Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Atxilotu egin dute sanferminetan salatutako sexu erasoaren ustezko egilea

Atxiloketa aurreko ostiralean egin dute Foruzaingoko agenteek, hiriburu nafarreko aurtengo jaietan izan den delitu matxista larrienaren ustezko egilea identifikatu eta gero.

Foruzaingoak sanferminetako lehen gauean izan zen sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen aurreko ostiralean, uztailak 26.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez azaldu duenez, Epaitegietako Poliziak egindako ikerketari esker, delituaren ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten uztailak 25ean.

Hurrengo egunean, agenteek atxilotu eta zegokion epaitegiaren esku utzi zuten.

2019ko sanferminetan, sexu askatasunaren aurkako lau delitu salatu zituzten Foruzaingoaren polizia-etxeetan; sexu eraso bat eta hiru sexu abusu. Azken operazio honekin, Foruzaingoak salatutako lau kasuak argitu eta ustezko egile guztiak atxilotu edo ikertu ditu.

Era berean, delitu horien biktimei arreta eman, eta kasu horitarako protokoloa martxan jarri dute, oharrean zehaztu dutenez.

Ama baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute Barakaldon

41 urteko emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta 15 eta 6 urteko bi seme ditu bere kargu. Bikotekide ohiaren eta haurren aitaren etxean bizi dira, alokairu sozialean.

41 urteko emakume baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute astearte honetan Barakaldon, Berri-Otxoak gizarte bazterketaren aurkako eta gizarte eskubideen aldeko plataformak iragarri duenez. Alokairu soziala ezin ordainduta gaur kaleratu behar zituzten, baina epaitegi batek prozedura gelditzeko agindua eman du.

Gaur gaurkoz ez dakite etxegabetzea noiz arte gelditzea lortu duten. Dena dela, Berri-Otxoak plataformatik adierazi dutenez, orain denbora gehiago izango dute familia horri beste etxebizitza bat lortzeko. Emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta 15 eta 6 urteko bere bi semerekin bizi da bikotekide ohiaren eta haurren aitaren etxean, alokairu sozialean.

Familiak ez du inolako laguntza sozialik ezta diru-laguntzarik ere jasotzen.

Berri-Otxoak plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Barakaldoko Zoriontasun kaleko 5. zenbakiaren atarian. Hain zuzen ere, bertan zirela baieztatu dute etxegabetze prozesua atzeratzea lortu dutela.

Gizon bat atxilotu dute Lizarran argazkiak webgune pornografiko batera igotzeagatik

Atxilotuak 17 eta 27 urte arteko emakumeen argazkiak eta bideoak igo zituen, horien baimenik gabe, eduki sexualen webgune batera. Guztira, hamaika salaketa jaso ditu Lizarrako Guardi Zibilak.

Nafarroako Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Lizarran eduki sexualen webgune batera hainbat emakumeren argazkiak eta bideoak, horien baimenik gabe, igotzeagatik. Horrenbestez, sekretua ezagutzearen eta agerraraztearen delitua egotzita diote.

Lizarrako Guardia Zibilak hainbat salaketa jaso zituen ekainean; horietan, norbaitek baimenik gabe webgune pornografiko batera emakumeen argazkiak eta bideoak igo zituela salatzen zuten.

Ikerketako datuen arabera, biktima gehienek ustezko egilea ezagutzen zuten; gizona, gainera, horietako batzuen jarraitzailea zen sare sozial batean, eta antza, sare sozial horretatik lortu zituen webgune pornografikora igotako irudiak eta bideoak.

Guztira, hamaika salaketa jaso ditu Guardi Zibilak. Biktimak 17 eta 27 urte arteko emakumeak dira. Ikerketari esker, Guardia Zibilak Lizarrako gizon baten etxean sartu eta miaketa egin zuen, epaile batek baimenduta.

Miaketa horretan, agenteek hainbat gailu elektroniko (ordenagailu bat, USB memoria bat eta sakelako telefono bat) konfiskatzeaz gain ustezko egilea atxilotu zuten eta epailearen aurrera eraman zuten. Lizarrako Instrukzioko 1. zenbakiko Epaitegiak aske utzi du, karguekin.

ZEINU TELEBISTAK OPORRAK HARTZEN DITU

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera.

Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

Atxilotu egin dute sanferminetan salatutako sexu erasoaren ustezko egilea

Atxilotu egin dute sanferminetan salatutako s...
Atxilotu egin dute sanferminetan salatutako sexu erasoaren ustezko egilea

Atxiloketa aurreko ostiralean egin du...
1:01 min.

Atxiloketa aurreko ostiralean egin dute Foruzaingoko agenteek, hiriburu nafarreko aurtengo jaietan izan den delitu matxista larrienaren ustezko egilea identifikatu eta gero.

