Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jasak Gipuzkoan

Euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi dute. Gero, zirkulazioa bere onera etorri da.

Euria izan da asteburu honetako protagonista nagusia, eta, azken orduotan, uholde txikiak sortu dira Donostia, Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Hernani eta Irun inguruan. Ibaien emaria nabarmen igo da, eta urak arazo batzuk utzi ditu goizaldean Euskal Herriko hainbat tokitan. Larrialdi zerbitzuek arreta berezia jarri behar izan dute kostaldean eta Gipuzkoa ipar-ekialdean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Oiartzun eta Bidasoako arroetan "hainbat gertakari suertatu dira", eta maila laranjara igo dira. Halaber, Ereñotzuko estazioa (Urumeako arroan) maila horira iritsi da, eta bidea itxi dute Hernani eta Ereñotzu artean.

Errenterian, Oiartzun eta Fanderia errekek gainezka egin dute, eta herrigunean, berriz, Landare elkartean ura sartu da eta Herriko taberna argirik gabe geratu da. Irunen ere hainbat etxepetan sartu da ura. Oiartzun inguruan, Bidasoa ibaiaren arroetan uholdeak izan dira, eta Hernanin, futbol zelaia urez gainezka geratu da.

Gainera, azken orduotako euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi behar izan dute, bi norabideetan, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez. Garbiketa zerbitzuko langileak lekuan izan dira goiz osoan, bazterrak garbitzen.

Arratsaldean, lanak amaituta errepidea ireki dute berriro, eta zirkulazioa bere onera etorri da. Gipuzkoako errepideetan arazo ugari eragin dituzte prezipitazioek, eta zenbait tokitan lur-jausiak izan dira.

Ildo horretatik, arretaz gidatzea eta abiadura moteltzea aholkatu du Trafiko Zuzendaritzak. Halaber, Hernani eta Ereñotzu artean bidea itxi dute, euria dela eta. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, azken orduotako euri jasek ur putzu handiak sortu dituzte. Bizkaian ere euri jasa handiak izan dira igande goizean, eta Lekeition ‘Haratzago’ lelopean ospatzen ari diren Bizkaiko ikastolen aldeko jaia zapuztu du eguraldiak. Dena dela, euskaltzale ugari murgildu da Ibilaldian. Gainera, Gorlizen, ‘XIII. Triatloia Gorlizko Badia’ lasterketa bertan behera geratu da, eguraldia dela eta.

Iruñean, Takonera parkearen ondoan, Sortzen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkartearen jaia ospatzen ari dira. Alabaina, goizeko ekitaldiak bertan behera geratu dira, euria dela eta.

Arazo nagusiak eguneko lehen orduetan jaso dira, baina goizean egoera korapilatsua izan ostean, arratsaldean normaltasunera itzuli dira errepideak, itsasgora pasa ondoren.

65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gordexolan, ibaian

Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da. Hilotza 08:05 aldera topatu dute, La Calzada auzoan.

65 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute astelehen honetan Gordexolan, ibaiaren ertzean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik.

Larrialdi zerbitzuek 08:05 aldera jaso dute abisua, Calzada auzoaren parean, ibaian, pertsona bat zegoela esanez.

Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta hilotza atera dute uretatik.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak zehazteko. Ur-emari gutxiko ibaia izaki, biktimari zer gertatu ote zaion argitzeko. Lehen hipotesien arabera, litekeena da gizonak zorabio bat jasatea edota irrist egitea.

La Ertzaintza ha abierto una investigación para esclarecer las circunstancias de su muerte. Se trata de un río con poco caudal por lo que habrá que determinar qué le ha podido pasar. Las primeras hipótesis apuntan a que el hombre ha sufrido algún desvanecimiento o un resbalón fatal.

30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sutea bat tarteko

Goizean piztu dira garrak, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Lauzpabost autokarabana eta hainbat bungalow kiskali dira.

