Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-11-28ko bideoen artxiboa

Abisu horia haizeagatik EAEn, gauerditik aurrera

Abisu horia haizeagatik EAEn, gauerditik aurr...
Abisu horia haizeagatik EAEn, gauerditik aurrera

Osteguneko 15:00ak arte egongo da ind...
0:40 min.

Osteguneko 15:00ak arte egongo da indarrean abisu horia, haize ufada handiak iragarri baitituzte; orduko 100 kilometrokoak, mendi inguruetan.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du haizeagatik, 00:00etatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidego osoan. Osteguneko 15:00ak arte egongo da indarrean abisua, haize ufada handiak iragarri baitituzte; orduko 100 kilometrokoak, mendebaldeko mendi inguruetan. Bizkaiko eta Gipuzkoako gainerako tokietan, berriz, orduko 60 eta 80 kilometro artekoak izango dira haize boladak, eta Araban, orduko 40-60 kilometrokoak.

Gazteluetako irakasle ohiak aske jarraituko du epaia irmoa izan arte

Gazteluetako irakasle ohiak aske jarraituko d...
Gazteluetako irakasle ohiak aske jarraituko du epaia irmoa izan arte

Bizkaiko Probintzia Auzitegian egin d...
1:21 min.

Bizkaiko Probintzia Auzitegian egin den bistan, epaileak atzera bota du 'berehala' espetxeratzeko akusazio partikularrak egindako eskaera, ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzita.

Ikasle bati sexu-abusuak egiteagatik zigortutako Gazteluetako irakasle ohiak behin-behinean aske jarraituko du, Auzitegi Gorenak bere iritzia eman eta epaia irmoa izan arte. Bizkaiko Probintzia Auzitegian gaur egin den bistan erabaki behar zuen epaileak Gazteluetako irakasle ohia espetxeratu ala ez. Zigortutako gizonezkoa "berehala" espetxeratzeko eskatu zuen biktimaren abokatuak. Dena den, epaileak eskaera hori atzera bota du, ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzita. Hala ere, epaileak kautelazko neurriak ezarri dizkio: pasaportea erretiratu dio eta astero agertu beharko du epaitegian. Eduardo Ruiz de Erenchun defentsa abokatuak iragarri duenez, kasazio helegitea prestatzen ari da eta laster aurkeztuko du errekurtsoa Auzitegi Gorenean. Bere bezeroarentzat absoluzioa eskatuko duela aurreratu ostean, Gorenak absoluzio gutxi ebazten dituela aitortu du. Kontuak kontu, 11 urteko kartzela zigorra 3 edo 5 urtean jaisteko itxaropena agertu du. Epeei dagokienez, Gorenak kasazio helegitea ebazterako urtebete inguru igaroko dela azpimarratu du.

Lapurreta egin dute Algortako estanko batean, labana batekin mehatxu eginez

Lapurreta egin dute Algortako estanko batean,...
Lapurreta egin dute Algortako estanko batean, labana batekin mehatxu eginez

Ertzaintza bi gizonek Kasune kaleko s...
0:37 min.

Ertzaintza bi gizonek Kasune kaleko saltokian egindako lapurreta ikertzen ari da. Oraingoz, ez dituzte lapurrak aurkitu.

Atzo, bi gizonek Algortako tabako-denda batean egindako lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Iturri horren arabera, lapurreta 20:30 aldera gertatu zen. Bi gizon Kasune kaleko saltokian sartu ziren, eta labana batekin mehatxu egin zioten bertako langileari. Lapurreta egin ostean, ihes egin zuten. Dena den, ez dute jakitera eman zer lapurtu zuten. Oraingoz, ez dituzte lapurrak aurkitu.

Matxura batek argindar barik utzi ditu Gasteizko ia auzo guztiak

Matxura batek argindar barik utzi ditu Gastei...
Matxura batek argindar barik utzi ditu Gasteizko ia auzo guztiak

Aliko azpiestazioan izandako matxura ...
1:13 min.

Aliko azpiestazioan izandako matxura batek eragin du etena. Iberdrolaren esanetan, 75.000 bezerori eragin die itzalaldiak.

