Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-02-06ko bideoen artxiboa

Deustuko salestar ikastetxeko 12 ikasle ohik sexu-abusuak salatu dituzte dagoeneko

Deustuko salestar ikastetxeko 12 ikasle ohik ...
Deustuko salestar ikastetxeko 12 ikasle ohik sexu-abusuak salatu dituzte dagoeneko

Guztia 80ko hamarkadan gertatu zen, h...
1:40 min.

Guztia 80ko hamarkadan gertatu zen, haurrek 10 urte zituztenean. Azken salaketak astearte honetan bertan aurkeztu dituzte.

Deustuko (Bilbo) salestarren ikastetxeko irakasle ohi batek ustez egindako sexu-abusuak salatu dituzte 12 ikasle ohik. Guztira, 12 salaketa jaso ditu Ertzaintzak dagoeneko; ondorioz, argiketak zabaldu eta ikerbideak hasiko ditu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Guztia 80ko hamarkadan gertatu zen, 10 urteko haurrak zirenean. Azken salaketak astearte honetan bertan aurkeztu dituzte. Jose Miguel San Martin salestar ohia Ertzaintzaren aurrean salatu dute 12 ikasle ohik, hamarkada horretan sexu-abusuak egitea egotzita. Horrela, beste lau salaketa berri aurkeztu dituzte; izan ere, gaurdaino zortziren berri eman dute. Iragan astelehenean sexu-abusuen salatzaile batek beste biktima posible batzuk “aurrerapausoa” ematera animatu zituen, gertakariak salatzeko. Guztia bederatzi urte zituenean hasi zela azaldu zuen ustezko biktimak. Irakaslearen abusuen biktima izan zen, baina “ez zuen ezer esan”, gertatzen ari zenaren “kontziente” ez zelako, eta ez zion “sexu izaerako irakurketarik eman”. “Maitasun adierazpen bitxi bat bezala hartu nuen”, azaldu zuen. Hilabete honetan salestarren ikasle ohi batek sexu-abusuak salatu izanaren berri eduki ondoren, “beste biktima batzuek babestea erabaki zuten, kasu bakan bat bezala ez geratzeko”, erantsi zuen.

Bi pertsona zauritu dira Zeberion, baserri batean piztutako sutean

Bi pertsona zauritu dira Zeberion, baserri ba...
Bi pertsona zauritu dira Zeberion, baserri batean piztutako sutean

Zauritutako pertsonak Gurutzetako osp...
0:44 min.

Zauritutako pertsonak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Suak ia erabat kiskali du baserria.

Bi pertsona zauritu dira (horietako batek erredurak ditu) astearte gauean Zeberioko baserri batean izandako sutean. Suak ia erabat kiskali du eraikina. Sua 21:40 aldera piztu da, Egia auzoko bi bizitzako baserri batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sutearen ondorioz, bi pertsona zauritu dira, gizon bat eta emakume bat. Senideak dira, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte; bietako batek erredurak ditu. Garrek baserriaren lehen eta bigarren solairuan eragin dituzte kalteak, eta, horrez gain, teilatuaren zati bat ere erori da. Basauriko eta Iurretako suhiltzaileak aritu dira sua itzaltzeko lanetan.

Mojei sexu-abusuak egiten dizkieten elizgizonak daudela onartu du aita santuak

Mojei sexu-abusuak egiten dizkieten elizgizon...
Mojei sexu-abusuak egiten dizkieten elizgizonak daudela onartu du aita santuak

Aspaldiko arazoa dela onartu du Frant...
1:44 min.

Aspaldiko arazoa dela onartu du Frantzisko aita santuak, baina oraindik ere sexu-abusuak gertatzen direla azpimarratu du. Erasotzaileen artean apaizak zein gotzainak daudela gaineratu du.

Mojei sexu-abusuak egiten dizkieten apaizak eta gotzainak daudela onartu du Frantzisko aita santuak. Aspaldiko "arazoa" izanagatik ere, oraindik ere sexu-abusuak izaten direla azpimarratu du aita santuak Abu Dhabitik Erromara itzultzeko hegaldian. "Egia da, Elizaren barruan hori egin duten elizgizonak egon dira. Zibilizazio batzuetan beste batzuetan baino gehiago. Apaizak eta gotzainak ere bai. Oraindik ere egiten dela uste dut. Ez da bukatzen konturatzen zarenean. Aspalditik ari gara lanean. Elizgizonak zigortu ditugu eta emakumeen kongregazioren bat ere itxi dugu fenomeno horrekin lotuta", adierazi du. "Emakumeei tratu txarrak ematea arazo bat da. Are gehiago, gizateria oraindik ez dela heldu esatera ausartuko nintzateke: emakumea bigarren mailakotzat hartzen da", nabarmendu du. Horrez gain, arazo kulturala dela zehaztu du, zenbaitetan emakumeak hiltzen dituena. Elizaren barruan neurriak hartu direla baina oraindik gehiago egiteko borondatea badela esan du. Aita santuaren esanetan, bere aurrekoak, Benedikto XVI.ak, neurriak hartu zituen eta emakumeen kongregazio bat itxi zuen, mojak sexu esklabotzaren biktima zirelako.

Mexikoko mugan harresia eraikitzea aginduko du Trumpek

Mexikoko mugan harresia eraikitzea aginduko d...
Mexikoko mugan harresia eraikitzea aginduko du Trumpek

"Iraganean, harresia eraikitzearen al...
1:22 min.

"Iraganean, harresia eraikitzearen alde agertu ginen gehienok, baina ez genuen erabakia gauzatu. Halere, harresia eraikitzea aginduko dut", esan du Trumpek

Donald Trump AEBko presidenteak baieztatu du Mexikoko mugan harresia eraikitzea aginduko duela, eta inguru horretako krisiari amaiera emateko asmoz, Administrazioak Kongresuari "zentzuzko" proposamena bidali diola. "Iraganean, harresia eraikitzearen alde agertu ginen gehienok, baina ez genuen erabakia gauzatu. Halere, harresia eraikitzea aginduko dut", esan du Trumpek 2017ko urtarrilean boterera heldu zenetik emandako Batasunaren Estatuari buruzko bigarren hitzaldian. Aipatu bi herrialdeak banatzeko eraiki nahi duten harresiak eztabaida piztu zuen Kongresuan, eta Administrazioa 35 egunez itxi behar izan zuten orduan. Hori dela eta, Trumpen hitzaldia astebete atzeratu zuten. Harira itzulita, Trumpek ziurtatu du hitz egiten dabiltzan bitartean "etorkin uholdea" ari dela iristen AEBra. Halaber, ohartarazi du langileriaren eta AEBko klase politikoaren arteko banaketaren isla dela gai hori. Trumpen esanetan, Kongresuari egindako proposamenak, besteak beste, giza laguntza, drogak antzemateko mekanismoak eta umeen trafikoa saihesteko neurriak barne hartzen ditu. Alabaina, Trump etorkin ilegalen aurka agertu da berriro ere, eta adierazi du "atzerritar kriminalek urtero estatubatuar ugari hiltzen dituztela".