Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-11-07ko bideoen artxiboa

Aurten 29 dira jada EAEn amiantoak eraginda hildako langileak

Aurten 29 dira jada EAEn amiantoak eraginda h...
Aurten 29 dira jada EAEn amiantoak eraginda hildako langileak

Navalen eta CAFen behar egindako 65 u...
2:02 min.

Navalen eta CAFen behar egindako 65 urteko behargin bat da 29. biktima. CCOOk heriotza deitoratu eta amiantoaren kaltedunentzako funtsa bat sortzea eskatu du berriro.

CCOO sindikatuak salatu duenez, aurten 29 dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) amiantoak eraginda hildako langileak. 70ko hamarkadan substantzia horrekin lan egin zuen gizonezko bat da 29. biktima. Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, Francisco Javier Perez Hernandez da zendutakoa. Sestaoko Navalen (Bizkaia) eta Beasaingo CAFen (Gipuzkoa) lan egin zuen azpikontratatutako enpresa batentzat. 65 urteko langileak pleurako mesotelioma zuen amiantoak eraginda. 2017an, lan gaixotasun horrengatik ezintasun iraunkor absolutua aitortu zioten. CCOOren hitzetan, sindikatuko zerbitzu juridikoek kalte-galeren erreklamazioa bideratuko dute. Izan ere, Perez Hernandez CCOO sindikatuko militantea eta Caldereria Irurena enpresan sindikatuko ordezkaria zen. Sindikatuak "gertutasuna eta elkartasuna" adierazi dio familiari eta, beste behin, amiantoaren kaltedunentzako funtsa eskatu du, "biktima eta euren senitartekoei beharrezkoa ez den sufrimendua aurrezteko".

Eusko Jaurlaritzak % 2,25 igoko die soldata funtzionarioei, urtarrilean

Eusko Jaurlaritzak % 2,25 igoko die soldata f...
Eusko Jaurlaritzak % 2,25 igoko die soldata funtzionarioei, urtarrilean

Josu Erkorekak ziurtatu duenez, igoer...
1:17 min.

Josu Erkorekak ziurtatu duenez, igoera hori aplikatuko zaie funtzionarioei baldin eta Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Aurrekontuak onartzen badira.

Funtzionarioen soldata % 2,25 igoko du Eusko Jaurlaritzak urtarrilean, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Aurrekontuak Eusko Legebiltzarrean onartzen badira. Igoera hori aplikatuko zaie funtzionarioei, nahiz eta 2019 Espainiako Aurrekontu Orokorrak aurrera ez atera. Erkorekaren esanetan, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua urtarrilaren 31 baino lehen onartzen bada soldata igoera urtarrileko nominan gauzatuko da, "Estatuko Gobernuak egiten duena egiten duela". Sailburuaren arabera, Espainiako Aurrekontuak onartu ez arren, badaude soldata igoera hori gauzatzeko instrumentuak. Printzipioz, Estatuko Aurrekontuek baimentzen dute langileen gastuaren igoera. Edozein kasutan, Erkorekak oposizioko alderdiei gogoratu die Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Aurrekontuak onartzen ez badira (EAJ-PSE koalizioa gutxiengoan agintzen ari da) soldata igoera hori ez dela burutuko.

Abisu horia ezarri dute ostegunean eta ostiralean olatu eta haizeagatik

Abisu horia ezarri dute ostegunean eta ostira...
Abisu horia ezarri dute ostegunean eta ostiralean olatu eta haizeagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak...
1:39 min.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat abisu hori aktibatu ditu datozen bi egunotarako; esaterako, kostaldeko kalteak edo haize-boladak direla eta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du itsasaldeko arriskuagatik ostegunean; izan ere, 3 metro inguruko olatuak espero dira 03:30etatik 05:30etara, eta, 3,5 eta 4 metro artekoak, 16:00etatik 18:00etara. Ostiralean, berriz, abisu horia ezarri dute itsasaldeko arriskuagatik nabigaziorako lehenengo bi milietan, 03:00ak eta eta 15:00ak bitartean. Oro har, 3 eta 3,5 metro arteko olatuak espero dira. Halaber, 3,5 eta 4 metro arteko olatuek eragin ditzaketen kalteak direla eta, 04:00etatik 06:00etara abisu horia aktibatu dute; baita, 16:30etatik 18:30etara ere. Ostiralean ere, abisu horia ezarri dute haizeagatik haizeguneetan 18:00etatik 24etara. Hego-osagaiko haize-boladek orduko 100 eta 110 kilometroko abiadura gainditu dezakete haizeguneak diren lekuetan, bereziki mendebaldean eta mendi inguruetan. Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak orduko 80 kilometro ingurukoak izango dira Bizkaian, eta 60eta 80 kilometro ingurukoak Gipuzkoan eta Araban. Haizea indartsuagoa izango da egun amaieran.

Familia bat zauritu da Gernikan sute batean kea arnastuta

Familia bat zauritu da Gernikan sute batean k...
Familia bat zauritu da Gernikan sute batean kea arnastuta

Familia bereko lau pertsona Gurutzeta...
0:37 min.

