Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-03ko bideoen artxiboa

Bizkaiko eta Gipuzkoako DIAko langileek bertan behera utzi dute greba mugagabea

Bizkaiko eta Gipuzkoako DIAko langileek berta...
Bizkaiko eta Gipuzkoako DIAko langileek bertan behera utzi dute greba mugagabea

Zuzendaritzak iragarritako lan-erregu...
1:35 min.

Zuzendaritzak iragarritako lan-erregulazioko espedienteak 33 langileri eragingo die Bizkaian eta 4ri Gipuzkoan. ELAk hiru greba egun deitu ditu apirilean, presio neurri gisa.

DIA supermerkatuetako Gipuzkoako eta Bizkaiko langileek bertan behera utzi dute greba mugagabea, baina hiru greba egun iragarri dituzte apirilerako. Zuzendaritzari presioa egitea eta "kaleratze traumatiko bat ere ez" izatea da helburua. LABek, bere aldetik, martxoaren amaieran utzi zuen bertan behera martxoaren 11n ELArekin batera deitu zuen greba mugagabea. Zuzendaritzak iragarritako lan-erregulazioko espedienteak 37 langileri eragingo die Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE): 33ri Bizkaian eta 4ri Gipuzkoan. Konpainiak lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko kalte-ordaina eskaini die langileei (gehienez ere, 24 hilabete). Sindikatuaren esanetan, zenbait langilek beren burua eskaini dute jada boluntario gisa. Hori ikusita, behartutako kaleratzerik ez egoteko adina lanpostu daudela uste du ELAk, eta langileei lanpostua beste denda batzuetan emateko eskatu du. ELAk iragarri duenez, kaleratze traumatikorik badago, lan-erregulazioko espedientearen aurkako demanda jarriko du.

Mendiko erreskate taldeetan osasun langileak izatea proposatu du ikerketa batek

Mendiko erreskate taldeetan osasun langileak ...
Mendiko erreskate taldeetan osasun langileak izatea proposatu du ikerketa batek

Euskal Herriko Unibertsitateko talde ...
1:27 min.

Euskal Herriko Unibertsitateko talde batek azken urteotako erreskateak aztertu ditu eta, ikerketaren arabera, 20 urtean gertakari eta istripu kopurua hirukoiztu egin da.

Ertzaintzaren erreskate taldeetan medikuak eta erizainak egotea proposatu du Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikerketa talde batek, besteak beste, mendian izandako istripuetan zauritutako pertsonak "tokian bertan" artatzeko. Sendoa Ballesteros UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateko irakaslea buru duen taldeak azken urteotan mendian izandako erreskateak aztertu ditu. Ikerketaren arabera, 20 urte pasatxoan hirukoiztu egin da gertakari eta istripu kopurua. 2018a izan da mendian heriotza gehien izan diren urtea 1996tik. Hilabetez hilabeteko datuei erreparatuta, otsailean egiten dira erreskate gutxien eta uztailean, berriz, gehien. Horrez gain, astelehenetan egin ohi dira salbamendu operazio gehien. UPV/EHUko irakasleak ziurtatu duenez, ezinbestekoa da gizartea hezi eta sentsibilizatzea ez ezik, erreskate taldeetan mendirako profila duten osasun langileak izatea. "Ebakuazioa hasi aurretik, pertsona tokian bertan artatzea lortzen badugu heriotza-tasa nabarmen jaitsi daiteke", adierazi du.

Nafarroako baso suhiltzaileak, giza baliabide gehiagoren eta prebentzio neurrien eske

Nafarroako baso suhiltzaileak, giza baliabide...
Nafarroako baso suhiltzaileak, giza baliabide gehiagoren eta prebentzio neurrien eske

Iragan neguan, hiru astetan soilik 90...
1:08 min.

Iragan neguan, hiru astetan soilik 90 sute izan direla azpimarratu, eta hainbat arrazoi eman dituzte: mendiak zikin egotea, tenperatura altuak eta hezetasun eskasa, eta larreei su emateko ohitura.

Nafarroako baso suhiltzaileek giza baliabide gehiago eta prebentzio lan handiagoa eskatu dute, zelaiak eta basoak beste modu batera kudeatu ahal izateko. Zehazki, lurraldearen iparraldean larreak berreskuratzeko erreketak programatzea eta helburuak definitzea galdegin dute, eta erdialdean baso sabaiak erretzea. Iragan neguan, hiru astetan soilik 90 sute izan direla azpimarratu, eta hainbat arrazoi eman dituzte: mendiak zikin egotea, tenperatura altuak eta hezetasun eskasa, eta larreei su emateko ohitura. Ohar batean adierazi dutenez, udako eta neguko kanpainak ez dira nahikoak Nafarroako beharrei erantzuteko. Hori dela eta, negu garaian kontratatzen diren langileen kopurua handitzea eta kontratuen iraupena luzatzea eskatu dute.

Jasun aire-iragazkien enpresa britainiarrak lantegi bat irekiko du Gueñesen

Jasun aire-iragazkien enpresa britainiarrak l...
Jasun aire-iragazkien enpresa britainiarrak lantegi bat irekiko du Gueñesen

Iragazki oso sofistikatuak fabrikatuk...
1:02 min.

