Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak urtarrilaren 23ra eta 24ra atzeratu zuen Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik.

Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean.

Froga horiek onartzeak eragin zuen epaiketa atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan zezan, ANk jakitera eman zuenez.

Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuan aurkako epaia. Agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkien guztiei. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, baina gertakari "oso larriak" izan zirela ebatzi zuen.

Horren aurrean, Fiskaltzak ere helegitea jarri zuen ebazpenaren aurka; izan ere, horren ustez, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zen eta helburu terrorista zeukan".

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.

Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero.

Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita.

Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara.

Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero.

2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.

Ricci/Forte italiar konpainiak “bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarrikapena” egingo du Arriaga Bilboko antzokiko oholtzan, italierazko jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin) gozatu ahalko den “ikuskizun aldarrikatzaile eta bortitz” baten bidez.

“Still Life” lanak “tamalez egun hitzetik hortzera dabilen gai bat jorratzen du, egungo gizarteko afera zailenetakoa: bullyinga”. Antzezlanak “homofobia kutsuko jazarpena” irudikatzen du, erreferentzia gisa “Erroman izandako benetako kasu bat” hartuta.

Stefano Riccik zuzendutako ikuskizunak “bost ahotseko sarraskia” aurkezten du “biktima bakarrarentzat, bullying homofobikoaz hitz egiteko eta sexu nortasunean zein beste edozein zirkunstantziatan oinarritutako bazterkeriaren aurka egiteko”, egileen hitzetan.

Ricci/Forte konpainiak “politika egiteko modu gisa” ulertzen du antzerkia, beraiek azaltzen dutenez, “herritarrek, metrailadoreari heldu gabe, polisaren barruan duten erantzukizuna da”.

Antzezlana bukatutakoan, Stefano Riccik, obraren zuzendari eta Ricci/Forte konpainiako buruetako batek, solasaldia eskainiko du aktoreetako batzuekin batera.

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren greba eguna dute asteazken honetan, eta IFEMAren inguruetan elkarretaratzea egiten ari dira, Fitur turismo-azoka zabaltzen den egunean.

Milaka taxilari elkarretaratzea egiten ari dira asteazken honetan Madrilgo IFEMA azoka-eremuan, gaur Fitur turismo-azoka ireki dela aprobetxatuz. Taxi-gidari talde batek edukiontziak erre ditu IFEMAko sarreran, eta su bizia eragin dute.

Madrilgo taxilariek alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzea eskatzen dute. Protestak direla eta, ehunka polizia nazional eta udaltzain daude IFEMAko inguruetan.

Errege-erreginak abiatuko dute Fiturren 39. edizioa, Europan egiten den turismo azokarik garrantzitsuenetariko bat, Berlingo ITB eta Londresko World Travel Market azokekin batera.

Taxi-gidarien elkarteek eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak premiazko bilera egin dute goizaldean gatazkari irtenbidea emateko, baina ez dute akordiorik lortu.

Manuela Carmena Madrilgo alkatearen ustez, taxilariek arrazoia dute, gidarien alokairuko ibilgailuen araua hautsi baita, eta beharrezkoa da Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren eta taxilarien artean batzorde mistoa sortzea.

Bestalde, Bartzelonan gaur erabakiko dute taxilariek grebarekin aurrera jarraitzen duten edo Generalitateari hilabeteko "tregoa" ematen dioten, Kataluniako Gobernuak alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzearen inguruan agindutakoa betetzen duela egiaztatu bitartean.

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Goreneko lau magistratu progresistak erabakiaren aurka agertu dira. Agindu polemikoaren kontra helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

Armadan transexualei betoa aplikatzeko baimena eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Donald Trumpen Gobernuari. Agindu polemikoaren aurka helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

2017ko uztailean neurria aurrenekoz iragarri zuen Trumpek Twitter sare sozialean; ondoren Defentsa Departamentuak agindua argitaratu zuen, baina ñabardura batzuekin. 2016ko datu ofizialen arabera, ia 9.000 soldadu transgenero dira AEBetan.

Gorenak ez du auziaren muina aztertu, baina Trumpen Administrazioari garaipen sinboliko bat eman dio, neurria indarrean jartzeko baimena emanez, azpiko epaitegiek hartu beharreko erabakien zain.

Goreneko lau magistratu progresistak (gutxiengoa auzitegian) erabakiaren aurka agertu dira, The New York Times egunkariak zehaztu duenez.

Transexualak Armadako kide izatea debekatzen du neurriak, baina zenbait salbuespen planteatzen ditu dagoeneko soldadu direnentzat, beti ere “sexu biologikoarekin” ados lan egitea onartzen baldin badute.

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia b...
Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa...
1:32 min.

