Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-24ko bideoen artxiboa

 Alerta laranja euriagatik Bizkaian eta Gipuzkoan, eta elurragatik Nafarroan

Alerta laranja euriagatik Bizkaian eta Gipuz...
Alerta laranja euriagatik Bizkaian eta Gipuzkoan, eta elurragatik Nafarroan

Kontsultatu hemen EAEn eta Nafarroan ...
2:00 min.

Kontsultatu hemen EAEn eta Nafarroan indarrean dauden alerta meteorologikoak.

Elurra gogotik egingo du 700 metrotik gora. Hori dela eta, AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak alerta laranjaezarri du gaurko Nafarroan, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, ostera, abisu horia Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Gaur, osteguna, elur-kota 700-1.000 metroan kokatuko da egunean zehar, baina 1.000 metrora igoko da egunaren bigarren partean. Nafarroan, elurraren maila baxuago egongo da. Nafarroan, AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du Foru Erkidegoaren erdialdean eguerdira arte. Nafarroako ipar isurialdean, berriz, abisu horiaaktibatuko da eguerdira arte. Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiaezarri du elurragatik barnealdean, gauerditik eguerdira arte. Euria dela eta, ostegunera arte luzatu dute alerta laranja Bizkaian eta Gipuzkoan Euriagatik ezarritako alerta laranja eguerdira arte arte egongo da indarrean Bizkaian eta Gipuzkoan. Aurreikusitakoaren arabera, metro koadroko 80 litro pilatuko dira Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, abisu horia aktibatu dute ipar isurialdean 09:00ak arte. AEMETen iragarpenaren arabera, metro koadroko 40 litro ur pilatu daitezke 12 ordutan. Alerta laranja 4-5 metroko olatuengatik Eguraldi makurrak itsasoan ere izango du eragina. Goizaldean, 4-5 metroko olatuak neurtu dira, baina olatuen altuerak behera egingo du egunean zehar, eta 3 metroren bueltan geldituko da. Halaber, Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du kostaldeko eraginagatik 06:00etatik 08:00etara, itsasgorarekin bat eginez; eta abisu horia nabigaziorako arriskuagatiklehenengo bi milietan, gauerditik 09:00ak arte. Errepide sareari dagokionez, bestalde, Neguko Bide Zaintza Planaren 'Jarraipen eta Berri Emate egoera' du indarrean Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak igandetik.

'Herenegun' programa datorren ikasturtean eza...
'Herenegun' programa datorren ikasturtean ezartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

Ikasgaien edukian zein ikasgeletan az...
1:43 min.

Ikasgaien edukian zein ikasgeletan azaltzeko moduan hezkuntza sektoreko eragileekin akordio batera heldu da Exekutiboa.

Azkenean, 'Herenegun' programa datorren ikasturtearen hasieran ezarriko du Eusko Jaurlaritzak, eta ez apirilean, hasiera batean iragarri bezala, Exekutiboko iturriek jakitera eman dutenez. Euskadiren arestiko historia laburbiltzen duen ikasgaia ikastetxeen adostasun posible zabalenarekin ezarri nahi du Jaurlaritzak. Proiektuari egin dizkioten “ekarpenak barneratzeko” asmoa du Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak, iturriek azaldu dutenez. Zentzu horretan, ikasgaien edukian zein ikasgeletan azaltzeko moduan hezkuntza sektoreko eragileekin akordio batera heldu da Exekutiboa. Horrela, udaberrian ikastetxeetara eraman beharrean, hasiera batean iragarri bezala, datorren ikasturtea hasi arte atzeratuko dute, “ahalik eta adostasun zabalenarekin ezartzeko”. 'Herenegun' hezkuntza-programa DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko bigarren mailako ikasleentzako izango da. 1960-2018 epeko Euskadiren historia aztertuko dute ikasleek, ETAren ibilbidea barne. Ikasgaia, batez ere, PPk eta biktimen elkarte batzuek kritikatu zuten, desegindako erakundearen historia “zuritzea” helburu zuela iritzita. Era berean, ikasgeletara iritsi baino lehen materiala “zuzentzea” eskatu zuen PSE-EEk.

Uretara erori omen den lagun baten bila ari dira Ondarroako portuaren kanpoaldean

Uretara erori omen den lagun baten bila ari d...
Uretara erori omen den lagun baten bila ari dira Ondarroako portuaren kanpoaldean

Erreskate taldeek bertan behera utzi ...
1:00 min.

Erreskate taldeek bertan behera utzi dituzte bilaketa lanak. Ostegun goizean jarraituko dute gizonaren bila. Ertzaintzak jaka bat eta dokumentazioa aurkitu ditu inguruan.

