Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak urtarrilaren 23ra eta 24ra atzeratu zuen Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik.

Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean.

Froga horiek onartzeak eragin zuen epaiketa atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan zezan, ANk jakitera eman zuenez.

Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuan aurkako epaia. Agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkien guztiei. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, baina gertakari "oso larriak" izan zirela ebatzi zuen.

Horren aurrean, Fiskaltzak ere helegitea jarri zuen ebazpenaren aurka; izan ere, horren ustez, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zen eta helburu terrorista zeukan".

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.

Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero.

Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita.

Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara.

Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero.

2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.

Ricci/Forte italiar konpainiak “bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarrikapena” egingo du Arriaga Bilboko antzokiko oholtzan, italierazko jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin) gozatu ahalko den “ikuskizun aldarrikatzaile eta bortitz” baten bidez.

“Still Life” lanak “tamalez egun hitzetik hortzera dabilen gai bat jorratzen du, egungo gizarteko afera zailenetakoa: bullyinga”. Antzezlanak “homofobia kutsuko jazarpena” irudikatzen du, erreferentzia gisa “Erroman izandako benetako kasu bat” hartuta.

Stefano Riccik zuzendutako ikuskizunak “bost ahotseko sarraskia” aurkezten du “biktima bakarrarentzat, bullying homofobikoaz hitz egiteko eta sexu nortasunean zein beste edozein zirkunstantziatan oinarritutako bazterkeriaren aurka egiteko”, egileen hitzetan.

Ricci/Forte konpainiak “politika egiteko modu gisa” ulertzen du antzerkia, beraiek azaltzen dutenez, “herritarrek, metrailadoreari heldu gabe, polisaren barruan duten erantzukizuna da”.

Antzezlana bukatutakoan, Stefano Riccik, obraren zuzendari eta Ricci/Forte konpainiako buruetako batek, solasaldia eskainiko du aktoreetako batzuekin batera.

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren greba eguna dute asteazken honetan, eta IFEMAren inguruetan elkarretaratzea egiten ari dira, Fitur turismo-azoka zabaltzen den egunean.

Milaka taxilari elkarretaratzea egiten ari dira asteazken honetan Madrilgo IFEMA azoka-eremuan, gaur Fitur turismo-azoka ireki dela aprobetxatuz. Taxi-gidari talde batek edukiontziak erre ditu IFEMAko sarreran, eta su bizia eragin dute.

Madrilgo taxilariek alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzea eskatzen dute. Protestak direla eta, ehunka polizia nazional eta udaltzain daude IFEMAko inguruetan.

Errege-erreginak abiatuko dute Fiturren 39. edizioa, Europan egiten den turismo azokarik garrantzitsuenetariko bat, Berlingo ITB eta Londresko World Travel Market azokekin batera.

Taxi-gidarien elkarteek eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak premiazko bilera egin dute goizaldean gatazkari irtenbidea emateko, baina ez dute akordiorik lortu.

Manuela Carmena Madrilgo alkatearen ustez, taxilariek arrazoia dute, gidarien alokairuko ibilgailuen araua hautsi baita, eta beharrezkoa da Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren eta taxilarien artean batzorde mistoa sortzea.

Bestalde, Bartzelonan gaur erabakiko dute taxilariek grebarekin aurrera jarraitzen duten edo Generalitateari hilabeteko "tregoa" ematen dioten, Kataluniako Gobernuak alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzearen inguruan agindutakoa betetzen duela egiaztatu bitartean.

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Goreneko lau magistratu progresistak erabakiaren aurka agertu dira. Agindu polemikoaren kontra helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

Armadan transexualei betoa aplikatzeko baimena eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Donald Trumpen Gobernuari. Agindu polemikoaren aurka helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

2017ko uztailean neurria aurrenekoz iragarri zuen Trumpek Twitter sare sozialean; ondoren Defentsa Departamentuak agindua argitaratu zuen, baina ñabardura batzuekin. 2016ko datu ofizialen arabera, ia 9.000 soldadu transgenero dira AEBetan.

Gorenak ez du auziaren muina aztertu, baina Trumpen Administrazioari garaipen sinboliko bat eman dio, neurria indarrean jartzeko baimena emanez, azpiko epaitegiek hartu beharreko erabakien zain.

