Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-03-12ko bideoen artxiboa

Zabalik da Berdintasun Legea aldatuko duen aurreproiektuari ekarpenak egiteko epea

Zabalik da Berdintasun Legea aldatuko duen au...
Zabalik da Berdintasun Legea aldatuko duen aurreproiektuari ekarpenak egiteko epea

EAEko herritarrek apirilaren 12ra art...
2:21 min.

EAEko herritarrek apirilaren 12ra arte egin ahal izango dituzte ekarpenak. Besteak beste, emakumeenganako indarkeriaren aurrean instituzioek ematen duten erantzuna 'hobetu' nahi da.

Gaurtik eta apirilaren 12ra bitartean, zabalik da egungo Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea aldatuko duen aurreproiektuari EAEko herritarrek ekarpenak egiteko epea. Neurri zehatzak jasotzen dira bertan, emakumeenganako indarkeriaren aurrean instituzioek ematen duten erantzuna "hobetzeko" ez ezik, egiazko berdintasunean aurrera egiteko. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, legearen zirriborroa kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko aukera izango du. Hainbat bide daude horretarako: Irekia ataria, Emakunderen webgunea, posta elektronikoa (emkaunde.legealdaketa@euskadi.eus) edota posta arrunta (Manuel Iradier, 36. 01015 Vitoria-Gasteiz). Emakundek hiru saio ireki antolatu ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurreproiektuan interesa duen pertsona, agente edo erakunde orok parte har dezake saio horietan. Aurreproiektuaren zirriborroaren aurkezpena ez ezik, ekarpenak egiteko bitartekoei eta epeei buruzko informazioa emango da. Lehendabiziko saioa martxoaren 20an izango da Donostian . Martxoaren 25ean, berriz, bi saio egingo dira: goizean Gasteizen, eta arratsaldean, Bilbon. Legearen aldaketaren bidez, "berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako politika eta herri itun handi bat" ahalbidetu nahi da, politika horiek indartzeko eta araudiaren eta gizartearen testuinguru berriaren ondoriozko behar berriei egokitzeko. Araudiaren testuinguru berriari dagokionez, legearen aldaketarekin EAEko ordenamendu juridikoak bat egiten du Istanbuleko hitzarmenarekin, 2011an Europako Kontseiluak adostutakoarekin eta Estatu Espainolean 2014an indarrean jarri zenarekin, hain zuzen ere.

Itunpeko hezkuntzan udaberrirako deitutako lehen lau greba egunak, gaurtik aurrera

Itunpeko hezkuntzan udaberrirako deitutako le...
Itunpeko hezkuntzan udaberrirako deitutako lehen lau greba egunak, gaurtik aurrera

Astearte, asteazken, ostegun eta osti...
2:24 min.

Astearte, asteazken, ostegun eta ostiralerako deitutako greba egun horiez gain, apirilerako beste lau (1, 2, 3 eta 4) eta maiatzerako bi (8 eta 9) daude antolatuta.

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako langileek greba egingo dute gaurtik aurrera. Lau greba egun horiekin batera, beste sei daude antolatutaapirilerako (1, 2, 3 eta 4) eta maiatzerako (8 eta 9). Ikasturte honetan 14 lanuzte egin dituzte dagoeneko itunpeko 215 ikastetxeetan. Ia 9.000 beharginek lan egin eta 100.000 ikaslek ikasten dute bertan. EAEko itunpeko ikastetxeen % 70 dira (ikastolak kanpo). Aldeak, aurrez aurre Sindikatuon ustez, patronalek "ez dute inolako akordio borondaterik" agertu gatazkan zehar. Mobilizazioak "areagotzea beste biderik ez dute uzten", erantsi dutenez. Bestalde, patronala sindikatuekin negoziatzeko prest agertu da, lan-gatazkari amaiera emateko, bere "borondatea" greba gehiagorik ez izatea baita. Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak nabarmendu denez, sindikatuen eskakizunei "erantzuna eman" behar zaie "bidezkoak eta beharrezkoak direlako", baina planteatu dituzten bezala ekonomikoki "onartezinak" direla erantsi du. Ormazabalen ahotan, itunpeko ikastetxeek ez dute "etekin ekonomikorik" bilatzen, "finantza bideragarritasuna" baizik, "hori baita hezkuntza proiektua eta lanpostuak defendatzeko modua". Bitartekotza-zerbitzuak eskatzeko deia egin du Arartekoak Itunpeko ikastetxeetako gatazkaren harira, aldeen artean "elkar ulertzeko ahalegina egin dadila" eskatu du Arartekoak, eta horren ildoan, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia sailek eta Lan HHarremanen Kontseiluak dituzten bitartekotza-zerbitzuak eskatzeko deia egin die bi aldeei.

