Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bizkaiko Gizarte Segurantzak antsietatea onartu du lan-istripu gisa

Langileak antsietate krisia jasan zuen lanpostuan 2018ko irailean. Mutuak, aldiz, "laneko sorbururik ez duen gertakizun arruntzat" jo zuen krisi hori.

Bizkaiko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak lan-istripu gisa onartu du, lehenbizikoz, antsietateak eragindako aldi baterako ezintasuna; langileak diskriminazioa jasan zuen haren lantokian.

UGT sindikatuak jakinarazi duenez, beharginak Bizkaiko udaletxe batean lan egiten zuen, 2018ko irailean antsietate krisia jasan zuenean. Mutuak "laneko sorbururik ez duen gertakizun arruntzat" jo zuen krisi hori.

Lehen mailako medikuak laneko baja eman zion eta psikologora bidali zuen; hark, larritasunak eragindako antsietatea diagnostikatu zion eta "jokabide diskriminatzaileek eragindako krisia zela" gaineratu zuen; horrenbestez, "lanetik eragindako patologia zuela" esan zuen.

UGTek langilearen ezintasun egoera aldetzea eskatu zion mutuari, "lanetik eratorritako gaixotasuna dela argi eta garbi ikusten baitzuen". Gizarte Segurantzak ere horrela onartu du.

Sindikatuak langileen artean ematen diren arrisku psikosozialen eragin handia salatu eta lan-gaixotasun gisa onartzea eskatu du.

Absentismo eta laneko bajen sorburu nagusiena estresa dela esan du Arriskuen Europako Behatokiak.

Haurtzaindegi pribatuen grebak jarraipen desberdina izan du Euskadin

Gipuzkoako zentro "garrantzitsuren batean" grebaren jarraipena % 100ekoa izan da, deitzaileen arabera, eta "behetik jota", oro har lanuzteak % 30-40ko babesa izan du Euskadin.

Haur-hezkuntzaren lehen zikloko (0-3 urte) haurtzaindegi pribatuetan greba deitu zuen CCOO sindikatuak astearte honetarako. Lanuzteak jarraipen desberdina izan du sektoreko ia 800 langileen artean, Euskadin. CCOOko iturriek azaldu dutenez, behargin askoko haurtzaindegietan -12 langile baino gehiago- erantzun "garrantzitsua" izan du deialdiak, ez hainbeste zentro txikietan.

Euskadin sektoreko langileak, gehienak emakumezkoak, greba egitera deitu dituzte Estatu mailako markoaren baitan, lan baldintza hobeak eskatzeko; izan ere, lan hitzarmena Espainiakoa dute beharginek.

CCOOren hitzetan, UGT sindikatua, "FSIEren eta USOren konplizitatearekin", sektorearen "prekarietatea betikotzeko" hitzarmen berri bat sinatzeko prest dago; izan ere, "hezitzaileen soldata 930 eurokoa izatea" onartuko du, zazpi urte baino gehiago soldata izoztuta izan eta bi urteko negoziazioaren ondotik. Greba deialdiak ez die haurreskolei eta hitzartutako haur-hezkuntzaren ikasgelei eragin.

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek itxialdia egin dute Foru Gobernuaren egoitzan

Ertzaintzak arrastaka atera ditu denak, bi ordu geroago. Protesta LAB sindikatuak deitu du. Lan-hitzarmen duina eskatzen dute sektore horrentzat.

Gipuzkako zahar etxeetako langileak Foru Aldundiaren egoitzan sartu dira atzo goizean, protesta egitera.LAB sindikatuak deituta, lanuzteak eta mobilizazioak abiarazi dituzte astearte honetan, sektore horretako beharginentzat lan-hitzarmen duina aldarrikatzeko.

Goizeko 11:00etan sartu dira Aldundian, eta protesta 15:30 inguruan eman dute amaitutzat, Ertzaintzak langile guztiak arrastaka atera ostean. Ordu horretan itxi dute eraikina, ohi baino bi ordu eta erdi lehenago.

LABek ohar bidez azpimarratu duenez, aipatu sektorean 5.000 langile ari dira beharrean, gehienak emakumezkoak dira, eta egun hitzarmenik gabe daude.

Horrela, bada, sindikatuak lanuzteak eta protestak antolatu ditu gaurtik eta larunbatera bitartean Gipuzkako zahar egoitzetan.

Ternuak moda mundura egin du salto Loreak arropa markarekin bat eginda

Bi arropa markek kirol eta moda jantziak uztartu egingo dituzte, izan ere, hazkundean dagoen sektorea bihurtzen ari da.