Goreneko lau magistratu progresistak (gutxiengoa auzitegian) erabakiaren aurka agertu dira, The New York Times egunkariak zehaztu duenez.

Transexualak Armadako kide izatea debekatzen du neurriak, baina zenbait salbuespen planteatzen ditu dagoeneko soldadu direnentzat, beti ere “sexu biologikoarekin” ados lan egitea onartzen baldin badute.

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia b...
Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa...
1:32 min.

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak urtarrilaren 23ra eta 24ra atzeratu zuen Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik. Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean. Froga horiek onartzeak eragin zuen epaiketa atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan zezan, ANk jakitera eman zuenez. Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuan aurkako epaia. Agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkien guztiei. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, baina gertakari "oso larriak" izan zirela ebatzi zuen. Horren aurrean, Fiskaltzak ere helegitea jarri zuen ebazpenaren aurka; izan ere, horren ustez, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zen eta helburu terrorista zeukan".

2019/01/23

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajas...
Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Larunbatean atera zen espetxetik, eta...
1:35 min.

Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.

Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero. Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita. Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara. Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero. 2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.

2019/01/23

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren au...
Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Li...
1:26 min.

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.

Ricci/Forte italiar konpainiak “bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarrikapena” egingo du Arriaga Bilboko antzokiko oholtzan, italierazko jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin) gozatu ahalko den “ikuskizun aldarrikatzaile eta bortitz” baten bidez. “Still Life” lanak “tamalez egun hitzetik hortzera dabilen gai bat jorratzen du, egungo gizarteko afera zailenetakoa: bullyinga”. Antzezlanak “homofobia kutsuko jazarpena” irudikatzen du, erreferentzia gisa “Erroman izandako benetako kasu bat” hartuta. Stefano Riccik zuzendutako ikuskizunak “bost ahotseko sarraskia” aurkezten du “biktima bakarrarentzat, bullying homofobikoaz hitz egiteko eta sexu nortasunean zein beste edozein zirkunstantziatan oinarritutako bazterkeriaren aurka egiteko”, egileen hitzetan. Ricci/Forte konpainiak “politika egiteko modu gisa” ulertzen du antzerkia, beraiek azaltzen dutenez, “herritarrek, metrailadoreari heldu gabe, polisaren barruan duten erantzukizuna da”. Antzezlana bukatutakoan, Stefano Riccik, obraren zuzendari eta Ricci/Forte konpainiako buruetako batek, solasaldia eskainiko du aktoreetako batzuekin batera.

2019/01/23

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu M...
Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren gre...
2:03 min.

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren greba eguna dute asteazken honetan, eta IFEMAren inguruetan elkarretaratzea egiten ari dira, Fitur turismo-azoka zabaltzen den egunean.

Milaka taxilari elkarretaratzea egiten ari dira asteazken honetan Madrilgo IFEMA azoka-eremuan, gaur Fitur turismo-azoka ireki dela aprobetxatuz. Taxi-gidari talde batek edukiontziak erre ditu IFEMAko sarreran, eta su bizia eragin dute. Madrilgo taxilariek alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzea eskatzen dute. Protestak direla eta, ehunka polizia nazional eta udaltzain daude IFEMAko inguruetan. Errege-erreginak abiatuko dute Fiturren 39. edizioa, Europan egiten den turismo azokarik garrantzitsuenetariko bat, Berlingo ITB eta Londresko World Travel Market azokekin batera. Taxi-gidarien elkarteek eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak premiazko bilera egin dute goizaldean gatazkari irtenbidea emateko, baina ez dute akordiorik lortu. Manuela Carmena Madrilgo alkatearen ustez, taxilariek arrazoia dute, gidarien alokairuko ibilgailuen araua hautsi baita, eta beharrezkoa da Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren eta taxilarien artean batzorde mistoa sortzea. Bestalde, Bartzelonan gaur erabakiko dute taxilariek grebarekin aurrera jarraitzen duten edo Generalitateari hilabeteko "tregoa" ematen dioten, Kataluniako Gobernuak alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzearen inguruan agindutakoa betetzen duela egiaztatu bitartean.

2019/01/23

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena e...
Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Goreneko lau magistratu progresistak ...
1:11 min.