Familia bereko lau pertsona Gurutzetako ospitalera eraman dituzte Gernikako etxebizitza batean piztu den sutean kea arnasteagatik.

Sutea Gernikako Nafarroa Behera kaleko etxe batean piztu da asteazken honetan, goizaldeko 01:30ean. Familia bat zauritu da Gernikan, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastuta. Zaurituak, 38 urteko gizon bat, 40 urteko emakume bat eta beren bi seme-alaba adin txikikoak, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Eraikinaren zati bat hustu dute eta suhiltzaileek sutea itzali dute. Ondoren, hustutako lagunak itzuli dira euren etxeetara. Sutearen nondiko norakoak argitu gabe daude oraindik.

Gorenak atzera egin du, eta bezeroak behartu ditu hipoteken zergak ordaintzera

Gorenak atzera egin du, eta bezeroak behartu ...
Gorenak atzera egin du, eta bezeroak behartu ditu hipoteken zergak ordaintzera

Bi eguneko eztabaidaren ondotik, hele...
1:51 min.

Bi eguneko eztabaidaren ondotik, helegitea atzera botatzea eta urriaren 18ko epaiaren aurreko doktrina berreskuratzea erabaki du Administrazioarekiko Auzien Salak.

Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga hipoteken bezeroek ordaindu beharko dutela adostu du gaur Auzitegi Gorenak. Ondorioz, atzera egin eta duela hiru aste ezarritako doktrina berriro aldatu du; izan ere, zerga bankuek ordaintzea ebatzi zuen. Bi eguneko eztabaidaren ondotik, helegitea atzera botatzea eta urriaren 18ko epaiaren aurreko doktrina berreskuratzea erabaki du Administrazioarekiko Auzien Salak (aldeko 15 boto eta kontrako 13). Honenbestez, hipotekadunak zerga ordaindu beharko du. Erabakia berehala kritikatu dute kontsumitzaileen elkarteek. Zerga ordaindu behar ez izateko, mezu “engainagarriak eta alarmistak” zabaltzea egotzi dio Facuak finantza sektoreari. Hala ere, zoru klausulekin gertatu bezala, Europar Batasuneko Auzitegiak justizia egingo duela uste du bozeramaile batek. Kontsumobidek gogora ekarri duenez, Euskadin ez da ordaindu behar ohiko etxebizitzaren hipotekaren gaineko zerga.

Tren zirkulazioa berrezarri dute Atocha geltokian, alarma faltsu baten ostean

Tren zirkulazioa berrezarri dute Atocha gelto...
Tren zirkulazioa berrezarri dute Atocha geltokian, alarma faltsu baten ostean

Bartzelonako Sants geltokian bi tren ...
0:58 min.

Bartzelonako Sants geltokian bi tren jendez hustu dituzte goizeko zortzietan, trenbidean maleta susmagarri bat antzeman ostean.

Espainiako Poliziak Madrilgo Atocha geltokia jendez hustu du goizeko hamarrak baino minutu batzuk lehenago, Adif Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileak jakinarazi duenez. Bi ordu lehenago, goizeko zortziak aldera, Bartzelonako Sants geltokian bi tren jendez hustu dituzte, trenbidean maleta susmagarri bat antzeman ostean. Bi kasuetan, alarma faltsuak izan dira. Hala ere, egin beharreko egiaztapenak egin ostean, alarma faltsu bat dela adierazi du Espainiako Poliziak. Renfek, bere aldetik, 10:30ak aldera jakinarazi du zirkulazioa berrezarri dela Atochako geltokian eta apurka-apurka egoera normaltasunera itzultzen ari dela.

Demokratek Ordezkarien Ganberan gehiengoa lortu dute; errepublikanoek, Senatuan

Demokratek Ordezkarien Ganberan gehiengoa lor...
Demokratek Ordezkarien Ganberan gehiengoa lortu dute; errepublikanoek, Senatuan

Emaitza hauekin, Donald Trump preside...
1:33 min.

Emaitza hauekin, Donald Trump presidentearen egitasmo asko geldiarazteko aukera izango du Alderdi Demokratak.

Alderdi Errepublikanoak Ordezkarien Ganberaren kontrola galdu du, baina Senatuan zuen gehiengoa handitu du. Beraz, botere politikoa guztiz zatituta gelditu da. Emaitza hauekin, Alderdi Demokratak Donald Trump presidente errepublikanoaren egitasmoak geldiarazteko aukera izango du. Demokratek beheko ganberako kontrol batzordeen kontrola izan, legeak bultzatu eta ikerketa prozesuak abiatzeko aukera izango dute. Demokratak Ordezkarien Ganberan gehiengoa izateko beharrezkoak diren 218 ordezkariak lortu ditu. Kontaketaren arabera, errepublikanoek 193 dituzte. Kongresua inoiz baino pluralagoa izango da: emakume gehiago eta arraza gehiago. Ordezkarien Ganberako kide guztiak eta senatarien herenak aukeratzeaz gain, 36 gobernadore ere hautatu dituzte. Horien artean dago, hain zuzen ere, Jared Polis Coloradoko gobernadorea, lehen gobernadore homosexuala.