Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-11-16ko bideoen artxiboa

Lan-istripuetan hildakoek ia % 43 gora egin dute Euskadin

Lan-istripuetan hildakoek ia % 43 gora egin d...
Lan-istripuetan hildakoek ia % 43 gora egin dute Euskadin

Lantokietan 30 hildako zenbatu ditu O...
2:50 min.

Lantokietan 30 hildako zenbatu ditu Osalanek urrira arte, iaz baino 9 gehiago.

Lan-istripuetan, 30 behargin hil dira lantokietan eta lanaldian zehar urrira arte, iaz baino 9 gehiago, Lan Sailak jakitera eman duenez. Honenbestez, heriotzek % 42,9 egin dute gora. In itinere hildakoak, ostera, hiru izan dira, iaz baino 4 gutxiago. Ondorioz, % 57 behera egin dute. Urtarriletik urrira bitartean gertatutako lan-istripuen inguruko datuak aurkeztu dituzte Jon Azkue Lan sailburuordeak eta Alberto Alonso Osalan institutuko zuzendari nagusiak, nazioarteko lan segurtasun eta osasun biltzarrean, Bilbon. Istripuen gorakada bat islatzen du estatistikak, batez ere, lanaldiaren barruan. Azkueren eta Alonsoren hitzetan, lan merkatura heldu berri diren beharginen trebakuntzarekin zerikusia izan dezake. Zentzu horretan, langileak trebatzeko beharra “zero minututik” ematen dela azpimarratu du Osalaneko zuzendariak. Behin-behinekotasunak “ez du laguntzen”, sailburuordeak erantsi duenez. Kontratuak zenbat eta luzeagoak izan langileak trebatzeko aukera handiagoa da. Datuen arabera, baja behar izan zuten ezbeharrek 29.965 izan ziren urrira arte, 2017anbaino % 2,7 gehiago. Horietatik 28.620 istripu berriak izan ziren, eta 1.345 berrizkaturak. Baja behar izan zuten istripuetatik 25.244 lanaldian eta 3.196 in itinere gertatu ziren. Lanaldian zehar gertatutako istripuek utzitako 30 hildakoetatik 5 Araban izan ziren, 18 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan. Bestalde, urtarrila-iraila epean baja behar izan duten 1.099 gaixotasun profesional zenbatu dituzte Euskadin, iaz baino % 11,3 gutxiago. Jon Azkue sailburuordeak nabarmendu duenez, ez daude datuokin batere pozik; izan ere, helburua “zero istripu” da.

Basauriko futbol entrenatzailearen aurkako salaketa berri bat jarri dute

Basauriko futbol entrenatzailearen aurkako sa...
Basauriko futbol entrenatzailearen aurkako salaketa berri bat jarri dute

Basauriko futbol entrenatzailearen es...
0:58 min.

Basauriko futbol entrenatzailearen eskutik txikitan sexu erasoak jasan izana salatu du beste gizon batek.

Basauriko gizon batek salaketa berri bat jarri dio herriko futbol entrenatzaile bati, txikitan sexu erasoak egin izana egotzita. Salaketa hori aste honetan Basauriko beste gizon batek jarritako salaketarekin harremana duela onartu du Ertzaintzak. Gizonak atzo (osteguna) aurkeztu zuen salaketa Basauriko polizia-etxean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 1981n umeen futbol entrenatzaile berdinaren eskutik sexu erasoak pairatu izanasalatu dute bi gizonek. Lehen salaketa Pepe Godoyk basauriarra jarri zuen aste honetan. Sare sozialetan ere gertatutakoaren nondik norakoak kontatu zituen, Garaitza elkartearen bideo batean.

Hamaika pertsona ondoezik Igorren, erreakzio kimiko batek eragindako kearen ondorioz

Hamaika pertsona ondoezik Igorren, erreakzio ...
Hamaika pertsona ondoezik Igorren, erreakzio kimiko batek eragindako kearen ondorioz

Hamaika pertsona artatu dituzte, begi...
1:02 min.

Hamaika pertsona artatu dituzte, begietan azkura baitzuten, eta horietako hiru Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte. Walter Pack enpresan izandako erreakzio kimiko batek eragin du ke-lainoa.

Hamaika pertsona artatu dituzte bart Igorreko industrialdean izandako erreakzio kimiko batek eragindako ke-laino ez toxiko baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Antza denez, gauerdian sortu da ke-lainoa, Walter Pack enpresan izandako erreakzio kimiko baten ondorioz, eta 02:30erako desagertu da. Hamaika pertsona kaltetu dira (zazpi langile, inguruko jatetxe batean zeuden hiru pertsona eta baserri bateko bizilaguna), eta horietako hiru Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dituzte, begietan azkura baitzuten. 200 metroko segurtasun perimetroa ezarri dute hasiera batean, eta bertan behera utzi dute lainoa desegin denean.

Suak nekazaritzako 15 pabiloi kiskali ditu Samaniegon

Suak nekazaritzako 15 pabiloi kiskali ditu Sa...
Suak nekazaritzako 15 pabiloi kiskali ditu Samaniegon

Goizaldean piztu da sua, oraindik arg...
0:50 min.

Goizaldean piztu da sua, oraindik argitzeko dauden arrazoiak tarteko, baina ez da inor zauritu.

Araban, sute batek 15 nekazaritza pabiloi kiskali ditu Samaniegon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 03:40 aldera piztu da sua, El Portillo kalean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Antza denez, pabiloi batean hasi dira garrak, eta ingurukoetara zabaldu dira gero. Dena den, ez da inor zauritu. Arabako eta Errioxako suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, eta orduak behar izan dituzte sua mendean hartzeko.

Navaleko langileek itxialdia egingo dute astelehenean, ontziolan

Navaleko langileek itxialdia egingo dute aste...
Navaleko langileek itxialdia egingo dute astelehenean, ontziolan

Epaitegiak lan-erregulazioko espedien...
0:57 min.

Epaitegiak lan-erregulazioko espedientea onartu ondoren, itxialdia deitzea erabaki du enpresa-batzordeak. Azaroaren 19an, 22:00etan hasi eta astearteko 06:00etan bukatuko da.

Navaleko enpresa-batzordeak langileak astelehen gauean, ontziola barruan, itxialdia egitera deitu ditu, epaitegiak lan-erregulazioko espedientea onartu ondoren. Ontziolako 177 beharginak kaleratzeko lan-erregulazioko plana onartu duela jakinarazi zion asteazkenean epaitegiak enpresari. Enpresa-batzordeak gaur jaso du jakinarazpena, enpresa-batzordeko iturriek azaldu dutenez. Horregatik, itxialdia deitzea erabaki du enpresa-batzordeak. Azaroaren 19an, 22:00etan hasi eta astearteko 06:00etanbukatuko da.

69 urteko gizon bat hil da Tolosan, Uzturre mendian

69 urteko gizon bat hil da Tolosan, Uzturre m...
69 urteko gizon bat hil da Tolosan, Uzturre mendian

Bertatik pasatzen ari zen gizon batek...
0:46 min.

Bertatik pasatzen ari zen gizon batek lurrean eta konorterik gabe aurkitu du, gurutzetik ehun bat metrora.

69 urteko gizon bat hil da ostiral honetan Uzturre mendian, Tolosan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Larrialdi zerbitzuek 08:00ak aldera jaso dute deia. Bertatik pasatzen ari zen gizon batek lurrean eta konorterik gabe aurkitu du, gurutzetik ehun bat metrora. Bertaratu diren larrialdi zerbitzuak gizona suspertzen ahalegindu badira ere, tokian bertan hil da.