Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-22ko bideoen artxiboa

Bertan behera geratu da Bizkaibuseko greba Durangaldean, Nerbioi Garaian eta Arratian

Bertan behera geratu da Bizkaibuseko greba Du...
Bertan behera geratu da Bizkaibuseko greba Durangaldean, Nerbioi Garaian eta Arratian

CCOO, UGT eta USO sindikatuek enpresa...
1:23 min.

CCOO, UGT eta USO sindikatuek enpresarekin egindako aurreakordioa berretsi egin zuten atzo Pesalurreko langileek.

Durangaldeko, Nerbioi Garaiko eta Arratiako Bizkaibusen lineetan deituta zegoen greba mugagabea bertan behera utzi dute. Atzo Pesalurreko langileek —lineotan zerbitzua eskaintzen duen enpresa— berretsi egin zuten lan-hitzarmena berritzeko joan den astean CCOO, UGT eta USO sindikatuek enpresarekin lortutako aurreakordioa. Alde 158 boto jaso zituen, kontra 131, eta 49 abstentzio izan ziren. ELAk eta LABek gehiengo sindikala dute, baina ez dute ituna babestu. Alabaina, langileek aurreakordioa berretsi zutela ikusita, lanuztea bertan behera uztea erabaki zuten atzo. ELAk ohartarazi du patronalak egindako eskaintza ez dela nahikoa, eta gogoratu du CCOOk, UGTk eta USOk gutxiengo sindikala osatzen dutela. Lan-gatazka honetan "enpresarekin eskutik helduta" aritu direla salatu du sindikatu abertzaleak. Aurreakordioaren arabera, lan-hitzarmenak hiru urteko indarraldia izango du (2018-2020), soldata-igoera KPIa baino handiagoa izango da, zortzi kontratu mugagabe egingo dituzte eta beste hainbat hobekuntza sozial aurreikusten ditu, UGTko iturriek azaldu dutenez.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Urduñan

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Urdu...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Urduñan

Genero-indarkeria delitua egotzi diot...
1:03 min.

Genero-indarkeria delitua egotzi diote, bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Emakumea leihotik erori zen, eta ospitalean dago, egoera larrian.

44 urteko gizon batek bikotekide ohia larri zauritu zuen iragan astean Urduñan. Hori dela eta, atxilotu egin zuten, bikotekide ohiaren aurkako genero-indarkeria delitua egotzita. Emakumea leihotik erori zen, argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, eta ospitalean dago, egoera larrian. Jazotakoaren berri ez dute gaur arte eman, baina urtarrilaren 14an gertatu zen erasoa, Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten orduan. Ondoren, Bilboko Genero Indarkeria Epaitegira eraman zuten, eta azkenik, karguekin aske utzi zuten. Erasoari buruzko xehetasun gehiagorik eman ez badute ere, aipatu iturriek argi utzi dute erasotzaileak ez zuela emakumea leihotik bota. Horregatik, ez diote hilketa saiakera leporatu.

Transferentziak negoziatzeko egutegia jaso du Jaurlaritzak

Transferentziak negoziatzeko egutegia jaso du...
Transferentziak negoziatzeko egutegia jaso du Jaurlaritzak

Hamabi hilabeteko epean, hainbat bile...
1:55 min.

Hamabi hilabeteko epean, hainbat bilera egingo dituzte. Gizarte Segurantzaren eskumena ez dute egutegian jaso; bai, ordea, espetxe politikarena, nahiz eta ez duten lehentasunen artean ezarri.

Gernikako Estatutuan jasotako transferentzien negoziazio egutegia ezagutu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Egutegi horretan, hurrengo 12 hilabeteetan landu beharreko gaien edukia eta negoziaziorako datak zehaztu ditu Espainiako Gobernuak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak prentsaurreko batean iragarri duenez, otsaileko lehenengo astean jasoko dute aurreneko "proposamena", zazpi transferentzia horiek eskualdatzeko. Zazpi eskumenen artean ondorengoak daude: Produktu Farmazeutikoak, Eskola Asegurua, Enplegu Erregulazio Espedienteengatik Kaltetutako Langileen Erretirorako Laguntzak, Aldirietako Trenbide Zerbitzuaren eta FEVEren bi linea, Eskola Ibiltariak, Herri Lanetako Ikasketa eta Esperimentazio Zentroa eta Berrikuntza Teknologikoak. Alabaina, Erkorekaren esanetan, "egutegiak ez du Gizarte Segurantzaren Ekonomia Erregimenaren Kudeaketa (19.2 artikulua) barne hartzen". "Puntu horretan, bi gobernuen arteko desadostasuna erabatekoa da, gure lehentasunetako bat delako", adierazi du Erkorekak. Gauzak horrela, Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu du sentsazio "gazi-gozoak" dituztela, egutegia jaso badute ere, bi gobernuen arteko "desakordioa" begi-bistakoa delako. "Ez dira eskumen guztiak azaltzen, eta gainera, espetxe politikaren gaineko transferentziak ez du lehentasunik", laburbildu du.

