Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-10-31ko bideoen artxiboa

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko zuzendariak kargua utzi du

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko zuzenda...
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko zuzendariak kargua utzi du

Duela gutxi jakin zen hainbat funtzio...
1:39 min.

Duela gutxi jakin zen hainbat funtzionariok Miren Dorronsoro salatu zutela, lanean "indarkeria psikosoziala" erabiltzea egotzita. Kargua uzteko arrazoia hori dela ukatu du Osasun Sailak.

Miren Dorronsoro Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak kargua utzi du, "berak hala eskatuta eta erretiroa hartzeko", Osasun Sailak jakitera eman duenez. Juan Jose Aurrekoetxeak hartuko du haren lekua aurrerantzean. Dorronsorok 30 urtez egin du lan Osakidetzan eta Osasun Sailean. Eusko Jaurlaritzak urte luze horietan egindako lana eskertu dio eta bere zuzendaritzapean abiarazitako ekimenak aipatu ditu: 2013-2020 Osasun Plana, Adingabeak eta Alkohola Plana eta Elikadura Osasuntsurako Proiektuak. Bestalde, duela egun batzuk jakin zen hainbat funtzionariok Dorronsoro salatu zutela, lanean "indarkeria psikosoziala" erabiltzeagatik. ELA sindikatuak uste du Dorronosok kargua uzteko hartu duen erabakia salaketa horiekin lotuta egon daitekeela, "laneko jazarpen kasu batean" nahasita egon daitekeelako Osasun Publikoko zuzendari ohia. Osasun Sailak onartu du barneko prozedura bat abian jarri zuela joan den ekainean, sei langilek Miren Dorronsoren kontrako kexa formalak aurkeztu eta gero, baina ukatu egin du gaurko erabakia salaketa horien ondorioa dela.

ELAk lan erreformak bertan behera uztea eskatu dio Espainiako Lan ministroari

ELAk lan erreformak bertan behera uztea eskat...
ELAk lan erreformak bertan behera uztea eskatu dio Espainiako Lan ministroari

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari n...
1:04 min.

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia Magdalena Valerio Lan ministroarekin batzartu da Madrilen eta Estatuko hitzarmenek duten lehentasuna indargabetzea ere galdegin du.

Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusiak bi eskari nagusi egin dizkio Magdalena Valerio Espainiako Lan ministroari: azken hiru lan erreformak bertan behera uztea, "lan-baldintza duinak bermatzeko", eta negoziazio kolektiboaren "estatalizazioa" indargabetzea. Atzo Madrilen egindako bileran helarazi zizkion eskaerak ELAko idazkari nagusiak Espainiako Lan ministroari. Aipaturiko horiez gain, soldata arrakalarekin amaitzeko lege bat eratzea eta Euskal Autonomia Erkidegoak pentsioak arautzeko eskumena izatea galdegin dio. Sindikatuaren esanetan, azken hiru lan erreformak ezinbestekoak izan dira langileen lan-baldintzak eta langile klasearen bizi-baldintzak okertzeko eta, beraz, horiek indargabetzea nahitaezkoa da.

Euskotreneko langileek lanuzteak egingo dituzte azaroaren 9an

Euskotreneko langileek lanuzteak egingo dituz...
Euskotreneko langileek lanuzteak egingo dituzte azaroaren 9an

Maiatzean zuzendaritzarekin sinatu zu...
2:20 min.

Maiatzean zuzendaritzarekin sinatu zuten hitzarmena indarrean jartzeko exijitzen dute sindikatuek. Lanuzteak zerbitzu guztietan izango du eragina: trenean, tranbian, autobusean eta funikularrean.