Generalitateko eraikinetatik esteladak eta begizta horiak kentzea agindu dute

Generalitateko eraikinetatik esteladak eta be...
Generalitateko eraikinetatik esteladak eta begizta horiak kentzea agindu dute

Hauteskunde Batzorde Zentralaren arab...
1:41 min.

Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, botere publikoek ezin dute hauteskundeetan parte hartu; eta, adierazpen askatasuna pertsona guztien oinarrizko eskubidea da, agintariena izan ezik.

Espainiako Hauteskunde-batzordeak 48 orduko epea eman dio Quim Torra Generalitateko presidenteari erakin publikoetatik begizta horiak eta esteladak kentzeko, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan botere publikoen neutraltasun politikoa bermatua gelditzeko. Ciudadanosek egindako eskaera jaso du Hauteskunde Batzorde Zentralak, Kataluniako eraikin eta toki publikoetan ideologia edo alderdien aldeko sinboloak erabiltzen direla kexatu baitira Ciudadanosekoak. Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, botere publikoek legez -herritar guztion zerbitzura egonda- ezin dute hauteskundeetan parte hartu; bestalde, Hauteskunde Batzorde Zentralak gogoratu duenez, adierazpen askatasuna pertsona guztien oinarrizko eskubidea bada ere, agintariek ez dute eskubide hori. Preso independentisten aldeko begizta horia, zein estelada independentista "hauteskundeetan parte hartzen duten alderdiek erabilitako sinbolo alderdikoiakdirela" ebatzi du Hauteskunde Batzorde Zentralak. Horrenbestez, hauteskunde propagandan alderdiek erabili dezaketen sinboloak direla esan du Batzordeak, baina "botere publikoek neutraltasun politiko zorrotza gorde behar dutela" gaineratu du. Dagoeneko Espainiako Hauteskunde-batzordeak Kataluniako Hauteskunde-batzorde probintzialetara jakinarazi die akordioa, eta horren aurka bi hilabeteko epea dute Auzitegi Goreneko Hirugarren Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko.

Bi lagun atxilotu dituzte Venezuelan, sistema elektrikoa sabotatzeagatik

Bi lagun atxilotu dituzte Venezuelan, sistema...
Bi lagun atxilotu dituzte Venezuelan, sistema elektrikoa sabotatzeagatik

Madurok justizia eskatu du eta erasoa...
1:03 min.

Madurok justizia eskatu du eta erasoaren egileen aurkako neurriak hartzea agindu die erakundeei.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri du bi lagun atxilotu dituztela, herrialde horretako sistema elektrikoaren aurka sabotajea egiteagatik. Iragan ostegunetik argi gabe daude Venezuelako hainbat tokitan. "Bi pertsona harrapatu ditugu komunikazio sistema sabotatu nahian, argia berreskuratzeko prozesua eteteko asmoz edo", esan du Miraflores Jauregitik telebista bidez eman duten hitzaldian. "Preso eta hitz egiten daude", zehaztu du. Astelehenean egindako adierazpenetan justizia ere eskatu zuen Madurok, eta erasoaren egileen aurkako neurriak hartzeko deia egin zien erakundeei. "Sabotajeen egileak ez ezik, Venezuelan kalte erraldoia eragin duen erasoaren ideia izan zuten pertsonak ere zigortu behar ditu justiziak, bizitza eskubideari eta gure herrialdearen bakeari sastada sartu diotelako", berretsi zuen Venezuelako presidenteak. Ildo horretan, Sistema Elektriko Nazionala erasotzeko hiru bide erabili dituztela azpimarratu zuen, "lasaitasuna eta bakea suntsitzeko helburuarekin".