Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-11-14ko bideoen artxiboa

EHUk irakasle bat postutik kenduko du hilabetez bi ikasle jo izanagatik

EHUk irakasle bat postutik kenduko du hilabet...
EHUk irakasle bat postutik kenduko du hilabetez bi ikasle jo izanagatik

Irakasleak bi ikasle emakume jo zitue...
1:27 min.

Irakasleak bi ikasle emakume jo zituen Martxoaren 8an, Medikuntza Fakultatean, ikasleak greba feministara batzeko deia zabaltzen ari zirela. Unibertsitateak arau hauste larria egin zuela ebatzi du.

Martxoaren 8ko mobilizazioetan bi emakumezko ikasle jotzeagatik salatutako gizon irakaslea zigortzea erabaki du EHUk eta hilabetez postutik kenduko duela iragarri du. Azken hilabeteetan egindako instrukzioa bukatzean hartu du errektoretzak erabakia. Berria egunkariak asteazken honetan jakitera eman duenez, errektoretzak arau hauste larritzat jo du ikasleen aurkako erasoa eta unibertsitateak jar diezaiokeen zigor zorrotzena ezarri diote irakasleari. Erasoa Leioako campusean gertatu zen erasoa, Medikuntza Fakultatean, hain zuzen. Ikasleak greba feministara batzeko deia zabaltzen ari zirenean irakasle batek bortxaz erantzun zien. Ikasleek salatu zutenez, hasieran iraindu egin zituen, eta gero makila batekin jo zituen. Ikasleek EHUko errektoretzara jo zuten eta txostena ireki zion irakasleari. Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu zuen Unibertsitateak eta uztailean lekukoen testigantzak bildu ostean, azken egunotan osatu du ebazpena.

66 urteko gizon bat hil da Etxaurin, haitzetatik erorita

66 urteko gizon bat hil da Etxaurin, haitzeta...
66 urteko gizon bat hil da Etxaurin, haitzetatik erorita

Zerbitzuz kanpo zegoen suhiltzaile ba...
1:14 min.

Zerbitzuz kanpo zegoen suhiltzaile batek Etxauriko bizilagunaren gorpua aurkitu du. Gizona suspertzen ahalegindu da, baina medikuek mendizalea hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Etxauriko 66 urteko bizilagun bat hil da astearte honetan, Peña Royan erorita. Eskalatzaile askok ezagutzen duten inguruan izan da ezbeharra. 17:00ak aldera, hildako gizonaren seme batek SOS Nafarroa zerbitzura deitu du, laguntza eske. Goizero bezala, bere aita paseatzera atera dela esan die koordinazio-zentro horretako langileei. Etxera 14:00etan iristekoa zela esan die hildakoak senideei mendira joan aurretik, baina ez da haiekin harremanetan jarri egun osoan. Orduan, Cordovillako suhiltzaileak eta foruzainak desagertutako gizonaren bila irten dira, haren senideekin batera eta helikoptero baten laguntzarekin. 17:45 aldera, zerbitzuz kanpo zegoen suhiltzaile batek Etxauriko bizilagunaren gorpua aurkitu du. Hala, inguruan zegoen helikopteroari keinuak egin dizkio, desagertutako gizona haitzen azpian zegoela jakin zezan. Suhiltzailea harengana hurbildu da eta gizona suspertzen ahalegindu da, anbulantzia iritsi arte, baina medikuek mendizalea hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin. Foruzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

Fiskalak zigor eskaerak murriztu dizkie De Miguel auziko akusatu guztiei

Fiskalak zigor eskaerak murriztu dizkie De Mi...
Fiskalak zigor eskaerak murriztu dizkie De Miguel auziko akusatu guztiei

Alfredo De Miguel akusatu nagusiari 5...
2:31 min.

Alfredo De Miguel akusatu nagusiari 54tik 30 urtera jaitsi dio. Fiskalarekin akordioa lortu zuten akusatuen kasuan, jaitsiera askoz ere nabarmenagoa da.

