Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-09ko bideoen artxiboa

Hasi da Balenciaga kasuaren epaiketa Donostiako epaitegian

Hasi da Balenciaga kasuaren epaiketa Donostia...
Hasi da Balenciaga kasuaren epaiketa Donostiako epaitegian

Mariano Camio Getariako alkate ohia a...
2:10 min.

Mariano Camio Getariako alkate ohia akusatuen aulkian eseri da. Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatzen du berarentzat, Balenciaga museoaren eraikuntzan ustez egindako irregulartasunengatik.

0:43Gaur hasi da Donostiako Zigor Epaitegian Balenciaga kasuaren epaiketa. Akusatuen aulkian Mariano Camio Getariako alkate ohia eseri da, Getariako Balenciaga museoaren eraikuntzan ustez egindako irregulartasunengatik. Lehen saioa 09:30ean abiatu da. Fiskalak Balenciaga museoaren lanak nahita garestitu izana leporatzen dio Camiori, Julian Argilagos arkitekto kubatarraren mesedetan. Hori dela eta, zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen du berarentzat. Fiskalaren arabera, garai hartan maitaleak ziren. Hasiera batean, 2018ko apirilaren 4tik 13ra bitartean egitekoa zen ahozko saioa, baina akusatu nagusiaren osasun arazoak tarteko, urtebete atzeratu da. Azkenean, apirilaren 9tik 17ra bitartean egingo da. Ezustekorik ezean, hiru akusatuetako bat den Julian Argilagos arkitekto kubatarra ez da epaiketara agertuko du. Izan ere, 2005etik ihes eginda dago. Argilagos atxilotzeko eta espainiaratzeko nazioarteko agindua indarrean badago ere, oraingoz ez du fruiturik eman. Auzi honetan auzipetutako hirugarrena Rolando Paciel arkitekto kubatarra da. Zigor eskaerei dagokienez, Gipuzkoako Fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen du Mariano Camiorentzat, Balenciaga museoaren kudeaketan ustez egindako irregulartasunengatik. 2011ko ekainean inauguratu zuten Cristobal Balenciagaren omenezko museoa Getarian eta ordurako auzibidea irekita zegoen. Kontzientzia garbi duela esan du Camiok Epaikekta hasi aurretik, Balenciaga auziko akusatu nagusiak esan du "oso lasai" dagoela eta kontzientzia garbi duela.

Zegona funts britainiarra Euskalteleko akziodun nagusi bihurtu da

Zegona funts britainiarra Euskalteleko akziod...
Zegona funts britainiarra Euskalteleko akziodun nagusi bihurtu da

Bere parte-hartzea % 16,41etik % 20,9...
1:09 min.

Bere parte-hartzea % 16,41etik % 20,94ra igo da. Kutxabank, orain arte akziodun nagusia zena, bigarren postura igaro da akzioen % 19,8rekin.

Zegona funts britainiarra Euskaltel konpainiako akziodun nagusi bihurtu da, % 20,94ko parte-hartzearekin, CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak jakinarazi duenez. Bere parte-hartzea % 16,41etik % 20,94ra igo da. Orain arte Kutxabank zen akziodun nagusia Euskaltelen eta orain bigarren postura jaitsi da, % 19,8rekin. Hasiera batean, Zegonak erosketa eskaintza publiko bat egiteko asmoa azaldu zuen, Euskaltelen zuen parte-hartzea handitzeko. Gerora, ordea, aukera hori baztertu eta akzioak erosteko hautua egin zuen. Zegonako Akziodunen Batzar Nagusiak 112,8 milioi euroko kapital handitzea onartu zuen iragan otsailean, aho batez, Euskalteleko akzioak erosteko. Azkenean, apirilaren 3an lortu zuen lehen akziodun izatea, % 20,94arekin. % 20ko langa gainditu duenez, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari bere parte-hartzeari buruzko datuak jakinarazteko betebeharra du. Aurreko jakinarazpenean, % 16,4ko parte-hartzea zuen.

'Ria de Vigo' atoiontziak 'Grande America'ren...
'Ria de Vigo' atoiontziak 'Grande America'ren fuel olioa deskargatu du Santurtzin

Arroxela parean hondoratutako ontziar...
1:26 min.

Arroxela parean hondoratutako ontziaren fuel olioaren garbiketan sei ontzi ari dira lanean.

Bizkaiko Golkoan garbiketa lanetan aritu ostean, 'Ria de Vigo' atoiontzia Santurtziko portura heldu da bart, Arroxela parean hondoratutako 'Grande America' ontziaren fuel olioa deskargatzeko. Martxoaren 12an hondoratu zen Grimaldi Group enpresa armadorearen itsasontzia, sutea piztu ostean. 27 lagun erreskatatu behar izan zituzten ontzia Arroxelatik 330 kilometrora hondoratu aurretik. 2.200 fuel tona zeraman. Guztira sei ontzi ari dira Bizkaiko Golkoan garbiketa lanetan. 'Ria de Vigo' atoiontziak punta-puntako ekipamenduak erabiltzen ditu fuel olioaren kutsadurari aurre egiteko; ildo horretan, segurtasun hesiak ezarri ditu edozein jario saihesteko.

Poliziaren hiru sindikatuk Julen Arzuaga parlamentariaren aurkako salaketa jarri dute

Poliziaren hiru sindikatuk Julen Arzuaga parl...
Poliziaren hiru sindikatuk Julen Arzuaga parlamentariaren aurkako salaketa jarri dute

Estatuko Segurtasun Indarrak "iraintz...
1:34 min.

Estatuko Segurtasun Indarrak "iraintzea" leporatzen diote SPP , SUP eta UFP sindikatuek EH Bilduko parlamentariari.

Joan den astean, Poliziaren indarkeriak eragindako biktimak aitortzeko legea onartzeko saioa egin zuten Legebiltzarrean. Tentsio handiko bilkura izan zen, eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen agerraldiak Alderdi Popularreko parlamentarien eta ikusleen artean zeuden Poliziaren sindikatuetako ordezkarien haserrea eragin zuen. Beraiek eragindako biktimak ez aitortzeko helburuarekin, Estatuko Segurtasun Indarrei lotutako erakunde korporatiboek "'lobby' nazkagarri bat" osatu dutela salatu zuen Arzuagak, eta, ondorioz, bere "mespretxua" adierazi zien. Astelehenean, Espainiako Poliziaren SUP eta SPP sindikatuek salaketa bana aurkeztu zuten EH Bilduko legebiltzarkidearen aurka, Estatuko Segurtasun Indarren kontrako irainak eta kalumniak egotzita. Astearte honetan, hirugarren salaketa heldu da, UFP (Union Federal de Policias) sindikatuarena, hain zuzen, Estatuko Segurtasun Indarrak polizia nazi eta frankistekin erkatzeagatik. SUPek Gasteizeko epaitegian aurkeztu du salaketa; eta SPP sindikatuak Estatuko Fiskaltza Nagusiarengana jo du. Luis Mariano Rodado SUP sindikatuaren Euskadiko idazkari nagusiak zehaztu duenez, Arzuagak 3.000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ere eskatu dute, "bere adierazpenekin eragindako kalte moralak direla eta". Joan den astean, Dignidad y Justicia elkarteak ere iragarri zuen Arzuagaren aurkako salaketa jarriko zuela EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, gorroto delitua eta biktimak umiliatu izana leporatuta.