Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zumaiako Itzurun hondartzaren zati bat itxita, Allenen filmaren errodajea dela eta

Horrez gain, hondartza ondoko bi eremu eta Amaia plaza pareko aparkalekua grabaketa-taldearentzat gordeta egongo dira.

Woody Allen AEBko zuzendaria Gipuzkoan da egunotan bere azken filma grabatzen. Hainbat egunez hiriburuan egon ondoren, gaur Zumaian egingo dute errodajea. Hori dela eta, Itzurun hondartzaren zati bat itxita egongo da (09:30etik 19:30era).

Zumaiako Udalak ohar batean zehaztu duenez, grabaketa-taldeak beretzat izango du hondartzaren erdialdetik eskumara dagoen tartea. Herritarrek hondartzaren gainerako espazioa erabili ahal izango dute egun osoan.

Horrez gain, aparkatzeko hainbat eremu ere erreserbatuta edukiko ditu errodaje-taldeak. Igande goizetik astelehen gauera bitartean, Amaia plazaren pareko aparkaleku-eremua itxita egongo da. Halaber, Itzurun hondartzaren pareko aldapan dauden aparkalekuak ere grabaketa-ekipoarentzat gordeta egongo dira, goizetik. Azkenik, Itzurun Zuhaizbidearen azken zatian eta hondartzara jaisteko aldapan, grabaketa-taldearen makinaria eta kamioiak egongo dira, baina ez du herritarrak bertatik pasatzeko inolako eragozpenik sortuko.

Gizon batek emaztea hil du Calpen, Alacanten

Ustezko hiltzaileak, 61 urtekoak, bere burua labanaz zauritu du gero.

61 urteko gizon batek emaztea hil du (57 urte) labankadaz Alacanteko Calp udalerrian, eta, ondoren, bere burua labanaz zauritu du.

Albiste-agentziek ikerketako iturriak aipatuz zabaldu dutenez, emakumearen alabak ama hilda eta amaren bikotekidea zaurituta aurkitu ditu 01:30 aldera Vallesa urbanizazioko etxebizitza batean.

Hilketa genero indarkeria gisa ikertzen ari dira. Ikerketako iturrien esanetan, ez zegoen aurretiazko salaketarik gizonaren kontra.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnerako, emakumea hilda zegoen. Labankada bat zuen toraxean. Gizonak, ostera, labanaz egindako hainbat zauri zituen, eta ospitalera eraman dute.

14.500 hilketatik gora izan dira Mexikon sei hilabetean, inoizko tasarik handiena

Mexikoko presidentearen ustez, indarkeria murrizteko ustelkeriari eta desberdintasunei aurre egin behar diete, baina abiatutako neurrien ondorioak epe luzean ikusiko omen dira.

Aurtengo lehen seihilekoan, gora egin du hilketen kopuruak, eta inoizko mailarik altuena harrapatu du, 14.603 pertsona hil baitituzte. Mexikoko Gobernuak jakinarazi duenez, iazko epe berean 13.985 hilketa izan ziren (aurten 618 gehiago izan dira).

Joera horri eustekotan, aise gainditu daitezke iaz urte osoan izandako 29.111 hilketak.

Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak indarkeria murrizteko plana abiatu zuen kargua hartu eta gutxira (iazko abendutik dago agintean). Obradorrek aurreko gobernuen politika ekonomikoak egin ditu kriminalitate tasa altu horren erantzule. Hala, ustelkeriaren eta desberdintasunaren kontrako neurriak hartu ditu, hilketen kopurua jaitsiko dutelakoan. Dena den, neurrion ondorioak epe luzera ikusiko direla uste dute.

Francisco Rivas Herritarren Behatoki Nazionaleko zuzendariak nabarmendu duenez, "politika sozialak oso garrantzitsuak dira. Ondorio positiboak dituzte, baina ondorio horiek epe luzera ikusiko ditugu".

