Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-11-09ko bideoen artxiboa

Iñigo Cabacasentzat

Iñigo Cabacasentzat 'justizia' eskatu dute eh...
Iñigo Cabacasentzat 'justizia' eskatu dute ehunka pertsonak Bilbon

Protesta Justizia Jauregiaren aurrean...
2:53 min.

Protesta Justizia Jauregiaren aurrean bukatu da. “Zigorra ez den beste epairik ez luke ulertuko gizarteak”, ziurtatu dute gaztearen lagunek.

Iñigo Cabasentzat “justizia” eskatu dute ehunka pertsonak arratsaldean, Bilboko kaleetan. Athleticen jarraitzaile gaztearen hilketa argitzeko epaiketa ostiral honetan amaituko da, Cabacas hil zutenetik sei urte eta erdi pasa direnean. Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek larri zauritu zuen, eta egun batzuk geroago hil egin zen. Manifestazioa 19:30 aldera abiatu da Maria Diaz de Haroko kalezulotik. Iñigo Cabacasek pilotakada hilgarria bertan jaso zuen, Athletic-Schalke Europa Ligako norgehiagoka bukatu ondoren. anuel eta Fina Iñigoren gurasoak manifestazioaren buruan izan dira, "Unea heldu da. Justizia Iñigorentzat" zioen pankartaren atzean. Iñigorentzat “justizia” aldarrikatzeko eta gaztea gogorarazteko leloak oihukatu dituzte manifestariek. rotesta Justizia Jauregiaren aurrean amaitu da. Hildakoaren lagunek agiri bat irakurri dute bertan. “Zigorra ez den beste epairik ez luke ulertuko gizarteak”, ziurtatu dute. Epaiketak iraun dituen hiru asteetan zehar entzundakoak “zenbaitetan haserretu, atsekabetu eta lur jota” utzi dituela azpimarratu dute. Gertatutakoa onartu eta arduradunek “inolako pribilegiorik gabe” erantzukizunak garbitzea eskatu dute, horrelakoren bat berriz ez errepikatzeko. Zentzu horretan, Iñigoren heriotzaren ondotik Fiskaltzak izan duen papera “lotsagarria eta onartezina” izan dela uste dute, epaiketan “deliturik ez” dagoela esan baitu. Lagunen hitzetan, poliziaren eredu honek “ez du balio, ez du tokirik gure gizartean, onartezina da, eta premiazko aldaketa bat behar du”. Sententziari “adi” egoteko eskatu diete manifestariei; “unea heltzen denean, epaia egokia ez baldin bada, erantzun egokia emateko”. “Hona arte heldu baldin bagara jendearen borroka eta konpromisoari esker izan da, eta konpromisoa mantendu beharko dugu, bihar Iñigoren hilketa auzia bukatzen ez delako”, nabarmendu dute.

Hainbat atxilotu Araban eta Gipuzkoan internetetik eduki pedofiloa jaisteagatik

Hainbat atxilotu Araban eta Gipuzkoan interne...
Hainbat atxilotu Araban eta Gipuzkoan internetetik eduki pedofiloa jaisteagatik

Haur pornografiaren aurkako operazio ...
1:54 min.

Haur pornografiaren aurkako operazio honetan, guztira, 18 etxebizitza miatu dituzte; horietako bi Gipuzkoan, eta beste bat Araban.

Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotu du Araban eta beste bat Gipuzkoan, haur pornografiaren kontrako operazio batean. Gainera, gutxienez, hiru etxebizitza miatu dituzte; horietako bi Araban, eta bestea Gipuzkoan, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez. Guztira, hamalau probintziatan izan dira atxiloketak. Herritar batek jarritako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Hark Poliziari jakinarazi zion berehalako mezularitza plataforma batean haur pornografia partekatzen ari zirela. Talde horretako kideek hainbat irudi jaso zituzten, data zehatz batekin. Lotura bat ere partekatu zuten, memoria birtualdun plataforma bateko karpeta jakin batera sartu ahal izateko. Handik eduki pedofiloa zuten argazkiak jaso eta parteka zitzaketen. Informazio horren harira, ikertzaileak plataforma horrekin harremanetan jarri ziren, eta irudiak ikusi ostean, 6.000 kontu blokeatu zituzten, karpeta horretako informazioa erabiltzeagatik. Poliziaren arabera, uneren batean memoria horretako edukiak jaso eta kopiatzeagatik identifikatu dituzte erabiltzaile horiek. Gainera, hamazortzi etxebizitza miatu, eta Estatu osoan hamaika lagun atxilotu dituzte. Atxilotuetako batek bere bikotekidearen alabaren argazkiak zituen, horretarako baimenik ez zeukan arren. Miaketetan haur pornografiarekin lotutako artxibo ugari aurkitu dituzte, baita hainbat gailu elektroniko konfiskatu ere.

Behera egin du tratu txarrengatik zigortu ostean berrezi dituztenen berrortze tasak

Behera egin du tratu txarrengatik zigortu ost...
Behera egin du tratu txarrengatik zigortu ostean berrezi dituztenen berrortze tasak

Zehazki, hamar urtean % 14,2tik % 8,3...
2:01 min.