Iragazki oso sofistikatuak fabrikatuko ditu EAEn. Horretarako, 5 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du eta 10 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Enkarterrietan.

Jasun enpresa britainiarrak –Erresuma Batuko aire-iragazkien fabrikatzaile handienetako batek- Jasun Filtración S.L. irekiko du Enkarterrietan. Konpainiak duela gutxi sortu du bere filial Bizkaian eta Gueñes Industrialdean kokatuko da. Jasun Filtración S.L. enpresak iragazki mota zehatz bat fabrikatu nahi du Euskadin, oso sofistikatua. Horretarako, 5 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du eta 10 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Enkarterrietako eskualdean, zeinak etekina aterako baitio enpresaren jarduerari. Jasun Envirocare enpresak 40 urtetik gorako ibilbidea du eta egoitza Somerseten (Erresuma Batua) du.

Urtarrilean Tenerifen erreta hil zen emakumearen bikotekide ohia atxilotu dute

Urtarrilean Tenerifen erreta hil zen emakumea...
Urtarrilean Tenerifen erreta hil zen emakumearen bikotekide ohia atxilotu dute

Emakumearen heriotzarekin zerikusia d...
1:14 min.

Emakumearen heriotzarekin zerikusia dutelakoan atxilotu dute 52 urteko gizona, hilketa matxista egotzita. Asteazkenean igaroko da epailearen aurretik.

Espainiako Poliziak 52 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, urtarrilean Tenerifeko La Laguna udalerrian hildako emakumearen heriotzarekin zerikusia duelakoan. Emakumea auto barruan kiskalita hil zen. Atxilotua emakumearen bikotekide ohia da, eta asteazkenean igaroko da epailearen aurretik, hilketa matxista egotzita. Urtarrilaren 16an emakumeak eta bikotekide ohiak auto istripua izan zuten. Argindarraren poste baten kontra jo zuten, eta, ondorioz, autoak su hartu zuen. Gizonak autotik onik irtetea lortu zuen, baina emakumea bertan hil zen. Polizia Judizialak ikerketa abiatu zuen gertaturikoa argitzeko, eta hurrengo egunean emakumearen bikotekide ohia atxilotu zuten. Erredurak sendatzeko ospitaleratu zuten, eta Poliziaren zaintzapean egon zen. Hala eta guztiz ere, eta haren kontrako frogen faltan, Poliziak zaintza kendu zion. Atzo, ordea, berriro atxilotu zuten, emakumea hil izana egotzita.

Gizon batek bikotekidea hil du Alacanten

Gizon batek bikotekidea hil du Alacanten...
Gizon batek bikotekidea hil du Alacanten

Astelehen gauean, erasotzaileak lagun...
1:14 min.

Astelehen gauean, erasotzaileak lagun bati deitu zion telefonoz, eta hilketa aitortu zion, eta horrek ohartarazi zituen larrialdietarako zerbitzuak.

Gizon batek bikotekidea hil zuen atzo gauean Alacanten. Biktimak 39 urte zituen eta erasotzaileak 49 ditu. Oporretan joan ziren Hungariatik Alacanteko Rojales herrira. Atzo arratsaldean iritsi ziren, 18:00ak aldera, eta, hiru ordu geroago, gizonak lagun bati deitu eta bikotekidea hil zuela aitortu zion. Azken horrek ohartarazi zituen larrialdietarako zerbitzuak. Udaltzaingoa eta Guardia Zibila bikotearen apartamentura joan zirenean, emakumea konorterik gabe eta indarkeria zantzuekin topatu zuten. Suspertzen ahalegindu ziren, baina ez zuten lortu, eta, ondoren, hilda zegoela egiaztatu besterik ezin izan zuen egin medikuak.

Bouteflikak Aljeriako presidente kargua utzi du

Bouteflikak Aljeriako presidente kargua utzi ...
Bouteflikak Aljeriako presidente kargua utzi du

Aljeriako presidenteak 82 urte ditu, ...
1:02 min.

Aljeriako presidenteak 82 urte ditu, eta larriki gaixorik dago 2013tik. Azken asteetan, protesta jendetsuak izan dira bere dimisioa exijituz.

Aljeriako presidenteak, kargua utzi du eta bere agintaldia ofizialki amaitutzat eman duela jakinarazi dio Kontseilu Konstituzionalari, APS estatu agentziak zabaldu duenez. Alabaina, gaur, Aljeriako Armadako buruak krisi politiko honi "konponbide konstituzionala" ematea premiazkoa dela adierazi du eta, ildo horretan, Konstituzioaren 7, 8 eta 102 artikuluak aplikatzea babestu du, hots, presidentearen gaitasungabetzea ahalbidetzen duten artikuluak ezarrita. Halaber, otsailaz geroztik, astero manifestazio jendetsuak izaten ari dira Aljerian presidentea boteretik kentzeko eskatuz. Protesta horien ondorioz, hauteskundeetara berriro aurkezteari uko egin zion eta, gaur, Armadaren presioz, dimisioa eman behar izan du.