Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-02-22ko bideoen artxiboa

Sara Majarenasen alabaren erasotzaileak aske jarraituko du epaiketa egin bitartean

Sara Majarenasen alabaren erasotzaileak aske ...
Sara Majarenasen alabaren erasotzaileak aske jarraituko du epaiketa egin bitartean

Epaileak erabakia berresten duen auto...
1:43 min.

Epaileak erabakia berresten duen autoa kaleratu du gaur. Fiskaltzak ez zuen Izar labankadaz hiltzen saiatu zen gizona berriro espetxeratzea eskatu.

Sara Majarenas preso ohiaren Izar alabari eraso zion gizonak behin-behinean aske jarraituko du epaiketa egin bitartean. 2017ko urtarrilaren 17an Izar labankadaz hiltzen saiatu zen. Atzo, asteazkena, Picassenteko Instrukzio Epaitegian (Valentzia) egindako auzi-saioan, Fiskaltzak ez zuen eskatu Izarren erasotzailea berriro kartzelan sartzeko. Defentsak, ostera, espetxeratzea eskatu zuen. Iragan ostiralean, Picassenteko Instrukzio Epaitegiak baldintzapean aske utzi zuen Sara Majarenas preso ohiaren Izar alabari eraso zion gizona. Epaitegiarekin loturarik ez duten arrazoiak direla-eta, instrukzio-fasea gehiegi luzatu delako eta erasotzaileak bi urteko behin-behineko espetxealdia bete duelako erabaki zuen gizona aske uztea. Hala ere, umea eta ama babesteko asmoz, kautelazko hainbat neurri ezarri zizkion. Euskal Autonomia Erkidegoan sartzea galarazita izango du; telematikoki kontrolatzeko gailu bat eraman beharko du, non dagoen jakiteko eta haiengana hurbiltzen ez dela bermatzeko; astean behin epaitegian sinatu beharko du, eta egunero polizia-etxe batean; pasaportea kendu diote eta debekatuta izango du Estatutik ateratzea. Epaileak gaur berretsi du erabakia, auto baten bidez. Hala, erasotzaileak behin-behinean libre jarraituko du.

Hipoteka Lege berria onartu dute Kongresuan

Hipoteka Lege berria onartu dute Kongresuan...
Hipoteka Lege berria onartu dute Kongresuan

Arau berriaren arabera, hipoteken gai...
2:00 min.

Arau berriaren arabera, hipoteken gaineko zerga bankuek ordainduko dute, zoru-klausulak kendu egingo dituzte eta etxe-gabetzeak gauzatzeko baldintzak zorrotzagoak izango dira.

Espainiako Diputatuen Kongresuak Hipoteka Lege berria onartu du eta, ondorioz, bankuek ordaindu beharko dute lehendabiziko etxebizitzari lotutako hipotekaren zerga. Orain arte zerga hori bezeroak ordaindu behar zuen, baina Espainiako Gobernuak araua aldatu zuen, bankuek ordaindu behar izateko. Lege berriak talde parlamentario guztien babesa izan du, Ciudadanosena izan ezik. Arau berriak kontsumitzailea gehiago babestea eta hipotekari lotutako gastuan bankuaren eta bezeroaren artean banatzea bilatzen du. Hipotekari lotutako zergaz gain, notariotzako lehen kopiak eta erregistroaren eta gestoriako gastuak ordaindu beharko ditu bankuak. Bezeroak, berriz, notariotzak bigarren kopiak eta tasazio gastuak. Zoru-klausularik ez da egongo aurrerantzean, eta etxe-gabetzeak gauzatzeko baldintzak zorroztu egingo dituzte: maileguaren lehendabiziko urteetan 12 kuota -edo maileguaren % 3- ordaindu ez direnean abiaraziko da kaleratze prozesua; kredituaren bigarren zatian, berriz, 15 kuota –edo maileguaren % 7- ordaindu ez direnean. Horrez gain, bezeroek hamar eguneko epea izango dute maileguaren xehetasunak aztertzeko, bankuarekin kontratua sinatu ala ez erabakitzeko. Halaber, banku bakoitzaren hipoteka baldintzak zeintzuk diren jakinarazi beharko diete bezeroari, honek datuak alderatzeko aukera izan dezan. Hipoteka Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera sartuko da indarrean.

