Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-02-28ko bideoen artxiboa

Eskaripeko geldialdien sistema jarriko dute martxan Arabako foru garraioan, gauetan

Eskaripeko geldialdien sistema jarriko dute m...
Eskaripeko geldialdien sistema jarriko dute martxan Arabako foru garraioan, gauetan

Larunbatetik aurrera, emakumeei eta a...
2:11 min.

Larunbatetik aurrera, emakumeei eta adin txikikoei nahieran gelditzeko zerbitzua eskainiko zaie. Halaber, 6 urte arteko haurrek eta desgaitasunen bat dutenekin doazenek ez dute ordaindu beharko.

Larunbat honetatik aurrera, Arabako Foru Aldundiaren eskumeneko autobusek nahieran gelditzeko zerbitzua eskainiko die emakumeei eta adin txikikoei gaueko ordutegian, 18:30etik 21:00etara. Helburua emakumeen zein adin txikikoen segurtasuna hobetzea da. Geldialdi berriak ohiko geldialdien osagarriak izango dira. Horiei esker, erabiltzaileek etxera arteko bidea laburtzeko eta beti gune populatuetan jaisteko aukera izango dute. Emakume zein adin txikikoek ilundu orduko eskatu ahal izango diote txoferrari autobusa gelditzea, betiere garaiz eginez gero. Guztira, herriarteko 19 autobus lineatan ezarriko dute neurria. Arabako Foru Aldundiak 40 geraleku osagarri zehaztu ditu, besteak beste, Guardian, Agurainen, Amurrion, Araian, Artziniegan, Bastidan, Legution, Dulantzin, Espejon, Lapuebla de Labarcan edota Gasteizen. Erabiltzaileek informazioa eskura dute Arabako Foru Aldundiaren webgunean eta sare sozialetan. Bestalde, 120 emakumek erabili dute Bizkaibuseko eskatu ahalako geldialdien zerbitzua, Miguel Angel Gomez Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko diputatuak emandako datuen arabera. Zerbitzu honen proba pilotua hiru lineatan jarri dute martxan: A3136 Bilbo-Barakaldo-Santurtzi, A3516 Bilbo-Mungia (Autobidea) eta A3932 Galdakao-Metro Bolueta. Apirilera arte luzatuko da proba. Gomezen arabera, "erantzun ona" izan du emakume erabiltzaileen aldetik. Eskatu ahalako geldialdien zerbitzua 22:30etatik 6:00ak arte erabili dezakete bakarrik edo adingabe batekin bidaiatzen diren emakumeek. Bi geralekuren artean edo segurtasun handiagoa sentitzen duten lekuetan autobusa geldiarazteko aukera dute emakume horiek.

Epaileak hirugarren gradua eman dio Kepa Pikabea

Epaileak hirugarren gradua eman dio Kepa Pika...
Epaileak hirugarren gradua eman dio Kepa Pikabea 'Langraiz bide'ko presoari

Barne Ministerioko Espetxe Zuzendarit...
1:33 min.

Barne Ministerioko Espetxe Zuzendaritzak 2018ko urtarrilean eta martxoan adostutakoaren aurka hartu dute erabakia. Orduan, ordea, PP zegoen Espainiako Gobernuan.

Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua eman dio Kepa Pikabea Ugalde ETAko preso historikoari. Langraizbirgizarteratzeko bidearekin bat egin zuen Pikabeak. Barne Ministerioko Espetxe Zuzendaritzak 2018ko urtarrilean eta martxoan adostutakoaren aurka hartu dute erabakia. Orduan, ordea, PP zegoen Espainiako Gobernuan. Presoaren helegitea onartu zuen Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko epaileak otsailaren 19an. Gainera, Kepa Pikabeari baldintzapeko askatasuna emateko espedientea zabaltzea agindu zuen. Pikabeak datorren abenduan beteko du zigorra. 63 urteko Pikabea Frantzian atxilotu zuten, 1994an, eta Donostiako Martutene espetxean dago preso. 30 urteko zigorra betetzen ari da hiru hilketa delitugatik. Erabaki honen aurretik, bigarren gradua ezarri zioten, eta kartzela-baimenak eman zizkioten, espetxe araudiko 100.2 artikulua aplikatuz.