30 bat pertsona Erriberagoitiko (Araba) kanpin batetik atera behar izan dituzte gaur sute bat tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira: hainbat autokarabana eta bungalow kiskali dira.

Sutea 09:45ean piztu da, El Roble Verde kanpinean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bertan zeuden lauzpabost autokarabanek eta bungalow batzuk su hartu dute.

Ez da inor zauritu. Badaezpada, 30 pertsona atera dituzte bertatik.

Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak

Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Urnietako Udalak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Fernando Hernandez (60 urte) Urnietako misiolari salestarraren hilketa gaitzesteko. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Orain arte zabaldutakoaren arabera, salestarren etxeko langile ohi batek hil zuen Fernando Hernandez, labankada emanda, hura bazkaltzen ari zela, eta beste apaiz bat larri zauritu zuen. Salestarrek Bobo-Dioiulasso hirian kudeatzen duten etxean gertatu zen erasoa.

Zentroko ikasle batzuek erasotzailea atxiki zuten, poliziak iritsi eta atxilotu zuten arte. Albistearen berri izan ostean, Urnietako Udalak eta salestarren komunitateak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei. Kontzentrazioa 19:00etarako deitu dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean.

Fernando Hernandezen hilotza ez dute Urnietara ekarriko, eta Burkina Fason bertan egingo diote azken agurra, berak eskatu bezala. Senideak dokumentazioa prestatzen ari dira Afrikako herrialde horretara joateko.

Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu du

Auzitegiak eskaera onartuz gero, Wikileakseko sortzailea atxilotzeko agindua emango du. AEBk ere eskatua dute estradizioa, beraz, Erresuma Batuak erabaki beharko du zein aginduk duen lehentasuna.

Suediako Fiskaltzak Julian Assange Wikileakseko sortzailea atxilotzeko eskaera formala egin du gaur, haren kontra aurkeztutako bortxaketa salaketa bat tarteko. Fiskaltzak aurreratu duenez, Uppsala barrutiko Auzitegiak eskaera onartzen badu, Assange atxilotzeko agindu europarra emango du.

Assange apirilaren 11n atxilotu zuten Erresuma Batuan, Ekuadorrek zazpi urtean emandako babesa kendu ostean. Ondoren, epaitegi britainiar batek 50 asteko espetxe zigorra ezarri zion, 2012an Erresuma Batuak ezarritako behin-behineko askatasun baldintzak urratzeagatik.

Suediako Fiskaltzaren arabera, "Assangek 25 aste emango ditu preso", eta horren ondotik libre geratuko da. AEBk ere eskatua dute estradizioa. Washingtonek dokumentu sekretuak zabaldu izana egotzi dio Assangeri, eta bost urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete delitu horrengatik.

Perssonek azaldu duenez, "Europako atxilotze aginduaren eta AEBn estradizio eskaeraren artean gatazkarik balego, Erresuma Batuko agintariek ebatzi beharko lukete nork duen lehentasuna. Emaitza zein izango den aurreikustea ezinezkoa da. Dena dela, uste dut Suediako auzia Erresuma Batuko prozedurekin batera gauza daitekeela".

Halaber, Per Samuelson Assangeren abokatuetako batek aurreratu du erabakia atzeratzeko eskatuko dio epaileari, hark bere bezeroarekin hitz egin arte. "Ingalaterran preso dagoenez, oraindik ezin izan dut berarekin telefonoz hitz egin", ohartarazi du.

Suediak 2017an artxibatu zuen Assangen kontrako auzia, ikerketan aurrera egin ezin zezakeela kontuan hartuta (Wikileakseko sortzailea Ekuadorrek Londresen zuen enbaxadan zegoen). Duela astebete zabaldu zuen berriro ikerketa, Assangeren egoera pertsonala aldatu egin zela kontuan hartuta.

Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jasak Gipuzkoan

Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jas...
Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jasak Gipuzkoan

Euri jasa handien ondorioz, zenbait t...
2:13 min.

Euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi dute. Gero, zirkulazioa bere onera etorri da.