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak urtarrilaren 23ra eta 24ra atzeratu zuen Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik. Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean. Froga horiek onartzeak eragin zuen epaiketa atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan zezan, ANk jakitera eman zuenez. Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuan aurkako epaia. Agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkien guztiei. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, baina gertakari "oso larriak" izan zirela ebatzi zuen. Horren aurrean, Fiskaltzak ere helegitea jarri zuen ebazpenaren aurka; izan ere, horren ustez, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zen eta helburu terrorista zeukan".

2019/01/23

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajas...
Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Larunbatean atera zen espetxetik, eta...
1:35 min.

Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.

Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero. Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita. Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara. Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero. 2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.

2019/01/23

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren au...
Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Li...
1:26 min.

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.

Ricci/Forte italiar konpainiak “bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarrikapena” egingo du Arriaga Bilboko antzokiko oholtzan, italierazko jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin) gozatu ahalko den “ikuskizun aldarrikatzaile eta bortitz” baten bidez. “Still Life” lanak “tamalez egun hitzetik hortzera dabilen gai bat jorratzen du, egungo gizarteko afera zailenetakoa: bullyinga”. Antzezlanak “homofobia kutsuko jazarpena” irudikatzen du, erreferentzia gisa “Erroman izandako benetako kasu bat” hartuta. Stefano Riccik zuzendutako ikuskizunak “bost ahotseko sarraskia” aurkezten du “biktima bakarrarentzat, bullying homofobikoaz hitz egiteko eta sexu nortasunean zein beste edozein zirkunstantziatan oinarritutako bazterkeriaren aurka egiteko”, egileen hitzetan. Ricci/Forte konpainiak “politika egiteko modu gisa” ulertzen du antzerkia, beraiek azaltzen dutenez, “herritarrek, metrailadoreari heldu gabe, polisaren barruan duten erantzukizuna da”. Antzezlana bukatutakoan, Stefano Riccik, obraren zuzendari eta Ricci/Forte konpainiako buruetako batek, solasaldia eskainiko du aktoreetako batzuekin batera.

2019/01/23

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu M...
Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren gre...
2:03 min.

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren greba eguna dute asteazken honetan, eta IFEMAren inguruetan elkarretaratzea egiten ari dira, Fitur turismo-azoka zabaltzen den egunean.

Milaka taxilari elkarretaratzea egiten ari dira asteazken honetan Madrilgo IFEMA azoka-eremuan, gaur Fitur turismo-azoka ireki dela aprobetxatuz. Taxi-gidari talde batek edukiontziak erre ditu IFEMAko sarreran, eta su bizia eragin dute. Madrilgo taxilariek alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzea eskatzen dute. Protestak direla eta, ehunka polizia nazional eta udaltzain daude IFEMAko inguruetan. Errege-erreginak abiatuko dute Fiturren 39. edizioa, Europan egiten den turismo azokarik garrantzitsuenetariko bat, Berlingo ITB eta Londresko World Travel Market azokekin batera. Taxi-gidarien elkarteek eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak premiazko bilera egin dute goizaldean gatazkari irtenbidea emateko, baina ez dute akordiorik lortu. Manuela Carmena Madrilgo alkatearen ustez, taxilariek arrazoia dute, gidarien alokairuko ibilgailuen araua hautsi baita, eta beharrezkoa da Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren eta taxilarien artean batzorde mistoa sortzea. Bestalde, Bartzelonan gaur erabakiko dute taxilariek grebarekin aurrera jarraitzen duten edo Generalitateari hilabeteko "tregoa" ematen dioten, Kataluniako Gobernuak alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzearen inguruan agindutakoa betetzen duela egiaztatu bitartean.

2019/01/23

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena e...
Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Goreneko lau magistratu progresistak ...
1:11 min.

Goreneko lau magistratu progresistak erabakiaren aurka agertu dira. Agindu polemikoaren kontra helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

Armadan transexualei betoa aplikatzeko baimena eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Donald Trumpen Gobernuari. Agindu polemikoaren aurka helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain. 2017ko uztailean neurria aurrenekoz iragarri zuen Trumpek Twitter sare sozialean; ondoren Defentsa Departamentuak agindua argitaratu zuen, baina ñabardura batzuekin. 2016ko datu ofizialen arabera, ia 9.000 soldadu transgenero dira AEBetan. Gorenak ez du auziaren muina aztertu, baina Trumpen Administrazioari garaipen sinboliko bat eman dio, neurria indarrean jartzeko baimena emanez, azpiko epaitegiek hartu beharreko erabakien zain. Goreneko lau magistratu progresistak (gutxiengoa auzitegian) erabakiaren aurka agertu dira, The New York Times egunkariak zehaztu duenez. Transexualak Armadako kide izatea debekatzen du neurriak, baina zenbait salbuespen planteatzen ditu dagoeneko soldadu direnentzat, beti ere “sexu biologikoarekin” ados lan egitea onartzen baldin badute.