De Miguel auziko epaiketan, Arabako Fiskaltzak behin-betiko akusazio idatzia helarazi die aldeei eta zigor eskaerak jaitsi dizkie 26 akusatuei. Alfredo De Miguel akusatu nagusi eta Arabako EAJko bigarrena izan zenak 30 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio; hasieran 54 urteko espetxealdia eskatu zuen fiskalak berarentzat. Fiskalarekin akordioa lortu zuten bederatzi akusatuen kasuan, jaitsiera askoz ere nabarmenagoa da. Fiskaltzak De Miguel auziko behin betiko ondorioen txostena publiko egin du gaur goizean, eta hasierako zigor eskaera guztiak murriztu ditu. Alfredo De Miguelen kasuan, Fiskaltzak 29 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du, hogei delitu inguru leporatuta. Arabako Fiskaltzak 13 urte eta erdi eta 14 urte eskatu du, hurrenez hurren, Aitor Telleria eta Koldo Otxandiano beste bi akusatu nagusientzat. Hasiera batean egindako eskaera 31 urte eta 32 urtekoa zen. Bederatzi akusatuk akordioa lortu zuten fiskalarekin eta horrek isla argia izan du behin-betiko idatzian. Josu Arruti enpresariak, esaterako, berak eta De Miguelek legez kanpoko komisioak jaso zituztela onartu zuen epaiketan. Fiskalak 20 urteko kartzela zigorra eskatu zuen hasieran Arrutirentzat; orain, bi urtekoa. De Miguelek legez kanpoko komisioak kobratu zituela berretsi zuten Francesc Fernandez Joval eta Placid Casas enpresari katalanek eta horien kasuan absoluzioa eskatu du Ministerio Publikoak, delituak preskribatu egin direla argudiatuta. Guztira, sei akusaturen absoluzioa galdegin du. Bestalde, Fiskaltzak 10 urteko inhabilitazioa eskatzen du Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultur sailburuorde zenarentzat. Hasieran, zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen zuen.

Urte arteko inflazioa % 2,2 eta % 2,5era igo da EAEn eta Nafarroan, urrian

Urte arteko inflazioa % 2,2 eta % 2,5era igo ...
Urte arteko inflazioa % 2,2 eta % 2,5era igo da EAEn eta Nafarroan, urrian

Garraioaren garestitzeak eragin du, b...
1:14 min.

Garraioaren garestitzeak eragin du, batez ere, prezioen igoera.

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 2,2 eta % 2,5 hazi da urrian, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera. Urte arteko inflazioa hamarren bat igo da iraileko datuekin alderatuta, bai EAEn eta baita Nafarroan. Urtea hasi denetik, prezioak % 1,8 igo dira EAEn eta % 1,7, ostera, Nafarroan. Euskadin, garraioaren garestitzeak eragin du, batez ere, prezioen igoera. Nafarroan, berriz, etxebizitzaren eta garraiobideen prezioak igo dira gehien. Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaian eta Gipuzkoan urte arteko inflazioa % 2,2 hazi da urrian eta % 2, ostera, Araban. Iraileko datuekin alderatuta, prezioek gora egin dute hiru lurraldeetan. Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 2,3 hazi da. Gainera, azken sei hilabeteetan urte arteko inflazioa % 2aren gainetik kokatu da.

Bankuek hipoteken notario gastuak ordainduko dituzte, eta bezeroek tasazioa

Bankuek hipoteken notario gastuak ordainduko ...
Bankuek hipoteken notario gastuak ordainduko dituzte, eta bezeroek tasazioa

Gainera, notarioek, batere kosturik g...
1:44 min.

Gainera, notarioek, batere kosturik gabe, galdetegi bat egingo diete mailegu-hartzaileei, hipoteka kontratuaren klausula guztiak ulertzen dituztela ziurtatzeko.

Hipoteken sinadurarekin lotutako notario gastuak bankuek ordaintzea eta tasazioa bezeroek pagatzea aurreikusiko du Hipoteken Lege berriak, alderdi politikoen gehiengoak atzo adostu dutenez. Gainera, notarioek, batere kosturik gabe, galdetegi bat egingo diote mailegu-hartzaileari, hipoteka kontratuaren klausula guztiak ulertzen dituela ziurtatzeko. Erabakia jaso du Hipoteken Lege berriak, eta bankuak notario-eskrituren aurreneko kopia ordainduko duela argi utzi du. Bezeroak, aldiz, eskatzen dituen kopiak ordaindu beharko ditu. Bitartean, erregistro gastuak ere bankuaren ardura izango dira, eta tasazio gastuak mailegu-hartzaileak ordainduko ditu; izan ere, aske aukeratu ahal izango ditu. Nolanahi dela, badira adostu beharreko gai garrantzitsu gehiago ere: besteak beste, amortizazio aurreratuen komisioak, berandutze-interesak eta hipoteken epemuga aurreratuen klausula. Bestalde, alderdi politikoek ere erabaki beharko dute arau hori indarrean noiz jarri. Izan ere, finantza-sektoreak sei hilabeteko epea eskatzen du horretarako; lege proiektuak, berriz, 15 egunekoa. Hipoteka Legearen helburua da kontsumitzaileari babes gehiago ematea, eta hipotekak sinatzeko orduan gardentasuna sustatzea. Horregatik, tasatzaileak independenteak eta pertsona fisikoak zein juridikoak izatea hitzartu dute alderdi politikoek.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
0:56 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.