Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-11-05ko bideoen artxiboa

Tuberkulosi kasu bat atzeman dute EHUren Leioako campusean

Tuberkulosi kasu bat atzeman dute EHUren Leio...
Tuberkulosi kasu bat atzeman dute EHUren Leioako campusean

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fak...
1:20 min.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle bat da gaixoa. Osakidetzak protokoloa jarri du martxan.

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko (Bizkaiko Campusa, Leioa) ikasle bat tuberkulosiak jota dagoela baieztatu du Osakidetzak, eta hala, protokoloa jarri du martxan Euskal Osasun Zerbitzuak. Osakidetza EHUko arduradunekin jarri da kontaktuan, eta datozen egunetan gaixoarekin harremanetan egon diren pertsonei —EHUko langileak zein ikasleak— probak egingo dizkiete kutsatuta ote dauden argitzeko, eta hala balitz, tratamendu egokia emateko. Osasun Zerbitzuko arduradunek gogorarazi dutenez, tuberkulosia gaixotasun arrunta da, eta tratamendu egokia emanda osatzen da. Bizkaian 120 kasu berri atzematen dituzte urtero. Aire bidez kutsatzen da, eztula edo hitz egitean, baina hura transmititu ahal izateko elkarbizitza estu eta luzea behar izaten da. Tuberkulosia eragiten duten baziloa oso sentikorra da kanpoko baldintzekiko, eta hortaz, ez da aparteko neurririk egin behar instalazioetan, eta erabateko normaltasunez jarrai dezake jardunean. Hori horrela, Osakidetzak "lasaitasun mezua" zabaldu nahi du hezkuntza komunitatearen baitan, beharrezko prebentzio neurriak hartu baitira.

Langabeziak % 0,51 egin du behera EAEn; Nafarroan, aldiz, % 0,19 gora

Langabeziak % 0,51 egin du behera EAEn; Nafar...
Langabeziak % 0,51 egin du behera EAEn; Nafarroan, aldiz, % 0,19 gora

622 langabe gutxiago zenbatu dituzte ...
1:45 min.

622 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn urrian. Nafarroan, aldiz, 63 lagun gehiago izan dira. Estatuan, berriz, langabeziak gora egin du, % 1,6, hain zuzen.

Langabeen kopuruak behera egin du urrian EAEn, iraileko datuekin alderatuta, 622 pertsona gutxiago zenbatu baitituzte langabezian. Guztira, 122.415 langabe daude Euskadin. Nafarroan, guztira, 33.178 pertsona daude lanik gabe, irailean baino 63 langabe gehiago zenbatu baitituzte langabezian. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak astelehen honetan jakitera eman dituen datuen arabera, urtebetean 7.641 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabezian Euskadin. Nafarroan, aldiz, langabeziak % 0,19 egin du gora urrian, eta aurreko urtean baino 2.141pertsona gutxiago. Langabeziaren datuak lurraldeka aztertuz gero, beherakada bakarra Bizkaian izan da, 746 langabe gutxiago. Gipuzkoan, 91 pertsona gehiago zenbatu dituzte. Araban, berriz, 33 lagun gehiago zenbatu dituzte. Sektoreka aztertuz gero, Zerbitzuetan (606 lagun gutxiago) jaso da beherakadarik handiena: atzetik, Eraikuntza (220 lagun gutxiago). Estatuan langabeziak gora egin du urrian, irailean baino 52.195 langabe gehiago zenbatu baitituzte. Guztira, 3.254.703 pertsona daude lanik gabe, baina langabeziak 2018ko mailari eusten dio.

Euskaltelek 46,6 milioi irabazi ditu irailera arte, % 41,5 gehiago

Euskaltelek 46,6 milioi irabazi ditu irailera...
Euskaltelek 46,6 milioi irabazi ditu irailera arte, % 41,5 gehiago

Akzioko 14 zentimoko dibidendua iraga...
1:24 min.

Akzioko 14 zentimoko dibidendua iragarri du konpainiak, aurreko ekitaldian baino % 10 handiagoa.

Euskaltel Taldeak 46,6 milioi euroko irabazi garbia izan du 2018ko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko tarte berean baino % 41,5 gehiago. Hori horrela, akzioko 14 zentimoko dibidendua iragarri du telekomunikazio taldeak, iazko ekitaldian baino % 10 handiagoa. Diru-sarrerei dagokienez, % 17,4 hazi dira, 521,1 milioi euroraino. Arlo guztietan egin du gora Euskaltelek: etxebizitzen negozioan, enpresa-negozioan eta handizkakoan. Kostu zuzenak ere hazi dira. Operadorearen hitzetan, urtean zehar izandako hazkunde "sendoa" berresten dute emaitzok. 2022rako 90.000 bezero gehiago izatea espero du konpainiak, merkatu ez-naturalei esker.

'España Ciudadana' plataformaren ekitaldia kr...
'España Ciudadana' plataformaren ekitaldia kritikatu dute alderdiek

Altsasuko biztanleen "duintasuna" gor...
2:02 min.

Altsasuko biztanleen "duintasuna" goraipatu du Sortuk, "faxismoari aurre egiteagatik", eta Ciudadanosek "zarata egin" nahi duela esan du PPk.

