Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-03-06ko bideoen artxiboa

Change the change klima aldaketaren aurkako kongresua abian da

Change the change klima aldaketaren aurkako k...
Change the change klima aldaketaren aurkako kongresua abian da

Nazioarteko adituak Donostian bildu d...
2:43 min.

Nazioarteko adituak Donostian bildu dira, irtenbide posibleak aztertzeko. Pedro Sanchezek biltzarrari hasiera eman dio asteazken honetan.

Klima aldaketaren aurkako borrokak mugarria izango du Donostian asteazkenetik aurrera. Nazioarteko adituak Gipuzkoako hiriburuan bildu dira datozen hiru egunetan, Change the change biltzarrean, zortzi fronte ezberdinetatik irtenbide posibleak aztertzeko. Klima aldaketaren ikuspegi zientifikoa; jasangarritasuna; ekonomia; hezkuntza, trantsizio energetikoa, eskualdeak, hiriak eta emakumeen lidergoa mahai gainean dira. Klima aldaketa geldiarazteko ekimenak planteatuko dituzte parte-hartzaileek. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak biltzarrari hasiera eman dio asteazken honetan. Era berean, Iñigo Urkullu lehendakariak, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak eta Iñaki Arriola sailburuak parte hartuko dute bileran. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailak antolatu du biltzarra, Espainiako Gobernua, Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udalarekin lankidetzan. Klima Aldaketaren inguruko Nazioarteko Konferentzia Nazio Batuen Erakundearen 'Momentum for Change' ekimenean kokatzen da. Planetaren “erronken inguruan abangoardiako ikuspegia zabaldu” nahi du ekimenak, baita “ekimen aitzindarien” berri eman ere. Tenperaturaren gorakada; itsasmailaren igoera eta kostaldeko inguruneen desagerpena; izotz galera poloetan eta glaziarretan; kalteak flora, fauna eta uztetan, eta lehorte zein uholde kopuruaren areagotzea mahai gainean izango dira biltzarrean. Era berean, erregai fosilak energia berriztagarriekin ordezkatzea, eta herritar, enpresa zein ingurumenaren beharrizanentzako eredu energetiko berri baten garapena jorratuko dituzte parte-hartzaileek. Bestalde, klima aldaketaren aurkako borrokarekin “konpromiso berezia” hartu duten eskualde eta hirien esperientziak tokia izango dute bileran. Klima aldaketak eragindako eraldaketa sozialak, fenomenoak banku sistemarentzako suposatzen du erronka ekonomikoa, eta arrantza, elikadura, osasun eta garraio sektoreak aztertuko dituzte adituek, baita “emakumeen lidergoa” ere; izan ere, “klima aldaketaren eragina handiagoa da biztanleriaren sektore ahulenetan”.

Gizon batek bikotekide ohiari eraso egin dio kalean, Gasteizen

Gizon batek bikotekide ohiari eraso egin dio ...
Gizon batek bikotekide ohiari eraso egin dio kalean, Gasteizen

Biktimak erasoa jasan zuen lekura ber...
0:52 min.

Biktimak erasoa jasan zuen lekura bertaratu ziren udaltzainak, eta emakumeak zauriak zituela ikusita, ustezko erasotzailea atxilotzea erabaki zuten.

35 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak Gasteizen, ustez bikotekide ohiari kalean eraso egiteagatik. Astearte gauean, 23:00ak aldera, biktimaren deia jaso zuten udaltzainek, 092 telefonoan. Eulogio Serdan kalean erasoa jasan zuela jakinarazi zien emakumeak agenteei. Berehala, erasoa gertatu zen lekura bertaratu ziren, eta biktimarekin eta zenbait lekukorekin hitz egiten zuten. Handik gutxira, emakumeak gorputzean zauriak zituela ikusita, gizona atxilotzea erabaki zuten. Bitartean, beste patruila batek ospitalera eraman zuen emakumea, eta ondoren polizia-etxera joan ziren salaketa jartzera.

Trafiko istripu faltsu baten bidez egindako iruzur saiakera antzeman dute Iruñean

Trafiko istripu faltsu baten bidez egindako i...
Trafiko istripu faltsu baten bidez egindako iruzur saiakera antzeman dute Iruñean

Gazte bat adineko pertsona batengana ...
1:06 min.

Gazte bat adineko pertsona batengana gerturatu zen, aparkatzen ari zela, autoan kolpe bat eman ziola esanez. Iruzurgileak diru kantitate jakin bat eskatu zion, aseguru-etxeak agindu omen ziolako.

