Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-02-20ko bideoen artxiboa

Gazte bat atxilotu dute Errenterian, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Gazte bat atxilotu dute Errenterian, emakume ...
Gazte bat atxilotu dute Errenterian, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Gertakariak gizonaren ibilgailuan jaz...
2:15 min.

Gertakariak gizonaren ibilgailuan jazo dira. Taberna batean ezagutu ziren biak, eta erasotzaileak etxeraino eramango zuela esan zion emakumeari.

Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean Errenterian, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik eta zauriak eragin izana egotzita. Erasotzailea eta biktima ordu batzuk lehenago ezagutu ziren Donostiako taberna batean, eta gizonak bere autoan etxeraino eramango zuela esan zion. Biak ibilgailuan zeudela, emakumea bortxatzen saiatu zen. Segurtasun Sailak azaldu duenez, 05:40 inguruan Ertzaintzak abisu bat jaso du Errenteriako Maria de Lezo kalean geldituta zegoen ibilgailu bateko bidaiariak eztabaidan ari zela ohartarazita. Patruila bat bertaratu da eta autoa errepide erdian geldi zegoela ikusi dute. Kotxea albo batera eraman dutenean gizon bat hurbildu zaie ertzainei, urduri eta hainbat kontusiorekin. Jabea zela esan die, baina ibilgailua bide erdian uzteko azalpen logikorik eman gabe. Laster, Udaltzaingoaren beste abisu bat jaso dute ertzainek, Zapirain Anaiak kalean sexu-eraso bat pairatu duen emakume bat artatzen ari zirela jakinaraziz. Gizon batek kolpatuegin duela, iletik helduta lurretik arrastaka eraman duela eta dirua lapurtu diola ere salatu du.

Bozen aurrerapenak ez du eskumenak eskualdatzea eragotziko, Jaurlaritzaren ustez

Bozen aurrerapenak ez du eskumenak eskualdatz...
Bozen aurrerapenak ez du eskumenak eskualdatzea eragotziko, Jaurlaritzaren ustez

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako boz...
1:16 min.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, apirilaren 28ra arte badago nahikoa denbora transferentziak gauzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak ez du uste Espainiako hauteskunde orokorrak apirilaren 28ra aurreratu izana transferentzien eskualdatzea gauzatzeko oztopo izango denik. Are gehiago, bi gobernuek adostutako negoziazio egutegiko lehen zazpi eskumenak apirilaren 28a baino lehen EAEra eskualdatzea espero du. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo astearteroko gobernu bileraren ostean azaldu zuenez, ezerk ez du eragozten zazpi transferentzia horiek aipaturiko egutegian jasotako epean burutzea. Izan ere, egutegi horrek martxoa aipatzen zuen. Erkorekak azpimarratu duenez, Gorteak desegingo badira ere, Pedro Sanchezen Gobernuak lanean jarraituko du apirilaren 28ra arte. Hortaz, haren esanetan, badago nahikoa denbora transferentziak gauzatzeko. Bi gobernuek adostutako egutegian, Gernikako Estatutuak jasotako 33 eskumenen negoziazioa eta transferentzia agertzen dira. Egutegi horren arabera, eskualdatzeak 2020ko urtarrilean amaituko lirateke. Hauteskunde deialdiak kolokan jar dezake egutegi hori.

Alderdiek negoziazioak hautsi dituzte Toledoko Itunaren batzordean

Alderdiek negoziazioak hautsi dituzte Toledok...
Alderdiek negoziazioak hautsi dituzte Toledoko Itunaren batzordean

Hauteskunde aurrerapena tarteko, Unid...
1:47 min.

Hauteskunde aurrerapena tarteko, Unidos Podemosek eta PPk ez dituzte pentsioen erreformarako gomendioak babestu, eta, ondorioz, ezerezean geratu da bi urte eta erdiko lana.

Toledoko Itunaren jarraipen batzordeak amaitu du bere bidea legegintzaldi honetan, pentsioen sistema bermatuko duen erreformarik onartu gabe. Iragan urte amaieran alderdiek aurreakordioa lortu bazuten ere, hauteskunde aurrerapenak aurreakordioak aurrera egitea eragotzi du azkenean. Ondorioz, ezerezean geratu da ia bi urte eta erdiko lana. Atzoko bileran, PPk eta Unidos Podemosek gomendio zerrenda ixtearen aurka egin zuten. Batzordean ordezkaritza duten gainerako taldeek alderdi interesak lehenestea leporatu zieten. Gerardo Camps PPko ordezkariak "errespetu demokratikoa" aipatu zuen talde popularraren ezezkoa azaltzeko. Haren esanetan, hurrengo legegintzaldiko batzordekideei dagokie akordioa lortzea. Unidos Podemosek aurrez esana zuen hiru gomendiori boto partikularra emango ziela. Aina Vidal Unidos Podemoseko ordezkariaren esanetan, Gorteak desegingo diren honetan ez dago nahikoa denborarik zintzilik dauden gaiak eztabaidatzeko. Hori dela eta, eta adostasun politiko zein sozial zabala dagoela iritzita, pentsioak KPIaren arabera igotzea dekretu bidez onartzea eskatu zion Sanchezen Gobernuari.

Laguntza humanitarioa herrialdean sartzea baimendu du Venezuelako Asanblea Nazionalak

Laguntza humanitarioa herrialdean sartzea bai...
Laguntza humanitarioa herrialdean sartzea baimendu du Venezuelako Asanblea Nazionalak

Oposizioa buru duen Parlamentuak Kolo...
1:11 min.

Oposizioa buru duen Parlamentuak Kolonbiako mugako blokeoa bertan behera uzteko eskatu dio Armadari.

Oposizioa nagusi den Venezuelako Asanblea Nazionalak herrialdean laguntza humanitarioa sartzea baimendu du. Gaur gaurkoz, atzerriko hainbat herrialdek bidalitako laguntza Kolonbiako mugan dago pilatuta. Nicolas Maduroren Gobernuak Kolonbiako muga blokeatu du eta militarrak bidali ditu Tienditas zubira, bi herrialdeak lotzen dituen azpiegitura horretara. Parlamentuak "aho batez" hartu du erabakia, eztabaida luze baten ondoren. Oposizioko diputatuen esanetan, herrialde larrialdi humanitario egoeran dago. Botere legegileak 180 eguneko epea jarri du giza laguntza herrialdean sartzeko. Ildo horretan, Kolonbiako mugan ezarritako blokeoa altxatzeko eskatu die Armadari eta gainerako segurtasun indarrei. Halaber, "behin-behinean" eta "larrialdi humanitarioak" irauten duen bitartean, araudia eta osasun alorreko eskakizunak ez eskatzeko galdegin die aduana gaietan eskumenak dituztenei.