2019/01/23

Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2019-01-07ko bideoen artxiboa

Bi gizon atxilotu eta beste bat inputatu dituzte Bizkaian genero indarkeria egotzita

Bi gizon atxilotu eta beste bat inputatu ditu...
Bi gizon atxilotu eta beste bat inputatu dituzte Bizkaian genero indarkeria egotzita

Lehenengo atxiloketa Portugaleten iza...
1:41 min.

Lehenengo atxiloketa Portugaleten izan da, larunbateko 17:00ak jota. Gero, igandeko lehen orduetan, Ertzaintzak 56 urteko gizon bat atxilotu du Sestaon.

Azken orduetan Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu, eta beste baten inguruan ikerbidea hasi, genero-indarkeriarekin lotutako delituengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Jazoerak Portugaleten, Getxon eta Sestaon gertatu dira. Lehenengo atxiloketa Portugaleten izan da, larunbat honetako 17:00ak pasata. Muskizeko Ertzain-etxean emakume bat azaldu da, salatuz ostiralean bere bikotekideak eraso egin ziola. Hori dela eta, 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Larunbatean ere, 22:00etan, Getxo Ertzain-etxeko agenteek ikerbidea hasi dute 37 urteko gizon baten inguruan, genero-indarkeriarekin lotutako delitu batengatik, bere bikotekideari eraso egin diolakoan. Biktimak salatu duenez, joan den abenduaren 31an jazo zen erasoa. Azkenik, igande honetako lehen orduetan Ertzaintzak 56 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Gizonak aurrekari penal ugari ditu. Emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, erasoa gauerdi aldera jazo da haien etxebizitzan. Gizonak irainak esan dizkio, eta hura kolpatu du. Emakumeak etxetik ihes egin du, baina gizona bere atzetik joan da, eta kolpatzen jarraitu du. Ertzaintzako patruila batek erasoaren berri jaso du, emakumea artatu eta Gurutzetako Ospitalera eraman du. Gainera, erasotzailea atxilotu egin du. Aurretik, beste 15 aldiz atxilotu egin zuten gizona, horietako batzuk genero-indarkeriarekin lotutakoak eta, behin izapideak amaituta, epailearen esku utziko dute.

Kataluniako politikari presoen senideek mobilizazioekin bat egingo dute

Kataluniako politikari presoen senideek mobil...
Kataluniako politikari presoen senideek mobilizazioekin bat egingo dute

Ipar Euskal Herriko 60 hautetsi ingur...
2:00 min.

Ipar Euskal Herriko 60 hautetsi inguruk agerraldia egin dute Baionan, urtarrilaren 12an egingo diren mobilizazioei euren atxikimendua adierazteko. 150 hautetsik baino gehiagok izenpetu duten deialdia.

Euskal sindikatu guztiek, Kataluniako alderdi politikoetako ordezkariekin eta preso dauden buruzagi politikoen senitartekoekin batera, urtarrilaren 12ko manifestazioetan parte hartuko dutela baieztatu dute, “espetxe politika mendekatiarekin” amaitzeko. Joseba Azkarraga eta Arantxa Aldazabal Sareko bozeramileek euskaraz eta gaztelaniaz agiri bat irakurri dute Bilbon, prentsaurrekoan. “Gizarte gisa aurrera egiteko aukerak ematen dituen garai berri baten aurrean gaude”, baina horretarako “atsekabea eta sufrimendua etengabe eragiteari utzi behar zaio”, azpimarratu dutenez. Aldi berean, agerraldia egin dute larunbat goiz honetan Baionan Ipar Euskal Herriko 60 hautetsi inguruk, datorren urtarrilaren 12an egingo diren mobilizazioei euren atxikimendua adierazteko. Naiz-ek azaldu duenez, Lucien Betbeder Auzapezen Biltzarreko lehendakariak eta Alice Leiciagueçahar Eskualdeko kontseilariak hartu dute hitza Mixel Berhokoirigoin bakegileak eta Bake Bideako Anaiz Funosasek aurkeztu duten agerraldian, non 150 hautetsik baino gehiagok –horien artean 60 auzapez– izenpetu duten deialdia irakurri duten. Egungo espetxe politikarekin amaitzeko, Bilbon eta Baionan (17:00), urtarrilaren 12anegingo diren manifestazioetan parte hartzeko dei egin ondoren, sindikatu, elkarte eta alderdi politikoei egindako gonbita nabarmendu du Sarek. “Aurrenekoz, euskal sindikatu guztiek” manifestazioetan parte hartuko dute, goraipatu duenez. “Guztiak beharrezkoak gara”, azpimarratu du. Kataluniako alderdietako ordezkariek eta politikari presoen senideek ere bat egingo dutela nabarmendu du Sarek.

