Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-02-08ko bideoen artxiboa

Amurrion eta Gasteizen atxilotutako bi gazteak gaur igaroko dira epailearen aurretik

Amurrion eta Gasteizen atxilotutako bi gaztea...
Amurrion eta Gasteizen atxilotutako bi gazteak gaur igaroko dira epailearen aurretik

Auzitegi Nazionalaren aginduz, Ertzai...
3:16 min.

Auzitegi Nazionalaren aginduz, Ertzaintzak Aitor Zelaia eta Galder Barbado atxilotu zituen, ustez, 2014an eta 2015ean egindako kale borroka ekintzekin zerikusia dutelakoan.

Ertzaintzak atzo Amurrion eta Gasteizen atxilotutako bi gazteak (Galder Barbado eta Aitor Zelaia) ostiral honetan igaroko dira Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik. Atzo mobilizazioak izan ziren Gasteizen eta Amurrion, atxiloketak salatzeko. Bien bitartean, Poliziaren ikerketak zabalik jarraitzen du. Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu zituen Ertzaintzak Aitor Zelaia (26 urte) Gasteizen eta Galder Barbado (25 urte) Amurrion, 2014an eta 2015ean egindako kale borroka ekintzekin zerikusia dutelakoan. Antza denez, 2018an Araban antzemandako eta armaz betetako zulo batekin ere lotzen dituzte. Polizia operazioaren baitan, Delikako eraikin bat eta bi atxilotuen etxebizitzak miatu zituzten. Galder Barbado 2016an ere atxilotu zuten Gazte Danbadako pankarta bat egiteagatik, indarkeria goratu izana egotzita. Atzo, 19:00etan, protestak egin zituzten Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan eta Amurrioko plazan, Ernai gazte erakundeak deituta. Sortuk, bere aldetik, Ertzaintzak bi gazteak atxilotzeko erabilitako argudio "lauso eta ez oso sendoak" salatu zituen. Ertzaintzaren eta "Espainiako sistema judizialaren neurri bikoitza" deitoratu zuen Sortuk agiri batean, auzi hau eta iragan urtarrilean Amurrioko baserri baten aurka tiro egin zuen polizia ohiarena alderatuta. Polizia ohia Amurrioko epaitegian deklaratu ondoren "aske" dagoen bitartean, ostegun honetan atxilotutako bi gazteak "Auzitegi Nazionalera eraman dituzte", alderdi abertzaleak salatu zuenez. "Espainiako justiziaren izaera arbitrarioa agerian geratu da beste behin ere. Ertzaintzaren jarrerak kezkatzen du", azpimarratu zuen alderdiak. Bi atxilotuak "berehala askatzeko" eskatu zuen. Atxiloketak "herri honek eraiki nahi duen bakearen eta elkarbizitzaren kontrako norabidean doaz", nabarmendu zuen Sortuk. Zentzu horretan, "ETAk borroka armatua utzi zuenetik zazpi urte baino gehiago pasa dira, ia bi urte armagabetzea bukatu eta ia urte bat desegin zenetik", gogorarazi zuen. "Ez da kartzelak betetzeko ordua, husteko baizik", adierazi zuen Sortuk.

Bi gizon atxilotu dituzte Getxo, Sopela eta Berangoko etxebizitzetan lapurtzeagatik

Bi gizon atxilotu dituzte Getxo, Sopela eta B...
Bi gizon atxilotu dituzte Getxo, Sopela eta Berangoko etxebizitzetan lapurtzeagatik

27 urteko bi gizonak leihotik edo bal...
1:44 min.

27 urteko bi gizonak leihotik edo balkoitik sartu ziren hamabost bat etxebizitzatan, ostiral arratsaldeak edo asteburuak aprobetxatuta.

Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, azken hilabeteetan Getxo, Sopela eta Berangoko hamabost bat etxebizitzatan lapurretak egitea egotzita. Lapurretak egiteko modu bera erabili dute ekintza guztietan. Horregatik, horretan espezializatutako talde bateko parte zirela uste du Ertzaintzak. 2018ko azaroan hasi zuen ikerketa Ertzaintzak, aipatutako Bizkaiko hiru udalerrietako zenbait etxebizitzatan lapurretak egiteagatik salaketak jaso ostean. Sistema bera erabili zuten lapurretetan: ostiral arratsaldeak eta asteburuakaprobetxatzen zituzten lapurrek. Leiho bat edo terraza edo balkoiko ate bat indarrez irekita sartzen ziren etxebizitzetan. Behin barruan, ate nagusian oztoporen bat jartzen zuten, sarrera blokeatzeko eta lapurretan ustekabean harrapa ez zitzaten. Bitxiak, dirua, gailu elektronikoak eta beste objektuak lapurtu ostean, lekua uzten zuten. Atxilo hartutako bi gizonek aurrekariak dituzte ondasunen kontrako delituengatik. Huts egindako lapurreta baten lekuko batek emandako informazioari esker, Ertzaintzak lapurrek erabilitako ibilgailua identifikatu ahal izan zuen. Horietariko batena zen. Uribe Kostako herritarren artean alarma handia piztu zuten lapurreta horiek. Atxilotuak epailearen esku jarri zituzten, eta karguekin aske geratu ziren ondoren.

Sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Gipuzkoan, bi emakume askatu ostean

Sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Gip...
Sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Gipuzkoan, bi emakume askatu ostean

Biktimak Donostiako txalet batean atx...
1:32 min.

Biktimak Donostiako txalet batean atxilotuak zeuden. Guztira, 13 lagun atxilotu dituzte.

Bi emakume kolonbiar askatu eta 13 pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, gizakien salerosketa eta sexu-esplotazioa egotzita, Polizia Nazionalak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak batera egindako operazio batean. Biktimak Donostiako txalet batean atxilotuak zeuden, sukaldean pilatutako literatan lo egiten zuten eta egunero prostituitzera behartzen zituzten, Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Gizakien salerosketaz gain, bezeroei saldutako substantzia estupefazienteekin trafikatzen zuten. Sareko buruek gezurrezko enpresen, zein atzerriko banku kontuak erabilita, zuritzen zuten lortutako dirua. 2014tik aurrera justifika ezinezko 6 milioi euro lortu zituzten. Sareak taldekideak zituen Espainian eta Kolonbian. Gainera, Kolonbiara bidaltzen ziren lortutako onurak, hangoa baitzen ikertu nagusiaren familia. Ikerketaren nondik norakoak aztertuta, agenteek operazioa egin dute Gipuzkoan; 13 pertsonak atxilotu dituzte eta talde kriminala desegin dute. Bestalde, agenteek hiru miaketa egin zituzten hiru etxetan; lehenengoa, prostituitzen ziren etxean, eta beste biak, arduradun nagusiarekin zerikusia zuten bi etxetan.

Elkarrekin Podemosek funtzionarioen soldata igoera eta DSBEarena ahalbidetuko ditu

Elkarrekin Podemosek funtzionarioen soldata i...
Elkarrekin Podemosek funtzionarioen soldata igoera eta DSBEarena ahalbidetuko ditu

Koalizioa abstenitu egingo da ostegun...
2:03 min.

Koalizioa abstenitu egingo da ostegunean Legebiltzarrean egingo den bozketan. Ondorioz, Jaurlaritzak babesa lortu du Aurrekontuak onartu gabe geratu ostean aurkeztutako hiru legeetatik bi onartzeko.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako hiru legeetatik bi aurrera atera ahal izango ditu Elkarrekin Podemosen abstentzioari esker. Datorren ostegunean egingo den bozketan, koalizio moreak funtzionarioen soldaten eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) igoerak ahalbidetuko ditu. Aitzitik, itunpeko ikastetxeetako irakasleen soldaten igoeraren kontra bozkatuko du. Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak iragarri du albistea gaurko Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak Aurrekontu ezak izango lituzkeen ondorioez galdetu dio Iñigo Urkullu lehendakariari. Bere bigarren hitz hartzean aurreratu du Lander Martinezek Elkarrekin Podemosek hiru legeetako biri emango dien abstentzioa. Aipaturiko lege horietan 2019ko EAEko aurrekontu proiektuan ageri ziren neurrietako batzuk jasotzen dira. Izan ere, Urkulluren Gobernuak aurrekontu proiektua erretiratzea erabaki zuen, kontuak onartzeko adina babes izango ez zuela ikusita. Kontuak kontu, funtzionarioek % 2,25eko soldata igoera izango dute, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) kobratzen dutenek ere diru gehiago poltsikoratuko dute aurrerantzean, % 3,5 gehiago. DSBE jasotzen dutenpentsiodunen kasuan, igoera handiagoa izango da: % 4,5. Hala eta guztiz ere, Elkarrekin Podemosek baztertu egingo du itunpeko ikastetxeetako irakasleen soldata % 2,25 igotzea aurreikusten duen legea. Ikusteke dago kasu horretan EH Bilduk eta PPk zer jarrera hartuko duten. Bi talde horietakoren batek abstentzioa nahikoa litzateke aurrera ateratzeko.