Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak urtarrilaren 23ra eta 24ra atzeratu zuen Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik.

Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean.

Froga horiek onartzeak eragin zuen epaiketa atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan zezan, ANk jakitera eman zuenez.

Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuan aurkako epaia. Agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkien guztiei. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, baina gertakari "oso larriak" izan zirela ebatzi zuen.

Horren aurrean, Fiskaltzak ere helegitea jarri zuen ebazpenaren aurka; izan ere, horren ustez, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zen eta helburu terrorista zeukan".

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.

Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero.

Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita.

Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara.

Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero.

2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.

Ricci/Forte italiar konpainiak “bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarrikapena” egingo du Arriaga Bilboko antzokiko oholtzan, italierazko jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin) gozatu ahalko den “ikuskizun aldarrikatzaile eta bortitz” baten bidez.

“Still Life” lanak “tamalez egun hitzetik hortzera dabilen gai bat jorratzen du, egungo gizarteko afera zailenetakoa: bullyinga”. Antzezlanak “homofobia kutsuko jazarpena” irudikatzen du, erreferentzia gisa “Erroman izandako benetako kasu bat” hartuta.

Stefano Riccik zuzendutako ikuskizunak “bost ahotseko sarraskia” aurkezten du “biktima bakarrarentzat, bullying homofobikoaz hitz egiteko eta sexu nortasunean zein beste edozein zirkunstantziatan oinarritutako bazterkeriaren aurka egiteko”, egileen hitzetan.

Ricci/Forte konpainiak “politika egiteko modu gisa” ulertzen du antzerkia, beraiek azaltzen dutenez, “herritarrek, metrailadoreari heldu gabe, polisaren barruan duten erantzukizuna da”.

Antzezlana bukatutakoan, Stefano Riccik, obraren zuzendari eta Ricci/Forte konpainiako buruetako batek, solasaldia eskainiko du aktoreetako batzuekin batera.

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren greba eguna dute asteazken honetan, eta IFEMAren inguruetan elkarretaratzea egiten ari dira, Fitur turismo-azoka zabaltzen den egunean.

Milaka taxilari elkarretaratzea egiten ari dira asteazken honetan Madrilgo IFEMA azoka-eremuan, gaur Fitur turismo-azoka ireki dela aprobetxatuz. Taxi-gidari talde batek edukiontziak erre ditu IFEMAko sarreran, eta su bizia eragin dute.

Madrilgo taxilariek alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzea eskatzen dute. Protestak direla eta, ehunka polizia nazional eta udaltzain daude IFEMAko inguruetan.

Errege-erreginak abiatuko dute Fiturren 39. edizioa, Europan egiten den turismo azokarik garrantzitsuenetariko bat, Berlingo ITB eta Londresko World Travel Market azokekin batera.

Taxi-gidarien elkarteek eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak premiazko bilera egin dute goizaldean gatazkari irtenbidea emateko, baina ez dute akordiorik lortu.

Manuela Carmena Madrilgo alkatearen ustez, taxilariek arrazoia dute, gidarien alokairuko ibilgailuen araua hautsi baita, eta beharrezkoa da Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren eta taxilarien artean batzorde mistoa sortzea.

Bestalde, Bartzelonan gaur erabakiko dute taxilariek grebarekin aurrera jarraitzen duten edo Generalitateari hilabeteko "tregoa" ematen dioten, Kataluniako Gobernuak alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzearen inguruan agindutakoa betetzen duela egiaztatu bitartean.

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Goreneko lau magistratu progresistak erabakiaren aurka agertu dira. Agindu polemikoaren kontra helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

Armadan transexualei betoa aplikatzeko baimena eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Donald Trumpen Gobernuari. Agindu polemikoaren aurka helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

2017ko uztailean neurria aurrenekoz iragarri zuen Trumpek Twitter sare sozialean; ondoren Defentsa Departamentuak agindua argitaratu zuen, baina ñabardura batzuekin. 2016ko datu ofizialen arabera, ia 9.000 soldadu transgenero dira AEBetan.

Gorenak ez du auziaren muina aztertu, baina Trumpen Administrazioari garaipen sinboliko bat eman dio, neurria indarrean jartzeko baimena emanez, azpiko epaitegiek hartu beharreko erabakien zain.

