Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zumaiako Itzurun hondartzaren zati bat itxita, Allenen filmaren errodajea dela eta

Horrez gain, hondartza ondoko bi eremu eta Amaia plaza pareko aparkalekua grabaketa-taldearentzat gordeta egongo dira.

Woody Allen AEBko zuzendaria Gipuzkoan da egunotan bere azken filma grabatzen. Hainbat egunez hiriburuan egon ondoren, gaur Zumaian egingo dute errodajea. Hori dela eta, Itzurun hondartzaren zati bat itxita egongo da (09:30etik 19:30era).

Zumaiako Udalak ohar batean zehaztu duenez, grabaketa-taldeak beretzat izango du hondartzaren erdialdetik eskumara dagoen tartea. Herritarrek hondartzaren gainerako espazioa erabili ahal izango dute egun osoan.

Horrez gain, aparkatzeko hainbat eremu ere erreserbatuta edukiko ditu errodaje-taldeak. Igande goizetik astelehen gauera bitartean, Amaia plazaren pareko aparkaleku-eremua itxita egongo da. Halaber, Itzurun hondartzaren pareko aldapan dauden aparkalekuak ere grabaketa-ekipoarentzat gordeta egongo dira, goizetik. Azkenik, Itzurun Zuhaizbidearen azken zatian eta hondartzara jaisteko aldapan, grabaketa-taldearen makinaria eta kamioiak egongo dira, baina ez du herritarrak bertatik pasatzeko inolako eragozpenik sortuko.

Gizon batek emaztea hil du Calpen, Alacanten

Ustezko hiltzaileak, 61 urtekoak, bere burua labanaz zauritu du gero.

61 urteko gizon batek emaztea hil du (57 urte) labankadaz Alacanteko Calp udalerrian, eta, ondoren, bere burua labanaz zauritu du.

Albiste-agentziek ikerketako iturriak aipatuz zabaldu dutenez, emakumearen alabak ama hilda eta amaren bikotekidea zaurituta aurkitu ditu 01:30 aldera Vallesa urbanizazioko etxebizitza batean.

Hilketa genero indarkeria gisa ikertzen ari dira. Ikerketako iturrien esanetan, ez zegoen aurretiazko salaketarik gizonaren kontra.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnerako, emakumea hilda zegoen. Labankada bat zuen toraxean. Gizonak, ostera, labanaz egindako hainbat zauri zituen, eta ospitalera eraman dute.

14.500 hilketatik gora izan dira Mexikon sei hilabetean, inoizko tasarik handiena

Mexikoko presidentearen ustez, indarkeria murrizteko ustelkeriari eta desberdintasunei aurre egin behar diete, baina abiatutako neurrien ondorioak epe luzean ikusiko omen dira.

Aurtengo lehen seihilekoan, gora egin du hilketen kopuruak, eta inoizko mailarik altuena harrapatu du, 14.603 pertsona hil baitituzte. Mexikoko Gobernuak jakinarazi duenez, iazko epe berean 13.985 hilketa izan ziren (aurten 618 gehiago izan dira).

Joera horri eustekotan, aise gainditu daitezke iaz urte osoan izandako 29.111 hilketak.

Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak indarkeria murrizteko plana abiatu zuen kargua hartu eta gutxira (iazko abendutik dago agintean). Obradorrek aurreko gobernuen politika ekonomikoak egin ditu kriminalitate tasa altu horren erantzule. Hala, ustelkeriaren eta desberdintasunaren kontrako neurriak hartu ditu, hilketen kopurua jaitsiko dutelakoan. Dena den, neurrion ondorioak epe luzera ikusiko direla uste dute.

Francisco Rivas Herritarren Behatoki Nazionaleko zuzendariak nabarmendu duenez, "politika sozialak oso garrantzitsuak dira. Ondorio positiboak dituzte, baina ondorio horiek epe luzera ikusiko ditugu".

Aurreko gobernuak ere saiatu dira hilketa tasa jaisten. Dena dela, kartelen eta narkotrafikoaren kontra hartutako neurriek taldeak zatitu eta horien arteko liskarrak areagotu dituzte.

Zumaiako Itzurun hondartzaren zati bat itxita, Allenen filmaren errodajea dela eta

Zumaiako Itzurun hondartzaren zati bat itxita...
Zumaiako Itzurun hondartzaren zati bat itxita, Allenen filmaren errodajea dela eta

Horrez gain, hondartza ondoko bi erem...
1:31 min.

Horrez gain, hondartza ondoko bi eremu eta Amaia plaza pareko aparkalekua grabaketa-taldearentzat gordeta egongo dira.

