Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-11-08ko bideoen artxiboa

Bizkaiko Diputazioak Administratiboko 308 postu betetzeko izen-ematea zabaldu du

Bizkaiko Diputazioak Administratiboko 308 pos...
Bizkaiko Diputazioak Administratiboko 308 postu betetzeko izen-ematea zabaldu du

Berritasun gisara, eskaerak modu tele...
1:32 min.

Berritasun gisara, eskaerak modu telematikoan bakarrik aurkeztu ahal izango dira eta azterketak (teorikoa eta praktikoa) egun bakarrean egingo dira.

Dagoeneko zabalik dago Bizkaiko Foru Aldundiaren Administrazioko langile izateko oposizioan izena emateko epea. Zehazki, 308 lanpostu atera ditu Aldundiak, 2015etik 2017ra bitartean egindako lan eskaintza publikoetan hutsik gelditu zirenak. Aurten, berritasun gisara, eskaerak modu telematikoan bakarrik aurkeztu ahal izango dira eta azterketak (teorikoa eta praktikoa) egun bakarrean egingo dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan, 308 lanpostu horiez gain, legegintzaldia amaitu aurretik ia beste hainbeste lanpostu publiko eskainiko ditu (600 inguru guztira). Bete gabe gelditu ziren eta orain betetzea nahi duten 308 lanpostu horietatik 275 eskaintza librekoak izango dira, 15, desgaitasunen bat dutenentzat; 16, barne promoziokoak, eta 2 barne promoziokoak baina desgaitasunen bat dutenentzat. Lanpostu horietara sarbidea izateko, batxilergoko titulua edo teknikoa behar da. Gainera, parte-hartzaileek informatikan ezagutzak dituztela egiaztatu beharko dute eta, lanpostuaren arabera, baita dagokion euskarazko perfila ere. Horrez gain, merituak edota administrazio publikoan lan egindako urteak ere aintzat hartuko dira. Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazioko lan eskaintza deialdiari buruzko informazio guztia webgunean dago eskegita.

Hipoteken zerga banketxeek ordaintzeko lege dekretua onartu du ministroen kontseiluak

Hipoteken zerga banketxeek ordaintzeko lege d...
Hipoteken zerga banketxeek ordaintzeko lege dekretua onartu du ministroen kontseiluak

Lege aldaketak 'argi eta garbi' uzten...
1:00 min.

Lege aldaketak 'argi eta garbi' uzten du zerga ordaintzea finantza erakundeei dagokiela, Isabel Celaa Espainiako Gobernuko eledunak azpimarratu duenez.

Ondare-Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga aldatzea onartu du gaur Espainiako Gobernuaren ministro kontseiluak, errege lege-dekretu baten bidez. Hori horrela, aurrerantzean hipoteken zerga banketxeek ordaindu beharko dute, eta ez bezeroek. Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, lege aldaketak "argi eta garbi" uzten du zerga ordaintzea finantza erakundeei dagokiela. Erreforma Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri zuen atzo, Auzitegi Gorenak atzera egin eta zerga bezeroek ordaindu behar zutela ebatzi eta ordu gutxira.

Pedro Sanchez hiltzeko asmoa zuen frankotiratzaile bat atxilotu dute Eskuadra Mossoek

Pedro Sanchez hiltzeko asmoa zuen frankotirat...
Pedro Sanchez hiltzeko asmoa zuen frankotiratzaile bat atxilotu dute Eskuadra Mossoek

Dirudienez, Francoren gorpuzkiak Eror...
1:30 min.

Dirudienez, Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko emandako aginduagatik hil nahi zuen Espainiako presidentea.

Eskuadrako Mossoek frankotiratzailea den eta armak erabiltzeko lizentzia daukan segurtasuneko zaindari bat atxilotu dute, ustez Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez hiltzeko asmoa zuelako, hainbat iturrik jakitera eman dutenez. 63 urteko Terrassako (Bartzelona) bizilaguna duela hiru aste atxilotu zuten, eta Instrukzioko Epaitegira eraman ostean, kartzelan sartu zuten, Publico.es-ek azaldu duenaren arabera. Han, Sanchez hiltzeko xedea zuela aitortu zuen. Aipatu iturriak zehaztu du Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko emandako aginduagatik hil nahi zuela presidente espainiarra Manuel M.S.k. Etxean 16 su arma zituen; doitasun-errifleak eta subfusil bat, besteak beste. Atxilotuak ez zuen aurrekari polizialik, baina olinpiar tiro talde bateko tirogile onena zen, eta armak aldatzeko eta egiteko ezagutzak zituen. Atxilotu aurretik, Whatsappeko talde pribatu bateko erabiltzaile batek salatu zuen Manuel M.S. Antza denez, talde horretako partaide zen atxilotua, eta laguntza eskatu zien gainerako kideei presidentearen agenda gertutik ezagutzeko eta zehazki non zegoen jakiteko. Gainera, atentatua egiteko asmoa erakutsi zuen taldean bertan.