Goreneko lau magistratu progresistak (gutxiengoa auzitegian) erabakiaren aurka agertu dira, The New York Times egunkariak zehaztu duenez.

Transexualak Armadako kide izatea debekatzen du neurriak, baina zenbait salbuespen planteatzen ditu dagoeneko soldadu direnentzat, beti ere “sexu biologikoarekin” ados lan egitea onartzen baldin badute.

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia b...
Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa...
1:32 min.

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak urtarrilaren 23ra eta 24ra atzeratu zuen Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik. Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean. Froga horiek onartzeak eragin zuen epaiketa atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan zezan, ANk jakitera eman zuenez. Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuan aurkako epaia. Agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkien guztiei. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, baina gertakari "oso larriak" izan zirela ebatzi zuen. Horren aurrean, Fiskaltzak ere helegitea jarri zuen ebazpenaren aurka; izan ere, horren ustez, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zen eta helburu terrorista zeukan".

2019/01/23

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajas...
Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Larunbatean atera zen espetxetik, eta...
1:35 min.

Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.

Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero. Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita. Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara. Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero. 2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.

2019/01/23

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren au...
Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Li...
1:26 min.

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.

Ricci/Forte italiar konpainiak “bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarrikapena” egingo du Arriaga Bilboko antzokiko oholtzan, italierazko jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin) gozatu ahalko den “ikuskizun aldarrikatzaile eta bortitz” baten bidez. “Still Life” lanak “tamalez egun hitzetik hortzera dabilen gai bat jorratzen du, egungo gizarteko afera zailenetakoa: bullyinga”. Antzezlanak “homofobia kutsuko jazarpena” irudikatzen du, erreferentzia gisa “Erroman izandako benetako kasu bat” hartuta. Stefano Riccik zuzendutako ikuskizunak “bost ahotseko sarraskia” aurkezten du “biktima bakarrarentzat, bullying homofobikoaz hitz egiteko eta sexu nortasunean zein beste edozein zirkunstantziatan oinarritutako bazterkeriaren aurka egiteko”, egileen hitzetan. Ricci/Forte konpainiak “politika egiteko modu gisa” ulertzen du antzerkia, beraiek azaltzen dutenez, “herritarrek, metrailadoreari heldu gabe, polisaren barruan duten erantzukizuna da”. Antzezlana bukatutakoan, Stefano Riccik, obraren zuzendari eta Ricci/Forte konpainiako buruetako batek, solasaldia eskainiko du aktoreetako batzuekin batera.

2019/01/23

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu M...
Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren gre...
2:03 min.

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren greba eguna dute asteazken honetan, eta IFEMAren inguruetan elkarretaratzea egiten ari dira, Fitur turismo-azoka zabaltzen den egunean.

Milaka taxilari elkarretaratzea egiten ari dira asteazken honetan Madrilgo IFEMA azoka-eremuan, gaur Fitur turismo-azoka ireki dela aprobetxatuz. Taxi-gidari talde batek edukiontziak erre ditu IFEMAko sarreran, eta su bizia eragin dute. Madrilgo taxilariek alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzea eskatzen dute. Protestak direla eta, ehunka polizia nazional eta udaltzain daude IFEMAko inguruetan. Errege-erreginak abiatuko dute Fiturren 39. edizioa, Europan egiten den turismo azokarik garrantzitsuenetariko bat, Berlingo ITB eta Londresko World Travel Market azokekin batera. Taxi-gidarien elkarteek eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak premiazko bilera egin dute goizaldean gatazkari irtenbidea emateko, baina ez dute akordiorik lortu. Manuela Carmena Madrilgo alkatearen ustez, taxilariek arrazoia dute, gidarien alokairuko ibilgailuen araua hautsi baita, eta beharrezkoa da Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren eta taxilarien artean batzorde mistoa sortzea. Bestalde, Bartzelonan gaur erabakiko dute taxilariek grebarekin aurrera jarraitzen duten edo Generalitateari hilabeteko "tregoa" ematen dioten, Kataluniako Gobernuak alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzearen inguruan agindutakoa betetzen duela egiaztatu bitartean.

2019/01/23

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena e...
Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Goreneko lau magistratu progresistak ...
1:11 min.