Sanchezi heriotza opa dion PPren bideo bat Fiskaltzara eramango du Gobernu zentralak

Sanchezi heriotza opa dion PPren bideo bat Fi...
Sanchezi heriotza opa dion PPren bideo bat Fiskaltzara eramango du Gobernu zentralak

EAJren hitzetan, bideoa “ez da hanka-...
2:12 min.

EAJren hitzetan, bideoa “ez da hanka-sartze bat, izugarrikeria baizik, eta deitoragarria”. Bideoa “onartezina” dela uste du PSE-EEk.

PPren kontu ofizialean argitaratutako txio bat Fiskaltzara eramango du Espainiako Gobernuak. Txioa dagoeneko ezabatu du Alderdi Popularrak. Mezuan Ignacio de la Puerta umoristaren bideo bat agertzen zen. Bideoan, Pedro Sanchez Exekutibo zentraleko presidentearen heriotza eskatzen die mutiko batek Errege Magoei gutunean. PPk jadanik barkamena eskatu du, “hanka-sartze” bat izan dela onartu ondoren. Moncloako iturriek jakitera eman dutenez, Fiskaltzak bideoa delitua ote den aztertu beharko du orain, eta egokia balitz egileen eta zabaldu dutenen aurka egin. Bideoan, presidentearen heriotza eskatzen die mutiko batek Errege Magoei gutunean. Ignacio de la Puerta umoristaren Facebook profilean dago. “Errege Mago maiteak: Amy Winehouse zen nire abeslari kutunena, eta eraman zenuen. Nire aktore gustukoena Robin Williams zen, eta eraman zenuen. Nire umorista maiteena Chiquito de la Calzada zen, eta eraman zenuen. Nire presidente kutunena Pedro Sanchez dela esateko bakarrik idazten dizut orain”, dio mutikoaren gutunak. Bideoa “ez da hanka-sartze bat, izugarrikeria baizik, eta deitoragarria”, adierazi du Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaileak Twitter sare sozialean. Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolakuntza idazkariaren hitzetan, bideoa “onartezina” da. “2019. urteari lasaitasun handiagorekin, gustu hobeagoarekin eta aurkari politikoenganako errespetu handiagoarekin” heltzeko eskatu dio Moralesek Pablo Casadoren eta Alfonso Alonsoren alderdiari agiri batean.

Gutxienez 34 atxilotu Parisen,

Gutxienez 34 atxilotu Parisen, 'txaleko horie...
Gutxienez 34 atxilotu Parisen, 'txaleko horien' zortzigarren protesta egunean

Alemaniako Finantza ministroak oharta...
2:22 min.

Alemaniako Finantza ministroak ohartarazi duenez, litekeena da Frantziako 'txaleko horien' protestak Alemanian ere gertatzea.

Parisko Poliziak baieztatu duenez, gutxienez 34 lagun atxilotu dituzte larunbat honetan Frantziako hiriburuan zortzigarren larunbataz jarraian 'txaleko horiek' deitutako protestatan. Dena dela, segurtasun indarrek ez dituzte zauritu kopuruen gaineko xehetasunik eskaini. Gauzak horrela, 'txaleko horiek' Parisko erdiguneko kaleak hartu dituzte berriro ere, baita Frantziako hainbat hirietakoak ere, hala nola, Lyon, Rouen, Reims, Marseilla, Grenoble, Saint-Brieuc eta Saint-Lô. Eliseo Zelaietako inguruetan bildutako manifestariek Emmanuel Macron presidentearen dimisioa eskatu dute, eta 500-600 bat manifestarik asanblada egin dute Garaipenaren Arkutik oso gertu. "Larunbatero hemen egongo gara, 2019an zehar, herritarrek botorea berreskuratu bitartean. Estatua herritarrek beraiek antolatzea nahi dugu", esan du asanbladaren parte-hartzaileetako batek. 'Txaleko horien' mobilizazioak Parisen indarra galdu badu ere, oihartzun handia izaten jarraitzen du. Protestak hasi zirenetik, 1.500 manifestari eta 1.100 polizia baino gehiago zauritu dira, eta 10 pertsona hil dira, barrikadetan eta errepide-mozketetan izandako ezbeharretan. Bestalde, emakume 'txaleko horiek' hainbat manifestazio egin dituzte Frantziako hainbat puntutan, tartean, Parisen bertan, Toulousen, Caenen, Saint Nazairen eta La Rochellen. Mobilizazio baketsuak izan dira, ez da istilurik izan, 'txaleko horien' aldarrikapenei beste irudi bat emateko asmoz. Parisen, Bastille plazan bildu dira ehunka emakume, eta Errepublika eta Opera plazeetara abiatu dira, segurtasun neurri handien artean.