Euria izan da asteburu honetako protagonista nagusia, eta, azken orduotan, uholde txikiak sortu dira Donostia, Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Hernani eta Irun inguruan. Ibaien emaria nabarmen igo da, eta urak arazo batzuk utzi ditu goizaldean Euskal Herriko hainbat tokitan. Larrialdi zerbitzuek arreta berezia jarri behar izan dute kostaldean eta Gipuzkoa ipar-ekialdean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Oiartzun eta Bidasoako arroetan "hainbat gertakari suertatu dira", eta maila laranjara igo dira. Halaber, Ereñotzuko estazioa (Urumeako arroan) maila horira iritsi da, eta bidea itxi dute Hernani eta Ereñotzu artean. Errenterian, Oiartzun eta Fanderia errekek gainezka egin dute, eta herrigunean, berriz, Landare elkartean ura sartu da eta Herriko taberna argirik gabe geratu da. Irunen ere hainbat etxepetan sartu da ura. Oiartzun inguruan, Bidasoa ibaiaren arroetan uholdeak izan dira, eta Hernanin, futbol zelaia urez gainezka geratu da. Gainera, azken orduotako euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi behar izan dute, bi norabideetan, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez. Garbiketa zerbitzuko langileak lekuan izan dira goiz osoan, bazterrak garbitzen. Arratsaldean, lanak amaituta errepidea ireki dute berriro, eta zirkulazioa bere onera etorri da. Gipuzkoako errepideetan arazo ugari eragin dituzte prezipitazioek, eta zenbait tokitan lur-jausiak izan dira. Ildo horretatik, arretaz gidatzea eta abiadura moteltzea aholkatu du Trafiko Zuzendaritzak. Halaber, Hernani eta Ereñotzu artean bidea itxi dute, euria dela eta. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, azken orduotako euri jasek ur putzu handiak sortu dituzte. Bizkaian ere euri jasa handiak izan dira igande goizean, eta Lekeition ‘Haratzago’ lelopean ospatzen ari diren Bizkaiko ikastolen aldeko jaia zapuztu du eguraldiak. Dena dela, euskaltzale ugari murgildu da Ibilaldian. Gainera, Gorlizen, ‘XIII. Triatloia Gorlizko Badia’ lasterketa bertan behera geratu da, eguraldia dela eta. Iruñean, Takonera parkearen ondoan, Sortzen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkartearen jaia ospatzen ari dira. Alabaina, goizeko ekitaldiak bertan behera geratu dira, euria dela eta. Arazo nagusiak eguneko lehen orduetan jaso dira, baina goizean egoera korapilatsua izan ostean, arratsaldean normaltasunera itzuli dira errepideak, itsasgora pasa ondoren.

2019/05/20

65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gordexolan, ibaian

65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gor...
65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gordexolan, ibaian

Ertzaintza heriotzaren nondik norakoa...
0:51 min.

Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da. Hilotza 08:05 aldera topatu dute, La Calzada auzoan.

65 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute astelehen honetan Gordexolan, ibaiaren ertzean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik. Larrialdi zerbitzuek 08:05 aldera jaso dute abisua, Calzada auzoaren parean, ibaian, pertsona bat zegoela esanez. Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta hilotza atera dute uretatik. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak zehazteko. Ur-emari gutxiko ibaia izaki, biktimari zer gertatu ote zaion argitzeko. Lehen hipotesien arabera, litekeena da gizonak zorabio bat jasatea edota irrist egitea. La Ertzaintza ha abierto una investigación para esclarecer las circunstancias de su muerte. Se trata de un río con poco caudal por lo que habrá que determinar qué le ha podido pasar. Las primeras hipótesis apuntan a que el hombre ha sufrido algún desvanecimiento o un resbalón fatal.

2019/05/20

30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sutea bat tarteko

30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kan...
30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sutea bat tarteko

Goizean piztu dira garrak, argitu gab...
0:51 min.

