Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bilbon emakume bat bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonak, epailearen aurrean

Iturribide kalean gertatu zen erasoa astelehen goizaldean. Dirudienez, ustez erasoan parte hartu zuen laugarren pertsona baten bila dabil ertzaintza.

Bilboko Alde Zaharrean, astelehen gauerdian, 17 urteko neska bat taldean bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonak epailearen aurrera eraman dituzte. Oraindik, baina, laugarren pertsona baten bila ari dira, ustez erasoan parte hartu zuelako, iturri juridikoek jakinarazi dutenez.

Bortxaketa Iturribide kalean gertatu zen. Antza denez, emakumea kalean harrapatu eta lonja batera sartu zuten. Han, sexu erasoa jasan zuen gazteak.

Ordu batzuk geroago, 18 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten, eta gaur bertan hirugarren pertsona bat atxiki dute. Ertzain-etxean goiza igaro ondoren, Bilboko Justizia Jauregira eraman dituzte hirurak aurki epailearen aurrean deklaratuko dutelako.

Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok aire kutsatua arnastu du 2018an

Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute.

Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateaz egindako ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok Munduko Osasun Erakundeak aholkatutako kutsadura baino maila handiagoak jasan ditu, horrek osasunean, basoetan eta laboreetan dituen kalteekin.

Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute.

Ikerketak Nafarroako 12 neurketa estazio eta EAEko 55 aztertu ditu. Datuen arabera, 2018an kutsadura mailaren murrizketa orokorra lortu da.

Hala ere, hiriburuetan (Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea), autopistetan, autobietan, zentral termikoetan eta instalazio industrial batzuetan sortutako kutsadura lurraldetik zabaldu dela egiaztatu da, urruneko eskualdeetara eta landa eremura iritsiz.

Bestetik, atmosferako kutsadurak eragindako osasun kostuak gutxienez 50.000 dolarrekoak dira urtero, Espainiako BPGren % 3,5 Munduko Bankuaren arabera. Hori laboreetan eta ekosisteman eragindako kalteak kontuan izan gabe.

Eguzki-eklipse osoa izango da uztailaren 2an

Eklipsea 18:02an hasiko da Zeelanda Berriko ekialdean.

Eguzki-eklipse osoa uztailaren 2an izango da, asteartean, 18:02an hasita, eta Ozeano Barean eta Hego Amerikako zati batean ikusi ahal izango da.

11.252 kilometroko banda bat erabat itzalean geratuko da, mendebaldetik ekialdera, eta goizean hasiko da Ozeano Barean, Zeelanda Berriaren ekialdean.

Ozeano Barea mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du, Txilen sartuko da Coquimbo eta Atacamatik, Argentinara igaroko da San Juanetik eta Buenos Airesen bukatuko du. Eklipse osoa 20:43an bukatuko da Chacomusko (Argentina) hego-ekialdean. Guztira 161 minutu iraungo du (hiru ordu baino zerbait gutxiago). Eguzki-eklipse osoa uztailaren 2an izango da, asteartean, 18:02an hasita, eta Ozeano Barean eta Hego Amerikako zati batean ikusi ahal izango da.

11.252 kilometroko banda bat erabat itzalean geratuko da, mendebaldetik ekialdera, eta goizean hasiko da Ozeano Barean, Zeelanda Berriaren ekialdean.

Begiak babesteko osagai egokirik izan ezean eklipseari ez begiratzea gomendatu dute eta toki garai batetik begiratzea. 2020an eta 2048an ikusi ahal izango da berriz.

6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa Ricaren arteko muga astindu du

Seismoaren hipozentroa 30 kilometroko sakontasunean izan da, eta "neurriz kanpoko indarrarekin" nabaritu dute Costa Rica hegoaldean.

6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa Ricaren arteko muga astindu du, Costa Ricako Sare Sismologikoak informatu duenez.

30 kilometroko sakontasunean izan da seismoaren hipozentroa.

Costa Rican, Hego Pazifikoko biztanleek, Mercalli Eskalan, VII (neurriz kanpoko indarra) eta VI (oso indartsua) intentsitateen artean nabaritu dute lurrikara Mercalli Eskalan. Gainera, objektuak erori direla eta elektrizitatean mozketak egon direla esan dute.

"Larrialdietarako Batzorde Nazionalarekin koordinatuta gaude herrialdean kalteak zehazteko. Biztanleei larrialdi nazionalen aurrean informazio ofizialetako kanalak jarraitzeko gogorarazten diegu", esan du Costa Ricako presidente Carlos Alvaradok sare sozialetan.

Bilbon emakume bat bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonak, epailearen aurrean

Bilbon emakume bat bortxatzeagatik atxilotuta...
Bilbon emakume bat bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonak, epailearen aurrean

Iturribide kalean gertatu zen erasoa ...
0:49 min.

Iturribide kalean gertatu zen erasoa astelehen goizaldean. Dirudienez, ustez erasoan parte hartu zuen laugarren pertsona baten bila dabil ertzaintza.