2.500 euroko isuna Baños eta Reguantentzat, Voxen galderei ez erantzuteagatik

2.500 euroko isuna Baños eta Reguantentzat, V...
2.500 euroko isuna Baños eta Reguantentzat, Voxen galderei ez erantzuteagatik

CUPeko diputatu ohiak lekukoak dira e...
1:31 min.

CUPeko diputatu ohiak lekukoak dira epaiketan, eta ez dute herri-akusazioaren galderei erantzuteari uko egiteko eskubidea. Gainera, desobedientzia larria leporatu liezaiekete.

2.500 euroko zigorra jarri die Kataluniako prozesu independentista epaitzen ari den epaimahaiak Antonio Bañoseta Eulalia Reguant CUPeko diputatu ohiei, herri-akusazioa den Voxen galderei erantzuteari uko egiteagatik. Lekukoak direnez, ez dagokie prerrogatiba hori. Epaitegiko iturrien arabera, diputatu ohiek bost egun dituzte iritzia emateko eta epaimahaiari ez erantzuteko erabakia mantentzen duten adierazteko. Atzera egiten badute, beste egun batean deituko dituzte. Bestela, sesioaren aktak helaraziko dizkiote Madrilgo epaitegi arrunt bati. Epaitegi horretan erabakiko du ikerketa penal bat hasiko duen, desobedientzia larriaren delitu batengatik. "Duintasun demokratiko eta antifaxistagatik" Epaimahaiko presidente Manuel Marchenak bertan behera utzi ditu CUPeko bi diputatu ohien deklarazioak. Bañosek hasi du polemika Auzitegi Gorenean. "Duintasun demokratiko eta antifaxistagatik", uko egin dio Voxen abokatuen galderei erantzuteari. Lekukoa izanda, eta ez akusatua, ez dagokio eskubide hori. Marchena epaileak gogoratu egin dio, eta azaldu dio ez duela epaimahaiari daukan informazioa, gertakizunak argitu litzakena, ukatzeko "askatasuna".

Cohen:

Cohen: 'Trump arrazista, iruzurgilea eta gezu...
Cohen: 'Trump arrazista, iruzurgilea eta gezurtia da'

AEBko presidentearen abokatu ohiak bu...
2:03 min.

AEBko presidentearen abokatu ohiak buruzagiaren “legez kanpoko ekintzak” estali izana deitoratu du.

Michael Cohen Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen abokatu ohiak buruzagiaren “legez kanpoko ekintzak” estali izana deitoratu du Kongresuko batzorde baten aurrean, besteak beste, aktore porno bati egindako ordainketa. “Bidean emandako laguntza eta babes guztia deitoratzen dut”, adierazi du Cohenek, Ordezkarien Ganberako ikuskapen batzordean egindako agerraldian. “Nire ahultasunak eta leialtasun okerrak lotsatzen nau, Trump babesteko eta bultzatzeko saiakeran egindako gauzak”, ziurtatu du. “Arrazista, iruzurgile eta gezurti bat da”, azpimarratu du. “Trumpen legez kanpoko ekintzak estaltzeko lan egin nuen, nire kontzientziari entzun beharrean”, gaineratu du abokatuak. Moskuko Trump Dorrearen proiektuari dagokionez, Kongresuari gezurra esan ziola onartu du Cohenek, baina handi-mandiak gezurra esateko agindu espresik eman ez ziola erantsi du. “Trumpek ez zidan Kongresuari gezurra esateko erran, berak ez du horrela funtzionatzen”, azaldu du. 2017an, Kongresuan egindako adierazpenean, Moskuko egitasmoaren inguruko elkarrizketak noiz eman ziren aztertu zuten. “Donald Trump bere marka handi egiteko hauteskundeetara aurkeztu zen, ez gure herria handi egiteko”, defendatu du. “Ez zuen nazioa zuzentzeko inolako asmorik edo desiorik, soilik bere boterea eta aberastasuna areagotzea baizik”, erantsi duenez. Hala ere, Trump edo haren kanpaina Errusiarekin lankidetzan aritu zirenik ziurtatzeko frogarik ez duela onartu du Cohenek testigantzan; baina horren susmoak ditu. Robert Mueller fiskala berezia auzia ikertzen ari da.