Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-03-07ko bideoen artxiboa

25 urteotan Hezkuntzan egin den LEP zabalena deitu du Eusko Jaurlaritzak

25 urteotan Hezkuntzan egin den LEP zabalena ...
25 urteotan Hezkuntzan egin den LEP zabalena deitu du Eusko Jaurlaritzak

Izena emateko epea martxoaren 8an ire...
1:09 min.

Izena emateko epea martxoaren 8an irekiko da eta hilaren 27ra arte izango da zabalik.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1.867 plaza deitu ditu maisu-maistrentzat, Musika Kontserbatorioetako irakasleentzat eta Hizkuntza Eskola Ofizialetakoentzat ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratuaren arabera. Azken 25 urteetan Euskadin Hezkuntzan egin den Enplegu Publikorako Eskaintzarik zabalena da. Martxoaren 8an irekiko da hautaketa prozesuan parte hartzeko izena emateko epea baldintzak betetzen dituzten pertsona guztientzat. Epea zabalik izango da martxoaren 27ra arte. 1.867 plaza horiez gain, Hezkuntza Sailak beste 28 plaza ere deitzea aurreikusi du Hezkuntzako Ikuskarien Kidegorako. Plaza hoietara karrerako funtzionarioak aurkeztu ahal izango dira, eta deialdia 2019 urtean zehar egingo da. Maiatzaren 2tik 14ra izangaiek programazio didaktikoa eta merezimenduak aurkezteko epea izango dute.

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari kalean eraso egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide oh...
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari kalean eraso egiteagatik

Udaltzaingoak esku hartu eta erasoa g...
0:46 min.

Udaltzaingoak esku hartu eta erasoa geldiarazi du, eta 28 urteko gizona atxilotu du genero indarkeria delitua leporatuta. Emakumea (26 urte) ospitalean artatu dute.

Bilboko Udaltzaingoak 28 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo eguerdian Otxarkoagan, bikotekide ohiari kalean eraso egiteagatik, Udalak ohar bidez jakinarazi duenez. Emakumea (26 urte) Otxarkoagako polizia-etxera joan zen astelehenean eta bikotekide ohia jazarpena egiten ari zitzaiola adierazi zien agenteei. Geroztik, emakumeak harreman zuzena mantentzen zuen inguruko agenteekin. Hain zuzen ere, harreman horrek ahalbidetu zuen erasoa gertatzen ari zen unean bertan udaltzainak laguntza ematera gerturatzea. Udaltzaingoak esku hartu eta erasoa geldiarazi zuen, eta 28 urteko gizona atxilotu zuen genero indarkeria delitua leporatuta. Emakumea, ostera, ospitalean artatu zuten.

Eroskik bere zorra finantzatzeko akordioa lortu du

Eroskik bere zorra finantzatzeko akordioa lor...
Eroskik bere zorra finantzatzeko akordioa lortu du

Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell ...
1:09 min.

Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell eta Bankia bankuak dira bost hartzekodun nagusiak. Zorra bi tartetan egituratuko dute.

Eroskik eta hartzekodun nagusiek akordio bat adostu dute asteazken honetan, EAEko konpainiaren zorra finantzatzeko. Zorra negoziatzeko epea ekainean agortzen zen. Horrela, Eroskik 2024ko uztailaren 31ra arte izango du orain ordaintzeko. Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell eta Bankia bankuak dira bost hartzekodun nagusiak; Elorrion (Bizkaia) egoitza duen enpresak pilatzen duen zorraren % 75 dute. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazitako akordioaren arabera, zorra bi tartetan egituratuko dute. Alde batetik, 1.000 milioi euro inguru amortizatzeko 5 urteko epea izango du Eroskik, + % 2,5eko interes-tasarekin (Euribor). Bestetik, beste 540 milioi euroko tartea amortizatzeko 8 urte izango ditu, % 0,5eko interes-tasarekin.

Altsasu auzia: Terrorismoa baztertu, baina zigorrak berretsi ditu Auzitegi Nazionalak

Altsasu auzia: Terrorismoa baztertu, baina zi...
Altsasu auzia: Terrorismoa baztertu, baina zigorrak berretsi ditu Auzitegi Nazionalak

Hainbat hedabidek zabaldutako informa...
1:11 min.

Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak 13 urte arteko kartzela zigorrak baieztatu ditu.

