Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-03-13ko bideoen artxiboa

Bi gizon atxilotu dituzte Arrasaten eta Bilbon, bikotekideei eraso egitea egotzita

Bi gizon atxilotu dituzte Arrasaten eta Bilbo...
Bi gizon atxilotu dituzte Arrasaten eta Bilbon, bikotekideei eraso egitea egotzita

Arrasaten zauritutako emakumea Debago...
1:12 min.

Arrasaten zauritutako emakumea Debagoieneko ospitalera eraman dute, aurpegiko lesioengatik.

Bi gizon atxilotu dituzte azken orduotan Arrasaten eta Bilbon, beren bikotekideei kalean eraso egitea leporatuta, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez. Bilbon, Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen astelehenean Zazpikaleetako Iturribide kalean. Erasoa 12:45an gertatu zen. Emakume batek laguntza eskatu zien kalean zebiltzan udaltzainei, bere bikotekidea eraso egiten ari zitzaiola eta. Ondorioz, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Arrasaten, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuten igandean, 06:00etan, bere bikotekide den emakumea jotzea leporatuta. Erasoa Gipuzkoa kalean gertatu zen. Emakumea Debagoieneko ospitalera eraman zuten, aurpegian zituen lesioak artatzeko. Ustezko erasotzailea, ostera, astelehenean igaro zen epailearen aurretik.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Madrilgo mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Madrilgo mob...
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Madrilgo mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute

ANCk eta Omnium Cultural elkarteek da...
1:44 min.

ANCk eta Omnium Cultural elkarteek datorren larunbaterako deitu duten manifestazioarekin bat egin dute Kataluniako alderdi independentistek, dozenaka elkartek eta Gure Esku Dagok, besteak beste.

ANC eta Omnium Cultural elkarteek erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako Madrilen, eta apurka-apurka atxikimenduak jasotzen ari dira. Zehazki, manifestazioarekin bat egin dute dozenaka kolektibo sozialek, M15eko erakundeek eta beste hainbat eragile errepublikarrek eta antifaxistek. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Atotxatik eta, Madrilgo kaleak zeharkatu ostean, Cibelesen amaituko da. "Autodeterminazioa ez da delitua. Demokrazia erabakitzea da", lelopean. Katalunian, 380 autobus antolatu dituzte jada. Deialdia aurkezteko prentsaurrekoan, Elena Martinez 25S koordinadora eta Izquierda Castellanako bozeramaileak azaldu zuenez, Madrilen elkarrizketaren eta demokraziaren aldeko apustua egiten duen jende asko dagoela erakutsi nahi dute. Aldi berean, Auzitegi Gorenean Kataluniako prozesuren aurka abiatutako epaiketa, auzipetuen kontrakoa baino, Kataluniako herriaren kontrakoa dela salatu dute. Antolatzaileen esanetan, Katalunian eta Europako beste hainbat hiritan egindako ekitaldien baitan kokatu behar da Madrilgoa ere. Euskal Herritik, Gure Esku Dagok bat egin du mobilizazioarekin.

UPNk eta Ciudadanosek foru erregimena

UPNk eta Ciudadanosek foru erregimena 'erresp...
UPNk eta Ciudadanosek foru erregimena 'errespetatzeko' konpromisoa hartu dute

Akordio “historikoa” dela azpimarratu...
2:08 min.

Akordio “historikoa” dela azpimarratu dute Javier Esparzak eta Albert Riverak.

Javier Esparza UPNko presidenteak eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak udal, foru eta hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkezteko aliantza sinatu dute Iruñean, Nafarroako foru erregimena “errespetatzeko” konpromisoarekin, “Konstituzioan definiturik dagoen bezala”. Aliantzak 'Navarra suma' izena izango du. UPNk zerrendetan aukeratzen dituen hautagaien artean Alderdi Popularreko kideak izango dira, iragan astean UPNk eta PPk sinatutako akordioa betetzeko. Akordio “historikoa” dela azpimarratu dute Javier Esparzak eta Albert Riverak. “Nafarroako eta Espainiako historiaren une zail batean, marko konstituzionala partekatzen dugun bi alderi ezberdinek elkarri eskua ematea erabaki dugu Nafarroagatik eta Espainiagatik, nahiz eta ibilbide politiko propioa izan”, Riverak azpimarratu duenez. Bestalde, akordioak “Espainiarekin leial den Nafarroako proiektuan” aurrera egiten duela esan du Javier Esparzak, “foru erregimen eta Ekonomi Hitzarmen sendoekin, gure eskubide konstituzionalak defendatzeko beste alderdi bat bildu dugulako, Espainiarekin leial eta gardenak izanaz”. Akordioaren arabera, Javier Esparza Nafarroako Gobernuaren Presidentetzarako inbestiduran babestuko luke hautagaitzak; Espainiako Gobernuaren kasuan, aldiz, Albert Riverari botoa emango lioke, inbestidurara aurkeztuz gero.

George Pell Australiako kardinalari sei urteko kartzela zigorra ezarri diote

George Pell Australiako kardinalari sei urtek...
George Pell Australiako kardinalari sei urteko kartzela zigorra ezarri diote

Orain dela 20 urte gertatutako bost p...
1:49 min.

Orain dela 20 urte gertatutako bost pederastia deliturengatik ezarri diote espetxe zigorra Vatikanoko hirugarrena izan zenari.

George Pell Australiako kardinalari orain dela 20 urte gertatutako bost pederastia deliturengatik sei urteko kartzela zigorra ezarri diote; Pell Vatikanoko hirugarrena izan zen. Hiru urte eta zortzi hilabeteko espetxealdia bete beharko ditu baldintzapeko askatasuna eskatu aurretik; horrenbestez, 2022ko urritik aurrera eskatu ahal izango du espetxetik ateratzea. Epaileak hainbat eragile kontuan hartu ditu zigorra ezartzeko; esaterako, adina, osasun egoera, berrerortzeko aukera edo kardinalaren azken urteotako jokabidea. Fiskaltzak 10 urteko kartzela zigorra eskatzen zituen Pellentzat delitu bakoitzagatik. "Ezarri diodan espetxealdiaren iraupena dela eta, baliteke bizirik ez irautea aske izateko garaia heltzen zaionerako", esan du epaileak. Bestalde, zigorra deliturik larriena kontuan hartuta jarri diola esan du magistratuak. Erasoak eman ziren garaian, kardinala Melbourneko artzapezpikua zen; orduan "ezohiko harrokeriaz" jokatu zuela esan du epaileak. Epaiketan, berriz, "ez du kontzientziako alhadura erakutsi, eta errugabea dela" esan du. 1996an, bi umeri sexu-abusuak egitegatik zigortua izan ostean, otsailaren 27an atxilotu zuten. Umeek 13 urte zituzten eta Melbourneko St Patrick's eliza nagusiko abesbatzako kideak ziren.