Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak urtarrilaren 23ra eta 24ra atzeratu zuen Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik.

Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean.

Froga horiek onartzeak eragin zuen epaiketa atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan zezan, ANk jakitera eman zuenez.

Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuan aurkako epaia. Agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkien guztiei. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, baina gertakari "oso larriak" izan zirela ebatzi zuen.

Horren aurrean, Fiskaltzak ere helegitea jarri zuen ebazpenaren aurka; izan ere, horren ustez, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zen eta helburu terrorista zeukan".

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.

Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero.

Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita.

Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara.

Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero.

2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.

Ricci/Forte italiar konpainiak “bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarrikapena” egingo du Arriaga Bilboko antzokiko oholtzan, italierazko jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin) gozatu ahalko den “ikuskizun aldarrikatzaile eta bortitz” baten bidez.

“Still Life” lanak “tamalez egun hitzetik hortzera dabilen gai bat jorratzen du, egungo gizarteko afera zailenetakoa: bullyinga”. Antzezlanak “homofobia kutsuko jazarpena” irudikatzen du, erreferentzia gisa “Erroman izandako benetako kasu bat” hartuta.

Stefano Riccik zuzendutako ikuskizunak “bost ahotseko sarraskia” aurkezten du “biktima bakarrarentzat, bullying homofobikoaz hitz egiteko eta sexu nortasunean zein beste edozein zirkunstantziatan oinarritutako bazterkeriaren aurka egiteko”, egileen hitzetan.

Ricci/Forte konpainiak “politika egiteko modu gisa” ulertzen du antzerkia, beraiek azaltzen dutenez, “herritarrek, metrailadoreari heldu gabe, polisaren barruan duten erantzukizuna da”.

Antzezlana bukatutakoan, Stefano Riccik, obraren zuzendari eta Ricci/Forte konpainiako buruetako batek, solasaldia eskainiko du aktoreetako batzuekin batera.

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren greba eguna dute asteazken honetan, eta IFEMAren inguruetan elkarretaratzea egiten ari dira, Fitur turismo-azoka zabaltzen den egunean.

Milaka taxilari elkarretaratzea egiten ari dira asteazken honetan Madrilgo IFEMA azoka-eremuan, gaur Fitur turismo-azoka ireki dela aprobetxatuz. Taxi-gidari talde batek edukiontziak erre ditu IFEMAko sarreran, eta su bizia eragin dute.

Madrilgo taxilariek alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzea eskatzen dute. Protestak direla eta, ehunka polizia nazional eta udaltzain daude IFEMAko inguruetan.

Errege-erreginak abiatuko dute Fiturren 39. edizioa, Europan egiten den turismo azokarik garrantzitsuenetariko bat, Berlingo ITB eta Londresko World Travel Market azokekin batera.

Taxi-gidarien elkarteek eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak premiazko bilera egin dute goizaldean gatazkari irtenbidea emateko, baina ez dute akordiorik lortu.

Manuela Carmena Madrilgo alkatearen ustez, taxilariek arrazoia dute, gidarien alokairuko ibilgailuen araua hautsi baita, eta beharrezkoa da Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren eta taxilarien artean batzorde mistoa sortzea.

Bestalde, Bartzelonan gaur erabakiko dute taxilariek grebarekin aurrera jarraitzen duten edo Generalitateari hilabeteko "tregoa" ematen dioten, Kataluniako Gobernuak alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzearen inguruan agindutakoa betetzen duela egiaztatu bitartean.

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Goreneko lau magistratu progresistak erabakiaren aurka agertu dira. Agindu polemikoaren kontra helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

Armadan transexualei betoa aplikatzeko baimena eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Donald Trumpen Gobernuari. Agindu polemikoaren aurka helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

2017ko uztailean neurria aurrenekoz iragarri zuen Trumpek Twitter sare sozialean; ondoren Defentsa Departamentuak agindua argitaratu zuen, baina ñabardura batzuekin. 2016ko datu ofizialen arabera, ia 9.000 soldadu transgenero dira AEBetan.

Gorenak ez du auziaren muina aztertu, baina Trumpen Administrazioari garaipen sinboliko bat eman dio, neurria indarrean jartzeko baimena emanez, azpiko epaitegiek hartu beharreko erabakien zain.

Goreneko lau magistratu progresistak (gutxiengoa auzitegian) erabakiaren aurka agertu dira, The New York Times egunkariak zehaztu duenez.

Transexualak Armadako kide izatea debekatzen du neurriak, baina zenbait salbuespen planteatzen ditu dagoeneko soldadu direnentzat, beti ere “sexu biologikoarekin” ados lan egitea onartzen baldin badute.

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia b...
Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa...
1:32 min.

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak urtarrilaren 23ra eta 24ra atzeratu zuen Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik. Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean. Froga horiek onartzeak eragin zuen epaiketa atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan zezan, ANk jakitera eman zuenez. Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuan aurkako epaia. Agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkien guztiei. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, baina gertakari "oso larriak" izan zirela ebatzi zuen. Horren aurrean, Fiskaltzak ere helegitea jarri zuen ebazpenaren aurka; izan ere, horren ustez, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zen eta helburu terrorista zeukan".