Goizean piztu dira garrak, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Lauzpabost autokarabana eta hainbat bungalow kiskali dira.

30 bat pertsona Erriberagoitiko (Araba) kanpin batetik atera behar izan dituzte gaur sute bat tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira: hainbat autokarabana eta bungalow kiskali dira. Sutea 09:45ean piztu da, El Roble Verde kanpinean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bertan zeuden lauzpabost autokarabanek eta bungalow batzuk su hartu dute. Ez da inor zauritu. Badaezpada, 30 pertsona atera dituzte bertatik.

2019/05/20

Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak

Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko b...
Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak

Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute...
1:30 min.

Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Urnietako Udalak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Fernando Hernandez (60 urte) Urnietako misiolari salestarraren hilketa gaitzesteko. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean. Orain arte zabaldutakoaren arabera, salestarren etxeko langile ohi batek hil zuen Fernando Hernandez, labankada emanda, hura bazkaltzen ari zela, eta beste apaiz bat larri zauritu zuen. Salestarrek Bobo-Dioiulasso hirian kudeatzen duten etxean gertatu zen erasoa. Zentroko ikasle batzuek erasotzailea atxiki zuten, poliziak iritsi eta atxilotu zuten arte. Albistearen berri izan ostean, Urnietako Udalak eta salestarren komunitateak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei. Kontzentrazioa 19:00etarako deitu dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Fernando Hernandezen hilotza ez dute Urnietara ekarriko, eta Burkina Fason bertan egingo diote azken agurra, berak eskatu bezala. Senideak dokumentazioa prestatzen ari dira Afrikako herrialde horretara joateko.

2019/05/20

Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu du

Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu...
Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu du

Auzitegiak eskaera onartuz gero, Wiki...
2:29 min.

Auzitegiak eskaera onartuz gero, Wikileakseko sortzailea atxilotzeko agindua emango du. AEBk ere eskatua dute estradizioa, beraz, Erresuma Batuak erabaki beharko du zein aginduk duen lehentasuna.

Suediako Fiskaltzak Julian Assange Wikileakseko sortzailea atxilotzeko eskaera formala egin du gaur, haren kontra aurkeztutako bortxaketa salaketa bat tarteko. Fiskaltzak aurreratu duenez, Uppsala barrutiko Auzitegiak eskaera onartzen badu, Assange atxilotzeko agindu europarra emango du. Assange apirilaren 11n atxilotu zuten Erresuma Batuan, Ekuadorrek zazpi urtean emandako babesa kendu ostean. Ondoren, epaitegi britainiar batek 50 asteko espetxe zigorra ezarri zion, 2012an Erresuma Batuak ezarritako behin-behineko askatasun baldintzak urratzeagatik. Suediako Fiskaltzaren arabera, "Assangek 25 aste emango ditu preso", eta horren ondotik libre geratuko da. AEBk ere eskatua dute estradizioa. Washingtonek dokumentu sekretuak zabaldu izana egotzi dio Assangeri, eta bost urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete delitu horrengatik. Perssonek azaldu duenez, "Europako atxilotze aginduaren eta AEBn estradizio eskaeraren artean gatazkarik balego, Erresuma Batuko agintariek ebatzi beharko lukete nork duen lehentasuna. Emaitza zein izango den aurreikustea ezinezkoa da. Dena dela, uste dut Suediako auzia Erresuma Batuko prozedurekin batera gauza daitekeela". Halaber, Per Samuelson Assangeren abokatuetako batek aurreratu du erabakia atzeratzeko eskatuko dio epaileari, hark bere bezeroarekin hitz egin arte. "Ingalaterran preso dagoenez, oraindik ezin izan dut berarekin telefonoz hitz egin", ohartarazi du. Suediak 2017an artxibatu zuen Assangen kontrako auzia, ikerketan aurrera egin ezin zezakeela kontuan hartuta (Wikileakseko sortzailea Ekuadorrek Londresen zuen enbaxadan zegoen). Duela astebete zabaldu zuen berriro ikerketa, Assangeren egoera pertsonala aldatu egin zela kontuan hartuta.

