Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-01ko bideoen artxiboa

Gaurtik aurrera Renfeko aldiriko trenetan erabili ahal izango da Mugi txartela

Gaurtik aurrera Renfeko aldiriko trenetan era...
Gaurtik aurrera Renfeko aldiriko trenetan erabili ahal izango da Mugi txartela

Modu honetan, Gipuzkoako garraio publ...
1:23 min.

Modu honetan, Gipuzkoako garraio publiko guztia Mugi txartel bakarraren parte izango da. Halaber, Mugi txartelaren prezio berriak ere indarrean sartuko dira.

Gaur sartuko dira indarrean Mugi Gipuzkoako garraio txartelaren prezio berriak. Era berean, aurrerantzean Renfeko aldiriko trenetan ere erabili ahal izango da. Mugi pertsonalizatuaren titularrek % 47ko deskontua izango dute hilabetean egiten dituzten lehen 20 bidaietan, % 57koa 21. eta 50. bidaia artean, eta % 90eko deskontua, 51. bidaiatik aurrera. Gazteen kasuan, egiten duten birkargaren balioaren % 25 gehiago jasoko dute saldo gisa txartelean, eta doan izango dituzte bidaia guztiak 51.etik aurrera. Gainera, Mugi txartela Renfeko aldirietan erabili ahal izango da, "Gipuzkoako gainontzeko garraioetan dituen eskubide eta onura berdinekin". Gipuzkoa Garraio Agintaritzak (ATTG) kalkulatzen du urtero 7 milioi bidaiari egingo diola mesede Renfe ere integratzeak txartelean, Oria korridorea eta Irun-Pasaialdea zerbitzuetakoei batez ere.

Ofizialki Arabako Foru Aldundiaren esku gelditu da A-1 errepidearen azken zatia

Ofizialki Arabako Foru Aldundiaren esku geldi...
Ofizialki Arabako Foru Aldundiaren esku gelditu da A-1 errepidearen azken zatia

Eskualdatzeko dekretuak argitaratu di...
1:31 min.

Eskualdatzeko dekretuak argitaratu dira aldizkari ofizialetan. Burgos eta Armiñon arteko 6 kilometroko zatia, bidesaririk gabekoa, eskualdatu dio Jaurlaritzak Arabari.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialak A-1 errepidearen azken zatia, Burgos eta Armiñon artekoa, Arabara eskualdatzeko dekretuak argitaratu dituzte. Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeak martxoaren 20an Gasteizen egindako bileran adostu zuten eskualdaketa. Eusko Jaurlaritzak 6 kilometroko tarte horren titulartasuna bidesaririk gabe erabiltzeko eta 2019rako, mantentze-lanak finantzatzeko, 299.670 euroko kostua izateko baldintzetan eskualdatu du. Arabako Foru Aldundiak A-1 errepideak Burgos eta Armiñonen artean duen tartearen planifikazioko, finantzaketako, proiektuko, eraikuntzako, kontserbazioko, aldaketako, erabilerako eta ustiapeneko funtzio eta ahalmen guztiak hartu ditu bere gain. Eusko Jaurlaritzak transferentzia hori Espainiako Gobernuaren eskutik jaso zuen, pasa den azaroan, eta, gainera, konpromisoa zen Espainiako Gobernuak bere gain hartzen dituela trafikoa arintzeko, seinaleztapena sendotzeko, balizajerako, bidesari-lekua kentzeko eta Burgosko probintziarekiko konexioan adarren gaitasuna areagotzeko egin beharreko obrak. Konpromiso hori gauzatzen ari da, dagoeneko.

Barkosek M26ko foru hauteskundeak deitu ditu:

Barkosek M26ko foru hauteskundeak deitu ditu:...
Barkosek M26ko foru hauteskundeak deitu ditu: '2019a hauteskunde urte gakoa da'

Nafarroako presidenteak nabarmendu du...
1:26 min.

Nafarroako presidenteak nabarmendu duenez, hilabete eskasean hauteskundeak izango dira barruti guztietan.

Uxue Barkos presidenteak maiatzaren 26ko foru hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du gaur Nafarroako jauregian egindako ekitaldi instituzional batean. Nabarmendu duenez, 2019a "urte gakoa" izango da. Barkosekin batera, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Manu Ayerdi eta Miguel Laparra Gobernuko presidenteordeak izan dira ekitaldian. Hala, erkidegoko hiru erakundeek —Nafarroako Presidentetza, botere exekutibo eta legegilea— ordezkaritza izan dute. Dekretua bihar argitaratuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta egun horretan sartuko da indarrean. Hauteskunde kanpaina maiatzaren 10etik 25era izango da. Parlamentu berria ekainaren 19an osatu beharko da (11:00etan). Deialdia sinatu ostean hitzaldia egin du Barkosek. Horren hitzetan, "2019a hauteskunde urte gakoa izango da Nafarroan, Espainian eta Europan. Izan ere, hilabete eskasean, apirilaren 28tik maiatzaren 26ra, hauteskundeak egongo dira barruti guztietan".

Aitatasun baimena 8 astekoa izango da gaurtik aurrera

Aitatasun baimena 8 astekoa izango da gaurtik...
Aitatasun baimena 8 astekoa izango da gaurtik aurrera

Apirilaren 1etik aurrera jaiotako hau...
1:58 min.

Apirilaren 1etik aurrera jaiotako haurren gurasoei eragingo die neurriak. Lehen bi asteak haurra jaio eta segituan hartu beharko dira derrigorrez eta beste seiak, geroago hartu ahal izango dira.

Aitatasun baimena 8 astera luzatuko da gaurtik, apirilaren 1etik, aurrera, eta ordutik aitzina jaiotzen diren haurren gurasoei eragingo die, Espainiako Gobernuak onartu berri duen berdintasunerako premiazko lege dekretuan agertzen den moduan. Hori horrela, haurren ama biologikoa ez diren gurasoek zortzi asteko baimena izango dute, 2018ko udatik indarrean zegoen bost asteko baimena baino hiru aste gehiago. Lehenengo bi asteak erditzea izan den egunean hasiko dira, eta gainerako seiak gurasoek erabakiko dute noiz hartu, haurrak urtebete izan arteko epemugarekin. Baimena besterenezina da, eta % 100ean ordaindua. Dekretua astelehen honetan indarrean sartzen bada ere, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak (Kongresua desegin denetik indarrean dagena) onartu beharko du aurrera jarrai dezan. Berdintasun Ministerio espainiarrak Europa Pressi azaldu dionez, neurria indarrean jarriko da erabaki hori iritsi arte; gainera, ez dute aurreikusten atzera botatzeko aukera. Hain zuzen ere, asteazkenean elkartuko da Diputazio Iraunkorra, eta dirudienez, orduan hartuko dute erabakia. Espainiako Gobernuaren dekretuan azaltzen denez, aitatasun baimena 8 astera luzatuko da 2019an, 12ra 2020an, eta 16ra 2021ean, amatasunaren pareraino. Parean jartzera iristen direnean, lehenengo sei asteak nahitaezkoak eta jarraiak izango dira, eta gainerakoa gurasoek erabakiko dute, baina haurrak urtebete izan baino lehenago.