Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-02-26ko bideoen artxiboa

Beltran gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak, sexu aukerei buruz esan zituenagatik

Beltran gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak,...
Beltran gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak, sexu aukerei buruz esan zituenagatik

PPNko parlamentariaren arabera, 'desb...
2:33 min.

PPNko parlamentariaren arabera, 'desberdin pentsatzen dutenen adierazpen askatasuna itotzea oso larria da'.

Ana Beltran PPNko parlamentaria gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak, sexu aukerei buruz joan den astean egin zituen "mespretxuzko adierazpenengatik". Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai, PSN eta I-E alderdiek bultzatuta, adierazpen instituzional bat onartu dute. Hezkuntza Kontseilaritzak egin berri duen inkesta bat kritikatu zuen Beltranek. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako galdetegi horretan, sexua adierazteko hiru aukera agertzen dira: 'neska', 'mutila' edo 'beste bat'. Azken aukera hori "ornitorrinkoa", "arraina" edo "txakurra" izan ote zitekeen galdetu zuen buruzagi popularrak. Gaur onartutako idatzia babestu duten alderdiek "LGTBI+ pertsonen eskubideak babesten dituen foru legea sakontzen jarraitzeko" deia egin diote Nafarroako Gobernuari. Genero eta sexu aniztasunaren inguruan "hainbat alderdi politikok duten jarrera arduragabea" deitoratu du Bozeramaileen Batzordeak, eta Beltran parlamentariari bere hitzak publikoki zuzentzeko eskatu dio. Bere aldetik, PPNko parlamentariak agerraldia egin du eguerdian, gaiaren inguruko azalpenak emateko. "Desberdin pentsatzen dutenen adierazpen askatasuna itotzea oso larria" dela esan du. Aukera eta pertsona guztiak errespetatzen dituela nabarmendu du, eta bere hitzekin inkestako "galdera bat kritikatu" baino ez zuela egin argitu du. Nafarroako Gobernua "bost urteko umeei genero ideologia jakin bat inposatzen" ari dela kritikatu du, eta ziur agertu da Nafarroako "guraso askok" bere hitzak partekatzen dituztela.

Bankuek, 44.000 milioi jokoan, Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizeagatik

Bankuek, 44.000 milioi jokoan, Hipoteka Maile...
Bankuek, 44.000 milioi jokoan, Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizeagatik

Litekeena da, epaia urteko bigarren e...
2:12 min.

Litekeena da, epaia urteko bigarren erdian jakinaraztea. Indizea baliogabe uzten baldin badute, sektoreak 7.000 eta 44.000 milioi euro arteko kostua izan dezake.

HMEIrekin (Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea) lotutako hipoteken balioaren inguruan epaitu aurreko hiru arazo planteatu zizkion Espainiako magistratu batek Europako Justizia Auzitegiari. EBko Auzitegiak astelehen honetan aztertu ditu. Litekeena da, epaia urteko bigarren erdian jakinaraztea, baina banketxeek gertutik jarraituko dituzte Luxenburgoko berriak; izan ere, Europako Auzitegiak indizea baliogabe uzten baldin badu, sektoreak 7.000 eta 44.000 milioi euro arteko kostua izan dezake, Goldman Sachsen arabera. Bezeroen aldeko sententzia batek Espainiako finantza sisteman -Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankia, Bankinter eta Unicaja- izango lukeen eragina aztertu du inbertsio-bankuak txosten batean. Bankinter kenduta, beste sei banketxeek 4.600 eta 29.249 milioi arteko kostuari aurre egin beharko liokete, zergak zenbatu barik. Kaltedun guztiek (500.000 inguru) dirua itzultzea eskatuko dutela uste du Goldman Sachsek. HMEIren baliogabetze posible baten aurrean arriskurik handiena CaixaBankek izango luke; izan ere, 1.775 eta 11.250 milioi euro arteko faktura ordaindu beharko luke. Bestalde, Santanderrek eta BBVAk 1.014 eta 6.428 milioi artean itzuli beharko lituzkete;Bankiak 406-2.571 milioi; Sabadellek 355-2.250 milioi eta Unicajak 51-321 milioi, Goldman Sachsek egindako iragarpenen arabera.