Erreskate taldeek bertan behera utzi dute Ondarroan ustez uretara erori den gizonabilatzeko lanak, itsaso zakarra dela eta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak dei bat jaso du 14:00ak aldera, lagun bat portuko harkaitzetara jaisten ikusi duela ohartaraziz, eta handik gutxira desagertu egin dela. Ertzaintzak bilaketa lanak abiatu ditu eta jaka bat eta dokumentazioa aurkitu dituinguruan. Alabaina, 17:30ak aldera erreskate lanak bertan behera utzi behar izan dituzte. Ostegun honetan, 10:00ak inguruan, ekingo diote berriro gizonaren bilaketari. Horrez gain, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak portua arakatuko dute aztarnak aurkitzeko asmoz.

Pablo Ibar errudun jo zuen epaimahaiko kide batek atzera egin du bere erabakian

Pablo Ibar errudun jo zuen epaimahaiko kide b...
Pablo Ibar errudun jo zuen epaimahaiko kide batek atzera egin du bere erabakian

Zinpekoen epaimahaiko pertsona bat Ba...
1:22 min.

Zinpekoen epaimahaiko pertsona bat Bailey epailearen auzitegiarekin harremanetan jarri zen asteartean, erabakiaren berri emateko.

Pablo Ibar errudun jo zuen herri-epaimahaiko kide bat Bailey epailearen auzitegiarekin harremanetan jarri zen asteartean, 08:35ean, eta bere erabakian atzera egin nahi zuela jakinarazi zion, Pablo Ibar Heriotza-zigorraren aurkako Elkarteak agiri batean aurreratu duenez. Ibar errudun edo errugabe jotzeko erabakia aho batez hartu beharrekoa zen. Beraz, prozedura baliogabe jo dezakete, eta epaiketa berri bat beharrezkoa izango litzateke, baina azken hitza epaileak du. Horregatik, pertsona hori identifikatzeko mozio bat aurkeztu du Ibarren defentsak. Gainera, epaimahaia zinpekoen hausnarketa egiteko berriz elkartzea eskatu du euskal jatorriko estatubatuarraren abokatuek. Horrela, 2019ko urtarrilaren 22an Auzitegiko langileekin harremanetan jarri zen herri-epaimahaiko kidearen nortasunajakitera ematea eskatu diote Ibarren abokatuek epaileari. Bestalde, epaimahaiko bi kide elkarrizketatzea eskatu du defentsak. Alde batetik, bere erabakian atzera egin duen kidea, eta bestetik, haren ordezkoa, Black jauna. "Erabakia juridikoki zalantzan jar daiteke; kanpo presio desegoki baten emaitza izan daitekeelako edo epaimahaiak hausnarketarako arauak bete ez dituelako". Funtsean, epaimahaiak hausnarketarekin jarraitzea nahi du defentsak.

Juan Guaidok Venezuelako presidente izendatu du bere burua

Juan Guaidok Venezuelako presidente izendatu ...
Juan Guaidok Venezuelako presidente izendatu du bere burua

Guaido Venezuelako Parlamentuko presi...
1:28 min.

Guaido Venezuelako Parlamentuko presidentea eta oposizioko buruzagia da. Konstituzioak aurreikusten ez duen ekitaldi batean, Gobernuko presidente kargua bere gain hartu duela iragarri du.

Juan Guaido Venezuelako Parlamentuko presidenteak Gobernuko "behin-behineko presidente" izendatu du bere burua, oposizioak antolatutako manifestazio baten amaieran egindako ekitaldian. Nicolas Madurok presidente izateko zilegitasunik ez duela iritzita, Venezuelako Gobernuaren eskumenak bere gain hartzeko zina ere egin du. "Gaur, 2019ko urtarrilaren 23an, Asanblea Nazionaleko presidente naizen heinean, Konstituzioaren artikuluak babestuta (…), Jainko ahaltsuaren aurrean, Venezuelaren aurrean (…), Gobernu Nazionalaren eskumenak nire gain hartzeko zina egiten dut", adierazi du manifestazioan bildu diren herritarren aurrean. Kargua Venezuelako Konstituzioak babestuta hartu duela azpimarratu du, eta erabaki honen helburua "Madurok Presidentetza uztea, trantsiziorako Gobernu bat osatzea eta hauteskunde libreak deitzea" dela azaldu du. Joan den urtarrilaren 10ean, Madurok bigarren agintaldiari ekin zion, baina oposizioaren eta nazioarteko komunitateko herrialde gehientsuenen aitortzarik gabe, hauteskunde prozesuan iruzurra izan zela uste baitute. Venezuelako Parlamentua oposizioaren eskuetan dago, eta Madurok gobernuburu izateko zilegitasunik ez duela eta "usurpatzailea" dela salatu zuen hark kargua hartu eta bost egunetara. Testuinguru horretan iritsi da Guaidok gaur eman duen urratsa. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izan da lehena Guaidoren izendapena aintzat hartzen. Venezuelako presidentea orain bera dela esan du. Kanada, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Peru, Paraguai eta Costa Ricako gobernuek ere zilegitasuna eman diote Guaidori.