Goreneko lau magistratu progresistak erabakiaren aurka agertu dira. Agindu polemikoaren kontra helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

Armadan transexualei betoa aplikatzeko baimena eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Donald Trumpen Gobernuari. Agindu polemikoaren aurka helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain. 2017ko uztailean neurria aurrenekoz iragarri zuen Trumpek Twitter sare sozialean; ondoren Defentsa Departamentuak agindua argitaratu zuen, baina ñabardura batzuekin. 2016ko datu ofizialen arabera, ia 9.000 soldadu transgenero dira AEBetan. Gorenak ez du auziaren muina aztertu, baina Trumpen Administrazioari garaipen sinboliko bat eman dio, neurria indarrean jartzeko baimena emanez, azpiko epaitegiek hartu beharreko erabakien zain. Goreneko lau magistratu progresistak (gutxiengoa auzitegian) erabakiaren aurka agertu dira, The New York Times egunkariak zehaztu duenez. Transexualak Armadako kide izatea debekatzen du neurriak, baina zenbait salbuespen planteatzen ditu dagoeneko soldadu direnentzat, beti ere “sexu biologikoarekin” ados lan egitea onartzen baldin badute.

2019/01/23

Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2019-01-11ko bideoen artxiboa

1937an fusilatutako bost milizianoren gorpuzkiak senideei eman dizkie Jaurlaritzak

1937an fusilatutako bost milizianoren gorpuzk...
1937an fusilatutako bost milizianoren gorpuzkiak senideei eman dizkie Jaurlaritzak

Altun mendiko basoetan zulatutako lub...
2:03 min.

Altun mendiko basoetan zulatutako lubaki batean fusilatu eta hobiratu zituzten. 2017ko azaroan topatu eta hobitik atera zituzten, 80 urte geroago.

Facundo Perezagua Gudarosteko (PCE-EPK) bost milizianoren gorpuzkiak senitartekoei entregatu dizkiete Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusebio Larrazabal Zeanuriko (Bizkaia) alkateak. Zeanuriko Altun mendian fusilatu zituzten, 1937an. Gazte fusilatuak Eusko Gudarosteko milizianoak ziren. Tropa frankistak aurrera egitea eragozteko, borroka egin zuten Barazar mendate inguruan. Altun mendiko basoetan zulatutako lubaki batean fusilatu eta hobiratu zituzten, tresna eta identifikazio txapekin batera. 2017ko azaroan topatu eta hobitik atera zituzten, 80 urte geroago. DNA azterketak egin eta nortasuna egiaztatu ondoren, gorpuzkiak senitartekoei eman dizkiete gaur, Valentin Fernandezenak salbu; izan ere, haren seniderik ez dute aurkitu. Ekitaldia Gogora Institutuan egin dute, Bilbon. Identifikatutako lau biktimaren senideek parte hartu dute omenaldian. Txapei, DNA probei eta ikerketa historikoari esker identifikatu dituzte. Gudarosteko kide guztiak identifikazio txapak jaso zituzten gerra hasieran. Identifikatutako bost milizianoak Euskadiko memoria historikoaren parte direla azpimarratu du lehendakariak bere hitzaldian. “Desagertutako biktimen familiek jasandako sufrimendu bidegabea aitortzen dugu” gaurko omenaldiarekin, Urkulluk nabarmendu duenez. “Gure herriaren historian merezi duten tokia emateko” konpromisoa hartu du buruzagiak. “Topatzeko lanean jarraituko dugu, gure memoria inolako ahanzturarik eta isiltasunik gabe berreraikitzeko”, gaineratu du. Hiru milizianoren gorpuzkiak Duintasunaren Kolunbarioan, Elgoibarren (Gipuzkoa) hobiratuko dituzte orain. Gainerako biak senideak dauden hilerrietara eramango dituzte familiek, bertan lur emateko.

Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi ditu udalbatzak

Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren ...
Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi ditu udalbatzak

Udala osatzen duten alderdi politiko ...
1:07 min.

Udala osatzen duten alderdi politiko guztien babesa lortuta, Rosa Garcia Kaleratzeak Stop plataformako kideak jasoko du Urrezko Danborra.

