Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-03-28ko bideoen artxiboa

Renove plana, martxan: Ibilgailu efizienteagoak erosteko laguntzak eska daitezke

Renove plana, martxan: Ibilgailu efizienteago...
Renove plana, martxan: Ibilgailu efizienteagoak erosteko laguntzak eska daitezke

Diru-laguntza plan horren helburua da...
1:23 min.

Diru-laguntza plan horren helburua da garraioan energia-kontsumoaren efizientzia areagotzen laguntzea.

Gauerdian sartu da indarrean ibilgailu efizienteagoak erosteko Eusko Jaurlaritzaren Renove plana. 2019ko martxoaren 1etik aurrera fakturatutako erosketentzat balioko du. Auto elektrikoak erosteko 3.000 euro arteko diru-laguntzak jasotzen ditu Renove planak eta, 2.000 euro artekoak, ostera, gasolina eta diesel ibilgailuentzat. Trukean, auto zaharra txatarrerako uztea nahitaezkoa izango da. Energiaren Euskal Erakundeak Euskadiko ibilgailuen atala berritu nahi du efizienteagoak diren eta, beraz, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erosketa bultzatuz (elektrikoak, hibridoak, A energia-sailkapena duten gasolinako edo gasolioko autoak, beste batzuen artean). Plan Moves programak bere aldetik, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak sustatuz, ibilgailuen aldaketaz gain, errekarga elektrikoen puntuak instalatzeko laguntzak ere eskaintzen ditu eta ibilgailu astunentzat eta bizikleta elektrikoentzat diru laguntzak daude. Bi programak indarrean sartzen direnean, laguntza eskatu dutenek aukeratu ahal izango dute abantaila gehien dituen neurria, biak ezin baitira jaso.

1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak

1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea bazt...
1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak

EAJk, PSE-EEk eta PPk bat egin dute e...
0:57 min.

EAJk, PSE-EEk eta PPk bat egin dute eta atzera bota dute EH Bilduk aurkeztutako proposamena. Elkarrekin Podemosek, ostera, alde bozkatu du.

Gaur egun gutxieneko soldata 900 eurokoa da. Eta gutxieneko soldata 1.200 eurora igotzeko EH Bilduk egindako proposamena baztertu du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrak. Horren aurrean, EAJk eta PSE-EEk adostutako ekimen bat atera da aurrera, hain zuzen ere, negoziazio kolektiboaren markoaren baitan soldatak "modu orokorrean" igotzea eskatzen duena. Ganbarak, IV Estatuko Taldeko Negoziazio Hitzarmena progresiboki gutxieneko soldata urteko 14.000 eurora heltzea ere onartu du. Aitzitik, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako testua onartu du Legebiltzarrak, bi alderdi horien aldeko botoarekin eta PPren abstentzioarekin. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek kontrako botoa eman dute. Onartutako idatziaren arabera, beharrezkoa da negoziazio kolektiboaren markoaren baitan, soldatak modu orokorrean igotzea.

Berdintasunerako Foru Legea onartu du Nafarroako Parlamentuak

Berdintasunerako Foru Legea onartu du Nafarro...
Berdintasunerako Foru Legea onartu du Nafarroako Parlamentuak

Legealdi honetako azken saioan, Ana O...
1:13 min.

Legealdi honetako azken saioan, Ana Ollok esan du helburua dela berdintasunaren alde lan egitea eta horrekin herritarren bizitza kalitateak hobera egitea.

Nafarroako Parlamentuak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Foru Legea onartu du ostegun honetan, UPNk eta PPk kontrako bozkatu badute ere. Legealdiko azken saioa izan da gaurkoa. Bertan, Nafarroako zenbait erakundetako ordezkariek hartu dute parte, eta txalo artean jaso dute aipatu legearen onarpena. Ana Ollo kontseilariak, bere aldetik, ozen esan du emakumeen eta neskatoen ahalduntzea erdigunean jarriko duela lege berriak. Halaber, Ollok gogora ekarri du helburua dela berdintasunaren alde lan egitea eta, modu horretan, herritarren bizitza kalitateak hobera egitea. Izan ere, haren hitzetan, edozein herriren oinarrizko eskubideetako bat da berdintasuna. Nolanahi dela, oraindik ere "genero ezberdintasunak eta oztopoak existitzen dira, dela hezkuntzan, dela enpleguan, dela kirolean".

