'ko militarra Armadatik bota dute

"Legeak hala aginduta", jarduneko zer...
1:22 min.

"Legeak hala aginduta", jarduneko zerbitzuan zegoen, baina helmugarik gabe. Alabaina, Indar Armatuek militar kargutik kentzea erabaki dute.

Sexu-abusuak egiteagatik zigortutako Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada' auziko militarra Armadatik bota dute Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez. "Legeak hala aginduta", jarduneko zerbitzuan zegoen, baina helmugarik gabe. Alabaina, Indar Armatuek, administrazio-espediente bidez, militar kargutik kentzea erabaki dute. 2016ko san fermin-etan Madrilgo neska bati sexu-abusuak egiteagatik bederatzi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Cabezuelori. Orduan, epaia ezagutu ostean, administrazio-espediente bat ireki zioten Indar Armatuek. Azkenik, 45 urtera arte Armadaren soldadu izateko zeukan konpromisoa etetea ebatzi dute, eta, horrenbestez, militar kargutik kentzea. Erabaki hori Defentsaren Aldizkari Ofizialean argitaratu dute ostegun honetan.

Gutxienez bi pertsona hil dituzte Kentuckyn, supermerkatu batean izandako tiroketan

Gutxienez bi pertsona hil dituzte Kentuckyn, ...
Gutxienez bi pertsona hil dituzte Kentuckyn, supermerkatu batean izandako tiroketan

Poliziak ustezko erasotzailea atxilot...
0:55 min.

Poliziak ustezko erasotzailea atxilotu du.

Gutxienez bi pertsona hil dituzte asteazken honetan Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), Kentucky estatuko Jeffersontown hirian, Kroger enpresaren supermerkatu batean izandako tiroketan. Tiroketa bertan 15:00ak zirenean gertatu da. Segurtasun indarrak, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako langileak gertaera izan den tokira bertaratu dira. Enpresan "gainezka eginda eta triste" daude saltokietako batean gertatutakoagatik. Halaber, Kroger enpresak Polizia departamentua goraipatu du, azkartasunez erantzuteagatik. "Susmagarria atxilotu dute eta gure denda seguru dago. Ikerketa amaitzen denean irekiko dugu", adierazi du enpresak.

Errusian preso dagoen Oleg Sentsov zinegile ukrainarrak irabazi du Sakharov saria

Errusian preso dagoen Oleg Sentsov zinegile u...
Errusian preso dagoen Oleg Sentsov zinegile ukrainarrak irabazi du Sakharov saria

Errusiak Krimea eskualdea anexionatu ...
1:42 min.

Errusiak Krimea eskualdea anexionatu izanaren aurkakoa da eta 20 urteko kartzela zigorra betetzen ari da kartzela errusiar batean. 2018ko maiatzan gose greba abiatu zuen.

Oleg Sentsov zine zuzendari errusiarrak irabazi du Europako Parlamentuak banatzen duen Kontzientzia Askatasunaren aldeko Sakharov saria. Errusiak Krimea eskualdea anexionatu izanaren aurkakoa da, eta Errusiak 20 urteko kartzela zigorra ezarri zion 2015ean, Krimean "ekintza terroristak" sustatzeagatik. Zinegilea Errusiak Krimean atxilotu eta kondenatutako 70 ukrainarren "sinbolo" bihurtu da. Gaur egun, Errusiako espetxe batean zigorra betetzen ari da, eta maiatzean gose greba abiatu zuen. Anmistia Internazionalak salatu duenez, zine zuzendariaren aurkako epaiketa "bidegabea" izan zen. Aurtengo Sakharov saria jasotzeko beste bi hautagaiei nagusitu zaie, hain zuzen ere, Mediterraneaon migratzaileak erreskatatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeei eta Nasser Zafzafi Rifeko ekintzaileari. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 12an izango da Estrasburgon, Europako Parlamentuaren osoko bilkuran.