Bilboko Alde Zaharrean, astelehen gauerdian, 17 urteko neska bat taldean bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonak epailearen aurrera eraman dituzte. Oraindik, baina, laugarren pertsona baten bila ari dira, ustez erasoan parte hartu zuelako, iturri juridikoek jakinarazi dutenez. Bortxaketa Iturribide kalean gertatu zen. Antza denez, emakumea kalean harrapatu eta lonja batera sartu zuten. Han, sexu erasoa jasan zuen gazteak. Ordu batzuk geroago, 18 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten, eta gaur bertan hirugarren pertsona bat atxiki dute. Ertzain-etxean goiza igaro ondoren, Bilboko Justizia Jauregira eraman dituzte hirurak aurki epailearen aurrean deklaratuko dutelako.

2019/06/26

Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok aire kutsatua arnastu du 2018an

Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok...
Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok aire kutsatua arnastu du 2018an

Txostenak dioenez, euri ugariek, klim...
1:35 min.

Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute.

Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateaz egindako ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok Munduko Osasun Erakundeak aholkatutako kutsadura baino maila handiagoak jasan ditu, horrek osasunean, basoetan eta laboreetan dituen kalteekin. Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute. Ikerketak Nafarroako 12 neurketa estazio eta EAEko 55 aztertu ditu. Datuen arabera, 2018an kutsadura mailaren murrizketa orokorra lortu da. Hala ere, hiriburuetan (Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea), autopistetan, autobietan, zentral termikoetan eta instalazio industrial batzuetan sortutako kutsadura lurraldetik zabaldu dela egiaztatu da, urruneko eskualdeetara eta landa eremura iritsiz. Bestetik, atmosferako kutsadurak eragindako osasun kostuak gutxienez 50.000 dolarrekoak dira urtero, Espainiako BPGren % 3,5 Munduko Bankuaren arabera. Hori laboreetan eta ekosisteman eragindako kalteak kontuan izan gabe.

2019/06/26

Eguzki-eklipse osoa izango da uztailaren 2an

Eguzki-eklipse osoa izango da uztailaren 2an...
Eguzki-eklipse osoa izango da uztailaren 2an

Eklipsea 18:02an hasiko da Zeelanda B...
1:38 min.

Eklipsea 18:02an hasiko da Zeelanda Berriko ekialdean.

Eguzki-eklipse osoa uztailaren 2an izango da, asteartean, 18:02an hasita, eta Ozeano Barean eta Hego Amerikako zati batean ikusi ahal izango da. 11.252 kilometroko banda bat erabat itzalean geratuko da, mendebaldetik ekialdera, eta goizean hasiko da Ozeano Barean, Zeelanda Berriaren ekialdean. Ozeano Barea mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du, Txilen sartuko da Coquimbo eta Atacamatik, Argentinara igaroko da San Juanetik eta Buenos Airesen bukatuko du. Eklipse osoa 20:43an bukatuko da Chacomusko (Argentina) hego-ekialdean. Guztira 161 minutu iraungo du (hiru ordu baino zerbait gutxiago). Eguzki-eklipse osoa uztailaren 2an izango da, asteartean, 18:02an hasita, eta Ozeano Barean eta Hego Amerikako zati batean ikusi ahal izango da. 11.252 kilometroko banda bat erabat itzalean geratuko da, mendebaldetik ekialdera, eta goizean hasiko da Ozeano Barean, Zeelanda Berriaren ekialdean. Begiak babesteko osagai egokirik izan ezean eklipseari ez begiratzea gomendatu dute eta toki garai batetik begiratzea. 2020an eta 2048an ikusi ahal izango da berriz.

2019/06/26

6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa Ricaren arteko muga astindu du

6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa ...
6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa Ricaren arteko muga astindu du

Seismoaren hipozentroa 30 kilometroko...
1:22 min.

Seismoaren hipozentroa 30 kilometroko sakontasunean izan da, eta "neurriz kanpoko indarrarekin" nabaritu dute Costa Rica hegoaldean.

6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa Ricaren arteko muga astindu du, Costa Ricako Sare Sismologikoak informatu duenez. 30 kilometroko sakontasunean izan da seismoaren hipozentroa. Costa Rican, Hego Pazifikoko biztanleek, Mercalli Eskalan, VII (neurriz kanpoko indarra) eta VI (oso indartsua) intentsitateen artean nabaritu dute lurrikara Mercalli Eskalan. Gainera, objektuak erori direla eta elektrizitatean mozketak egon direla esan dute. "Larrialdietarako Batzorde Nazionalarekin koordinatuta gaude herrialdean kalteak zehazteko. Biztanleei larrialdi nazionalen aurrean informazio ofizialetako kanalak jarraitzeko gogorarazten diegu", esan du Costa Ricako presidente Carlos Alvaradok sare sozialetan.

2019/06/26

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data