Lizarrako Nuestra Señora del Puy eskolan jasandako abusuak salatu ditu gizon batek

Lizarrako Nuestra Señora del Puy eskolan jasa...
Lizarrako Nuestra Señora del Puy eskolan jasandako abusuak salatu ditu gizon batek

8 urte zituenetik 14 urtera arte, ord...
1:19 min.

8 urte zituenetik 14 urtera arte, orduko zuzendariak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du. 60ko hamarkadan gertatutako abusuak dira, eta, ondorioz, preskribatuta leudeke.

60ko hamarkadan, Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxeko zuzendariak sexu abusuak egin zizkiola salatu du gizon batek. 8 urte zituenetik 14 urtera arte gertatu ziren abusuak. Abusuak preskribatuta egon arren, salaketa jartzeko pausoa eman du. Biktima gehiago daudela uste du eta salatzera animatu ditu. ETBri eskainitako elkarrizketan, gaur egun 64 urte dituen Koldok (gezurrezko izena) kontakizun gordina egin du. Azaldu duenez, zuzendariak ariketa bat egira arbelera ateratzen zuen eta, ikaskide guztien aurrean sexu-organoak, ipur masailak edota uzkia ukitzen zizkion. "Umiliatuta" eta "errudun" sentitzen zela azpimarratu du. "Mokordo bat sentiarazten zaitu", gaineratu du Koldok. Geroztik, sozialatzeko arazoak ditu eta laguntza psikologikoa jasotzen du. Zehazki, psikologo batek animatu du orduko zuzendaria (orain dela 25 urte hil zen apaiza) salatzeko pausoa ematera.

Pablo Iglesiasen aurka Poliziak egindako txosten faltsua ikertzen ari dira

Pablo Iglesiasen aurka Poliziak egindako txos...
Pablo Iglesiasen aurka Poliziak egindako txosten faltsua ikertzen ari dira

Pablo Iglesiasen laguntzaile bati sak...
1:13 min.

Pablo Iglesiasen laguntzaile bati sakelako telefonoa lapurtu zioten. Lapurreta hori Barne Ministerioak agindu zuen argitu nahi du ‘Villarejo auzi’ko epaileak.

Pablo Iglesiasi kalte egiteko Poliziak egindako txosten faltsua ikertzen hasi da Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epailea. Europako Parlamentuan Iglesiasen laguntzailea izan zenari sakelako telefonoa lapurtu zioten eta mugikor horretatik lortutako datuen dokumentua Jose Manuel Villarejo komisario ohiari antzeman diote, gaur egunkari digital bik argitaratu dutenez. Villarejoren Polizia politikoak Podemosen finantzazioari buruzko txosten faltsua- Venezuelarengandik dirua jasotzen zuela zioena- egin zuen garaian lapurtu zuten aipatu telefonoa. Beraz, epaileak uste du bi gertakari horiek lotuta egon daitezkeela eta lapurreta hori Alderdi Popularraren Gobernuko Barne Ministerioak agindu ote zuen argitu nahi du orain. Iglesias epaitegian izan da gaur goizean, Villarejoren jarduera ikertzen ari den epaileak auzi honetan akusazio gisa aurkezteko aukera eman baitio.

Gutxienez 32 pertsona hil dira Guatemalan, kamioi batek harrapatuta

Gutxienez 32 pertsona hil dira Guatemalan, ka...
Gutxienez 32 pertsona hil dira Guatemalan, kamioi batek harrapatuta

Guatemalako Gobernuak hiru dolu egun ...
0:57 min.

Guatemalako Gobernuak hiru dolu egun izendatu ditu ostegunetik aurrera, harrapaketagatik.

Guatemalan, gutxienez 32 pertsona hil dira asteazken honetan, kamioi batek harrapatuta, Interamericana deituriko errepidean. Hildakoen artean, haurrak daude. Bertako hedabideen esanetan, pertsona talde bat aurrez gertatu den beste istripu bat behatzen ari zen ibilgailu astun batek aurretik eraman dituenean. Hala ere, agintariek ez dute oraingoz zergatien inguruko bertsio ofizialik eman. Biztanleek salatu dutenez, ezbehar eta harrapaketa asko gertatzen dira inguru horretan. Agintarien iritziz, Interamericana deiturikoa errepiderik arriskutsuenetakoa da. Istripuaren berri izan ostean, Jimmy Morales Guatemalako presidenteak bere atsekabea adierazi du sare sozialetan, eta biktimei laguntzeko neurriak aztertzen ari direla aurreratu du.