Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-03-26ko bideoen artxiboa

Trapagarango etxe batean sartu, familiako kideen eskuak lotu eta lapurreta egin diete

Trapagarango etxe batean sartu, familiako kid...
Trapagarango etxe batean sartu, familiako kideen eskuak lotu eta lapurreta egin diete

Bizkaiko udalerriko familia bateko hi...
0:55 min.

Bizkaiko udalerriko familia bateko hiru kideri eskuak lotu dizkiete lapurrek, eta dirua eraman ostean, ihes egin dute.

Gutxienez hiru gizonek indarkeriazko lapurreta egin diote familia bati, Trapagaranen. Etxean sartu, familiako kideak jo, eskuak lotu, lapurreta egin eta ihes egin dute. Segurtasun sailak emandako informazioaren arabera, lapurreta martxoaren 22an egin zuten, ostiralean, 22:30ean, Bizkaiko udalerriko landa eremuko etxebizitza familia bakar batean. Lehenengo ikerketen arabera, gutxienez hiru gizon ustekabean sartu ziren etxebizitzan, eta senar-emazteei eskuak lotu zizkieten. Gero, gauza bera egin zuten adin nagusiko semearekin, etxera heldu zenean. Familiaren dirua lapurtu zuten gizonek, eta ihes egin zuten. Biktimetako bi, aita eta semea, Gurutzetako ospitalera eraman zituzten, lapurrek etxean zegoen dirua lapurtzeko eragin zizkieten zaurien ondorioz. Ikerketa hasi du Ertzaintzak.

25 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari eraso egiteagatik

25 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen b...
25 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari eraso egiteagatik

Horrez gain, bikotekide ohiarekiko du...
0:42 min.

Horrez gain, bikotekide ohiarekiko duen urruntze agindua urratu du atxilotuak.

Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, bikotekide ohia kalean jotzeagatik eta iraintzeagatik eta berari dokumentazioa kentzeagatik, Udalak jakinarazi duenez. Halaber, bikotekide ohiarekiko duen urruntze agindua urratu du atxilotuak. Erasoa Pio XII kalean gertatu zen. Hasiera batean erasotzaileak ihes egin bazuen ere, udaltzainek inguruko etxebizitza batean aurkitu zuten. Bi aldeen adierazpenak entzundakoan, atxilotu egin zuten. Atxilotua gaur igaroko da epailearen aurretik.

Diako 38 langileri eta 13 dendari eragingo die lan-erregulazioko espedienteak EAEn

Diako 38 langileri eta 13 dendari eragingo di...
Diako 38 langileri eta 13 dendari eragingo die lan-erregulazioko espedienteak EAEn

Enpresak UGT eta Fetico sindikatuekin...
1:13 min.

Enpresak UGT eta Fetico sindikatuekin lorturiko akordioaren ondotik, lan-erregulazioko espedienteak 1.604 langileri eragingo die estatu espainiarrean. Hasierako proposamenean 2.064 ziren.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Dia supermerkatuetako 38 langileri eta 13 dendari eragingo die lan-erregulazioko espedienteak. Guztira, 868 langile eta 191 denda ditu EAEn. Lurraldez lurralde, Araban ez da kaleratzerik ezta itxierarik izango. Gipuzkoan, lau langileri eta bi dendari eragingo die eta Bizkaian, ostera, 34 langileri eta 11 dendari. Enpresak jakinarazi duenez, UGT eta Fetico sindikatuekin adostutako lan-erregulazioko espedienteak 1.604 langileri eragingo die azkenean estatu espainiarrean. Hasierako proposamenean 2.064 ziren (% 22 gehiago). Halaber, berregituraketa prozesuaren baitan Espainiako 258 denda salduko ditu. Kasuan kasu, langileak subrogatzea aztertuko dute.

Eusko Jaurlaritzak 500tik 700ra igo du Ertzaintzan bete beharreko lanpostuen kopurua

Eusko Jaurlaritzak 500tik 700ra igo du Ertzai...
Eusko Jaurlaritzak 500tik 700ra igo du Ertzaintzan bete beharreko lanpostuen kopurua

Deialdian bertan dago jasota aukera h...
1:06 min.

Deialdian bertan dago jasota aukera hori, eta Ertzaintzan izandako bajei eta erretiroei aurre egiteko da.

Estefanía Beltran de Herediak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur jakinarazi dio Gobernu Kontseiluari Ertzaintzaren 28. Promozioaren hautaketa, prestakuntza eta sarbide prozesuan bete beharreko lanpostu-kopurua 700era igotzea erabaki dela. Segurtasun Sailak 2018an izandako bajei eta erretiroei buruzko datuak (guztira 486) eta datu horiek 2019ko lehenengo hiru hilabeteetan izandako bilakaerari buruzkoak (114 izan dira) ikusita hartu du erabakia. Ez da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak oposizio-fasean Ertzaintzaren deialdi bateko lanpostu-kopurua handitzen duen lehenengo aldia, berez promozio batean baino gehiagotan gertatu da. 26. Promoziorako deialdian 250etik 300era igo zen plaza-kopurua eta 27. Promozioan 300etik 380ra.