Trafiko istripu faltsu baten bidez egindako iruzur saiakera antzeman du Iruñeko Udaltzaingoak. Gertakaria asteartean jazo zen Nafarroako hiriburuko Villafranca kalean. Han, dotore jantzita zihoan gazte batek adineko pertsona bati aurpegiratu zion, aparkatzen ari zela, autoan kolpe txiki bat eman ziola. Ustezko iruzurgileak aseguru-etxearekin hitz egiten omen zuen orduan. Jarraian, dirua eskatu zion ustez ibilgailuan kolpea eman zion lagunari, tramiteak errazte aldera, aseguru-etxeak eskudirutan ordaintzeko agindu ziola argudiatuta. Hori dela eta, banketxean elkartzea adostu zuten. Zalantzen aurrean, biktimak Udaltzaingoari deitu zion, eta hitzordura joatea aholkatu zioten agenteek. Biktimarekin batera, udaltzainen patruila bat joan zen bertara, baina ustezko iruzurgilea ez zen agertu.

Hiru hegazkinek ezin izan dute Loiun lur hartu, haize zakarra dela eta

Hiru hegazkinek ezin izan dute Loiun lur hart...
Hiru hegazkinek ezin izan dute Loiun lur hartu, haize zakarra dela eta

Madrildik, Santiagotik eta Bartzelona...
0:37 min.

Madrildik, Santiagotik eta Bartzelonatik atera diren hiru hegaldik bidea aldatu behar izan dute, haize-ufada handien ondorioz ezin izan dutelako Loiura heldu.

Hiru hegazkinek ezin izan dute gaur goizean Loiun lur hartu, haize zakarrak horretarako aukerarik eman ez dielako. Hori dela eta, beste toki batzuetara desbideratu behar izan dituzte hegaldi horiek, Aenak jakitera eman duenez. Hegaldietako bat Madrildik atera da goizean, eta irteera-puntura itzuli da handik gutxira, Loiun lur hartzea ezinezkoa zelako. Horixe bera gertatu zaio Santiagotik abiatutako hegaldi bati ere. Kasu horretan, baina, Iruñera eraman dituzte bidaiariak, Loiura beharrean. Bukatzeko, hirugarren hegaldia Bartzelonako aireportutik irten da goizeko lehenengo orduan, eta bertara itzuli behar izan da berriro, geroago.

Administrazio publikoan

Administrazio publikoan 'lanuzte mailakatuak'...
Administrazio publikoan 'lanuzte mailakatuak' egiteko planak iragarri ditu Guaidok

Nicolas Maduro Venezuelako presidente...
1:56 min.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ziurtatu duenez, 'inork eta ezerk ez du' herrialdeko bakea hautsiko. Halaber, Gobernuak Venezuela ezegonkortu nahi dutenak garaituko dituela adierazi du.

Juan Guaido bere burua Venezuelako presidente izendatu zuen oposizioko kideak administrazio publikoan "lanuzte mailakatuak" egiteko planak iragarri ditu, atzo herrialdeko funtzionarioekin bilera egin ondoren. Batzarrean Guiadok azpimarratu zuenez, langileek ez dute ezer oparitzerik nahi, "soldata duin bat izan nahi dute". "Diktadurak langile publikoak bahitu ditu", gaineratu zuen. Haren esanetan, langileek eurek proposatu dute administrazioan "lanuzte mailakatuak" egitea. "Ministerio, institutu edo Estatuko enpresa bakoitzean nahikoa da esan behar da", azaldu du. "Gure langile publikoek beren lanari esker bizi nahi dute eta beren lan eskubideak errespetatuko dituen nagusi bat izan", defendatu du, "jazarpen politikoari amaiera" emango zaiola nabarmendu aurretik. Maduro: "Inork eta ezerk ez du Venezuelako bakea hautsiko" Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ziurtatu duenez, "inork eta ezerk ez du" herrialdeko bakea hautsiko. Halaber, Gobernuak Venezuela ezegonkortu nahi dutenak garaituko dituela adierazi du. Hugo Chavezen heriotzaren seigarren urteurreneko ekitaldian, martxoaren 9rako deituta dauden "inperialismoaren aurkako" manifestazioetan parte hartzeko deia egin die Madurok venezuelarrei. "Historiaren alde egokian gaude, bidezkoa den kausa defendatuz, Venezuela defendatuz. Gaur, inoiz baino gehiago, aberria defendatzeko deia egiten dut. Batasun nazionalaren aldeko deia egiten dut", gaineratu du.