Ternua Group eta Loreak markek bat egin dute, eta horrela, kirol jantzietatik kanpo diharduko du Arrasateko enpresa taldeak, eta moda munduan sartuko da.

Enpresaren arabera, bien arteko batuketak aurre egin nahi die gero eta gehiago nabarmena den sektoreari, hain zuzen, moda eta kirol jantziak uztartzen duenari. Orain, Loreak arropa marka taldean sartu denetik, Ternua Groupek “kirol eta moda” jantziak batzearen alde egingo du.

Preso dauden diputatu eta senatariak berehala kargugabetzeko eskatu du Fiskaltzak

Kataluniako prozesuaren epaiketa daraman Auzitegi Goreneko aretoari idatzi bat aurkeztu dio, Kongresuko eta Senatuko Mahaiei Romeva, Junqueras, Rull, Turull eta Sanchez kargugabetzea eska diezaion.

Atzo abiatu zen legegintzaldia Diputatuen Kongresuan eta Senatuan, preso katalanak bertan zirela. Gaur, preso dauden diputatu eta senatari katalanak berehala kargugabetzeko eskatu dio Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Kataluniako prozesuaren auzia daraman aretoari.

Zehazki, Kongresuko eta Senatuko Mahaiekin harremanetan jartzeko eta dagoeneko beren karguez jabetu diren bost parlamentari katalanei diputatu edo senatari izaera eteteko galdegin dio.

Mahaiek bilera egin aurretik, PPk, Ciudadanosek eta Voxek hainbat idatzi erregistratu dituzte, bost parlamentariak berehala kargugabetzea eskatzeko.

Bestalde, Carmen Calvo Espainiako jarduneko presidenteordeak ziurtatu duenez, Kongresuko araudia eskuan, bost politikari katalanek ezin dute karguan jarraitu.

Bizkaiko Gizarte Segurantzak antsietatea onartu du lan-istripu gisa

Bizkaiko Gizarte Segurantzak antsietatea onar...
Bizkaiko Gizarte Segurantzak antsietatea onartu du lan-istripu gisa

Langileak antsietate krisia jasan zue...
1:36 min.

Langileak antsietate krisia jasan zuen lanpostuan 2018ko irailean. Mutuak, aldiz, "laneko sorbururik ez duen gertakizun arruntzat" jo zuen krisi hori.

Bizkaiko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak lan-istripu gisa onartu du, lehenbizikoz, antsietateak eragindako aldi baterako ezintasuna; langileak diskriminazioa jasan zuen haren lantokian. UGT sindikatuak jakinarazi duenez, beharginak Bizkaiko udaletxe batean lan egiten zuen, 2018ko irailean antsietate krisia jasan zuenean. Mutuak "laneko sorbururik ez duen gertakizun arruntzat" jo zuen krisi hori. Lehen mailako medikuak laneko baja eman zion eta psikologora bidali zuen; hark, larritasunak eragindako antsietatea diagnostikatu zion eta "jokabide diskriminatzaileek eragindako krisia zela" gaineratu zuen; horrenbestez, "lanetik eragindako patologia zuela" esan zuen. UGTek langilearen ezintasun egoera aldetzea eskatu zion mutuari, "lanetik eratorritako gaixotasuna dela argi eta garbi ikusten baitzuen". Gizarte Segurantzak ere horrela onartu du. Sindikatuak langileen artean ematen diren arrisku psikosozialen eragin handia salatu eta lan-gaixotasun gisa onartzea eskatu du. Absentismo eta laneko bajen sorburu nagusiena estresa dela esan du Arriskuen Europako Behatokiak.

2019/05/22

Haurtzaindegi pribatuen grebak jarraipen desberdina izan du Euskadin

Haurtzaindegi pribatuen grebak jarraipen desb...
Haurtzaindegi pribatuen grebak jarraipen desberdina izan du Euskadin

Gipuzkoako zentro "garrantzitsuren ba...
1:36 min.

Gipuzkoako zentro "garrantzitsuren batean" grebaren jarraipena % 100ekoa izan da, deitzaileen arabera, eta "behetik jota", oro har lanuzteak % 30-40ko babesa izan du Euskadin.

