Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-04ko bideoen artxiboa

Preso bat hil da Zaballan, urtea hasi zenetik hirugarrena

Preso bat hil da Zaballan, urtea hasi zenetik...
Preso bat hil da Zaballan, urtea hasi zenetik hirugarrena

Astelehenean gertatu zen azken heriot...
0:58 min.

Astelehenean gertatu zen azken heriotza, Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak baieztatu duenez.

Aste honetan Zaballako (Araba) espetxean hil den preso baten heriotzaren berri izan dugu azken orduotan. Urtea hasi zenetik, hiru dira Arabako kartzelan hildakoak. Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak bi heriotza baieztatu ditu: bata, otsailean; bestea, iragan astelehenean (apirilak 1). Itxura guztien arabera, astelehenean bere buruaz beste egin zuen preso batek astelehenean eta gauza bera egin zuen, ustez, otsailean beste batek. Hori da Espetxe Erakundeen Zuzendaritzatik aipatu duten hipotesia. Azken heriotzari dagokionez, autopsiaren emaitzaren zain daude oraindik. Bi heriotza horiei, espetxe berean gaindosiak jota urtarrilean 17an hil zen 28 urteko preso bizkaitarra gehitu behar zaio. Salhaketa elkarteak orduan salatu zuenez, "ezkutatze politika sistematikoa" aplikatzen dute, "inolako informazio publikorik ematen ez dutela" iritzita.

80 lapurretak egin dituen talde antolatu bateko kideak atxilotu dituzte Bilbon

80 lapurretak egin dituen talde antolatu bate...
80 lapurretak egin dituen talde antolatu bateko kideak atxilotu dituzte Bilbon

Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu....
1:32 min.

Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu. Lapurreta gehienak EAEn egin dituzte. Taldeak bi hamarkada darama lapurretak egiten.

Ertzaintzak bortxaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bat desegin eta bost lagun atxilotu ditu Bilbon; batez ere, EAEko enpresa eta saltokietan lapurtzen ohi zuten aurretik lapurtutako ibilgailuak erabilita. Taldeari enpresatan eta taberna, lurrindegi, tabako denda, gasolindegi eta zenbait trastelekutan 80 lapurreta egin izana egotzi diete, baita lapurreta horiek egiteko 35 ibilgailu lapurtu izana ere. Kay ezizenaz ezaguna den taldeak bi hamarkada darama lapurretak egiten, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan egin dituzte lapurretak, baina Kantabrian, Burgosen eta Errioxan ere aritu dira. Ikerketa abian da, eta taldearen gainerako kideen bila ari dira. Bestalde, zazpi pertsona akusatu dituzte taldeak lapurtutakoa erasoteagatik. Taldea Kobeta mendian biltzen zen lapurretak antolatzeko, eta bertan, gainera, Ertzaintzak ehun bat kalamu landare konfiskatu ditu. Atzo (asteazken), epailearen aurrera eraman ostean, aske utzi zituzten karguekin eta fidantzarik gabe.

Urkullu pozik agertu da

Urkullu pozik agertu da 'lau urrats gehiago' ...
Urkullu pozik agertu da 'lau urrats gehiago' emango direlako Estatutua betetzeko

Lehendakariaren esanetan, "nahiago nu...
1:05 min.

Lehendakariaren esanetan, "nahiago nuke" datorren astean transferituko diren eskumenen artean, lehen pakete horretan adostutako guztiak transferitzeko astia egongo balitz.

Iñigo Urkullu lehendakaria pozik agertu da Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Transferentzien Batzorde Mistoa biltzeko deialdia aurrera delako eta, hortaz, Gernikako Estatutua betetzeko "lau urrats gehiago emango direlako". Hala ere, urrats gehiago "eman behar direla" gogoratu du lehendakariak. Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza datorren astean bilduko dira lau eskumen transferitzeko akordioa ixteko asmoz. Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratuko liratekeen eskumenak hauek dira: lan-erregulazio espedienteek kaltetutako langileen erretiroarena, produktu farmazeutikoen gaineko legediarena, ikastetxeetako seguruarena eta AP-68 autobidearena. Horrenbestez, Gobernu Zentralak aurkeztutako egutegia 2019an garatzen jarraitzea espero du Urkulluk.

Eusko Legebiltzarrak polizia gehiegikerien legea onartudu

Eusko Legebiltzarrak polizia gehiegikerien le...
Eusko Legebiltzarrak polizia gehiegikerien legea onartudu

EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen ...
1:27 min.

EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen abstentzioarekin eta EAJren eta PSE-EEren aldeko botoarekin atera da aurrera legea.

