Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-03-21ko bideoen artxiboa

Bilboko klinikak hiru emakumeri sexu erasoa egin zien gizona lanpostutik kendu du

Bilboko klinikak hiru emakumeri sexu erasoa e...
Bilboko klinikak hiru emakumeri sexu erasoa egin zien gizona lanpostutik kendu du

Lehen salaketa Orozkoko emakume batek...
1:31 min.

Lehen salaketa Orozkoko emakume batek aurkeztu zuen astelehenean bertan; beste biak atzo jaso ziren. IMQk espedientea zabaldu dio langile horri.

Bilboko Virgen Blanca klinikak, IMQ taldeko klinika pribatuak, hiru emakumeri sexu erasoa egin zien behargina lanpostutik kendu du eta espediente informatiboa zabaldu dio, EiTBk jakin ahal izan duenez. IMQren esanetan, astelehenean bertan zabaldu zuten barne ikerketa. Hain justu, egun horretan aurkeztu zuen lehen biktimak, Orozkoko emakume batek, salaketa Ertzaintzan. Atzo, berriz, beste biak jaso ziren. Denak dira gizon beraren kontrakoak, eta erasoak astelehenean jazo ziren. Aurreneko salaketaren arabera, Orozkoko emakumea osasun proba batzuk egitera joan zen klinikara. Aiaraldea.eus atariak aurreratu zuenez, probak egin eta gero, boxen gelara igaro eta oraindik ere lasaigarrien eraginpean zegoela, zeladore batek ukituak egin zizkion. Emakumearen esanetan, gertaturikoa kontatu zien medikuari eta solairuko arduradunari. Halaber, erasotzaileak ospitaleko igogailuraino jarraitu zuela salatu du. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Bestalde, Aiaraldeko Mugimendu Feministak eta Matxintxuk babes osoa helarazi diote emakumeari eta erasoa salatzeko bost minutuko elkarretaratze isila egin zuten atzo arratsaldean, Zubiaur plazan.

Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon beste gizon bati eraso eta lapurreta egiteagatik

Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon beste gizon ...
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon beste gizon bati eraso eta lapurreta egiteagatik

Hirugarren erasotzailearen bila ari d...
1:46 min.

Hirugarren erasotzailearen bila ari dira. Biktimari ebakuntza egin behar izan zioten. Nonbait, hitzorduen webgune batean gizon batekin egin zuen zita, baina hiru agertu ziren eta jipoia eman zioten.

Hiru gizonek beste bati labanaz eraso eta lapurreta egin zioten igandean Bilboko Santutxu auzoan, eta zaurituta kalean abandonatu zuten, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Horietatik bi astelehenean atxilotu zituzten (horietako bat espetxeratu dute jada), eta hirugarrena topatzeko lanetan dago Ertzaintza. Bien bitartean, biktimari ebakuntza egin zioten ospitalean, labankadetako batek birika zulatu ziolako. Segurtasun Sailaren oharraren arabera, biktimak hitzorduen webgune batean beste gizon batekin egin zuen zita, martxoaren 10ean, arratsaldez. Bilboko parke batean geratu omen ziren, baina lekura iristean, webguneko gizona eta beste bi topatu zituen biktimak. Hiruren artean jipoitu zuten eta hainbat labankada eman zizkioten. Ondoren, lapurreta egin zioten. Zaurituta utzi zuten kalean. Biktimak bizilagun bati laguntza eskatu zion eta horrek larrialdietara deitu zuen. Erietxera eraman zuten gizona, larri. Ebakuntza ere egin behar izan zioten, eskumako birika zulatuta baitzuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta ustezko bi erasotzaileak identifikatu eta atxilotu zituen astelehenean. 19 eta 24 urteko bi gizonezkoek aurrekariak zituzten indarkeriaz egindako delituengatik. Nagusiena epailearen aurrera eraman eta espetxera bidali zuten astelehenean. Hirugarren erasotzailea identifikatzeko lanetan dabil Ertzaintza. Segurtasun Sailak erne ibiltzeko gomendioa eman du pertsona ezezagunekin internet bidez geratzeko orduan.

ELAk 27 greba egun deitu ditu apirilerako eta maiatzerako Gipuzkoako zahar-egoitzetan

ELAk 27 greba egun deitu ditu apirilerako eta...
ELAk 27 greba egun deitu ditu apirilerako eta maiatzerako Gipuzkoako zahar-egoitzetan

Apirilaren 1etik 12ra eta 26tik 30era...
2:07 min.

Apirilaren 1etik 12ra eta 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era egingo dute greba. “Aldundiaren geldotasunak sortutako egora larria” salatu du ELAk.

