Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-03-29ko bideoen artxiboa

Ekainaren 15ean egingo dute Hezkuntzako lan eskaintza publikoaren lehen proba, BECen

Ekainaren 15ean egingo dute Hezkuntzako lan e...
Ekainaren 15ean egingo dute Hezkuntzako lan eskaintza publikoaren lehen proba, BECen

Guztira 7.988 eskaera jaso dituzte 1....
2:13 min.

Guztira 7.988 eskaera jaso dituzte 1.687 lanpostu betetzeko. Onartutakoen zerrenda apirilaren 3an argitaratuko du Hezkuntza Sailak.

Asteazkenean bukatu zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2019rako deitutako lan eskaintza publikoan izena emateko epea. Guztira, 7.988 eskaera jaso dituzte 1.687 lanpostu betetzeko. Hain zuzen ere, Haur eta Lehen Hezkuntzan 7.746 lagunek eman dute izena, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan, berriz, 148k, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan 94 pertsonak. Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, apirilaren 3an argitaratuko dute lan eskaintza publikoan onartutakoen behin behineko zerrenda. Lehenengo azterketa ekainaren 15ean egingo dute, Barakaldoko BEC erakustazokan. Hori baino lehen, maiatzaren 2tik 14ra, onartutako irakasleek programazio didaktikoa eta merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Bestalde, hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko atariko proba apirilaren 6an egingo dute, eta handik astebetera idatzizkoa (apirilaren 13an). Azkenik, oposiziogileak ahozko probara deituko dituzte, maiatzaren 15etik aurrera. 1993tik Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntza arloan deitu duten lan eskaintza publikorik zabalena da aipatutakoa.

Pentsiodunak berriro mobilizatuko dira hiriburuetan, apirilaren 13an

Pentsiodunak berriro mobilizatuko dira hiribu...
Pentsiodunak berriro mobilizatuko dira hiriburuetan, apirilaren 13an

Egun horretan hauteskunde orokorretak...
1:23 min.

Egun horretan hauteskunde orokorretako kanpaina abiatuko dela baliatu nahi dute pentsiodunek. Manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izango dira.

Euskal Herriko pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte hiriburu guztietan, apirilaren 13an, alderdi politikoek hauteskunde orokorretako kanpaina abiatuko duten egunean. Hala erabaki dute gaur goizean Gasteizen egin duten bileran. Pentsioen auzia apirilaren 28ko hauteskundeetan erabakigarria izango dela ohartarazi eta pentsio duinak aldarrikatzen jarraituko dutela azpimarratu dute. "Gure eskakizunak lortu arte ez dugu amore emango; gaurko eta biharko pentsiodunak duintasunez bizitzea eta orain arte lortutako eskubide guztiak bermatzea da gure helburua", azaldu dute ohar batean. Halaber, herritar guztiei apirilaren 13ko mobilizazioetan parte hartzeko gonbita luzatu diete. Bileran, bere aldarrikapenei azkeneraino eutsiko dietela berretsi dute. Besteak beste, 1.080 euroko gutxiengo pentsioa eta diru-laguntzak KPIren arabera eguneratzea eskatzen dute.

Santander, ING eta PayPalen bezeroei zuzendutako

Santander, ING eta PayPalen bezeroei zuzendut...
Santander, ING eta PayPalen bezeroei zuzendutako 'phishing' kanpainez ohartarazi dute

Erakunde horien izenean bidalitako he...
1:07 min.

Erakunde horien izenean bidalitako helbide elektroniko faltsuak atzeman ditu Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak. Kasurik ez egiteko eta mezuok ezabatzeko aholkatu du.

Eusko Jaurlaritzak, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren bitartez (BCSC, ingelesezko sigletan), ohartarazi du Santander eta ING banketxeen eta PayPal online ordainketarako sistemaren bezeroei zuzendutako phising kanpainak atzeman dituztela. BCSCk Twitterren duen kontuan azaldu duenez, iruzurgileek aipatu erakundeetako bezeroei mezu elektronikoak bidali dizkiete, ofizialak bailiran. Mezuotan software gaurkotze bat egiten ari direla eta bezeroen datuak behar dituztela azaltzen diete, eta esteka batean klik egiteko eskatzen diete. Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak mezuoi kasurik ez egiteko eta ezabatzeko gomendatu du.

Facebookek izena ematera behartuko ditu alderdiak, kanpainan publizitatea egiteko

Facebookek izena ematera behartuko ditu alder...
Facebookek izena ematera behartuko ditu alderdiak, kanpainan publizitatea egiteko

Egiten ez badute, Facebookek beraien ...
1:08 min.

Egiten ez badute, Facebookek beraien iragarkiak blokeatuko ditu. Sare sozialak adierazi duenez, iragarki politikoen gardentasuna 'areagotzea' eta kanpoko esku-hartzeak eragozteko.

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorrei begira, Facebookek izena ematera behartuko ditu plataforma horretan iragarkiak jarri nahi dituzten alderdi politikoak eta hautagaiak. Egiten ez badute, beraien iragarkiak blokeatuko ditu. Konpainiako iturriek azaldu dutenez, iragarki politikoen gardentasuna "areagotzea" eta kanpoko esku-hartzeak eragoztea da helburua. Alderdi politikoek eta hautagaiek erantzukizunak salbuetsita daudela dioten abisuak jarri beharko dituzte beraien iragarkietan. Erregistro eta ohartarazpen baldintza horiek betetzen ez dituztenen iragarkiak blokeatuko dituzte apirilaren erdialdetik aurrera. Hauteskunde orokorrak (apirilak 28) izan eta astebetera kenduko ditu Facebookek baldintza horiek. Berez, Facebookek maiatzaren 26ko Europako hauteskundeei begira prestatutako neurri sorta bat da, baina hauteskunde orokorretan ere aplikatuko da.

Vatikanoan adin txikikoei egindako abusuen aurkako legeak zorroztu ditu aita santuak

Vatikanoan adin txikikoei egindako abusuen au...
Vatikanoan adin txikikoei egindako abusuen aurkako legeak zorroztu ditu aita santuak

Hartutako neurrien artean daude delit...
0:50 min.

Hartutako neurrien artean daude delituen preskripzioa 20 urtera luzatzea eta ezagutzen diren abusu kasuen berri emateko obligazioa, Vatikanoak jakitera eman duenez.

Vatikanoko edo kuriako kideek adin txikikoei egindako abusu delituen aurkako legeak zorroztea erabaki du Frantzisko aita santuak, sexu gehiegikeria kasuak saiheste aldera. Hartutako neurrien artean daude delituen preskripzioa 20 urtera luzatzea eta ezagutzen diren abusu kasuen berri emateko obligazioa, Vatikanoak jakitera eman duenez. Modu horretan, mundu osoko Gotzain Batzarrek delitu horien aurrean hartu beharreko jarreran eredu izan du aita santuak, elizjendeak mota horretako abusurik egin ez dezan.