Donostiako udalbatzak aho batez berretsi du 2019ko Urrezko Danborra Rosa Garcia Kaleratzeak Stop plataformako kideari ematea. Halaber, aurtengo Hiritar Merezimenduaren Dominak berronetsi ditu. Ezohiko udalbatzarra izan dute gaur Gipuzkoako hiriburuko udal ordezkariek. Horiek guztiek Rosa Garciaren aldeko botoa eman dute, herritarren proposamena onartuz. Orain arte, zazpi emakumek soilik (% 9,3) jaso dute Urrezko Danborra. Aldiz, 68 dira (% 90,7) 1967az geroztik sari hori eskuratu duten gizonak. Gaurko udalbatzara itzulita, Hiritar Merezimenduaren Dominak ere berretsi dituzte. Hain zuzen ere, Elizaran Ikastetxea, Gaztetxo antzerki taldea eta Eragin, Hazi eta Ikasi eta Ancora elkarteak dira aurtengo sarituak. Egun bat lehenago, urtarrilaren 19an, banatuko dute sari hori.

25 pertsona atxilotu dituzte, batzuk Bizkaian, ia hiru tona marihuanarekin

25 pertsona atxilotu dituzte, batzuk Bizkaian...
25 pertsona atxilotu dituzte, batzuk Bizkaian, ia hiru tona marihuanarekin

Estatuan inoiz atzemandako marihuana ...
1:30 min.

Estatuan inoiz atzemandako marihuana karga handiena da honakoa.

Guardia Zibilak 25 pertsona atxilotu ditu Espainiako Estatuan, batzuk Bizkaian, eta Katalunian 2.700 kilo marihuana atxiki ditu, inoiz atzemandako karga handiena. Desegindako sarearen arduradun nagusiak britainiarrak eta holandarrak dira, atxilotutakoen artean nazionalitate ezberdinekoak dauden arren. 20-60 urte artean dituzte atxilo hartutakoek. Horrez gain, bi marihuana sail topatu dituzte Cabrera de Mar (Bartzelona) eta Calafell (Tarragona) herrietan, eta 98 kilo haxix atzeman dituzte. Ikerketa iazko apirilean abiatu zuten, La Junqueran (Girona) barazkiz betetako kamioi batean ezkutatuta 400 kilo marihuana eta 20 kilo haxix aurkitu zituztenean. Holanda omen zuen jomuga kamioiak. Marihuana eta haxixa hazi, prestatu eta banatzen zuen sare bat zegoela egiaztatu zuten ikertzaileek. Sare hori Katalunian eta Euskadin aritzen zen batez ere.

Koman dagoen emakume bat haur batez erditu da Arizonan, bortxatua izan ostean

Koman dagoen emakume bat haur batez erditu da...
Koman dagoen emakume bat haur batez erditu da Arizonan, bortxatua izan ostean

Emakumea ospitaleratutako zegoen zent...
1:21 min.

Emakumea ospitaleratutako zegoen zentroko gizonezko langileen DNA laginak biltzen ari da Polizia, erasotzailea identifikatzeko.

Estatu Batuetan, koma egoeran 14 urte daramatzan emakume bat haur batez erditu zen abenduaren 29an Arizonako osasun zentro batean, bortxaketa baten biktima izan ostean. Phoenix hiriko Polizia osasun zentroko gizonezko langileen DNA laginak eskatzen ari da. Poliziak behargin horiei odol analisiak egiteko agindua eman zuen asteartean harik eta erasotzailea horien artean dagoen ala ez argitzeko, Hacienda Healthcare klinikak ohar bidez jakinarazi duenez. Osasun zentroak azaldu duenez, langileei odol analisiak egiteko asmoa bazuen ere, ezin dituztela horretara behartu ziurtatu diote lege kontuetan adituak direnek. Albistearen berri izan ostean, Bill Timmons Hacienda Healthcare konpainiako presidente exekutiboak dimisioa iragarri zuen astelehenean. Polizia iturrien esanetan, emakumea (29 urte) eta haurra behaketan daude bertako ospitale batean. Arizonako hedabideek zabaldu dutenez, San Carlos apatxe tribuko kidea da emakumea. Antza denez, Hacienda Healthcare klinikako langileek ez zekiten haurdun zegoenik eta harridura eragin du. Biktimaren familia "haserre, traumatizatuta eta hunkituta" agertu da sexu-abusuagatik eta arduragabekeriagatik. Familiaren abokatuaren esanetan, senideek bere gain hartuko dute haurraren zaintza.