Goreneko lau magistratu progresistak erabakiaren aurka agertu dira. Agindu polemikoaren kontra helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

Armadan transexualei betoa aplikatzeko baimena eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Donald Trumpen Gobernuari. Agindu polemikoaren aurka helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain. 2017ko uztailean neurria aurrenekoz iragarri zuen Trumpek Twitter sare sozialean; ondoren Defentsa Departamentuak agindua argitaratu zuen, baina ñabardura batzuekin. 2016ko datu ofizialen arabera, ia 9.000 soldadu transgenero dira AEBetan. Gorenak ez du auziaren muina aztertu, baina Trumpen Administrazioari garaipen sinboliko bat eman dio, neurria indarrean jartzeko baimena emanez, azpiko epaitegiek hartu beharreko erabakien zain. Goreneko lau magistratu progresistak (gutxiengoa auzitegian) erabakiaren aurka agertu dira, The New York Times egunkariak zehaztu duenez. Transexualak Armadako kide izatea debekatzen du neurriak, baina zenbait salbuespen planteatzen ditu dagoeneko soldadu direnentzat, beti ere “sexu biologikoarekin” ados lan egitea onartzen baldin badute.

2019/01/23

Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2019-01-08ko bideoen artxiboa

Nafarroako Foruzaingoa Maravillas gaztetxean sartu da

Nafarroako Foruzaingoa Maravillas gaztetxean ...
Nafarroako Foruzaingoa Maravillas gaztetxean sartu da

Espainiako Poliziak inguruko kaleak i...
1:31 min.

Espainiako Poliziak inguruko kaleak itxi ditu. Gaztetxeak sare sozialetan salatu duenez, eraikina husteko helburuarekin sartu dira. Halaber, Nabarreriara joateko deia egin dute gaztetxetik.

Nafarroako Foruzaingoa Iruñeko Maravillas gaztetxean sartu da goizeko lehen orduan eta Espainiako Poliziak inguruko kaleak moztu ditu. Gaztetxeak sare sozialetan salatu duenez, eraikina husteko helburuarekin sartu dira. Hori dela eta, Nabarreria plazara joateko deia egin dute. Foruzaingoak jakinarazi duenez, agenteak 04:30ak aldera sartu dira Rozalejo jauregira Iruñeko 4. Instrukzio epaitegiaren agindu, Nafarroako Gobernuko teknikariek eraikinaren egoera ikuskatu dezaten. Foruzaingotik adierazi dutenez, foruzainak gaztetxe barrura sartu diren unean ez zegoen inor barruan. Gauza bera esan dute gaztetxeko kideek ere. Teknikariak ikuskaritza lanak egiten ari dira, Foruzaingoaren esanetan.

Bost behargin intoxikatu dira Mungian, kea arnastuta

Bost behargin intoxikatu dira Mungian, kea ar...
Bost behargin intoxikatu dira Mungian, kea arnastuta

Horietako bat Gurutzetako Ospitalera ...
1:22 min.

Horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute. 300 bat kilo zirkoniok su hartu dute Trobika industrialdeko Bostlan enpresan.

300 bat kilo zirkoniok su hartu dute gaur Mungiako (Bizkaia) enpresa siderurgiko batean. Bost langile intoxikatu dira, kea arnastuta. Horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute. Gertakaria 17:10 aldera jazo da Bostlan enpresan, Trobikako (Mungia) industrialdean. 300 kilo zirkonio zituen tobera batek su hartu du. Zirkonioa altzairua, portzelana eta material erregogorrak ekoizteko erabiltzen da. Suteak ke-mordoa sortu du, baina lantegian ez du aparteko kalterik utzi; izan ere, kanpoaldean gertatu da, Udaltzaingoko iturriek zehaztu dutenez. Hasiera batean, siderurgiako beharginek beraiek sutea lantegiko mahukekin geldiarazi dute, Derioko eta Leioako suhiltzaileen bost ibilgailu bertaratu diren arte. Ordubete geroago sua kontrolatzea lortu dute suhiltzaileek. Kea arnastutako beharginak enpresan bertan artatu dituzte osasun-langileek. Nahiz eta larri ez zauritu, langiletako bat Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman behar izan dute, antsietateak jota.