2019/01/23

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajas...
Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Larunbatean atera zen espetxetik, eta...
1:35 min.

Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.

Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero. Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita. Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara. Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero. 2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.

2019/01/23

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren au...
Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Li...
1:26 min.

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.

Ricci/Forte italiar konpainiak “bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarrikapena” egingo du Arriaga Bilboko antzokiko oholtzan, italierazko jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin) gozatu ahalko den “ikuskizun aldarrikatzaile eta bortitz” baten bidez. “Still Life” lanak “tamalez egun hitzetik hortzera dabilen gai bat jorratzen du, egungo gizarteko afera zailenetakoa: bullyinga”. Antzezlanak “homofobia kutsuko jazarpena” irudikatzen du, erreferentzia gisa “Erroman izandako benetako kasu bat” hartuta. Stefano Riccik zuzendutako ikuskizunak “bost ahotseko sarraskia” aurkezten du “biktima bakarrarentzat, bullying homofobikoaz hitz egiteko eta sexu nortasunean zein beste edozein zirkunstantziatan oinarritutako bazterkeriaren aurka egiteko”, egileen hitzetan. Ricci/Forte konpainiak “politika egiteko modu gisa” ulertzen du antzerkia, beraiek azaltzen dutenez, “herritarrek, metrailadoreari heldu gabe, polisaren barruan duten erantzukizuna da”. Antzezlana bukatutakoan, Stefano Riccik, obraren zuzendari eta Ricci/Forte konpainiako buruetako batek, solasaldia eskainiko du aktoreetako batzuekin batera.

2019/01/23

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu M...
Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren gre...
2:03 min.

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren greba eguna dute asteazken honetan, eta IFEMAren inguruetan elkarretaratzea egiten ari dira, Fitur turismo-azoka zabaltzen den egunean.

Milaka taxilari elkarretaratzea egiten ari dira asteazken honetan Madrilgo IFEMA azoka-eremuan, gaur Fitur turismo-azoka ireki dela aprobetxatuz. Taxi-gidari talde batek edukiontziak erre ditu IFEMAko sarreran, eta su bizia eragin dute. Madrilgo taxilariek alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzea eskatzen dute. Protestak direla eta, ehunka polizia nazional eta udaltzain daude IFEMAko inguruetan. Errege-erreginak abiatuko dute Fiturren 39. edizioa, Europan egiten den turismo azokarik garrantzitsuenetariko bat, Berlingo ITB eta Londresko World Travel Market azokekin batera. Taxi-gidarien elkarteek eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak premiazko bilera egin dute goizaldean gatazkari irtenbidea emateko, baina ez dute akordiorik lortu. Manuela Carmena Madrilgo alkatearen ustez, taxilariek arrazoia dute, gidarien alokairuko ibilgailuen araua hautsi baita, eta beharrezkoa da Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren eta taxilarien artean batzorde mistoa sortzea. Bestalde, Bartzelonan gaur erabakiko dute taxilariek grebarekin aurrera jarraitzen duten edo Generalitateari hilabeteko "tregoa" ematen dioten, Kataluniako Gobernuak alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzearen inguruan agindutakoa betetzen duela egiaztatu bitartean.

2019/01/23

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena e...
Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Goreneko lau magistratu progresistak ...
1:11 min.

Goreneko lau magistratu progresistak erabakiaren aurka agertu dira. Agindu polemikoaren kontra helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

Armadan transexualei betoa aplikatzeko baimena eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Donald Trumpen Gobernuari. Agindu polemikoaren aurka helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain. 2017ko uztailean neurria aurrenekoz iragarri zuen Trumpek Twitter sare sozialean; ondoren Defentsa Departamentuak agindua argitaratu zuen, baina ñabardura batzuekin. 2016ko datu ofizialen arabera, ia 9.000 soldadu transgenero dira AEBetan. Gorenak ez du auziaren muina aztertu, baina Trumpen Administrazioari garaipen sinboliko bat eman dio, neurria indarrean jartzeko baimena emanez, azpiko epaitegiek hartu beharreko erabakien zain. Goreneko lau magistratu progresistak (gutxiengoa auzitegian) erabakiaren aurka agertu dira, The New York Times egunkariak zehaztu duenez. Transexualak Armadako kide izatea debekatzen du neurriak, baina zenbait salbuespen planteatzen ditu dagoeneko soldadu direnentzat, beti ere “sexu biologikoarekin” ados lan egitea onartzen baldin badute.

2019/01/23

Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2019-01-09ko bideoen artxiboa

Ostegunera arte luzatu dute elurragatik ezarritako abisua: 400 metrora egin dezake

Ostegunera arte luzatu dute elurragatik ezarr...
Ostegunera arte luzatu dute elurragatik ezarritako abisua: 400 metrora egin dezake

Asteazkenean 500-700 metrora egin dez...
1:49 min.