Zehazki, hamar urtean % 14,2tik % 8,3ra jaitsi da Eusko Jaurlaritzako Gakoa programa egin dutenen artean.

Azken hamar urteetan, indarkeria matxistagatik kondenatu eta Eusko Jaurlaritzaren Gakoa programako gizarteratze tailerretan parte hartu dutenen artean berrortze-maila jaitsi egin da, hain zuzen ere, % 14,2tik % 8,3ra. Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak Kriminologiaren Euskal Institutuak Gakoa programari buruz egindako ebaluazioari buruzko xehetasunak eman ditu gaur Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Alexia Castelo legebiltzarkide sozialistaren galderei erantzunez. Gakoa programa 2005eko azaroan jarri zen abian, eta emakumeenganako indarkeria delituengatik bi urte baino gutxiagoko zigorra jaso duten aurrekaririk ez duten gizonei zuzenduta dago. Epaitegiak zigorra eteten die urte eta erdi eta bi urte arteko iraupena duen hezkuntza programa indibidualizatua egitearen truke. Programaren helburua gizonek emakumeenganako dituzten jarrerak eta portaerak aldaraztea da. Sailburuak azaldu duenez, kanpoko ebaluazio horretan bitan banatu dituzte kasuak: 2006tik 2010era eta 2011tik 2016ra. Lehendabiziko tartean 148 kasu ikertu ziren eta horietatik % 14,19k berriro ere genero indarkeria lotutako delituak egin zituzten. Bigarrengoan, ostera, 278 kasu ikertu ziren eta % berrortze tasa % 8,27koa izan zen. Hori dela eta, eboluzioa "positiboa" izan dela azpimarratu du.

Rementeria, Otadui eta Aburto izango dira EAJren Bizkaiko hautagaiak

Rementeria, Otadui eta Aburto izango dira EAJ...
Rementeria, Otadui eta Aburto izango dira EAJren Bizkaiko hautagaiak

Hurrenez hurren, Bizkaiko ahaldun nag...
1:47 min.

Hurrenez hurren, Bizkaiko ahaldun nagusigai, Batzar Nagusietako presidentegai eta Bilboko alkategai izango dira 2019ko maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeetan.

EAJren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Unai Rementeria eta Ana Otadui aukeratu ditu, hurrenez hurren, Bizkaiko ahaldun nagusigai eta Batzar Nagusietako presidentegai izateko 2019ko maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeetan. Halaber, Bilboko 13 hiri erakundeek, beren aldetik, Juan Mari Aburto alkatearen hautagaitza berretsi dute. Bizkaiko herrialdea zatitzen duten lau hauteskunde barrutietatik, Unai Rementeria Busturia-Uribeko zerrendaburua izango da eta Ana Otadui, ostera, Durango-Arratia barrutikoa. Beste bietakoak Ibone Bengoetxea (Bilbo) eta Imanol Pradales (Enkarterri) izango dira berriro. Aldarrikapen horiekin, EAJk amaiera eman dio Bizkai Buru Batzarrak irailaren 24an herrialdeko herri kargudunetarako hautagaiak izendatzeko abiatu zuen barne prozesuari.

Hiru milioi errefuxiatu eta migrante venezuelar daude munduan, NBEren arabera

Hiru milioi errefuxiatu eta migrante venezuel...
Hiru milioi errefuxiatu eta migrante venezuelar daude munduan, NBEren arabera

Latinoamerika eta Karibeko herrien es...
1:41 min.

Latinoamerika eta Karibeko herrien eskuzabaltasuna txalotu dute Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak eta Migrazioen Nazioarteko Erakundeak.

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren (ACNUR) eta Migrazioen Nazioarteko Erakundearen (OIM) esanetan, hiru milioi errefuxiatu eta migrante venezuelar daude munduan. Latinoamerika eta Karibeko herriek Venezuelako 2,4 milioi errefuxiatu eta migrante hartu dituzte, beste 600.000 beste eskualde batzuetan sakabanatuak daude, migrazio agintari nazionalen eta beste iturri batzuen datuen arabera. Kolonbia, esaterako, Venezuelako errefuxiatu eta migrante gehien jaso duen herria da; milioi bat baino gehiago, hain zuzen. Peruk milioi erdi hartu ditu; Ekuadorrek, 220.000 baino gehiago; Argentinak, 130.000; Txilek 100.000 baino gehiago; eta, Brasilek, 85.000, NBEren datuen arabera. Erdialdeko Amerikako beste herri batzuek ere Venezuelako errefuxiatuak eta migranteak hartzen dituzte; batez ere, Panamak, 94.000 hartu dituela. "Latinoamerika eta Karibeko herriek zoriontzeko ate hirekiko politika jarraitu dute Venezuelako errefuxiatuak eta migranteak hartzeko", esan du Eduardo Stein ACNUR eta OIM erakundeetako ordezkari bereziak.