Errejonek diputatu aktari uko egin dio

Errejonek diputatu aktari uko egin dio ...
Errejonek diputatu aktari uko egin dio

Podemoseko diputatuak bere eserlekua ...
1:16 min.

Podemoseko diputatuak bere eserlekua utzi du, Manuela Carmenaren plataformarekin aurkeztuko baita Madrilgo presidentetzarako hauteskundeetan.

Iñigo Errejon diputatuak, astelehen honetan, Unidos Podemos Kongresuko taldeari jakinarazi dionez, eserlekua utziko du Madrilgo presidentetzarako hauteskundeetan Manuela Carmenaren plataformarekin parte hartzeko. Podemosen zuzendaritzak agerraldi publikoetan eserlekua uzteko gonbidapena egin ostean heldu da Errejonen erantzuna. Podemosen zuzendaritzaren ustez, Errejonek "Mas Madrid" plataforman parte hartzen badu, Pablo Iglesiasen taldetik at egon behar du. Errejonek Podemoseko bozeramaile gisa hasi zuen legealdia, baina 2017ko Vistalegreko Podemosen bigarren Bilkuran Irene Montero aukeratu zuten bozeramaile.

23 hilabeteko espetxe zigorra eta 19 milioiko isuna Ronaldori, iruzur fiskalagatik

23 hilabeteko espetxe zigorra eta 19 milioiko...
23 hilabeteko espetxe zigorra eta 19 milioiko isuna Ronaldori, iruzur fiskalagatik

2010 eta 2014 artean, Real Madrileko ...
1:13 min.

2010 eta 2014 artean, Real Madrileko jokalari zenean, 5,7 milioi euroko iruzurra egin zion Ogasunari futbolari portugaldarrak. Ronaldok egindako delitua onartu du.

Cristiano Ronaldo Turingo Juventus taldeko futbolariak berretsi egin du gaur Madrilgo Fiskaltzarekin adostutako akordioa. Horrenbestez, 23 hilabeteko espetxe zigorra eta 18,8 milioi euroko isuna ezarri diote, Ogasunari 5,7 milioiko iruzurra egiteagatik. Beraz, Ronaldo ez da kartzelara joango, 2 urtetik beherako zigorra jarri diotelako. Auzitegiko iturrien arabera, iruzurra egin zuela onartu du Ronaldok, epailearen aurrean, Madrilgo Lurralde Auzitegiaren 17. Sekzioan. Minutu gutxi iraun du epaiketak, jokalariaren abokatuen eta Fiskaltzaren arteko akordioa dela eta. Modu horretan, Ronaldok 23 hilabeteko kartzela zigorra onartu du, 2010 eta 2014 artean, Real Madrileko jokalari zenean, egindako lau delitu fiskalengatik.

Venezuelak Ekuadorren duen Enbaxadak herritarrak aberriratzeko plana aktibatu du

Venezuelak Ekuadorren duen Enbaxadak herritar...
Venezuelak Ekuadorren duen Enbaxadak herritarrak aberriratzeko plana aktibatu du

Ekuadorreko Gobernuak, bere aldetik, ...
1:49 min.

Ekuadorreko Gobernuak, bere aldetik, Venezuelatik iritsitako etorkinak kontrolatzeko neurriak abiatu ditu, venezuelar batek kalean emakume bat hil ostean.

Venezuelak Ekuadorren duen Enbaxadak plan berezia jarri du martxan herrialde horretan dauden venezuelarrak handik irten daitezen. Izan ere, Ekuadorreko Gobernuak migrazio venezuelarra kontrolatzeko neurriak abiatu ditu, larunbatean gertatutako hilketa baten ondotik. Venezuelako Enbaxadak ohar baten bidez zehaztu du "Sorlekura Itzultzeko Plana" aktibatu berri duela, etxera itzuli nahi duten venezuelar guztiei zuzenduta. Hain zuzen ere, indarkeria eta xenofobia boladaren beldur, Venezuelara itzultzeko gogoz daude etorkinetako asko. Gainera, Ekuadorreko agintariei eskatu die Giza Eskubideen gorroto, mespretxu, zirikatze, diskriminazio eta indarkeria ahalegin guztiak saihestea eta errotik kentzea. Atzo, astelehena, Otto Sonnenholzner Ekuadorreko presidenteak iragarri zuen herrialdean sartu nahi duten venezuelarrek aurrekari penalen gaineko ziurtagiria aurkeztu beharko dutela bertara iritsitakoan. Diana Carolina gaztearen hilketari erantzun emateko asmoz hartu duten neurrietako bat da hori. Esan bezala, 90 minutuz bahituta eduki ostean, sastakatu egin zuten larunbatean Ibarran, Ekuador iparraldean.