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak polizia gehiegikerien legea onartu du gaur, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen abstentzioarekin eta EAJren eta PSE-EEren aldeko botoarekin. PPk, ostera, kontra bozkatu du. Lege berri horrek 1978 eta 1999 arteko polizia gehiegikerien biktimak aitortuko ditu. 2016an Eusko Legebiltzarrean onartutako legeari aldaketak egin behar izan dizkiote, PPk Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkeztu ostean. Errekurtso hori tarteko, Eusko Jaurlaritzak ezin izan zuen 2016ko legea garatu. Pedro Sanchez Espainiako Gobernura iritsi zenean, ordea, polizia gehiegikerien legearen aurkako helegitea kentzea adostu zuen Eusko Jaurlaritzarekin, testuari aldaketa batzuk egitearen truke. Aldaketa horietako baten arabera, legearen babesean aurrera eramaten diren ekimenek "ezin izango dute, inola ere, zigor-arloko jurisdikzioak ebatzitakoa baztertu". PPk iragarri du lege berria ere Auzitegi Konstituzionalera eramango duela. 1969 eta 1978 urteen arteko polizia gehiegikerien biktimak, ostera, Eusko Jaurlaritzak 2012an onartutako dekretuak aitortzen ditu.

Langile bat hil da Zigoitiko merkataritza gune batean

Langile bat hil da Zigoitiko merkataritza gun...
Langile bat hil da Zigoitiko merkataritza gune batean

SOS Deiakek esan duen arabera, lan is...
0:47 min.

SOS Deiakek esan duen arabera, lan istripua Gorbeia Merkataritza Gunean izan da, Etxabarri Dibiña kontzejuan, Zigoitian (Araba).

Langile bat hil da Gorbeia Merkataritza Gunean, Zigoitian, asteazken arratsaldean izandako lan istripu batean. 61 urteko gizona, Zigoitiko bizilaguna, araztegi batera erorita zendu da, Etxabarri Dibiñako merkataritza zentroko hustuketa gunean. Dei baten bidez ohartarazi dituzte larrialdietarako zerbitzuak, 19:10ean. Zerbitzu medikoek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Osalaneko kideak istripua izandako lekura joan dira, gertatutakoa argitzera.

Sutea izan da Amurrioko Tubos Reunidos enpresan

Sutea izan da Amurrioko Tubos Reunidos enpres...
Sutea izan da Amurrioko Tubos Reunidos enpresan

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera...
0:44 min.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez, langile guztiak atera behar izan dituzte bertatik, biltegian sutea piztu ondoren. Halere, ez omen da inor zauritu.

Sutea piztu da Amurrioko Tubos Reunidos enpresan goizean, 08:30ean. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, enpresa horretako biltegian zeuden kable batzuek su hartu dute, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Ezbeharraren ondorioz, langile guztiak enpresatik atera behar izan dituzte, sua itzaltzeko. Suhiltzaileak ez ezik, Udaltzaingoa ere joan da sutea piztu den lekura. Aipatu iturriak zehaztu duenez, ez da inor zauritu, eta oraindik ez dakite suak zenbaterainoko kalteak eragin dituen. Dagoeneko itzali dute sua.

Akordiorik gabeko

Akordiorik gabeko 'brexit'a eragozteko lege b...
Akordiorik gabeko 'brexit'a eragozteko lege bat onartu du Komunen Ganberak

Proposamena boto bateko aldearekin at...
1:48 min.

Proposamena boto bateko aldearekin atera da aurrera: 313 alde eta 312 kontra. Gainera, Europar Batasunari luzapen berri bat eskatzera behartuko du Theresa May.

Atzo, azken orduan, proposamen bat onartu zuen Erresuma Batuko Komunen Ganberak, Theresa May lehen ministroa brexitaren luzapen bat eskatzera behartzeko eta, horrela, Erresuma Batua apirilaren 12an Europar Batasunetik (EB) akordiorik gabe irtetea saihesteko. Diputatu laboristak aurkeztutako proposamena ozta-ozta atera da aurrera, boto baten aldearekin: 313 boto alde eta 312 kontra. Lorden Ganberak onartu beharko du orain. Dena dela, Europar Batasunak izango du azken hitza, berari baitagokio luzapen eskaera hori onartu ala ez erabakitzea. Bozketaren aurretik, Theresa May lehen ministroa Alderdi Laboristako buruarekin bildu zen, brexitaren blokeoa gainditzeko. Theresa Mayren esanetan, bilera "eraikitzailea" izan zen. Mayren bulegoko bozeramaileak ohar baten bidez adierazi zuenez, bi aldeek "malgutasuna erakutsi" zuten eta aurrera egiteko "programa bat" adostu zuten.