Foruzaingoak sanferminetako lehen gauean izan zen sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen aurreko ostiralean, uztailak 26. Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez azaldu duenez, Epaitegietako Poliziak egindako ikerketari esker, delituaren ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten uztailak 25ean. Hurrengo egunean, agenteek atxilotu eta zegokion epaitegiaren esku utzi zuten. 2019ko sanferminetan, sexu askatasunaren aurkako lau delitu salatu zituzten Foruzaingoaren polizia-etxeetan; sexu eraso bat eta hiru sexu abusu. Azken operazio honekin, Foruzaingoak salatutako lau kasuak argitu eta ustezko egile guztiak atxilotu edo ikertu ditu. Era berean, delitu horien biktimei arreta eman, eta kasu horitarako protokoloa martxan jarri dute, oharrean zehaztu dutenez.

2019/07/30

Ama baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute Barakaldon

Ama baten eta haren adin txikiko bi semeren e...
Ama baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute Barakaldon

41 urteko emakumea indarkeria matxist...
1:21 min.

41 urteko emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta 15 eta 6 urteko bi seme ditu bere kargu. Bikotekide ohiaren eta haurren aitaren etxean bizi dira, alokairu sozialean.

41 urteko emakume baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute astearte honetan Barakaldon, Berri-Otxoak gizarte bazterketaren aurkako eta gizarte eskubideen aldeko plataformak iragarri duenez. Alokairu soziala ezin ordainduta gaur kaleratu behar zituzten, baina epaitegi batek prozedura gelditzeko agindua eman du. Gaur gaurkoz ez dakite etxegabetzea noiz arte gelditzea lortu duten. Dena dela, Berri-Otxoak plataformatik adierazi dutenez, orain denbora gehiago izango dute familia horri beste etxebizitza bat lortzeko. Emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta 15 eta 6 urteko bere bi semerekin bizi da bikotekide ohiaren eta haurren aitaren etxean, alokairu sozialean. Familiak ez du inolako laguntza sozialik ezta diru-laguntzarik ere jasotzen. Berri-Otxoak plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Barakaldoko Zoriontasun kaleko 5. zenbakiaren atarian. Hain zuzen ere, bertan zirela baieztatu dute etxegabetze prozesua atzeratzea lortu dutela.

2019/07/30

Gizon bat atxilotu dute Lizarran argazkiak webgune pornografiko batera igotzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Lizarran argazkiak we...
Gizon bat atxilotu dute Lizarran argazkiak webgune pornografiko batera igotzeagatik

Atxilotuak 17 eta 27 urte arteko emak...
1:24 min.

Atxilotuak 17 eta 27 urte arteko emakumeen argazkiak eta bideoak igo zituen, horien baimenik gabe, eduki sexualen webgune batera. Guztira, hamaika salaketa jaso ditu Lizarrako Guardi Zibilak.

Nafarroako Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Lizarran eduki sexualen webgune batera hainbat emakumeren argazkiak eta bideoak, horien baimenik gabe, igotzeagatik. Horrenbestez, sekretua ezagutzearen eta agerraraztearen delitua egotzita diote. Lizarrako Guardia Zibilak hainbat salaketa jaso zituen ekainean; horietan, norbaitek baimenik gabe webgune pornografiko batera emakumeen argazkiak eta bideoak igo zituela salatzen zuten. Ikerketako datuen arabera, biktima gehienek ustezko egilea ezagutzen zuten; gizona, gainera, horietako batzuen jarraitzailea zen sare sozial batean, eta antza, sare sozial horretatik lortu zituen webgune pornografikora igotako irudiak eta bideoak. Guztira, hamaika salaketa jaso ditu Guardi Zibilak. Biktimak 17 eta 27 urte arteko emakumeak dira. Ikerketari esker, Guardia Zibilak Lizarrako gizon baten etxean sartu eta miaketa egin zuen, epaile batek baimenduta. Miaketa horretan, agenteek hainbat gailu elektroniko (ordenagailu bat, USB memoria bat eta sakelako telefono bat) konfiskatzeaz gain ustezko egilea atxilotu zuten eta epailearen aurrera eraman zuten. Lizarrako Instrukzioko 1. zenbakiko Epaitegiak aske utzi du, karguekin.

2019/07/30

ZEINU TELEBISTAK OPORRAK HARTZEN DITU

ZEINU TELEBISTAK OPORRAK HARTZEN DITU...
ZEINU TELEBISTAK OPORRAK HARTZEN DITU

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:36 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2019/07/30

Uztaila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2019-07-23ko bideoen artxiboa

Gazte bat larri zauritu da Elantxoben, uretara jauzi egin eta buruan kolpea hartuta

Gazte bat larri zauritu da Elantxoben, uretar...
Gazte bat larri zauritu da Elantxoben, uretara jauzi egin eta buruan kolpea hartuta

Antza denez, gazte bilbotarrak portut...
0:47 min.

Antza denez, gazte bilbotarrak portutik uretara salto egin eta uretan zegoen ontzi bat jo du. Uretatik atera ostean, larri eraman dute Gernikako ospitalera.

