Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-12-04ko bideoen artxiboa

Espainiako Gobernuarekin biltzea eskatuko dute Hego Euskal Herriko pentsiodunek

Espainiako Gobernuarekin biltzea eskatuko dut...
Espainiako Gobernuarekin biltzea eskatuko dute Hego Euskal Herriko pentsiodunek

Halaber, gaur Bilbon egin duten bilku...
1:07 min.

Halaber, gaur Bilbon egin duten bilkuran esan dutenez, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariarekin eta Uxue Barkos Nafarroako presidentearekin biltzeko zain daude.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako pentsiodunen elkarteek Espainiako Gobernuko eta Diputatuen Kongresuko ordezkariekin biltzea eskatuko dute. Egungo eta etorkizuneko "pentsiodunen eskubideak bermatzea erakundeen ardura" dela azpimarratu dute, astelehenero bezala, gaur egin dituzten bilkuretan. Azaroaren 29an Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkarteen arteko batzarra egin zuten, egoera aztertu eta aurrera begirako irizpideak finkatzeko, eta bilera horretan hitz egindakoaren berri eman dute gaur Bilboko bilkuran. Erakundeetan aurrekontuak negoziatzen ari diren honetan, pentsiodunek premiazkoa irizten diote eurak ordezkari politikoekin biltzea, "pentsioak direlako aurrekontuetako puntu garrantzitsuenetako bat".

Euskaraldiak euskararen erabilera bultzatzeko bidea zein den erakutsi du

Euskaraldiak euskararen erabilera bultzatzeko...
Euskaraldiak euskararen erabilera bultzatzeko bidea zein den erakutsi du

Antolatzaileak eta erakundeak bat dat...
1:20 min.

Antolatzaileak eta erakundeak bat datoz: Euskaraldia ekimenak herritarrekin bat egiten asmatu du eta horregatik izan da arrakastatsua. 'Ahobizi' eta 'belarriprest' izaten jarraitzeko deia egin dute.

Euskaraldia, 11 egun euskaraz' ekimenaren amaiera eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala egin dute astelehen arratsaldean Donostiako Kursaal Jauregian. Ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak hartu du hitza, eta Euskaraldiaren arrakasta azpimarratu du: "Euskarak pizgarri bat behar zuen, eta Euskaraldiak eman dio". "Herriz herri, eskuz esku, puntadaz puntada, euskararen aldeko sare erraldoia josi dugu. Milaka herritarrek egin dute bat ariketa sozial handi horrekin. Ez da erraza Euskaraldiak jaso duen babesa lortzea", azaldu du. "Euskaraldiari esker, euskara gehiago entzun dugu, euskaraz gehiago hitz egin dugu gure artean, eta gure hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa hartu dugu", erantsi du.

Erronka handiekin eta buruzagi askoren faltarekin hasi da Klimari buruzko Goi-bilera

Erronka handiekin eta buruzagi askoren faltar...
Erronka handiekin eta buruzagi askoren faltarekin hasi da Klimari buruzko Goi-bilera

Datozen bi asteetan hainbat bilera eg...
1:29 min.

Datozen bi asteetan hainbat bilera egingo dituzte, klima-aldaketari aurre egiteko Parisko Ituna ezartzeko asmoz. Negoziazioak konplexuak izango direla aurreikusten da.

Gaur hasi da Klimari buruzko Goi-bilera Katowicen (Polonia), eta datozen bi asteetan hainbat bilera egingo dituzte, Lurraren berotzea ekiditeko isurketa kutsakorrak nabarmen murriztea helburu duen Parisko Ituna ezartzeko asmoz. Hala ere, negoziazioak zailak izango direla aurreikusten dute. Parisko Ituna 2015ean egin zuten. Orduz geroztik antolatu den goi-bilerarik garrantzitsuena omen da gaur Katowicen hasi dena. Alabaina, munduko hainbat buruzagi ez dira bertan. Pedro Sanchezek iragarri du Espainiako Gobernuak gas kutsakorrak gutxitzeko anbizio handiko helburuak ezarriko dituela. Horrela bada, 2030erako gas isurketak % 37an murriztea proposatuko du, eta 2050erako beheraka hori % 90koa izatean nahi du.

Erresuma Batuak

Erresuma Batuak 'brexit'a atzera bota dezake,...
Erresuma Batuak 'brexit'a atzera bota dezake, EBko abokatu baten arabera

Lotesleak izan ez arren, abokatu horr...
1:20 min.

Lotesleak izan ez arren, abokatu horren konklusioek EBko Justizia Auzitegiak ematen dituen epaiaren ildoak zuzendu ohi ditu.

Erresuma Batuak europar itunen 50. artikulua atzera botatzeko gaitasun unilaterala duela xedatu du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusi batek. 50. artikulua brexita abiatu zuena izan zen, 2017ko martxoaren 29an. "50. artikuluak Batasunetik erretiratzeko asmoaren jakinarazpenaren aldebakarreko ezeztatzea onartzen du, EBtik ateratzeko akordioa amaitzen den unera arte; baldin eta ezeztatzea Estatu Kidearen arauen arabera erabaki bada, Kontseilu Europarrari era formalean jakinarazten bazaio eta jardunbide neurrigabekoa ematen ez bada", esan du abokatuak. Lotesleak izan ez arren, abokatu orokorraren konklusioek EBko Justizia Auzitegiak ematen dituen epaiaren ildoak zuzendu ohi ditu. Komunen Ganberak gaurtik, abenduaren 4tik aurrera eta bost egunez eztabaidatuko du Theresa Mayren Gobernuak eta Europar Batasunak adostutako brexitaren akordioa. Abenduaren 11n, berriz, akordioa bozkatuko dute.

Frantzia amore ematekotan da

Frantzia amore ematekotan da 'txaleko horien'...
Frantzia amore ematekotan da 'txaleko horien' protesten aurrean

Hainbat hedabide frantsesen arabera, ...
0:48 min.

Hainbat hedabide frantsesen arabera, Gobernuak moratoria bat ezar lezake erregaien tasen igoeran.

Txaleko horien' protesten aurrean, atzera egiteko zorian legoke Frantziako Gobernua, hainbat komunikabide frantsesek gaur jakinarazi dutenez. Izan ere, urtarrilaren 1ean indarrean sartu behar zen ekotasa atzeratzea aztertzen ari da Macronen gobernua. Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak egunean zehar jakinaraziko omen du neurria. Antza, hilabete batzuetako moratoria ezarri behar dute erregaien tasen igoeran. Le Monde egunkariak jakinarazi duenez, zergen igoera bertan behera uzteaz gain, beste neurri batzuk ere iragarriko ditu Gobernuak.