ETAko 21 presok gaixotasun larriak dituztela salatu du Jaiki Hadik

ETAko 21 presok gaixotasun larriak dituztela ...
ETAko 21 presok gaixotasun larriak dituztela salatu du Jaiki Hadik

"Hainbat hamarkadatako bazterketa" pa...
1:15 min.

"Hainbat hamarkadatako bazterketa" pairatu izana deitoratu du elkarteak.

Jaiki Hadi mediku elkarteak ohartarazi du 21 direla gaixotasun larriak edota sendaezinak dituzten ETAko presoak, eta salatu egin du "hainbat hamarkadatako bazterketa" pairatu izana. Abenduaren 31n, Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak protokolo berri bat iragarri zuen, larri gaixorik dauden presoak askatzeko baldintzak arintzeko, baina betiere epaileen kontrolarekin. Horren haritik, Jaiki Hadiko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute, eta deitoratu dute “Espetxe Zuzendaritzaren iritzia epaileenaren gainetik egotea”, preso bat askatzea erabakitzeko. Hala ere, Marlaskak iragarritako protokoloa “aurrerapausoa” dela aitortu dute, orain arte baldintzak “oso zorrotzak” zirelako. Iazko balantzeari dagokionez, Jaiki Hadik gogorarazi du iaz larri zeuden bi preso aske utzi zituztela: Manu Azkarate eta Jose Ramon Lopez Abetxuko. Hori bai, “arrazoi juridikoengatik” izan zela deitoratu dute.

Heriotza mehatxua Bangkoken atxikitako saudiarabiarrarentzat, islamaz arnegatzeagatik

Heriotza mehatxua Bangkoken atxikitako saudia...
Heriotza mehatxua Bangkoken atxikitako saudiarabiarrarentzat, islamaz arnegatzeagatik

Islamari eta adostutako ezkontza bati...
2:31 min.

Islamari eta adostutako ezkontza bati uko egin zien 18 urteko Al-Qununek, senitartekoei aurre eginda. Horretarako, ihes egitea erabaki zuen, eta orain heriotza mehatxuak jaso ditu.

Bangkokeko aireportuan atxikita duten saudiarabiar gazte bati heriotza mehatxua egin dio familiak, islamari eta adostutako ezkontza bati uko egiteagatik. "Hil egingo nautela esan didate, eta ez zaie axola edonoren aurrean mehatxu egitea. Haiena edo haien esklabo naizela uste dute", idatzi du Rahaf Mohammd Al-Qununek txio batean. Izan ere, larunbataz geroztik, senitartekoekin gertatu zaiona kontatu du Twitter bidez. Human Rights Watch (HRW) gobernuz kanpoko erakundearen esanetan, 18 urteko gazteak familiari aurre egin zion, islamari eta adostutako ezkontza bati uko eginda. Horregatik, Saudi Arabiatik alde egitea erabaki zuen senitartekoekin Kuwaiten zegoela. "Ez zuen hijabik jantzi nahi eta erlijio kontuengatik tentsio handia zeukan gertukoekin. Dirudienez, ezkontzera behartu zutenean lehertu zen haien arteko tirabira", adierazi du gobernuz kanpoko erakundeko Sunai Pasu Nilandiako ordezkariak. Sunaik zehaztu du larunbatean iritsi zela Al-Qunun Suvarnabhumiko aireportura, Kuwaitek heldutako hegaldi batean. Saudi Arabian ez bezala, Kuwaiten, bidaiatzeko orduan, emakumeek ez dute gizonen baimenik behar. Human Rights Watcheko ikertzaileak gaineratu du Australiara joateko asmoa zeukala gazteak. Dagoeneko hegazkineko txartela erosita zeukan eta bisa ere eguneratua zuen. Alabaina, Thailandiako agintariei "gezurra" esan izana egotzi zien. Hain zuzen ere, Kuwait Airways konpainiako langile batek pasaportea kendu ziola ziurtatu du Al-Qununek, Saudi Arabiako Enbaxadak eskatuta Kuwaitera itzuli behar zela argudiatuta. Larunbataz geroztik Bangkokeko aireportuan atxikita izan duten gaztea ACNURen zaintzapean geratu da azkenik, Polizia iturriek zabaldutako informazioaren arabera.