Emakumeen % 63k jazarpena pairatu du, eta % 26k erasoak jasan ditu

Emakumeen % 63k jazarpena pairatu du, eta % 2...
Emakumeen % 63k jazarpena pairatu du, eta % 26k erasoak jasan ditu

Espainiako Barometro Feministaren ara...
1:00 min.

Espainiako Barometro Feministaren arabera, emakumeen % 8k soilik salatu ditu jasandako jazarpenak eta erasoak.

Emakumeen % 63,5ek onartu egin du jazarpen fisikoa edo psikologikoa pairatu izan duela. Gainera, momenturen batean eraso fisiko edo sexualen biktima ere izan dela aitortu du % 26k. Salaketa datuek, ordea, ez dute errealitate hori erakusten, % 8k soilik salatzen baititu jasandako jazarpenak edo erasoak.

Europako Batzordeak Espainiaren 2018 eta 2019rako hazkunde aurreikuspenak jaitsi ditu

Europako Batzordeak Espainiaren 2018 eta 2019...
Europako Batzordeak Espainiaren 2018 eta 2019rako hazkunde aurreikuspenak jaitsi ditu

Europako Batzordearen arabera, Espain...
1:08 min.

Europako Batzordearen arabera, Espainiako ekonomia % 2,6 eta % 2,2 haziko da datozen bi urteetan, hurrenez hurren. Gainera, 2019rako aurreikusitako defizit publikoa % 2,1era igo du.

Europako Batzordeak Espainiako ekonomiaren datozen bi urteetarako hazkunde aurreikuspenak murriztu ditu, % 2,6 eta % 2,2ra, hurrenez hurren. Espainiaren defizit publikoa, berriz, % 2,7ra jaitsiko da aurten, Rajoy-ren Gobernuak Europarekin adostutakoa (% 2,2) baino bost hamarren gehiago, eta % 2,1era datorren urtean, Europako Batzordearen aurreikuspenen arabera. Espainiako Gobernuak bidalitako 2019ko aurrekontu proiektuan oinarrituta egin ditu bere aurreikuspenak Europako Batzordeak. Bruselaren txostenak dakarrenez, kontu handiz aztertu ditu datu horiek eta Sanchezen Gobernuak iragarritako neurri berri batzuen gaineko kezka agertu du.

Gutxienez hamabi pertsona hil dira Kalifornian, taberna batean izandako tiroketan

Gutxienez hamabi pertsona hil dira Kalifornia...
Gutxienez hamabi pertsona hil dira Kalifornian, taberna batean izandako tiroketan

Tiroketaren ustezko egilea ere hilda ...
0:59 min.

Tiroketaren ustezko egilea ere hilda dago. Halaber, gutxienez beste hamabi pertsona zauritu dira.

Ameriketako Estatu Batuetan, gutxienez bi pertsona hil dira asteazken gauean Kaliforniako hirian, taberna batean izandako tiroketan. Tiroketaren ustezko egilea ere hil egin da. Gainera, gutxienez beste hamabi pertsona zauritu dira. Tiroketa, bertan 23:15 zirenean gertatu da. Hain zuzen ere, countryari eskainitako unibertsitateko ikasleen jai bat ospatzen ari ziren bertan. Lekukoek NBC telebista katearen bertako filialari kontatu diotenez, gizon armatu bat sartu da tabernan eta bereizi gabe tiroka hasi da. Hogei tirotik gora egin omen ditu. Poliziaren esanetan, tiroketa gertatu den unean ehunka pertsona zeuden barruan. Bestalde, Poliziak ez du xehetasun gehiagorik eman, ez ustezko tirogilearen identitateari buruz eta ezta hark izan zitzakeen arrazoiei buruz ere.

Orain arte ezagutzen den labarretako margorik zaharrena aurkitu dute Borneo uhartean

Orain arte ezagutzen den labarretako margorik...
Orain arte ezagutzen den labarretako margorik zaharrena aurkitu dute Borneo uhartean

Identifikatu gabeko animalia horren i...
1:07 min.

Identifikatu gabeko animalia horren irudiak 40.000 urte inguru dutela kalkulatu dute adituek.

Indonesiako Borneo uharteko kobazulo batean aurkitu dute orain arte ezagutzen den labarretako pinturarik zaharrena (40.000 urte), Nature zientzia aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera. Australiako unibertsitateak gidatutako ikerketak dioenez, Borneo uharteko Kalimantan probintzian aurkitutako margoak Asia hego-ekialdeko "Izotz Aroko artisten lanak dira". Labarretako arteari buruz aurrez egin diren lanak babesten ditu ikerketa horrek. Denbora askoan uste izan denaren kontra, lehendabiziko labarretako pinturak ez ziren Europan agertu. Unibertsitateko ikerlariak ohar bidez jakinarazi duenez, Izotz Aroko artista horiek rol garrantzitsua izan zuten (labarretako artearen) eboluzioan, duela 40.000 urte.