George Pell kardinala haurrei egindako sexu-abusuengatik errudun jo dute

George Pell kardinala haurrei egindako sexu-a...
George Pell kardinala haurrei egindako sexu-abusuengatik errudun jo dute

Elizaren baitan adin txikikoei eginda...
2:02 min.

Elizaren baitan adin txikikoei egindako sexu-abusuengatik inoiz zigortu duten klerikorik garrantzitsuena da. Vatikanoko hirugarren pertsonarik boteretsuena izan zen.

Australian, Melbourne Auzitegiak George Pell kardinala errudun jo du, adin txikikoei egindako sexu-abusuak egotzita. Australiako Eliza Katolikoan kargu gorena du Pellek eta Vatikanoan botere handia izandakoa da, hain justu, Vatikanoko hirugarren pertsonarik boteretsuena izan zen. Elizaren baitan adin txikikoei egindako sexu-abusuengatik inoiz zigortu duten klerikorik garrantzitsuena da. Bost delitu leporatzen zizkioten eta kardinalak bere burua errugabe jo izan du behin eta berriro. Aita santuaren aholkulari ohia Melbourneko San Patricio katedralean egindako bost sexu delituengatik zigortu dute. Epaiaren arabera, 1990eko hamarkadan koruko 13 urteko mutiko bat bortxatu zuen eta adin bereko beste bati sexu-abusuak egin zizkion St Kevins ikastetxe entzutetsuan. Biktimetako bere identitatea sekretupean mantentzea eskatu du komunikatu baten bitartez. Beste biktima 2014an hil zen. George Pell behin-behineko askatasunean dago, baina datozen orduetan atxilotu dezakete. Epaimahaiak martxoaren erdi aldera iragarriko du zigorra, baina 10 urteko kartzela zigor eskaerari egin beharko dio aurre.

Kubatarrek Konstituzio berria onartu dute erreferendumean, botoen % 86,8rekin

Kubatarrek Konstituzio berria onartu dute err...
Kubatarrek Konstituzio berria onartu dute erreferendumean, botoen % 86,8rekin

1976tik indarrean zen Konstituzioa be...
1:58 min.

1976tik indarrean zen Konstituzioa berritzeari oniritzia eman diote. Ez da Kuban sistema politikoa aldatuko, ez diote komunismoari uko egingo, baina arlo ekonomikoan eta sozialean eragina izango du.

Kuban Konstituzioa berritzeko igandean egin zen erreferendumaren behin-behineko emaitzak jakinarazi ditu Hauteskunde Batzordeak. Kubatarrek beren babesa eman diote Konstituzioari erreferendumean, botoen % 86,8rekin. Parte-hartzea % 84,4koa izan da. Guztira, 7.848.343 pertsonak eman zuten botoa. Horietatik, % 86,6k alde bozkatu zuten, % 9k, kontra, eta gainerako % 4,1ek, ostera, boto zuria edo baliogabea. Konstituzio berriak ez du Kubako egungo sistema politikoa aldatuko. Aurrerantzean ere, Kubako Alderdi Komunistak jarraituko du gizartea gidatuko duen indar nagusi modura eta komunismoa izango du helburu. Aitzitik, berrikuntzek arlo ekonomikoan eta sozialean izango dute eragina batez ere. Zehazki, Raul Castro Kubako presidente ohiak bere agintaldian (2008-2018) ezarritako erreformak jasoko ditu. Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea pozik eta harro mintzatu da kubatarrek erreferendumean izandako parte-hartzearekin. "Gure herri heroiko, ausart eta sendoaz harro. Honelako herri batek garaipena merezi du beti. Zer nolako omenaldia nazioaren aita diren Martiri, Fideli eta Castrori", adierazi du Twitterren zabaldutako mezuan.