Zeinu Hizkuntza kurtsoak
Zeinutv_ko logoa

azken berriak

2024/04/23
Gizon bat atxilotu dute Leioan, gasolindegi batean sutea pizteagatik (1:38 min.)

Goizaldeko hamabi eta erdiak aldera, gizon bat Leioako gasolina-zerbitzugune batera joan da, eta hiru bidoi erosi eta erregaiz bete ditu. Handik pixka batera, gasolindegiko langile batek sutan ikusi ditu bidoiak.

Audiorik gabe. Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean, erregai-bidoi batzuei Leioako gasolindegi batean sua emateagatik. Atxilotuari kalte-delitu bat leporatu diote. Goizaldeko hamabi eta erdiak aldera, gizon bat Leioako gasolina-zerbitzugune batera joan da, eta hiru bidoi erosi eta erregaiz bete ditu. Handik pixka batera, gasolindegiko langile batek sutan ikusi ditu bidoiak, eta berehala hurbildu da su-itzalgailu batekin sua itzaltzera. Ondoren, bidoiak erosi dituen gizonak ostikoa eman dio bati, eta sua zabaldu egin da. Horren aurrean, langileak berehala deitu du SOS Deiak 112 zerbitzura, gertatutakoaren berri emateko eta suhiltzaileak bertaratzeko eskatzeko. Handik minutu batzuetara Ertzaintzaren dotazio bat iritsi da, eta ikusi du gizon bat, sua piztu duena, korrika ihes egiten saiatzen ari zela, baina atzetik segi ondoren berehala geldiarazi du. Ertzaintzak azaldu duenez, gizona "nahiko oldarkor" agertu da. Suhiltzaileek sua itzali dutenean, gasolina-zerbitzugunea itxita geratu da izan dituen kalteengatik. Erandioko Ertzain-etxetik ikerketa jarri dute abian gertatutakoa argitzeko eta atxilotua horrela jokatzera zerk bultzatu duen jakiteko. Atxilotua, 38 urtekoa, epailearen aurrera eramango dute.

2024/04/23
Laguntza eskatu dute apirilaren 7an emakume bat zauritu zuen bengala jaurtitzearen arduradunak aurki (1:18 min.)

65 urteko emakumeak lehergailu piroteknikoaren kolpea jaso zuen San Mames inguruan, Kopako finala amaitu eta gutxira.

Audiorik gabe. Bilboko Udaltzaingoak laguntza eskatu du apirilaren 7an, Errege Kopako finalean, San Mames estadioaren inguruan, emakume bati lesio larriak eragin zizkion bengala bat jaurtitzeaz arduratu ziren pertsonen nortasuna argitzeko. Gertakariak goizaldeko 01:40 inguruan izan ziren, Zunzunegi eta Luis BriƱas kaleen elkargunean dagoen metro-ahoaren ondoan. Biktima bertan zeudenek artatu zuten, tibian eta peronean hainbat haustura zituela. Ondoren, Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta larrialdiko ebakuntza egin behar izan zioten. Biktimaren familiak salatu zuenez, "lehergailua horizontalki jaurti zuten, hainbat pertsonaren buruen gainetik. Azkenean, altuera galtzen joan zen, eta, ondorioz, jaurtitzeko tokitik 200 metro ingurura emakumearen hanka jo zuen". Udaltzainak bertaratu ziren, eta emakumearekin eta hainbat lekukorekin hitz egin ondoren, ofiziozko ikerketa hasi zuten.

Ohar legala     Publizitatea