Argindar barik geratu dira goizean Gasteizko hainbat auzo, Arabako hiriburuko Udalak eitb.eus-i baieztatu dionez. Iberdrolak jakinarazi duenez, Aliko azpiestazioan matxura izan da eta horrek eragin omen du etena. 11:00etarako, kasuen % 97an konponduta zegoen arazoa. Udalaren arabera, 09:55 aldera izan da etena, eta kasu gehienetan, 15 bat minutukoa izan da. Iberdrolaren hitzetan, 74.000 bezerori eragin die etenak. Konpainiak emandako datuen arabera, 45 minutura, bezeroen % 95ek argia zuten. 11:00etarako, 4.000 bezero zeuden oraindik argindar barik, eta arazoa konpontzeko lanean zegoen Iberdrola. Itzalaldiaren ondorioz, argi barik geratu dira etxebizitza, denda eta enparauetan. Semaforoek funtzionatzeari utzi diote eta tranbiaren zerbitzua eten behar izan dute. 15 minuturen buruan berrezarri dute, atzerapenak egon diren arren.

Cristina Cifuentes auzipetu dute

Cristina Cifuentes auzipetu dute 'Master auzi...
Cristina Cifuentes auzipetu dute 'Master auzia'gatik

Epaileak ikerketa amaitu du, eta Madr...
0:56 min.

Epaileak ikerketa amaitu du, eta Madrilgo presidente ohia ez ezik beste hiru pertsona ere auzipetu ditu dokumentuak faltsutzeagatik.

Cristina Cifuentes, auzipetuta. Epaileak 'Master auzia' bezala ezagutzen den kasua ikertzen amaitu eta Cifuentes auzipetu du dokumentuak faltsutzea egotzita. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak 2011-2012 ikasturtean Juan Carlos Erregea Unibertsitatean egindako masterrean irregulartasunak atzeman zituen Madrilgo 51. zenbakiko Instrukzioko epaileak. Cifuentesekin batera, Unibertsitateko Zuzenbide Autonomikoaren Institutuko zuzendari ohia, irakasle bat eta Cifuentesen aholkulari ohia auzipetu ditu epaileak.

Frantziako 58 erreaktore nuklearretatik 14 itxiko dituzte 2035erako

Frantziako 58 erreaktore nuklearretatik 14 it...
Frantziako 58 erreaktore nuklearretatik 14 itxiko dituzte 2035erako

Gainera, lurreko energia eolikoaren e...
1:32 min.

Gainera, lurreko energia eolikoaren ekoizpena hirukoiztu egingo du 2030erako, fotovoltaikoa boskoiztu eta 45 konkurtso berri abiatuko ditu, itsasoko parke eolikoak handitzeko.

Frantziako 58 erreaktore nuklearretatik 14 itxiko dituzte 2035erako, hasieran ezarritako helburua baino hamar urte beranduago. Lurreko energia eolikoaren ekoizpena hirukoiztu egingo dute 2030erako, fotovoltaikoa boskoiztu eta 45 konkurtso berri abiatuko dituzte, itsasoko parke eolikoak handitzeko. Agintaldiko zenbait promes zehaztu ditu Frantziako estatuburuak, besteak beste, 2022rako ikatz fabrikak ixteko helburua eta energia fosiletatik ateratzeko pizgarriak areagotzea, 2050ean halakorik ez ekoizteko. Energia berriztagarrien finantziazioa urtero 5.000 milioi eurotik 7.000 edo 8.000 milioira pasako dela iragarri du Macronek. Aldi berean, erregaien gaineko zergak petrolio salneurriaren gorabeheretara egokitu direla agindu du buruzagiak.

Genetikoki moldatutako umeek ez dute GIBa izango, zientzialari txinatarraren arabera

Genetikoki moldatutako umeek ez dute GIBa iza...
Genetikoki moldatutako umeek ez dute GIBa izango, zientzialari txinatarraren arabera

Hek esan duenez, esperimentuaren helb...
1:19 min.

Hek esan duenez, esperimentuaren helburua ez zen gaixotasun genetikoak baztertzea, haurtxoak GIB infekzioaz babestea baizik.

Zientzialari txinatar batek bi haurtxoren geneekin egindako esperimentua babestu du, genetikoki manipulatutako munduko lehenengo ume horiek zenbait gaixotasun pairatzea saihestu duela argudiatuta. Onartu egin du bere esperimentua ez zuela erakunde ofizial batek bermatu, baina argi utzi du genetikoki manipulatutako bizkiak, Lulu eta Nana, "osasuntsu eta zoriontsu" jaio zirela, geneak aldatzeko teknologiaren bidez eta in vitro ernalketari esker. Gainera, ziurtatu du manipulazio genetiko horrekin, GIBaz kutsatzea saihestuko duela. Eta berretsi du esperimentuaren helburua ez zela gaixotasun genetikoak baztertzea, haurtxoak GIB infekzioaz babestea baizik. Bien bitartean, iragan astelehenean aipatu unibertsitateak iragarri zuen zientzialari txinatarra ikertuko duela, esperimentu horrekin legeak edota arauak urratu dituen ala ez ondorioztatzeko.