Genero indarkeriagatik umezurtz gelditu direnentzako pentsioak 600 eurora igoko dira

Genero indarkeriagatik umezurtz gelditu diren...
Genero indarkeriagatik umezurtz gelditu direnentzako pentsioak 600 eurora igoko dira

Umezurtz pentsioak hobetzen dituen le...
1:36 min.

Umezurtz pentsioak hobetzen dituen legez besteko proposamena onartu du Diputatuen Kongresuak, aldeko 334 botorekin eta kontrako batekin.

Indarkeria matxistaren ondorioz umezurtz gelditzen diren adin txikikoek 600 euro inguruko umezurtz-pentsioa jasoko dute aurrerantzean. Umezurtz-pentsioak hobetzen dituen legez besteko proposamenari argi berdea eman dio Espainiako Diputatuen Kongresuak. Arauak atzeraeraginezko efektua izango du 2004tik. Atzo Diputatuen Kongresuan egindako bozketan, batek ez beste bertaratutako 335 diputatuek alde bozkatu zuten. Senatuak igorri zion testua Kongresuari, eta behin Behe Ganberaren oniritzia jasota, orain Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzea bakarrik falta da araudi berria indarrean sartzeko. Arauak atzeraeraginezko efektua izango du 2004tik, hain zuzen ere, genero indarkeriaren legea onartu zenetik. Aurrerantzean, beraz, 600 euro inguru jasoko dituzte umezurtzek. Orain arte, 140 euro jasotzen zituzten. Genero indarkeriari dagokionez, 2018an 47 emakume hil zituzten eta 39 adin txikiko umezurtz gelditu ziren. 2019an dagoeneko 9 emakume hil eta 8 adin txikiko umezurtz utzi dituzte.

Milaka eta milaka lagun atera ziren kalera Bartzelonan, greba-eguna amaitzeko

Milaka eta milaka lagun atera ziren kalera Ba...
Milaka eta milaka lagun atera ziren kalera Bartzelonan, greba-eguna amaitzeko

Antolatzaileen arabera, 200.000 perts...
1:39 min.

Antolatzaileen arabera, 200.000 pertsona izan ziren Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa salatzeko manifestazioan. Protestak goizean goizetik hasi ziren.

Greba orokorra egin zuten atzo Katalunian prozesu independentistaren harira Espainiako Auzitegi Gorenean egiten ari diren epaiketa salatzeko. Mobilizazio jendetsuena Bartzelonakoa izan zen. Antolatzaileen arabera, 200.000 lagun bildu ziren hiriburuan; Udaltzaingoaren arabera, berriz, 40.000. Gironan ere, jendetza atera zen kalera; 70.000 manifestari, Udaltzaingoak eta Esquadra Mossoek emandako datuak aintzat hartuta. Bartzelonako manifestazioa 'O-21, Greba Orokorra. Eskubiderik gabe ez dago askatasunik' goiburupean egin zuten. Kataluniako bandera independentistak, presoen aldeko ikurrak eta auzipetuen aldeko oihuak izan ziren ibilbide osoan nagusi. Manifestazioa amaitutakoan, ekitaldia egin zuten, eta deitzaileek hartu zute hitza. "Estatua eskubide zibil eta politikoak urratzen ari da une oro; Espainiaren batasunaren izenean ari da Estatua, baina hori ez da printzipio demokratiko bat, hori printzipio nazionalista da", salatu zuten. "Demokrazia legeen gainetik dago, areago lege horiek injustuak badira", azpimarratu zuten. Auzitegi Gorenean egiten ari diren epaiketa "autodeterminazio eskubidearen aurkako epaiketa politikoa" dela eta prozesu judizial horrekin beldurra zabaldu nahi dute, "beste inor ausartu ez dadin bide politikoen bidez Estatuaren batasuna zalantzan jartzera".