Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-05ko bideoen artxiboa

Irungo umezurtz-etxean abusuak egin zizkiotela salatu du gizon batek

Irungo umezurtz-etxean abusuak egin zizkiotel...
Irungo umezurtz-etxean abusuak egin zizkiotela salatu du gizon batek

Javi Hamzaouik salatu duenez, zazpi u...
1:05 min.

Javi Hamzaouik salatu duenez, zazpi urte zituenean, 70ko hamarkadan, abusuen biktima izan zen umezurtz-etxeko ile-apaindegian.

Irungo umezurtz-etxean, zazpi urte zituenean, abusuak egin zizkiotela salatu du gizon batek. Euskal Telebistari esan dionez, umezurtz-etxeko ile-apaindegian bizi izandakoak, 70ko hamarkadan, "bizitza suntsitu" dio, eta kontatzeko beharra zuen. Biktimak Ertzaintzaren aurrean deklaratu du, bortxatzailea identifikatzeko. Kontatu duenez, pertsona ospetsua da Gipuzkoako udalerrian. Horregatik, ez du zalantzarik izan salaketa jartzean. Gainera, kaletik ikusten duenean "pederasta" deitzen diola onartu du. "Uste dut, sinesten dut eta ia ziur nago jende guztiak zekiela, baita mojek ere", salatzen du gizonak. 54 urte ditu egun; bortxatzaileak, 70tik gora. Abusu hauen gainean "isiltasun itun" bat dagoela uste du biktimak.

Eudelek frankismo ondorengo lehen alkateak omendu ditu

Eudelek frankismo ondorengo lehen alkateak om...
Eudelek frankismo ondorengo lehen alkateak omendu ditu

Diktaduraren osteko lehen udal hautes...
1:16 min.

Diktaduraren osteko lehen udal hauteskundeen 40. urteurrena ospatu dute Gernikako Juntetxean. Ekitaldi solemnea eta hunkigarria izan da.

Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak omenaldia egin die gaur Gernikan frankismo ondorengo lehen udal hauteskundeetan aukeratutako alkateei. Ekitaldi solemnea eta hunkigarria izan da. Diktadura luze baten ondoren, 1979ko apirilaren 3an egin ziren lehen hauteskundeak, eta, beraz, 40 urte bete berri dira orain. 1979ko alkateen eta egungoen ordezkaritza bat ere joan da ekitaldira. Omenduak alkateek makilekin osatutako arku batetik igaro dira. Musika eta dantza emanaldiak ere izan dira, eta orduko eta egungo alkate batzuek hitza hartu dute. Horrez gain, oroigarri bana jaso dute. Duela 40 urte, 228 udalerritako ordezkariak aukeratu ziren, eta horietatik lau bakarrik ziren emakumezkoak. Amaitzear den legegintzaldian, 251 udaletatik 69tan emakumezkoak dira gidari.

Portugaleten atxilotu dute Zumarragako zentrotik ihes egin zuen hirugarren adingabea

Portugaleten atxilotu dute Zumarragako zentro...
Portugaleten atxilotu dute Zumarragako zentrotik ihes egin zuen hirugarren adingabea

Joan den martxoaren 21ean, Getxon, ad...
1:02 min.

Joan den martxoaren 21ean, Getxon, adineko emakume batek jasan zuen indarkeriazko lapurretan parte hartu izana egozten diote

Joan den martxoaren 2an, hiru gaztetxok Zumarragako adin txikikoen zentrotik ihes egin zuten. Horietako bi martxoaren 8an eta 12an, atzeman zituzten, Sestaon tea Bilbon, hurrenez hurren. Hirugarrena, berriz, astearte iluntzean atxilotu zuen Ertzaintzak, atzo jakinarazi dutenez. Martxoaren 21ean, Getxon, adineko emakume batek jasan zuen indarkeriazko lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, Getxoko lapurretarekin lotuta, atzo 18 urteko gazte bat atzeman zuen Ertzaintzak udalerri horretan bertan. Epaileak espetxean sartzeko agindua eman du, baina bermea ordainduz gero, kartzela saihestu dezake. Lapurreta argitzeko ikerketak aurrera segitzen du.

Kautelazko neurririk gabe aske utzi dute emazte eriari hiltzen lagundu dion gizona

Kautelazko neurririk gabe aske utzi dute emaz...
Kautelazko neurririk gabe aske utzi dute emazte eriari hiltzen lagundu dion gizona

Angel Hernandezek epaitegira agertu b...
1:29 min.

Angel Hernandezek epaitegira agertu beharko du epaileak horrela eskatzen dioenean, ikerketak irauten duen bitartean. Epailearen aurrean Maria Jose Carrasco emazteari hiltzen lagundu ziola aitortu du.

Madrilen, epaileak kautelazko neurririk gabe aske utzi du esklerosi anizkoitza zuen emazteari hiltzen lagundu zion gizona. Fiskalak gizonaren aurkako kautelazko neurririk eskatu ez zuenez, epaileak aske uztea erabaki zuen atzo gauean. Hernandez asteazken arratsaldean atxilotu zuten, bere emaztearekin bizi zen etxebizitzan, Madrilen. 15:00ak inguruan bertaratu ziren Summako sanitarioak. Heriotza baieztatu zuten, eta Poliziari ohartarazi zioten senarrak fase terminalean zegoen emaztearen heriotza eragiteko substantzia eman ziola. Egoeraren gordintasuna erakusteko, heriotzaren unea bideo batean grabatu zuten Maria Jose Carrascok eta Angel Hernandezek. Suizidio lagundua delituagatik 2 eta 10 urte bitarteko kartzela zigorra ezar diezaiokete. Dena den, zigorra nabarmen murriztu daiteke, biktimak gaixotasun larria baldin badu eta hil egin nahi duela espreski eskatzen badu.