Atzo, uztailak 22, Madalen eguna ospatu zuten Euskal Herriko hainbat txokotan, Bermeon, Mundakan eta Elantxoben, besteak beste. Elantxoben, hain justu, gazte bat larri zauritu zen uretara jauzi egin eta buruan kolpea hartuta. Antza denez, 20 urteko gizon bilbotarrak portutik uretara jauzi egin zuen eta ontzi bat jo zuen, buruarekin; ondorioz, bizkarrezurreko hainbat orno hautsi zituen. Gurutze Gorriko sorosleek erreskatatu ostean, Gernikako ospitalera eraman zuten, larri.

Gizon bat hil da, itota, Hondarribian

Gizon bat hil da, itota, Hondarribian...
Gizon bat hil da, itota, Hondarribian

Larrialdi zerbitzuek gizona uretatik ...
1:06 min.

Larrialdi zerbitzuek gizona uretatik atera bazuten ere, gizonaren heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin.

Gizon bat hil zen atzo arratsaldean Hondarribian, Asturiaga hondartzatik gertu, itota, SOS Deiak larrialdi zerbitzuak jakinarazi duenez. Antza denez, igerian ari zen. Larrialdi zerbitzuek uretatik atera bazuten ere, gizonaren heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin.

Kiroldegietako langileek greba-eguna dute gaur, lan-hitzarmen duina eskatzeko

Kiroldegietako langileek greba-eguna dute gau...
Kiroldegietako langileek greba-eguna dute gaur, lan-hitzarmen duina eskatzeko

Patronalaren eta sindikatuen arteko a...
0:49 min.

Patronalaren eta sindikatuen arteko azken bilerak ez zuen fruiturik eman eta beharginek grebari eutsi diote.

Bizkaiko kiroldegietako lan-gatazkaren harira, Cebek patronalak eta ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek uztailaren 15ean egindako bilerak ez zuen fruiturik eman. Hori dela eta, akordiorik lortu ez zutenez, gaurko deitutako grebari eutsi diete beharginek. Halaber, gaurko manifestazioa antolatu dute Bilbo erdialdean, 11:00etatik aurrera. Aurreikusitakoaren arabera, irailaren 24an bilduko dira berriro patronala eta sindikatuak.

Marihuana plantazio bat desegin eta bi pertsona atxilotu dituzte Mungian

Marihuana plantazio bat desegin eta bi pertso...
Marihuana plantazio bat desegin eta bi pertsona atxilotu dituzte Mungian

Osasun publikoaren kontrako delitua e...
1:25 min.

Osasun publikoaren kontrako delitua eta argindarrarekin iruzur egitea leporatzen diete. Guardia Zibilak 700 marihuana landare baino gehiago konfiskatu ditu.

Bizkaian, Guardia Zibilak 700 marihuana landare baino gehiago zituen plantazio bat desegin eta bi pertsona atxilotu ditu Mungian. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, litekeena da atzemandako droga Europako herrialdeetan saltzeko asmoa izatea, Frantzian, Ingalaterran eta Herbehereetan, kasu. Apirilean abiatu zuten ikerketa, Laukariz auzoko bizitza bakarreko etxe batean marihuana plantazio bat zegoelakoan. Irteerarik gabeko kale batean kokatuta egoteak ikertzaileen zaintza lanak zaildu ditu. Etxebizitzaren miaketan, 700 marihuana landare baino gehiago aurkitu zituzten garaje barruan. Marihuana biltzeko eta saltzeko gertu zegoen. Are gehiago, egun horretan bertan biltzeko asmoa zuten. Halaber, garajean landareak zaintzeko bitartekoak eta material elektrikoa atzeman zituzten, eta argindarra sare publikotik hartzen omen zuten, legez kanpo. Gernikako 4. Instrukzio Epaitegiak hartu du bere gain ikerketa. Bi atxilotuei osasun publikoaren kontrako delitua eta argindarrarekin iruzur egitea leporatzen diete.

Gerra Zibileko obus bat zartarazi dute Gorrondoatxa hondartzan

Gerra Zibileko obus bat zartarazi dute Gorron...
Gerra Zibileko obus bat zartarazi dute Gorrondoatxa hondartzan

Hondartzaren zati bat hustu behar iza...
1:01 min.

Hondartzaren zati bat hustu behar izan dute, sorosleek lehergailua aurkitu eta gero.

Gorrondoatxa hondartzaren zati bat hustu behar izan dute astelehen arratsaldean, obus bat aurkitu baitute itsas bazterrean, hondarretan. Ertzaintzak lehergailua leherrarazi duela jakinarazi dio Segurtasun Sailak eitb.eus-i. Sorosleek eurek aurkitu dute lehergailua, eta Ertzaintzari jakinarazi diote. Hondartzako zati handi bat inguratu ostean zartarazi dute. Antza, Gerra Zibilekoa omen zen, eta baliteke agerian geratu izana hondartzan lanen bat egin eta harea mugitu ostean.