Woody Allen AEBko zuzendaria Gipuzkoan da egunotan bere azken filma grabatzen. Hainbat egunez hiriburuan egon ondoren, gaur Zumaian egingo dute errodajea. Hori dela eta, Itzurun hondartzaren zati bat itxita egongo da (09:30etik 19:30era). Zumaiako Udalak ohar batean zehaztu duenez, grabaketa-taldeak beretzat izango du hondartzaren erdialdetik eskumara dagoen tartea. Herritarrek hondartzaren gainerako espazioa erabili ahal izango dute egun osoan. Horrez gain, aparkatzeko hainbat eremu ere erreserbatuta edukiko ditu errodaje-taldeak. Igande goizetik astelehen gauera bitartean, Amaia plazaren pareko aparkaleku-eremua itxita egongo da. Halaber, Itzurun hondartzaren pareko aldapan dauden aparkalekuak ere grabaketa-ekipoarentzat gordeta egongo dira, goizetik. Azkenik, Itzurun Zuhaizbidearen azken zatian eta hondartzara jaisteko aldapan, grabaketa-taldearen makinaria eta kamioiak egongo dira, baina ez du herritarrak bertatik pasatzeko inolako eragozpenik sortuko.

2019/07/22

Gizon batek emaztea hil du Calpen, Alacanten

Gizon batek emaztea hil du Calpen, Alacanten...
Gizon batek emaztea hil du Calpen, Alacanten

Ustezko hiltzaileak, 61 urtekoak, ber...
0:54 min.

Ustezko hiltzaileak, 61 urtekoak, bere burua labanaz zauritu du gero.

61 urteko gizon batek emaztea hil du (57 urte) labankadaz Alacanteko Calp udalerrian, eta, ondoren, bere burua labanaz zauritu du. Albiste-agentziek ikerketako iturriak aipatuz zabaldu dutenez, emakumearen alabak ama hilda eta amaren bikotekidea zaurituta aurkitu ditu 01:30 aldera Vallesa urbanizazioko etxebizitza batean. Hilketa genero indarkeria gisa ikertzen ari dira. Ikerketako iturrien esanetan, ez zegoen aurretiazko salaketarik gizonaren kontra. Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnerako, emakumea hilda zegoen. Labankada bat zuen toraxean. Gizonak, ostera, labanaz egindako hainbat zauri zituen, eta ospitalera eraman dute.

2019/07/22

14.500 hilketatik gora izan dira Mexikon sei hilabetean, inoizko tasarik handiena

14.500 hilketatik gora izan dira Mexikon sei ...
14.500 hilketatik gora izan dira Mexikon sei hilabetean, inoizko tasarik handiena

Mexikoko presidentearen ustez, indark...
1:49 min.

Mexikoko presidentearen ustez, indarkeria murrizteko ustelkeriari eta desberdintasunei aurre egin behar diete, baina abiatutako neurrien ondorioak epe luzean ikusiko omen dira.

Aurtengo lehen seihilekoan, gora egin du hilketen kopuruak, eta inoizko mailarik altuena harrapatu du, 14.603 pertsona hil baitituzte. Mexikoko Gobernuak jakinarazi duenez, iazko epe berean 13.985 hilketa izan ziren (aurten 618 gehiago izan dira). Joera horri eustekotan, aise gainditu daitezke iaz urte osoan izandako 29.111 hilketak. Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak indarkeria murrizteko plana abiatu zuen kargua hartu eta gutxira (iazko abendutik dago agintean). Obradorrek aurreko gobernuen politika ekonomikoak egin ditu kriminalitate tasa altu horren erantzule. Hala, ustelkeriaren eta desberdintasunaren kontrako neurriak hartu ditu, hilketen kopurua jaitsiko dutelakoan. Dena den, neurrion ondorioak epe luzera ikusiko direla uste dute. Francisco Rivas Herritarren Behatoki Nazionaleko zuzendariak nabarmendu duenez, "politika sozialak oso garrantzitsuak dira. Ondorio positiboak dituzte, baina ondorio horiek epe luzera ikusiko ditugu". Aurreko gobernuak ere saiatu dira hilketa tasa jaisten. Dena dela, kartelen eta narkotrafikoaren kontra hartutako neurriek taldeak zatitu eta horien arteko liskarrak areagotu dituzte.

2019/07/22

Uztaila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2019-06-26ko bideoen artxiboa

Bilbon emakume bat bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonak, epailearen aurrean

Bilbon emakume bat bortxatzeagatik atxilotuta...
Bilbon emakume bat bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonak, epailearen aurrean

Iturribide kalean gertatu zen erasoa ...
0:49 min.

Iturribide kalean gertatu zen erasoa astelehen goizaldean. Dirudienez, ustez erasoan parte hartu zuen laugarren pertsona baten bila dabil ertzaintza.