Euskotreneko langileek lanuzteak egingo dituzte azaroaren 9an, duela sei hilabete sindikatuek eta zuzendaritzak adostutako lan-hitzarmena "berehala" onar dezala exijitzeko Eusko Jaurlaritzari. ELA, Independenteak, UGT eta ESK sindikatuetako ordezkariek maiatzaren 10an sinatu zuten 2017-2020 urteetarako lan-hitzarmena zuzendaritzarekin, baina oraindik ez dute indarrean jarri, Eusko Jaurlaritzak onartu ez duelako. Horrela bada, azaroaren 9an lanuzteak egingo dituzte, goizean (11:00-13:00) eta arratsaldean (18:00-20:00), zerbitzu guztietan: trenean, tranbian, autobusean eta funikularrean. Sindikatuek azaldu dutenez, soldatak nahiz lan-baldintzak hobetzea adostu zuten, "baina oraindik ez dituzte onura horiek aplikatu". Halaber, behin-behineko 110 lanpostu finko bilatzea, langile guztiek oporretako egutegia izatea eta azken urteotako galera ekonomikoak berreskuratzea hitzartu zutela gogoratu dute. "Sei hilabete igaro dira hitzarmena sinatu genuenetik eta uste dugu denbora nahikoa dela ituna indarrean jartzeko; Eusko Jaurlaritzaren jarrera errespetu falta bat da Euskotreneko langileentzat eta gure familientzat, baita akordioa borondate onez negoziatu zutenentzat ere", salatu dute. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak lan-hitzarmena indarrean jarri ez izanak herritarrengan eragina izango duela ohartarazi dute; izan ere, "Gabon-gauean eta Gabon zahar gauean ez da garraio zerbitzurik izango Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, zerbitzu horiek eskaintzeko aukera lan-hitzarmen berrian soilik dagoelako jasota", azaldu dute. Horrenbestez, langile-batzordeak uste du Eusko Jaurlaritza "arduragabekeriaz" jokatzen ari dela.

Inbertsio jasangarrietarako 75 milioi bideratzea adostu dute Nafarroak eta Estatuak

Inbertsio jasangarrietarako 75 milioi biderat...
Inbertsio jasangarrietarako 75 milioi bideratzea adostu dute Nafarroak eta Estatuak

Uxue Barkos presidenteak Pedro Sanche...
1:01 min.

Uxue Barkos presidenteak Pedro Sanchezi gaurko bileran egin behar zion eskakizunetako bat zen. Bart hitzartu dute bi administrazioek.

Nafarroako eta Espainiako gobernuek akordioa lortu dute 75 milioi euro foru erkidegoko inbertsio jasangarrietara bideratzeko. Uxue Barkos presidenteak Pedro Sanchezi gaurko bileran egin behar zion eskakizunetako bat zen honakoa, eta bart hitzartu dute bi administrazioek. 2017 ekitaldian lortutako superabitaren 113 milioiak inbertsio jasangarriak egiteko erabiltzea onartu zuen duela gutxi Nafarroako Parlamentuak, baina Estatuaren baimena behar zen horretarako. Hain justu, negoziazioetan ibili dira azken asteotan bi ogasunak, eta asteartearekin heldu da akordioa: 75 milioi euro bideratu ahalko dituzte mota horretako inbertsioetara. Uxue Barkosek bilera du gaur Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin, eta inbertsio jasangarrien gaia aurreikusitako eskakizunen artean zeukan. Bezperan adostu dute bi administrazioek.

Figaroleko gizon bat hil da Cadreitan, kamioi batek eta auto batek talka eginda

Figaroleko gizon bat hil da Cadreitan, kamioi...
Figaroleko gizon bat hil da Cadreitan, kamioi batek eta auto batek talka eginda

Ezbeharra goizeko zazpiak aldera gert...
0:52 min.

Ezbeharra goizeko zazpiak aldera gertatu da, N-121 errepidean. Autoko gidaria, 54 urtekoa, tokian bertan hil da eta kamioilaria, ostera, onik atera da.