Haur-hezkuntzaren lehen zikloko (0-3 urte) haurtzaindegi pribatuetan greba deitu zuen CCOO sindikatuak astearte honetarako. Lanuzteak jarraipen desberdina izan du sektoreko ia 800 langileen artean, Euskadin. CCOOko iturriek azaldu dutenez, behargin askoko haurtzaindegietan -12 langile baino gehiago- erantzun "garrantzitsua" izan du deialdiak, ez hainbeste zentro txikietan. Euskadin sektoreko langileak, gehienak emakumezkoak, greba egitera deitu dituzte Estatu mailako markoaren baitan, lan baldintza hobeak eskatzeko; izan ere, lan hitzarmena Espainiakoa dute beharginek. CCOOren hitzetan, UGT sindikatua, "FSIEren eta USOren konplizitatearekin", sektorearen "prekarietatea betikotzeko" hitzarmen berri bat sinatzeko prest dago; izan ere, "hezitzaileen soldata 930 eurokoa izatea" onartuko du, zazpi urte baino gehiago soldata izoztuta izan eta bi urteko negoziazioaren ondotik. Greba deialdiak ez die haurreskolei eta hitzartutako haur-hezkuntzaren ikasgelei eragin.

2019/05/22

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek itxialdia egin dute Foru Gobernuaren egoitzan

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek itxialdi...
Gipuzkoako zahar etxeetako langileek itxialdia egin dute Foru Gobernuaren egoitzan

Ertzaintzak arrastaka atera ditu dena...
0:59 min.

Ertzaintzak arrastaka atera ditu denak, bi ordu geroago. Protesta LAB sindikatuak deitu du. Lan-hitzarmen duina eskatzen dute sektore horrentzat.

Gipuzkako zahar etxeetako langileak Foru Aldundiaren egoitzan sartu dira atzo goizean, protesta egitera.LAB sindikatuak deituta, lanuzteak eta mobilizazioak abiarazi dituzte astearte honetan, sektore horretako beharginentzat lan-hitzarmen duina aldarrikatzeko. Goizeko 11:00etan sartu dira Aldundian, eta protesta 15:30 inguruan eman dute amaitutzat, Ertzaintzak langile guztiak arrastaka atera ostean. Ordu horretan itxi dute eraikina, ohi baino bi ordu eta erdi lehenago. LABek ohar bidez azpimarratu duenez, aipatu sektorean 5.000 langile ari dira beharrean, gehienak emakumezkoak dira, eta egun hitzarmenik gabe daude. Horrela, bada, sindikatuak lanuzteak eta protestak antolatu ditu gaurtik eta larunbatera bitartean Gipuzkako zahar egoitzetan.

2019/05/22

Ternuak moda mundura egin du salto Loreak arropa markarekin bat eginda

Ternuak moda mundura egin du salto Loreak arr...
Ternuak moda mundura egin du salto Loreak arropa markarekin bat eginda

Bi arropa markek kirol eta moda jantz...
0:36 min.

Bi arropa markek kirol eta moda jantziak uztartu egingo dituzte, izan ere, hazkundean dagoen sektorea bihurtzen ari da.

Ternua Group eta Loreak markek bat egin dute, eta horrela, kirol jantzietatik kanpo diharduko du Arrasateko enpresa taldeak, eta moda munduan sartuko da. Enpresaren arabera, bien arteko batuketak aurre egin nahi die gero eta gehiago nabarmena den sektoreari, hain zuzen, moda eta kirol jantziak uztartzen duenari. Orain, Loreak arropa marka taldean sartu denetik, Ternua Groupek “kirol eta moda” jantziak batzearen alde egingo du.

2019/05/22

Preso dauden diputatu eta senatariak berehala kargugabetzeko eskatu du Fiskaltzak

Preso dauden diputatu eta senatariak berehala...
Preso dauden diputatu eta senatariak berehala kargugabetzeko eskatu du Fiskaltzak

Kataluniako prozesuaren epaiketa dara...
1:02 min.

Kataluniako prozesuaren epaiketa daraman Auzitegi Goreneko aretoari idatzi bat aurkeztu dio, Kongresuko eta Senatuko Mahaiei Romeva, Junqueras, Rull, Turull eta Sanchez kargugabetzea eska diezaion.

Atzo abiatu zen legegintzaldia Diputatuen Kongresuan eta Senatuan, preso katalanak bertan zirela. Gaur, preso dauden diputatu eta senatari katalanak berehala kargugabetzeko eskatu dio Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Kataluniako prozesuaren auzia daraman aretoari. Zehazki, Kongresuko eta Senatuko Mahaiekin harremanetan jartzeko eta dagoeneko beren karguez jabetu diren bost parlamentari katalanei diputatu edo senatari izaera eteteko galdegin dio. Mahaiek bilera egin aurretik, PPk, Ciudadanosek eta Voxek hainbat idatzi erregistratu dituzte, bost parlamentariak berehala kargugabetzea eskatzeko. Bestalde, Carmen Calvo Espainiako jarduneko presidenteordeak ziurtatu duenez, Kongresuko araudia eskuan, bost politikari katalanek ezin dute karguan jarraitu.

2019/05/22

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data