Bilboko Alde Zaharrean, astelehen gauerdian, 17 urteko neska bat taldean bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonak epailearen aurrera eraman dituzte. Oraindik, baina, laugarren pertsona baten bila ari dira, ustez erasoan parte hartu zuelako, iturri juridikoek jakinarazi dutenez. Bortxaketa Iturribide kalean gertatu zen. Antza denez, emakumea kalean harrapatu eta lonja batera sartu zuten. Han, sexu erasoa jasan zuen gazteak. Ordu batzuk geroago, 18 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten, eta gaur bertan hirugarren pertsona bat atxiki dute. Ertzain-etxean goiza igaro ondoren, Bilboko Justizia Jauregira eraman dituzte hirurak aurki epailearen aurrean deklaratuko dutelako.

Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok aire kutsatua arnastu du 2018an

Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok...
Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok aire kutsatua arnastu du 2018an

Txostenak dioenez, euri ugariek, klim...
1:35 min.

Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute.

Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateaz egindako ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok Munduko Osasun Erakundeak aholkatutako kutsadura baino maila handiagoak jasan ditu, horrek osasunean, basoetan eta laboreetan dituen kalteekin. Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute. Ikerketak Nafarroako 12 neurketa estazio eta EAEko 55 aztertu ditu. Datuen arabera, 2018an kutsadura mailaren murrizketa orokorra lortu da. Hala ere, hiriburuetan (Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea), autopistetan, autobietan, zentral termikoetan eta instalazio industrial batzuetan sortutako kutsadura lurraldetik zabaldu dela egiaztatu da, urruneko eskualdeetara eta landa eremura iritsiz. Bestetik, atmosferako kutsadurak eragindako osasun kostuak gutxienez 50.000 dolarrekoak dira urtero, Espainiako BPGren % 3,5 Munduko Bankuaren arabera. Hori laboreetan eta ekosisteman eragindako kalteak kontuan izan gabe.

Eguzki-eklipse osoa izango da uztailaren 2an

Eguzki-eklipse osoa izango da uztailaren 2an...
Eguzki-eklipse osoa izango da uztailaren 2an

Eklipsea 18:02an hasiko da Zeelanda B...
1:38 min.

Eklipsea 18:02an hasiko da Zeelanda Berriko ekialdean.

Eguzki-eklipse osoa uztailaren 2an izango da, asteartean, 18:02an hasita, eta Ozeano Barean eta Hego Amerikako zati batean ikusi ahal izango da. 11.252 kilometroko banda bat erabat itzalean geratuko da, mendebaldetik ekialdera, eta goizean hasiko da Ozeano Barean, Zeelanda Berriaren ekialdean. Ozeano Barea mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du, Txilen sartuko da Coquimbo eta Atacamatik, Argentinara igaroko da San Juanetik eta Buenos Airesen bukatuko du. Eklipse osoa 20:43an bukatuko da Chacomusko (Argentina) hego-ekialdean. Guztira 161 minutu iraungo du (hiru ordu baino zerbait gutxiago). Eguzki-eklipse osoa uztailaren 2an izango da, asteartean, 18:02an hasita, eta Ozeano Barean eta Hego Amerikako zati batean ikusi ahal izango da. 11.252 kilometroko banda bat erabat itzalean geratuko da, mendebaldetik ekialdera, eta goizean hasiko da Ozeano Barean, Zeelanda Berriaren ekialdean. Begiak babesteko osagai egokirik izan ezean eklipseari ez begiratzea gomendatu dute eta toki garai batetik begiratzea. 2020an eta 2048an ikusi ahal izango da berriz.

6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa Ricaren arteko muga astindu du

6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa ...
6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa Ricaren arteko muga astindu du

Seismoaren hipozentroa 30 kilometroko...
1:22 min.

Seismoaren hipozentroa 30 kilometroko sakontasunean izan da, eta "neurriz kanpoko indarrarekin" nabaritu dute Costa Rica hegoaldean.

6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa Ricaren arteko muga astindu du, Costa Ricako Sare Sismologikoak informatu duenez. 30 kilometroko sakontasunean izan da seismoaren hipozentroa. Costa Rican, Hego Pazifikoko biztanleek, Mercalli Eskalan, VII (neurriz kanpoko indarra) eta VI (oso indartsua) intentsitateen artean nabaritu dute lurrikara Mercalli Eskalan. Gainera, objektuak erori direla eta elektrizitatean mozketak egon direla esan dute. "Larrialdietarako Batzorde Nazionalarekin koordinatuta gaude herrialdean kalteak zehazteko. Biztanleei larrialdi nazionalen aurrean informazio ofizialetako kanalak jarraitzeko gogorarazten diegu", esan du Costa Ricako presidente Carlos Alvaradok sare sozialetan.