2019/05/20

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2019-05-08ko bideoen artxiboa

IATa iraungita edo iraungitzear dutenek lehentasuna izango dute Irunen eta Urnietan

IATa iraungita edo iraungitzear dutenek lehen...
IATa iraungita edo iraungitzear dutenek lehentasuna izango dute Irunen eta Urnietan

Ostiraletik aurrera, erabiltzaile hor...
1:21 min.

Ostiraletik aurrera, erabiltzaile horiek bi lantegi horietan txanda hartzeko aukera izango dute Internet bidez edo bertara joanda.

Ibilgailuen azterketa teknikorako Gipuzkoan sortu den korapiloa arintzeko asmoz, Irungo eta Urnietako lantegiek lehentasuna emango die IAT txartela iraungita edo iraungitzear duten gidariei txanda ematerako garaian. Ostiral honetatik aurrera, erabiltzaile horiek txanda berriak hartzeko aukera izango dute bi lantegi horietan. Bi aukera izango dituzte horretarako: Internet bidez edo Irunera edo Urnietara bertara joanda. Gainera, astero zabalduko dute, ostiralez, hitzordu berriak hartzeko aukera, Internet bidez edo bertara joanda, baina soilik epea bukatzear duten ibilgailuei emango zaie lehentasuna. Eusko Jaurlaritzak IAT zentro berrien irekiera iragarri du, tartean, behin-behineko bat Zarautzen. Hala ere, ez du irekierarako datarik zehaztu. Iturri sindikalen arabera, kontzesio araudia aldatu beharko litzateke hori posible izateko. Bien bitartean, pazientzia eskatzen zaie kaltetuei. Bestalde, Alfonso Alkorta Irun eta Urnietako lantegietako gerenteak eskaera zuzena egin die IAT txartela iraungitzeko hilabete edo gehiago falta dutenei, hots, ez dezatela oraindik hitzordurik hartu, hala, epe motzean iraungiko zaienentzat lekua egon dadin. Halaber, datozen aste edo hilabeteetan egoera bideratzea espero du Alkortak.

Gipuzkoako epaitegien garbiketa lehengoratzeko inplikazioa eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoako epaitegien garbiketa lehengoratzek...
Gipuzkoako epaitegien garbiketa lehengoratzeko inplikazioa eskatu diote Jaurlaritzari

Justizia Administrazioko langileen si...
1:06 min.

Justizia Administrazioko langileen sindikatuek eta epaile zein fiskalen elkarteek eskakizuna egin dute agiri bateratu batean.

"Greba eskubidearen ariketa legitimoa errespetatuz, bere eskumenak bete eta Gipuzkoako eraikin judizialetan garbiketa zerbitzua berrezartzeko lan egitea eskatu diote" Justizia Administrazioko langileen sindikatuek eta epaile zein fiskalen elkarteek Eusko Jaurlaritzari. 2018ko irailaren 19an Garbialdi enpresako langileen greba hasi zenetik zazpi hilabete baino gehiago pasa direla gogorarazi dute idatzian. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak Garbialdi Gipuzkoako eraikin judizialak garbitzeko kontratatu zuen. Zehaztu dutenez, garbitasun faltak "zikinkeria eta hautsa bulegoetan eta aretoetan bistakoak izatea" eragin du, baita pasilloetan eta halletan ere. Azken horietan "poltsak eta kutxak pilatzen ari dira, zaborra bertan jasotzeko". "Higiene faltak ingurumenaren kalitatea murrizten duten usainak eta hatsak sortzen ditu, pertsonen osasuna arriskuan jarriz", nabarmendu dute. Horregatik, 2018ko bukaeran Justizia Sailak garbiketa kontratua (2019-2020) Garbialdi enpresari berriz emateko erabakiak harridura sortu zuela azaldu dute, "hitzartutakoa betetzen ari ez zelako, ordurako beharginek bi hilabete greban baitzeramatzaten". "Esleipen horren arrazoiak zeintzuk izan ziren ez dakigu, baina emaitza iragarri zitekeen: zerbitzua eskaini gabe jarraitu zuten eta jarraitzen da egun", deitoratu dutenez.