Nafarroan, 54 urteko gizon bat hil da Cadreitan, kamioi batek eta auto batek izandako istripuan. Figaroleko bizilaguna da hildakoa. Ezbeharra goizeko zazpiak aldera gertatu da, N-121 errepidean. Larrialdietarako zerbitzuak eta Foruzaingoa istripua izan den tokira bertaratu direnerako, auto gidaria hilda zegoen. Kamioilaria, ostera, onik dago. Errepidea garbitu bitartean, foruzainek bideratu dute ibilgailuen joan-etorria. Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Giza hezurrak aurkitu dituzte Vatikanoak Erroman duen eraikinetako batean

Giza hezurrak aurkitu dituzte Vatikanoak Erro...
Giza hezurrak aurkitu dituzte Vatikanoak Erroman duen eraikinetako batean

Polizia gorpuzkiak aztertzen ari da h...
1:29 min.

Polizia gorpuzkiak aztertzen ari da hildako pertsonaren edo pertsonen adina, sexua eta heriotza urtea zehazteko. Bertako zenbait hedabideren arabera, Emmanuela Orlandirenak izan daitezke.

Vatikanoak Erroma hirian duen eraikinetako batean giza hezurrak topatu dituzte, eraberritze lanak egiten ari zirela, Egoitza Santuak baieztatu duenez. Bertako zenbait hedabideren arabera, Emanuela Orlandiren gorpuzkiak izan daitezke, duela 35 urte desagertutako 15 urteko neskatoarenak. Hezurrak Nuntziatura Apostolikoaren alboko lokal batean aurkitu dituzte, Po kaleko 27. zenbakian, Vatikanoak adierazi duenez. Polizia tokian bertan lanean ari da eta fiskalburuak darama ikerketa. Polizia hezurrak aztertzen ari da hildako pertsonaren edo pertsonen adina, sexua eta heriotza urtea zehazteko. La Repubblica egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, Emanuela Orlandiren hezurrak izan daitezke, 1983an desagertutako Vatikanoko langile baten 15 urteko alabarenak. 35 urte geroago, oraindik ez dago haren arrastorik.

Ikuskizun Irisgarria: “Antzerkiaren Itzalak”

Ikuskizun Irisgarria: “Antzerkiaren Itzalak”...
Ikuskizun Irisgarria: “Antzerkiaren Itzalak”

ARYMUX konpainia irisgarriak, Rakel R...
2:12 min.

ARYMUX konpainia irisgarriak, Rakel Rodríguezen zuzendaritzapean, Bilboko Guggenheim Museoko Auditorioan, datorren azaroaren 9an arratsaldeko 19.00etan “Antzerkiaren Itzalak” estreinatuko du.

ARYMUX konpainia irisgarriak, Rakel Rodríguezen zuzendaritzapean, Bilboko Guggenheim Museoko Auditorioan, datorren azaroaren 9an arratsaldeko 19.00etan “Antzerkiaren Itzalak” estreinatuko du. Zeinu-dantzako ikuskizun berri bat da, Film & Video aretoko Javier Téllezen Itzal-antzerkia obra izanik ikuskizunaren inspirazio iturria. Téllezen obraren protagonistak, exiliatuaren betiko migrazioari buruz hausnartzen dutela dirudi. Bertan, eurekin aurrera egiten duen objektu bat ere ikusten dugu eta Alberto Giacomettiren “eskua” obra gogorarazten du. “Itzalak” pertsonei, leku aldaketei eta beldurrei buruz hitz egiten digu. Obra honek, nostalgiari, pertsona migratzaile eta errefuxiatuei, heriotzari, joan etorriei, oroitzapenei, ametsei eta aurrera joateko gogoei buruzko hausnarketa egiten du. Ikuskizun honek, denok barruan ditugun itzalekin konektatzen digu. Museoko auditorioan, pertsona gorrentzako begizta magnetikoa dago eskuragai. Ikuskizun hau, 12 urtetik gorakoentzat dago gomendatuta. Sarrerak ia agortuak daude. Sarrerak, leihatilan eta hurrengo web-ean eskuragai daude: [Guggenheim-Bilbao](https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/jarduerak/ikuskizun-irisgarria-antzerkiaren-itzalak/) Konpainiak antolatzen dituen ikuskizun eta ekintza guztien informazioa hurrengo web-ean ikusgai dago: [www.arymux.com](www.arymux.com)