Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-12ko bideoen artxiboa

Hauteskunde kanpainari hasiera eman diote EAEko alderdiek

Hauteskunde kanpainari hasiera eman diote EAE...
Hauteskunde kanpainari hasiera eman diote EAEko alderdiek

Elkarrekin Podemosek, EAJk, PSE-EEk, ...
0:36 min.

Elkarrekin Podemosek, EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta PPk apirilaren 28ko hauteskunde orokorretako kanpainari ekin diote.

Kanpainan daude, ofizialki, alderdiak. Euskal indar politikoek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zerrendaburuak bildu dituzte kanpainari hasiera emateko ekitaldietan. Apirilaren 28ra arte luzatuko da lasterketa. Egun horretan, herritarrek botoa emateko aukera izango dute Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. Elkarrekin Podemosek, Eusko Alderdi Jeltzaleak, Euskal Herria Bilduk eta Euskadiko Alderdi Popularrak Gasteiz hautatu dute kanpaina hasteko. Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak Bilbon egin du ekitaldia.

490.000 joan-etorri izango dira EAEn Aste Santuan

490.000 joan-etorri izango dira EAEn Aste San...
490.000 joan-etorri izango dira EAEn Aste Santuan

2018an baino % 6,9 joan-etorri gehiag...
2:08 min.

2018an baino % 6,9 joan-etorri gehiago espero ditu Jaurlaritzak, betiere klimatologiaren arabera. Bestalde, 200 ertzain inguruk zaindu eta kontrolatuko dute trafikoa apirilaren 17tik 22ra.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak sarrerako eta irteerako 490.000 joan-etorriaurreikusi ditu Aste Santurako, 2018an baino % 6,9 gehiago, betiere klimatologiaren arabera. Apirilaren 17tik 22ra bitartean izango diren joan-etorriek trafikoan izan dezaketen eragina minimizatzeko Jaurlaritzak hartuko dituen neurriak aurkeztu ditu ostiral honetan Trafikoko zuzendari Sonia Diaz de Corcuerak. "Meteorologia lagun, Aste Santu honetan % 6,9 gehituko da Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetako irteerako eta itzulerako joan-etorrien kopurua, betiere, 2018an aldi horretan izan zen trafikoarekin alderatuta, joan den urtean eguraldi txarrak baldintzatu baitzuen kopuru hori", adierazi du Diaz de Corcuerak. Horrez gain, 200 ertzainek, gutxi gorabehera, zaindu eta kontrolatuko dute trafikoa, ibilgailuen zirkulazioa ahalik eta arinena izan dadin. Arrisku-faktoreei buruzko kontzientziazioan oinarritzen da aurten Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak apirilaren 17an, Aste Santuko jai-egunen hasieran, abian jarriko duen 'Gidatu, besterik ez' kanpaina. Arrisku faktoreen artean nabarmentzen ditu, batetik, deskuiduak, alkoholaren edo drogen kontsumoa, abiadura desegokia edo gehiegizko abiadura eta nekea, eta, bestetik, motozaleen babesa. Apirilaren 17tik maiatzaren 5era bitartean telebistaz, irratiz eta sare sozialen bidez hedatuko den kanpainaren helburua da istripu-tasa murriztea. Aurreko urteetan Aste Santuko istripu-tasa horrek behera egin du, eta 2012. urtetik, Aste Santuko egun horietan, ez da hildakorik izan Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan izandako trafiko-istripuetan (2012an bi hildako izan ziren Araban). Istripuen kopuruari dagokionez, azken Aste Santu hauetan beherako joerari eutsi zaio; 123 istripu izan ziren 2012an, 107 izan ziren 2013an, 100 izan ziren 2014an, 99 izan ziren 2015ean, 73 izan ziren 2016an, 88 izan ziren 2017an (igoera txiki bat izan zen) eta 78 izan ziren 2018an.

Lehen Arretako langileek

Lehen Arretako langileek 'arreta-karga' salat...
Lehen Arretako langileek 'arreta-karga' salatu dute Bilbon egindako manifestazioan

ELAren esanetan, jarraipena "masiboa"...
0:57 min.

ELAren esanetan, jarraipena "masiboa" izaten ari da. Euskadiko Lehen Arretako profesionalek egindako salaketen arabera, osasun sektorean "murrizketak" izan dira, krisi ekonomikoak eraginda.

Osakidetzako Lehen Arretako 5.000 profesionalak grebara deituta daude ostiral honetan, jasaten duten "arreta-karga" salatzeko. Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deitu du lanuztea, osasun alorreko sindikatu nagusien babesarekin (ELA, LAB, CC.OO., UGT, ESK eta SATSE). ELAren esanetan, jarraipena "masiboa" izaten ari da, zentro batzuetan % 100ekoa, eta, ondorioz, itxi egin behar izan dituzte. Gainera, langileek manifestazioa egin dute Bilbon, Jesusen Bihotza plazatik Osakidetzako egoitzaraino. Aspaldi egin zuten euren egoera salatzeko kexa ofiziala, eta otsailean manifestazioa egin zuten Gasteizen, "Denborarik gabeko arreta, arriskua duen arreta" lelopean. Ondoren, Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deitutako bilera batean erabaki zuten hilero 24 orduko greba egingo zutela.

Julian Assange atxilotu dute Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan

Julian Assange atxilotu dute Ekuadorrek Londr...
Julian Assange atxilotu dute Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan

Westminsterreko Magistratuen Auzitegi...
1:41 min.

Westminsterreko Magistratuen Auzitegiak 2012ko ekainean emandako agindua betez atxilotu dute, eta oraingoz Londres erdiguneko polizia-etxe batean dago Wikileaksen sortzailea.

Julian Assange, Wikileaksen sortzailea, atxilotu dute ostegun honetan, Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan, Scotland Yardek ohar baten bidez jakitera eman duenez. Iturri horren esanetan, Ekuadorrek asiloa ukatu dio. Westminsterreko Magistratuen Auzitegiak 2012ko ekainean emandako agindua betez atxilotu dute Assange, eta oraingoz, Londres erdiguneko polizia-etxe batean dago. Wikileaksen sortzaileak "lehenbailehen" deklaratu beharko du, Londresko Poliziak zehaztu duenaren arabera. "Ekuadorreko enbaxadan sartu zenetik ia zazpi urte igaro direnean, Assange Poliziaren esku dagoela baiezta dezaket, eta, beraz, Erresuma Batuko justiziak epaitu beharko du", esan du Sajid Javid Britainia Handiko Barne ministroak. "Ekuadorri eskerrak eman nahi dizkiot emandako laguntzagatik, eta Londreseko Poliziari erakutsitako profesionaltasunagatik", gaineratu du. "Inor ez dago legearen gainetik", adierazi du Twitterren. Scotland Yardek aurreratu du agenteek "agindua betetzeko eginbeharra" zutela. "Enbaxadoreak gonbidatuta sartu dira enbaxadara, Ekuadorreko Gobernuak asiloa ukatu ostean", esan dute. Lenin Moreno Ekuadorreko presidenteak, bestalde, zera adierazi du Twitterren: "Ekuadorreko Estatuari dagokio asiloa ematea edo ukatzea".