Aurreko gobernuak ere saiatu dira hilketa tasa jaisten. Dena dela, kartelen eta narkotrafikoaren kontra hartutako neurriek taldeak zatitu eta horien arteko liskarrak areagotu dituzte.

Zumaiako Itzurun hondartzaren zati bat itxita, Allenen filmaren errodajea dela eta

Zumaiako Itzurun hondartzaren zati bat itxita...
Zumaiako Itzurun hondartzaren zati bat itxita, Allenen filmaren errodajea dela eta

Horrez gain, hondartza ondoko bi erem...
1:31 min.

Horrez gain, hondartza ondoko bi eremu eta Amaia plaza pareko aparkalekua grabaketa-taldearentzat gordeta egongo dira.

Woody Allen AEBko zuzendaria Gipuzkoan da egunotan bere azken filma grabatzen. Hainbat egunez hiriburuan egon ondoren, gaur Zumaian egingo dute errodajea. Hori dela eta, Itzurun hondartzaren zati bat itxita egongo da (09:30etik 19:30era). Zumaiako Udalak ohar batean zehaztu duenez, grabaketa-taldeak beretzat izango du hondartzaren erdialdetik eskumara dagoen tartea. Herritarrek hondartzaren gainerako espazioa erabili ahal izango dute egun osoan. Horrez gain, aparkatzeko hainbat eremu ere erreserbatuta edukiko ditu errodaje-taldeak. Igande goizetik astelehen gauera bitartean, Amaia plazaren pareko aparkaleku-eremua itxita egongo da. Halaber, Itzurun hondartzaren pareko aldapan dauden aparkalekuak ere grabaketa-ekipoarentzat gordeta egongo dira, goizetik. Azkenik, Itzurun Zuhaizbidearen azken zatian eta hondartzara jaisteko aldapan, grabaketa-taldearen makinaria eta kamioiak egongo dira, baina ez du herritarrak bertatik pasatzeko inolako eragozpenik sortuko.

2019/07/22

Gizon batek emaztea hil du Calpen, Alacanten

Gizon batek emaztea hil du Calpen, Alacanten...
Gizon batek emaztea hil du Calpen, Alacanten

Ustezko hiltzaileak, 61 urtekoak, ber...
0:54 min.

Ustezko hiltzaileak, 61 urtekoak, bere burua labanaz zauritu du gero.

61 urteko gizon batek emaztea hil du (57 urte) labankadaz Alacanteko Calp udalerrian, eta, ondoren, bere burua labanaz zauritu du. Albiste-agentziek ikerketako iturriak aipatuz zabaldu dutenez, emakumearen alabak ama hilda eta amaren bikotekidea zaurituta aurkitu ditu 01:30 aldera Vallesa urbanizazioko etxebizitza batean. Hilketa genero indarkeria gisa ikertzen ari dira. Ikerketako iturrien esanetan, ez zegoen aurretiazko salaketarik gizonaren kontra. Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnerako, emakumea hilda zegoen. Labankada bat zuen toraxean. Gizonak, ostera, labanaz egindako hainbat zauri zituen, eta ospitalera eraman dute.

2019/07/22

14.500 hilketatik gora izan dira Mexikon sei hilabetean, inoizko tasarik handiena

14.500 hilketatik gora izan dira Mexikon sei ...
14.500 hilketatik gora izan dira Mexikon sei hilabetean, inoizko tasarik handiena

Mexikoko presidentearen ustez, indark...
1:49 min.

Mexikoko presidentearen ustez, indarkeria murrizteko ustelkeriari eta desberdintasunei aurre egin behar diete, baina abiatutako neurrien ondorioak epe luzean ikusiko omen dira.

