Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-02ko bideoen artxiboa

Abisu horia ezarri dute asteazkenerako eta ostegunerako barnealdean, elurragatik

Abisu horia ezarri dute asteazkenerako eta os...
Abisu horia ezarri dute asteazkenerako eta ostegunerako barnealdean, elurragatik

Elurraren maila 600-700 metrora jaits...
1:37 min.

Elurraren maila 600-700 metrora jaitsiko da. Gainera, nabigaziorako abisu horia ere indarrean egongo da asteazken arratsaldetik ostegun eguerdira arte.

Bueltan da elurra. Apirila prezipitazioekin eta tenperaturaren jaitsierarekin hasi dugu. Asteazkenari eta ostegunari begira, elurrari dagokion abisu horia ezarri du barnealdean Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak. Abisua asteazken eguerditik (12:00) ostegun eguerdira (12:00) arte egongo da indarrean. Asteazkenean, elurraren maila 1.000 eta 1.200 metro artean kokatuko da goizeko lehen orduan, baina jaisten joango da eta 600-800 metrora kokatuko da gauean. Elurraren lodiera 2 eta 15 zentimetro artekoa izan daiteke 1.000 metroan eta 0 eta 1 zentimetro artekoa, ostera, 600 metroan. Prezipitazio txiki edota ertaina egingo du, ugariagoa Ipar isurialdean. Arratsalde-gauean ekaitzak jo eta eta txingorra ere egin dezake Ipar isurialdean. Bestalde, mendi inguruetan izotz txikia ere egin dezake.

Martxan da auto elektrikoak edo hibridoak erosteko MOVES plana

Martxan da auto elektrikoak edo hibridoak ero...
Martxan da auto elektrikoak edo hibridoak erosteko MOVES plana

Planak 5.500 euro arteko laguntzak em...
1:56 min.

Planak 5.500 euro arteko laguntzak emango ditu. Horretarako bi baldintza bete beharko dira: ibilgailu zaharra txatartegira eramatea eta berria elektrikoa edo hibrido entxufagarria izatea.

Iragan astean ibilgailu efizienteagoak erosteko Eusko Jaurlaritzaren Renove plana indarrean sartu ostean, gaurtik martxan da auto elektrikoen edota hibridoen erosketa sustatzea helburu duen Espainiako Gobernuaren MOVES plana. Hala ere, bi planak ez dira bateragarriak eta, beraz, erosleek aukeratu egin beharko dute. MOVES planak ez du atzeraeraginkortasunik, hots, gaurtik aurrerako operazioak bakarrik hartuko dira aintzat. Horrez gain, ibilgailu zaharrak IAT indarrean izan beharko du. Plan honetatik kanpo gelditzen dira gasolina eta diesel ibilgailuak. Auto elektrikoak erosteko 5.500 euro arteko dirulaguntzakjasotzen ditu MOVES planak eta, 2.600 euro artekoak, ostera, entxufagarriak diren ibilgailu hibridoentzat. Horretarako bi baldintza bete beharko dira: ibilgailu zaharra txatartegira eramatea eta berria elektrikoa edo hibrido entxufagarria izatea. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) EVE Energiaren Euskal Erakundeak tramitatuko ditu dirulaguntzak. MOVES planaren barruan, 2.100.000 euroko poltsa dagokio EAEri, eta 621.000 euro, Nafarroari. Laguntzak eskatutako ordenaren arabera emango dira, harik eta dirua amaitu arte.

500 lagun soilik sartu ahal izango dira Urederraren Sorburura Aste Santutik aurrera

500 lagun soilik sartu ahal izango dira Urede...
500 lagun soilik sartu ahal izango dira Urederraren Sorburura Aste Santutik aurrera

Bisitarien kopurua murrizteaz gain, a...
1:28 min.

Bisitarien kopurua murrizteaz gain, arazo gehien sortzen dituen azken tartera sartzea ere debekatuko dute, hori baita kaltetuen dagoen gunea.

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak Urederraren Sorburua babesteko neurriakonartu ditu. Urederraren Sorburua izan zen 2018an Nafarroan bisitari gehien erakarri zuen esparru naturala: 150.000 pertsona, guztira. Horrenbestez, ikerketa batek jasotako ondorioak kontuan hartuta, esparru kaltegarri eta arazo gehien sortzen dituen azken tartera sartzea debekatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak, Bakedanoko Kontzejuarekin, Ameskoako Udalarekin eta Teder Partzuergoarekin batera. Gainera, 500 pertsona baino ez ezin izango dira sartu; eta, horretarako, sarrerak lortzeko plataforma aldatuko dute, Nafarroako Gobernuak agiri bidez jakinarazi duenez. Bestalde, laster onartuko dute Parke Naturalaren Babeserako eta Larrialdietarako Plana; protokolo horren arabera, esaterako, parkea ebakuatzeko eta bisitariek jarraitu beharreko arauak ezarriko dituzte. Neurriok Aste Santutik aurrera abian jarriko dituztela aurreikusi du Nafarroako Gobernuak.

Neskato bati sexu erasoa egin diote 11 adingabek Tarragonan

Neskato bati sexu erasoa egin diote 11 adinga...
Neskato bati sexu erasoa egin diote 11 adingabek Tarragonan

Sexu erasoagatik atxilotutako mutikoa...
1:32 min.

Sexu erasoagatik atxilotutako mutikoa Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dute. Gainerako hamar gazteak aske daude. Dirudienez, aurretik droga eta alkohola kontsumitu zuten erasotzaileek eta biktimak.

Neskato bati sexu erasoa egin diote 11 adingabek Tarragonan. Esquadra Mossoek adin txikiko mutiko bat atxilotu zuten lehenik, neskato adingabeari sexu erasoa egiteagatik. Geroago, beste hamar gazteak atxilotu zituzten, neska berari ustez sexu abusuak egiteagatik. Iturri polizialek jakitera eman dutenez, sexu erasoagatik atxilotutako gaztea Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dute. Gainerako hamar mutikoak aske daude, baina Fiskaltzaren aurrean deklaratu beharko dute aurki. Martxoaren 19an gertatu zen erasoa Tarragonako Amfiteatre parkean, eta 50 lagun inguru galdekatu ostean, hilaren 28an atxilotu zituzten hamaika adingabekoak. Porta Enree egunkari digitala izan da albistea zabaldu duena. Horren arabera, bai biktima eta baita erasotzaileak ere bidaiderik gabeko adingabeak dira eta gehienak harrera zentro batean bizi dira, erasoa gertatu zen lekutik oso gertu. Dirudienez, 11 gazteak eta erasoa jasan zuen neskatoak droga eta alkohola kontsumitu zuten. Beraz, litekeena da adingabeak horretaz "aprobetxatu" izana sexu abusuak egiteko. Egun batzuetara, neskatoak berak kontatu zien erasoa jasan zuela zentroko arduradunei, eta haiek salatu zuten erasoa Esquadra Mossoen aurrean.