Nola bozkatu posta bidez maiatzaren 26ko udal, foru eta europar hauteskundeetan

Nola bozkatu posta bidez maiatzaren 26ko udal...
Nola bozkatu posta bidez maiatzaren 26ko udal, foru eta europar hauteskundeetan

Hala egin nahi duten herritarrek apir...
1:10 min.

Hala egin nahi duten herritarrek apirilaren 2tik maiatzaren 16ra egin beharko dute eskaera.

Maiatzaren 26ko udal, foru eta europar hauteskundeetan botoa posta bidez eman nahi duten herritarrek Correoseko edozein bulegotan egin beharko dute eskaera apirilaren 2tik maiatzaren 16ra. Dena dela, Hauteskunde-batzorde Zentralak erabaki lezake epea egun bat edo gehiagoz zabaltzea. Ondoren, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak bozkatzeko dokumentazio guztia bidali beharko dio eskatzaileari. Maiatzaren 6tik 19ra izan beharko da hori, legearen arabera. Dokumentazioa beteta, hura dagokion hauteskunde mahaira bidali beharko du boto-emaileak. Hori egiteko maiatzaren 22ra arteko epea dago. Aldi baterako atzerrian bizi diren euskal herritarrek apirilaren 2tik 27ra dute posta bidezko botoa eskatzeko. Epea berdina da atzerrian bizi diren egoiliarrentzat (VCERA).

Ikur subiranistak kentzeko aginduaren alde egin du Gorenak

Ikur subiranistak kentzeko aginduaren alde eg...
Ikur subiranistak kentzeko aginduaren alde egin du Gorenak

Quim Torrak esteladak eta lazo horiak...
1:03 min.

Quim Torrak esteladak eta lazo horiak kentzeko Hauteskunde Batzorde Zentralak emandako aginduaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen Gorenean.

Auzitegi Gorenak Kataluniako eraikin publikoetatik ikur subiranistak kentzeko Hauteskunde Batzorde Zentralak emandako agindua mantentzearen alde egin du astearte honetan. Iturri juridikoek jakinarazi dutenez, Gorenak gaur erabaki behar zuen kautela bereziko neurri horren inguruan; Hauteskunde Batzorde Zentralak Generalitateko edozein eraikin publikotik estaladak eta lazo horiak kentzeko agindu zion Torrari martxoaren 11n. Torrak neurri horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen, eta kautela bereziko neurria izanik, Gorenak 48 ordu zituen errekurtsoa aurkeztu zenetik epaia emateko. Bestalde, Kataluniako Fiskaltza Nagusiak auzitara eramango du Generalitateko presidente Quim Torra, Hauteskunde Batzorde Zentralak lazo horien harira emandako agindua ez betetzeagatik.

700 hildakotik gora utzi ditu Idai zikloiak; Mozambiken bakarrik, 1,85 milioi kaltetu

700 hildakotik gora utzi ditu Idai zikloiak; ...
700 hildakotik gora utzi ditu Idai zikloiak; Mozambiken bakarrik, 1,85 milioi kaltetu

Erakunde humanitarioek oraindik honda...
1:58 min.

Erakunde humanitarioek oraindik hondamenaren neurria zehazten jarraitzen dute. Momentuz, Mozambiken, Zimbabwen eta Malawin hildako pertsonak 700tik gora dira.

Mozambiken bakarrik, 1,85 pertsona ingururi eragin diete Idai zikloiak eta bere ondorioek. Erakunde humanitarioek oraindik jarraitzen dute hondamenaren neurria zehazten. Zikloia Mozambikeko Beira hirian lur hartu zuen, martxoaren 14an, 170 kilometro orduko haizeteekin. Herrialde horretan hil direnak 446 dira, eta Zimbabwen eta Malawin beste 300 inguru daude. Mozambiken, Gobernuak jarritako zentroetan daude 128.000 pertsona. Hiru herrialdeetan, eurite zakarrek uholde larriak eragin zituzten, egunetan zehar isolatutako esparruak utzita eta oinarrizko azpiegiturak suntsitzen. Erakunde humanitarioen arabera, kolera bezalako gaixotasunak agertzeko arriskua dago. Mozambikeko Gobernuak emandako datuen arabera, 3.100 eskolatik gora suntsituta geratu dira; 33.500 etxebizitza baino gehiago guztiz edo partez hondatuta daude, eta biltzear zegoen 500.000 hektarea uzta galdu dira. Zimbabwen, helikoptero pribatuak eta aireko indarrak etenaldirik gabe ari dira elikagaiak banatzen zikloiak gehien eragin dituen komunitateetan.