Aurtengo lehen seihilekoan, gora egin du hilketen kopuruak, eta inoizko mailarik altuena harrapatu du, 14.603 pertsona hil baitituzte. Mexikoko Gobernuak jakinarazi duenez, iazko epe berean 13.985 hilketa izan ziren (aurten 618 gehiago izan dira). Joera horri eustekotan, aise gainditu daitezke iaz urte osoan izandako 29.111 hilketak. Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak indarkeria murrizteko plana abiatu zuen kargua hartu eta gutxira (iazko abendutik dago agintean). Obradorrek aurreko gobernuen politika ekonomikoak egin ditu kriminalitate tasa altu horren erantzule. Hala, ustelkeriaren eta desberdintasunaren kontrako neurriak hartu ditu, hilketen kopurua jaitsiko dutelakoan. Dena den, neurrion ondorioak epe luzera ikusiko direla uste dute. Francisco Rivas Herritarren Behatoki Nazionaleko zuzendariak nabarmendu duenez, "politika sozialak oso garrantzitsuak dira. Ondorio positiboak dituzte, baina ondorio horiek epe luzera ikusiko ditugu". Aurreko gobernuak ere saiatu dira hilketa tasa jaisten. Dena dela, kartelen eta narkotrafikoaren kontra hartutako neurriek taldeak zatitu eta horien arteko liskarrak areagotu dituzte.

2019/07/22

Uztaila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2019-06-25ko bideoen artxiboa

Bero bolada batek muturreko tenperaturak eragingo ditu asteazkenean eta ostegunean

Bero bolada batek muturreko tenperaturak erag...
Bero bolada batek muturreko tenperaturak eragingo ditu asteazkenean eta ostegunean

Termometroak 39 graduraino iristea es...
1:29 min.

Termometroak 39 graduraino iristea espero dute, batez ere, barnealdean. Nafarroan alerta laranja ezarriko dute; EAEn, abisu horia.

Eusko jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat abisu hori ezarri ditu asteazken eta ostegunerako tenperatura altu eta iraunkorrengatik, termometroak 38 graduraino iristea espero baitute. Gainera, tenperatura altu iraunkorren egoera horrek jarraipena izan dezake barnealdean egun batzuetan. Asteazkenerako abisu horia ezarri dute tenperatura altu iraunkorragatik barnealdean 00:00etatik 24:00etara. Tenperatura minimo/maximoak kantauri barnealdean 17/37 gradu ingurukoak izango dira; Iragate-zonan 16/36 gradu ingurukoak eta Ebro ondoko eskualdean 17/37 gradu ingurukoak izan daitezke. Kostaldean, berriz, tenperatura minimo/maximoak 18/30 gradu ingurukoak izan daitezke. Ostegunean, muturreko tenperatura oso altuak izango dira barnealdean 00etatik 24etara. Tenperatura minimo/maximoak kantauri barnealdean 18/36 gradu ingurukoak izango dira, Iragate-zonan 18/37 gradu ingurukoak eta Ebro ondoko eskualdean 19/38 gradu ingurukoak izan daitezke. Bestalde, tenperatura minimo/maximoak 19/28 gradu ingurukoak izan daitezke kostaldean. Nafarroan ere bero handia izango da aste honetan eta asteazkenerako alerta laranja ezarri du Nafarroako Gobernuak. Halaber, datozen egunetan suteak izateko arriskua ere handia izango dela ohartarazi dute.

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Sestaoko jaietan

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Sestaoko ...
Emakume bati sexu-erasoa egin diote Sestaoko jaietan

Udalak jakinarazi du ustezko erasotza...
1:33 min.

Udalak jakinarazi du ustezko erasotzailea identifikatu dutela. Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu arratsalde honetan San Pedro Plazan.

Emakume batek sexu-erasoa jasan du asteburu honetan Sestaoko jaietan. Igandean jarri zuen salaketa Ertzaintzaren aurrean. Sestaoko Talde Feministak sare sozialetan argitaratutako ohar bidez eman du gertakariaren berri. Erasoa herri-gunean izan zela zehaztu du. Halaber, ordu batzuk geroago gizon batek eraso homofoboa pairatu zuela jakinarazi du. Bere sexu orientazioa dela eta, eraso fisikoak eta irainak sufritu zituela azaldu du. Bi erasoak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du arratsalde honetan (18:45) San Pedro plazan. Bestalde, Sestaoko Udalak oharra kaleratu du herriko jaietan izandako sexu-erasoa salatu eta bere haserrea adierazteko. Ildo berean, ustezko erasotzailea identifikatuta dagoela jakinarazi du. Gizon batek jasan zuen eraso homofoboa ere gaitzetsi du. Udal talde guztiek aho batez onartutako adierazpen instituzionalean horrelako erasoen konplize ez izateko eta erasoen aurrean tolerantziarik ez izateko eskatzen zaie herritarrei. Sestaoko Talde Feministak antolatutako bilkurarekin bat egingo du Udalak eta bertan parte hartzeko deia luzatu du.

Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultra epaitzen ari dira

Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultra epait...
Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultra epaitzen ari dira

Bilboko 2. Zigor auzitegia 2017ko api...
1:33 min.

Bilboko 2. Zigor auzitegia 2017ko apirilaren 27an Plaza Berrian "Viva España" oihukatuz gizon bati eraso zion Betiseko jarraitzailea epaitzen ari da.

Bilboko 2. Zigor auzitegiak goizean epaituko du Manuel H. P., 2017ko apirilaren 27anBilboko Plaza Barrian gizon bati eraso zion Betiseko ultra, Sevillako taldearen eta Athleticen arteko neurketa bat baino lehen. Iturri juridikoen arabera, 10:00etan hasi da bista. Fiskalak 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du prozesatuarentzat, gorroto delitu batengatik. 2017ko apirilaren 27an, Athleticen eta Betisen arteko Ligako neurketa baino lehen, akusatua, 30 urtekoa, Plaza Barriko terraza batean eserita zegoen gizon bati hurbildu zitzaion, "Viva España" (Gora Espainia) oihukatu zion eta "proetarra" zen galdetu zion. Ondoren, garagardo bat bota zion gainetik eta zaplaztekoa eman zion. Biktimak beste kolpe bat eta ostikada gogor bat saihestu zituen. Erasotzailea biktimaren txakurra ere jo zuen. Manuel H. P.ren delituen historia luzea da, eta ezaguna da ultren artean.

Faltsututako 300 tona elikagai eta 39.000 litro edari konfiskatu ditu Guardia Zibilak

Faltsututako 300 tona elikagai eta 39.000 lit...
Faltsututako 300 tona elikagai eta 39.000 litro edari konfiskatu ditu Guardia Zibilak

Egunero kontsumitzen diren eta ekolog...
1:37 min.

Egunero kontsumitzen diren eta ekologikoak bailiran etiketatutako elikagaiak aztertu dituzte operazioan: haragia, arraina, arrautzak, olioa eta espeziak, besteak beste.

Guardia Zibilak eta Interpolen Idazkaritza Nagusiak, Europolen laguntzarekin, 'Opson VII' operazioa abiatu dute, elikagaien faltsutzean, salmentan, etiketatuan eta banaketa ilegalean oinarrituta. Oraingoz, 300 tona elikagai eta 39.000 litro edari konfiskatu dituzte; guztiak, osasunerako oso kaltegarriak. Operazioan, 35 pertsona atxilotu eta ikertu eta 2.500dik gora kontrol egin dituzte: saltokietan, merkatuetan, aireportuetan, portuetan eta industrialdeetan. Horietan 1.500 arau-hauste administratibo eta 13 urratze penal antzeman dituzte. Elikagai faltsuak kontrolatzeaz arduratzen den sare europarrak eskatuta, egunero kontsumitzen diren eta ekologikoak bailiran etiketatutako elikagaiak aztertu dituzte aurten: haragia, arraina, arrautzak, olioa eta espeziak, besteak beste. Azken urteotan, faltsututako elikagaien mehatxua handia da Europan zein Espainiako Estatuan. Izan ere, kalitate urria duten elikagaik ekoitzi eta banatu dituzte herrialde askotan. Hain zuzen ere, operazioaren zortzigarren edizio honetan 78 herrialdek hartu dute parte (iaz 68k hartu zuten parte).