Auzitegi Nazionalak 13 urte arteko zigorra berretsi die Altsasuko gazteei. Iñaki Abaden kasuan, hiru urte murriztu dio zigorra bi lesio delitu egin zituelakoan, eta ez hiru. Halaber, "diskriminazio ideologiko larrigarria" berretsi du auzitegiak. Horren arabera, guardia zibilak izateagatik eta arrazoi ideologikoengatik egin zieten eraso bi guardia zibili eta beren bikotekideei. Apelazio Aretoak jurisprudentzia ezarri du horrela eta bidea ireki du larrigarri hori beste kasu batzuetan ere aplikatzeko. Altsasuko auziaren epaia berrikusteko urtarrilean Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoan egindako saioan, Altsasuko gazteen aurkako akusazioa gezurtatu zuten lekuko berriek.

24 urteko gazte bat oso larri zauritu da Izaban izandako auto istripuan

24 urteko gazte bat oso larri zauritu da Izab...
24 urteko gazte bat oso larri zauritu da Izaban izandako auto istripuan

Foruzaingoak eitb.eus-i jakitera eman...
0:52 min.

Foruzaingoak eitb.eus-i jakitera eman dionez, 24 urteko gaztea suhiltzaileek atera zuten ibilgailutik, eta ondoren Nafarroako Ospitalera eraman zuten.

Erronkariko gazte bat oso larri zauritu da bart, NA-137 errepidearen 31. kilometroan izandako auto istripuan. Izaba parean gertatu zen, hain zuzen, ezbeharra, 22:27an. Foruzaingoak jakitera eman dionez, 24 urteko gaztea suhiltzaileek atera zuten ibilgailutik, eta ondoren Nafarroako Ospitalera eraman zuten. Zangozako foruzainak, Nabaskozeko suhiltzaileak eta Izabako suhiltzaile boluntarioak ere bertaratu ziren istripua jazo zen lekura, baita inguru horretako mediku talde bat ere.

Fiskaltzak La Manadaren epaia errekurritu eta 18 urte eskatu ditu sexu-erasoagatik

Fiskaltzak La Manadaren epaia errekurritu eta...
Fiskaltzak La Manadaren epaia errekurritu eta 18 urte eskatu ditu sexu-erasoagatik

Ministerio Publikoaren arabera, salat...
1:21 min.

Ministerio Publikoaren arabera, salatutako gertakarietan, "biktimaren borondatea ezerezteko nahikoa beldur eragin zuten" La Manadakoek.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak, La Manadako bost kidei ezarritako epaiaren aurka kasazioko errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, 2016ko sanferminetan salatutako gertakariak sexu-abusua baino sexu-erasoa izan zirela uste baitu; hortaz, zigorra 18 urtekoa izan behar duela esan du Fiskaltzak. Nafarroako Auzitegi Nagusiak 10 urteko espetxealdia ezarri zien nagusikeriaz egindako sexu-erasoagatik. Ministerio Publikoaren arabera, salatutako gertakarietan beldurrarazte larria eman zela eta sexu-erasotzat jo behar direla uste du Fiskaltzak. Hori dela eta, 18 urteko kartzela zigorra eskatu du Ministerio Publikoak La Manadako kide bakoitzarentzat, baita 10 urteko zaintzapeko askatasuna eta desgaikuntza berezia sufragio pasiboko eskubidea gauzatzeko zigorra indarrean dagoen bitartean. Gainera, 20 urtez biktimarengana hurbiltzeko debekua eskatu du Fiskaltzak. Bestalde, bi urteko kartzela zigorra eskatu du Antonio Manuel Guerrero Escudero akusatuarentzat larderia erabiliz lapurreta delituagatik.

Aitatasun baimenak 8 astekoak izango dira apirilaren 1etik aurrera

Aitatasun baimenak 8 astekoak izango dira api...
Aitatasun baimenak 8 astekoak izango dira apirilaren 1etik aurrera

Lehenengo bi asteak amarekin batera h...
1:09 min.

Lehenengo bi asteak amarekin batera hartu beharko ditu aitak, semea edo alaba jaio eta batera. Gainerako sei asteak nahi dituenean hartu ahal izango ditu, urtebeteko epean.

Bost astetik zortzira luzatuko dituzte aitatasun baimenak, apirilaren 1etik aurrera. Aste horiek nahi bezala banatu ahalko dituzte, baina lehenengo hamabost egunak amarekin batera hartzera behartuta daude, semea edo alaba jaio eta batera. Gainerako sei asteak, berriz, urtebeteko epean hartu beharko dituzte. Espainiako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, enpresek eta Gizarte Segurantzak araudi berrira egokitzeko denbora izan dezaten atzeratu dute, apirilera arte, aitatasun baimen berrien ezarpena. Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur bertan argitaratu du lege dekretua. Aitatasun eta amatasun baimenen berdintasun mailakatua ez ezik, enpresei zuzendutako neurri jakin batzuk ere jasotzen ditu horrek.