Asteazkenean 500-700 metrora egin dezake, baina ostegunean 200-400 metrora kokatuko da elur-maila. Dena dela, ez da prezipitaziorik espero 400 metrotik behera.

Lurraldearen barnealdean elurragatik ezarritako abisu horiaostegunera luzatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, egun horretan elur-maila 200-400 metrora jaitsiko baita. Dena dela, prezipitazio txikia egingo du, eta ez da espero 400 metrotik behera egitea. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak indarrean dauden abisuen inguruko informazioa gaurkotu du astearte honetan. Asteazken gauean sartuko da indarrean elurragatik ezarritako abisua, 21:00etan. Elur-kota 500-700 metrora kokatuko da. Euskalmeten iragarpenaren arabera, eguna bustitik joango da. Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du, bereziki ipar partean. Iparraldeko haizea bizi ibiliko da eta traba egingo du tarteka, bereziki kostaldean eta Ebro ibarretik gertu. Tenperatura maximoek behera egingo dute, eta 10 ºC-tik behera kokatuko dira gehienean. Ostegunean are gehiago jaitsiko da elur-maila: 200-400 metrora, hain justu. Prezipitazio txikia egingo du, bereziki egunaren lehen partean eta lurraldearen mendebaldean. Hala, 400 metrotik behera ez da prezipitaziorik espero (aurreikusitako lodierak: 0-4 cm, 1.000 metrora; 0-3 cm, 600 metrora, eta 0 cm, 200 metrora). Abisua gauerditik 10:00etara egongo da indarrean. Euriarekin itzartuko bagara ere, egunak aurrera egin ahala, atertzera eta argitzera egingo du ekialdetik hasita. Gauean ostarteak zabalduko direnez, asko hoztuko du eta izotza egin dezake.

71 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Ibarran

71 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Ib...
71 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Ibarran

Lehen ikerketen arabera, litekeena da...
0:52 min.

Lehen ikerketen arabera, litekeena da kea edo gasa arnastuta hil izana. Dena den, autopsiak argituko du heriotzaren zergatia.

71 urteko gizon baten hilotza aurkitu zuten atzo Ibarran, bere etxean. Lehen hipotesien arabera eta autopsiaren zain, litekeena da kea edo gasa arnastuta hil izana. Ertzaintza gertaturikoa ikertzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, atzo 14:00ak aldera eman zuen abisua senide batek. Heriotza zerk eragin zion aztertzen ari dira. Autopsiak argituko du heriotzaren zergatia.

21. Korrikaren ibilbidea herriz herri

21. Korrikaren ibilbidea herriz herri...
21. Korrikaren ibilbidea herriz herri

Apirilaren 4tik 14ra Euskal Herri guz...
1:59 min.

Apirilaren 4tik 14ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du 21. Korrikak. Iruñea izango da Korrikak harrapatuko duen lehen hiriburua; Gasteiz, berriz, azkena.

Duela aste batzuk iragarri genuenez, 21. Korrikak Gares eta Gasteiz lotuko ditu apirilaren 4tik 14ra. Hala, "KLIKA" leloari helduta, euskaltzalez jantziko dira Euskal Herriko kaleak udaberriko aurreneko egunetan, pausoz pauso euskara lau haizeetara zabaltze aldera.

Jakinarazi gabeko manifestazioak eta istiluak gogorrago zigortuko ditu Frantziak

Jakinarazi gabeko manifestazioak eta istiluak...
Jakinarazi gabeko manifestazioak eta istiluak gogorrago zigortuko ditu Frantziak

Edouard Philippe Frantziako lehen min...
1:51 min.

Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, larunbaterako deitutako dagoen mobilizaziorako 85.000 agente jarriko ditu lanean.

Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, Gobernuak gogortu egingo ditu jakinarazi gabeko manifestazioetan parte hartzen duten pertsonen eta istilu-sortzaileen kontrako zigorrak. TF1 telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean, 'txaleko horien' protestei erreferentzia zuzena egin die Philippek. "Konturatu gara iskanbila-sortzaileen metodoak aldatu egin direla; beraz, agintean gaudenok ere eraman beharreko erantzuna aldatu behar dugu", argudiatu du. Hala, futboleko ultrekin egin bezala, istilu-sortzaileak identifikatzeko eta klasifikatzeko "sistema" bat eratuko du Gobernuak, fitxatutakoek manifestazioetan sartzea saihesteko asmoarekin. Era berean, defendatu du istiluak eragiten dituztenek ordaindu behar dituztela kalteak: "Biolentoek bere egin behar dituzte istiluetan sortutako kalte materialen erantzukizun zibila, ez zergadunek". Gogorarazi duenez, 'txaleko horien' protestak hasi zirenetik, 1.000 pertsona kondenatu eta 5.600 atxilotu dituzte. "Manifestazio eskubidearen alde gaude, baina ezin dugu onartu protestak baliatzea gauzak apurtzeko, erretzeko... erakundeei desafioa egiteko, alegia", nabarmendu du.