ELA sindikatuak 27 greba egun deitu ditu Gipuzkoako zahar-etxeetan, Aldundiaren “gezurren eta geldotasunaren” aurrean. Sektoreko 5.000 langileak apirilaren 1etik 12ra eta 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era greba egitera deitu ditu sindikatu abertzaleak. Gipuzkoako zahar-egoitzen ELAko ordezkariak bildu dira asteazken honetan, “Aldundiaren geldotasunak sortutako egoera larria eta gatazka desblokeatzeko eman beharreko pausoak” aztertzeko, sindikatuak jakitera eman duenez. Hitzarmenaren negoziazioa duela bi urte hasi zela gogorarazi du ELAk, eta “egoera oso larria da egun Aldundiaren sabotajearen ondorioz”. Zentzu horretan, “patronalen gehiengoarekin aurrekoakordio” batera heldu zirela errepikatu du sindikatu abertzaleak. Maite Peña Gizarte Politiketarako foru diputatuak “haren berri izan eta bultzatu zuen, eta ondoren saboteatu du”, ELAk salatu duenez. Aurreakordioaren arabera, “sektore eta enpresa hitzarmenak aldi berean sinatu behar zituzten; 2017tik 2020ra indarrean, KPI gehi zortzi puntuko soldata igoerarekin lau urtetan; 42 euroko antzinatasun plusa 2021erako eta baita 45 eurokoa igande eta jaiegunetarako ere; gai propioetarako hiru egun eta sei urteko eszedentzia amentzat seme-alabak sei urte bete arte, eta bost urtekoa mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko; seme-alaben 15 urtetara arte lanaldiaren murrizketa batekin; eta kontratu mugagabeak”, besteak beste.

Altsasu auziko epaiak

Altsasu auziko epaiak 'bidegabeak' direla sal...
Altsasu auziko epaiak 'bidegabeak' direla salatu dute gurasoek Bruselan

Altsasu Gurasoak plataformak Europako...
1:45 min.

Altsasu Gurasoak plataformak Europako Parlamentua bisitatu du eta talde politikoekin bilerak egin ditu, beste zenbait ekitaldiren artean, kasua nazioarteratzeko.

Altsasu Gurasoak plataformak Europako Parlamentura eraman du Altsasu auzia, eta Auzitegi Nazionalak Altsasuko zortzi gazteri ezarritako epaiak "basakeria" hutsa direla salatu du. Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak 2 eta 13 urte bitarteko zigorra berretsi die berriki Altsasuko gazteei. Atzo, Altsasuko gurasoek lan bilera egin zuten Europako Parlamentuan ordezkaritza duten hainbat alderdi politikorekin eta hainbat ekimen bateratu adostu zituzten, "kasua Europan salatzen jarraitzeko". Bileraren ondotik, Altsasuko gazteen senide eta lagunek prentsaurrekoa eskaini zuten Europako Parlamentuan Josu Juaristi (EH Bildu), Izaskun Bilbao (EAJ), Josep Maria Terricabras (ERC), Ana Miranda (BNG), Xabier Benito (Podemos), Jordi Sole (ERC) eta Miguel Urban (Podemos) europarlamentariekin batera. Altsasu Gurasoak plataformaren izenean Antxon Ramirez de Aldak eta Edurne Goikoetxeak hitz egin zuten Altsasukoak Aske plataformaren aldetik, ostera, Aritz Leozek. Zortzi gazteei ezarritako zigorrak "neurriz kanpokoak eta bidegabeak" direla azpimarratu zuen Antxon Ramirezek. Gaineratu zuenez, Amnistia Internazionalak "bidezko" epaiketarik ez zela izan salatu zuen bere garaian. Bestalde, martxoaren 24an Altsasun egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Fuel olioz kutsatutako hegazti bat agertu da Hendaian

Fuel olioz kutsatutako hegazti bat agertu da ...
Fuel olioz kutsatutako hegazti bat agertu da Hendaian

Arroxela parean 'Grande America' ontz...
0:55 min.

Arroxela parean 'Grande America' ontzia hondoratu ostean, zanga bat "petrolio hondakin lodi eta nahiko berriaz" bustita agertu da.

Arroxela parean 'Grande America' ontzia hondoratu ostean, fuel olioz kutsatutako zanga bat agertu da hilik Hendaiako kostaldean. Hegaztia gorputzaren % 70 "petrolio hondakin lodi eta nahiko berriaz" bustita agertu da, Naiz egunkariak France Bleu-Pays Basque irrati kate publikoa aipatuta jaso duenez. Dena den, horren arabera, oraingoz ez dago hegaztiaren aurkikuntzaren eta ontzi hondoratuaren arteko harreman zuzenik. Hegaldia elkarteak hegaztiaren gorpua aztertu eta gertatutakoaren nondik norakoak emango ditu. Asteartean hondoratu zen Grimaldi Group enpresa armadorearen itsasontzia, sutea piztu ostean. Arroxelatik 330 kilometrora hondoratu zenean ontziak 2.200 fuel tona zeramatzan.