Beste bi greba egun izango dira gaurtik aurrera itunpeko hezkuntzan

Beste bi greba egun izango dira gaurtik aurre...
Beste bi greba egun izango dira gaurtik aurrera itunpeko hezkuntzan

Gaurkoa ikasturte honetako hogeitahir...
1:45 min.

Gaurkoa ikasturte honetako hogeitahirugarren greba eguna izango da, baina bi aldeen jarrerak urrun daude oraindik. Sindikatuek manifestazioa deitu dute Bilbon 11:30etatik aurrera.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzako sindikatuek beste bi greba egun, ikasturte honetako azkenak, deitu dituzte gaurko eta biharko. Martxoan eta apirilean zortzi greba egun egin zituzten; ikasturtea hasi zenetik, baina, 22 izan dira. Gaurkoa, 23. greba eguna izango da. Gatazka luzea izanik ere, bi aldeen jarrerak oso urrunduta daude. Lan-hitzarmena 10 urtez berritu gabe izan ostean, erosteko ahalmena berreskuratzea, DBHko irakasleen soldatak hobetzea eta behin-behineko langileen lan-baldintzak hobetzea eskatu dute, besteak beste, ELA, Steilas, CCOO eta LAB sindikatuek. Patronalak eta sindikatuek martxoaren 25ean egin zuten azken bilera, eta orduan helarazi zien Kristau Eskolak (nagusi den patronala) bere proposamena "behin betikoa" zela ohartarazita. Patronalaren arabera, hura "hobetzea ezinezkoa da". Sindikatuen ustez, gatazka konpontzeko oztopo nagusia "soldata igoera Eusko Jaurlaritzaren finantzazioari lotzea" da. Hain zuzen ere, sindikatuek manifestazioa deitu dute gaur, Bilbon, 11:30etatik aurrera.

Ezkutuko telefono batek kirol arloko indarkeriaren biktimak artatuko ditu

Ezkutuko telefono batek kirol arloko indarker...
Ezkutuko telefono batek kirol arloko indarkeriaren biktimak artatuko ditu

688655099 zenbakira whatsapp mezuak b...
1:41 min.

688655099 zenbakira whatsapp mezuak bidaltzea nahikoa izango da "kontsulta, zalantza eta salaketa" guztiak artatzeko.

Kirol arloko indarkeriaren edo jazarpenaren biktimak artatzeko kanal konfidentzial bat martxan jarri du WATS Taldeak: 'Indarkeriaren aurkako Telefonoa'. Besteak beste, Julen Guerrero eta Xabi Prieto futbolari ohiek eta Vicente del Bosque hautatzaile ohiak osatzen dute taldea. Kirol arloan sortzen edo ematen diren indarkeria mota guztiak artatuko dituen aurreneko zerbitzua izango da Estatu mailan. Xabi Prieto Realeko kapitain ohiak eta Koldo Unanue Euskalteleko zuzendari nagusiak telefonoa aurkeztu dute astearte honetan, Bilbon. 688655099 zenbakira whatsapp mezuak bidaltzea nahikoa izango da, "indarkeria fisiko, ahozko eta psikologikoa, sexu-abusuak, arrazakeria eta xenofobia, berdinen arteko jazarpena, matxismoa edo LGTBI-fobiarekin" zerikusia duten "kontsulta, zalantza eta salaketa" guztiak artatzeko. WATSeko "aditu" taldeak (pedagogoak, psikologoak eta hezitzaileak) kasu bakoitza aztertu eta "24 orduko epean" erantzun bat emateko konpromisoa hartu du, "salaketa prozesuan pertsona aholkatuz eta tramite guztietan lagunduz".