Alderdi politiko guztien kritikak jaso ditu Ciudadanosek bultzatutako 'España Ciudadana' plataformak Altsasun (Nafarroa) egindako ekitaldia. Bertan izan den Vox izan da Albert Riveraren alderdiaren kontra hitz egin ez duen bakarra. Altsasuko herria zoriondu du Sortuk, "faxismoari aurre egiteagatik probokazioetan erori gabe", eta esan du "ez Guardia Zibilak ezta kanpotik etorritako eskuin muturreko alderdiek ere ez gaituzte izan edo pentsatu behar duguna inposatuko". PPko kide batzuk Altsasuko ekitaldian izan diren arren, Pablo Casado presidenteak Ciudadanos Altsasun egon izana kritikatu du. Esan duenez, bera orain dela lau hilabete egon zen bertan Guardia Zibila babesteko "hainbeste zarata egiteko beharrik gabe". Sozialisten bozeramailea Senatuan, hiru eskuinen arduragabetasun larria" izan da ekitaldia, "espainiarren arteko gatazkak eta irainak pizten dituelako", "bizikidetasuna sustatu beharrean". Ahal Dugu Euskadiren idazkari orokorrak, "bizikidetzaren bidean" "ekarpenik ez egitea" leporatu die Ciudadanos eta Voxi.

Ryanair eskuko maleta kobratzen hasi da

Ryanair eskuko maleta kobratzen hasi da...
Ryanair eskuko maleta kobratzen hasi da

Bidaiariek soilik "poltsa pertsonal t...
1:36 min.

Bidaiariek soilik "poltsa pertsonal txiki bat" eraman ahal izango dute, eta 8 euro ordaindu behar izango dute erreserba egiteko momentuan 10 kg-ko maleta fakturatzeko.

Ryanairren eskuko maletaren inguruko politika berria indarrean sartu da, eta beraz, 10 kilogramotik gorako fardelak kobratuko dituzte. Irlandako enpresak ontziratzearekin lotutako atzerapenak murriztu nahi dituzte. Bilbon, Gasteizen eta Biarritzen lan egiten duen airelineak hegazkinean "poltsa pertsonal txiki bat" eramaten utziko du, aurreko eserlekuaren azpian uzteko. Priority txartela duten bezeroek baino ezin izango dute 10 kg-ko maleta ere haiekin eraman. Klase horretakoak ez diren bidaiariek 8 euroren truke fakturatu ahalko dute 10 kiloko maleta, erreserba egiten dutenean. Hori hegazkineko zamategian eramango dute. Bezeroak ez badu txartela erostean bi aukeretako bat hautatzen, hegazkina aireratu baino 40 minutu lehenago egin ahalko du, 10 euroren truke. Aireportuan fakturatu gabe azaltzen bada, aldiz, 25 euro ordaindu beharko du. Airelinearen arabera, neurriak bere hegaldien atzerapenak murrizteko hartu dute, maletak tramitatzeko momentuan sortzen omen zirelako. Gainera, esan dutenez, bidaiari batzuek eramaten zituzten maletak baimendutakoa baino handiagoak ziren, eta horrek ere atzerapenak sortzen zituen. Ryanairren arabera, neurri berriak, bere lehenengo egunetik, “ondo funtzionatzen ari da”, eta ontziratzeko prozesuak “azkartzen” ari da.

Irandarrak kalera atera dira, AEBk ezarritako zigorren kontra protesta egiteko

Irandarrak kalera atera dira, AEBk ezarritako...
Irandarrak kalera atera dira, AEBk ezarritako zigorren kontra protesta egiteko

Zigorrak goizaldean sartu dira indarr...
1:14 min.

Zigorrak goizaldean sartu dira indarrean. Oraingoan Irango petrolioa erosten duten enpresak zigortuko dituzte.

Goizaldean sartu dira indarrean AEBk Irani ezarritako zigor berriak. Kasu honetan, Gobernu estatubatuarrak Irango petrolioa erosten duten enpresak zigortuko ditu, Banku Zentralarekin egindako finantza transakzioak eta portuko sektorea. Donald Trump presidente estatubatuarraren arabera, AEBk inoiz jarritako zigor gogorrenak dira. Ikusteke dago Iranek nola erantzuten duen. Atzo, igandea, milaka irandar kalera atera ziren "Death to America" (Heriotza Amerikari) lelopean. AEBk 2015ean Iranekin sinatutako akordio nuklearra hautsi ostean, Trumpen Gobernuak ezarritako isun multzo berria da. Oraingo honetan, Irango petrolioa erosten duten enpresak zigortuko dituzte. Dena den, estatubatuarrek zortzi herrialde salbuetsiko dituzte, herrialde horiek Irango petrolio erosketan murrizketak egin dituztelako eta inportazioak zerora jaisteko ahalegina egiten ari direlako. Dena den, Trumpen Gobernuak ez du zehaztu zein izango diren salbuetsitako herrialdeak. The New York Times hedabideak zabaldutako informazioaren arabera, zerrenda horretan leudeke Txina, India, Japonia eta Hego Korea.