Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-11-22ko bideoen artxiboa

Ikerketa eta Garapenean egindako gastua % 5,6 igo zen iaz EAEn

Ikerketa eta Garapenean egindako gastua % 5,6...
Ikerketa eta Garapenean egindako gastua % 5,6 igo zen iaz EAEn

2010etik izandako igoerarik handiena ...
1:28 min.

2010etik izandako igoerarik handiena da. Guztira, 1.363,2 milioi euro inbertitu ziren Ikerketa eta Garapenean (I+G).

Ikerketa eta garapeneko inbertsioak gorakada izan zuen iaz Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, 2017an 1.363,2 milioi euro inbertitu ziren Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoaren (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino % 5,6 gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera. 2010etik izandako igoerarik handiena da. Bigarren urtez jarraian, Ikerketan eta Garapenean egindako gastuak gora egin du, hiru urteko jaitsieren ondoren. Alor horretan aritzen diren langileen kopuruak ere hazkundea izan du. Guztira, 18.577 langile aritu dira, aurreko urtean baino % 3,8 gehiago. Ikerketa eta Garapenean egindako gastua barne produktu gordinaren % 1,85 izan zen iaz, aurreko urtean baino lau ehunen gehiago. Europar Batasuneko bataz besteko datuarekin alderatuta, baxuagoa da, zeina % 2,07koa baita.

Herritarren profil ideologikoak sortzeko aukera izango dute alderdiek, sarea arakatuz

Herritarren profil ideologikoak sortzeko auke...
Herritarren profil ideologikoak sortzeko aukera izango dute alderdiek, sarea arakatuz

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Orga...
2:28 min.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organiko berriarekin, alderdi politikoek ez dute baimenik eskatu behar izango hauteskunde garaian telefono mugikorretara hauteskunde-propaganda zuzenean bidaltzeko.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organiko berria onartu du asteazken honetan Espainiako Senatuak. Hala, alderdi politikoek herritarren profil ideologikoak sortu eta hauteskunde-propaganda edozein komunikazio-bide zuzena erabiliz igortzeko aukera izango dute, sarea arakatu ostean. Gauzak horrela, telefono mugikorretara mezuak zuzenean bidaltzeko eskubidea izango dute alderdiek, erabiltzaileei baimenik eskatu gabe. Lege Organiko horren ’58 bis’ artikuluaren hirugarren puntuak sortu du polemika, izan ere, hauteskunde garaian, alderdi politikoek “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak arakatuz bildutako datu pertsonalak mezuak bidaltzeko erabiltzeko eskubidea izango dute alderdi politikoek, koalizioek eta taldeek”, dio artikulu horrek. Kongresuan aurrera atera ostean onartu dute Senatuan Lege Organikoa, izan ere, oposizioak aurkeztutako zuzenketa guztiak baztertu dituzte PSOEk eta PPk. Rajoyren gobernuak proposatu zuen legea Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organiko berria. Gauzak horrela, Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratzean sartuko da indarrean. Unidos Podemosek, Compromisek, Nueva Canariasek eta EH Bilduk lege horren kontra bozkatu dute, ez datozelako bat ’58 bis’ artikuluaren hirugarren puntuarekin. Bertan, hauteskunde garaian alderdi politikoek datu pertsonalen inguruan egin dezaketen erabilera zehazten da. Unidos Podemosek aurreratu duenez, legea zuzentzea proposatuko du, eta, hala egin ezean, helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean. Izan ere, legeak “erabiltzaileen iritzi politikoak gorde eta grabatzeko aukera” aurreikusten duela salatu du.

1:48 min.

Bost pertsona hil eta 18 zauritu dira Txinako eskola batean auto batek harrapatuta

Bost pertsona hil eta 18 zauritu dira Txinako...
Bost pertsona hil eta 18 zauritu dira Txinako eskola batean auto batek harrapatuta

Biktimen artean umeak egon litezke, h...
0:45 min.

Biktimen artean umeak egon litezke, harrapaketa haurrak ikastetxetik ateratzen ari zirenean jazo delako. Gidaria atxilotu dute.

Gutxienez bost pertsona hil eta 18 zauritu dira gaur Huludao hiriko eskola batean (Txinako ipar-ekialdea) auto batek harrapatuta. Hildakoen lehen balantzea CCTV Estatuko telebista kateak eman du, baina ez du zehaztu biktimen artean haurrik ote dagoen. Eguerdian jazo da harrapaketa, haurrak ikastetxetik ateratzen ari ziren unean. Huludaoko udal gobernuak China Daily egunkariari esan dionez, ikasle talde bat zebra bidea gurutzatzen ari zen, bat-batean, auto batek nahita harrapatu dituenean. Agintariek autoaren gidaria atxilotu eta gertakaria argitzeko ikerketa abiatu dute.